EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-10-30 Aldizkari honetan argitaratua: 2018209

AGINDUA, 2018ko urriaren 10ekoa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez oinarri arautzaileak ezartzen baitira eta minimis-araubidean jasotako deialdia egiten baita 2018ko laguntzetarako, Gastrobikain gastronomia-kalitatearen sustapenerako programari dagokionez.

Xedapenaren data: 2018-10-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201805317
Maila: Agindua
Euskadiko Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoa 2020 da Eusko Jaurlaritzak elikaduraren balio-katea oinarrizko ekoizpenetik elikagaien kontsumoraino garatzeko egindako apustu estrategikoa. Planaren buru da Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila eta helburu nagusietako bat da elikagaien ekoizpena areagotzea Euskadin, elikadurak euskal ekonomian duen garrantzia indartzearekin batera. Horretarako, beharrezkoa da arreta tokiko produktuetan jartzea, establezimendu-gama zabaltzea enpresa berritzaile gehiago sortuta, bikaintasun zientifiko-teknologikoa areagotzea eta giza kapitala garatzea.
Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza Elikaduraren Balio Katea lantzen ari da, eta ondorioztatu du elikagaien sektoreak, zentzu zabalenean, elikagaien industria ez ezik beste sektore batzuk ere hartzen dituela barnean: lehen sektorea, banaketa, merkaturatzea eta gastronomia, marketinaz, ikerketaz eta hezkuntzaz gain.
Ezinbestean, plan estrategikoak proposatutako jarduketa-ildoetako bat da elikadurari eta gastronomiari lotutako negozioen sorrera laguntzea; apartatu horretan, jarduketa-neurri eta -lerro multzo bat jaso da, eta haien artean zenbait sustapen-neurri, hala nola araudi eta deialdi honetan bildutakoa. Hori dela eta, egoki iritzi zaio kalitate gastronomikoaren sustapenera bideratutako diru-laguntzak sortzeari, bi programa desberdin eratuta.
Horietan lehena negozio gastronomiko berri bat sustatzeko asmoa duten gastronomiako tituludun berri diren gazteei zuzenduta dago. Bigarren programak bikaintasuna areagotzea du xede, eta jada aitortutako establezimendu gastronomikoetara bideratzen da.
Ez dago agindu honetan ezarritako laguntzen aurrekari zuzenik; berez, laguntza-programa berria da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean, kalitate gastronomikoaren sustapen-proiektuen bultzada eta sustapenean aitzindaria. Deialdi honen bitartez, ekonomikoki lagundu nahi dira gastronomiaren eta elikaduraren sektorean estrategikotzat jotzen diren ekimen gastronomikoak: alde batetik, tituludun berrien negozio gastronomiko berriak; eta, bestetik, ospe handiko negozioen bikaintasuna sendotzea.
Laguntza hauek, itzuli beharrik gabeko diru-laguntza direnak, 500.000 euroko finantzaketa dute bi programetarako. Kopuru hori Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan horretarako ezarrita dauden kredituetatik bakarrik etorriko da. Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritako minimis araubidea aplikatu beharko zaie laguntza hauei.
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuan jasotako xedapenen arabera, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren eskumenekoak dira nekazaritzako, arrantzako eta elikagaigintzako industriei eta merkaturatzeari dagozkien jardun-arloak, besteak beste. Jardun-arlo horren funtzioak Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari esleitzen zaizkio Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren bitartez; Zuzendaritza horri dagokio, beste eskuduntza batzuen artean, nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-industrien lehiakortasunaren hobekuntzara zuzendutako jarduketak gauzatzea, bai eta elikagaigintzaren balio-katea oinarrizko ekoizpenetik gastronomiaraino sustatzea ere.
Deialdian jasotako diru-laguntzak bereziki jasota daude Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren 2018ko Diru-laguntzen Plan Estrategikoan –Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko otsailaren 15eko Aginduan onartua–, eta honako esteka honetan kontsulta daitezke: http://www.euskadi.eus/albistea/2018/2018rako-ekonomiaren-garapen-eta-azpiegitura-sailaren-diru-laguntzen-plan-estrategikoa-gobernu-bilera-2018-02-20/web01-s2ekono/eu/
Horiek horrela, xedapen hauetan xedatutakoa hartu da aintzat. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. titulua (EAEko herri-administrazioaren diru-laguntzak arautzen dira titulu horretan). Gainera, 2018ko Aurrekontu Orokorrak onetsi zituen abenduaren 22ko 5/2017 Legeak onartutako kredituak aintzakotzat hartuta aurrekonturik badagoenez, eta aplikazio orokorreko bestelako xedapenekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Deialdia.
Kalitate gastronomikoaren sustapenerako Gastrobikain programako laguntzetara deitzea, 2018. urterako, agindu honen eranskinean jasota dauden oinarri arautzaileekin bat etorriz.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegiturako sailburuari, hilabeteko epean, edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, betiere agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 10a.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.
ERANSKINA
1. oinarria.– Xedea eta helburua.
1.– Eranskin honen xedea da kalitate gastronomikoaren sustapenerako GASTROBIKAIN laguntzen 2018ko deialdia arautuko duten oinarri arautzaileak ezartzea, eta 2018rako laguntzetara deitzea.
2.– Agindu honetan araututako laguntzen helburua da gastronomiaren eta elikaduraren sektorean estrategikotzat jotzen diren ekimen gastronomikoak diruz laguntzea: alde batetik, tituludun berrien negozio gastronomiko berriak; eta, bestetik, ospe handiko negozioen bikaintasuna sendotzea.
2. oinarria.– Araubide juridikoa.
1.– Agindu honetan araututako laguntzak, bertan xedatutakoak ez ezik, honako hauek zuzenduko dituzte: Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onetsiak, bai eta Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorrean (azaroaren 17ko 38/2003 Legea) ezarritako oinarrizko manuek ere, eta hori garatzeko erregelamenduan xedatutakoak, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onartuta, eta, hala dagokionean, haien ordez emandako araudiak.
Minimis erregimenari lotzen zaizkion laguntzak izanik, aplikagarria izango da baita Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamendua.
3. oinarria.– Laguntza-programak.
Bi laguntza-programa ezarri dira:
a) Proiektu gastronomiko berriak sustatzeko programa. Helburua da negozio gastronomiko berriak sustatzea, baldin eta gastronomiako unibertsitate-graduetako edo sukaldaritza eta gastronomiako goi mailako zikloetako tituludun berriek abian jarritakoak badira eta kalitatea bereizgarri badute.
b) Bikaintasuna areagotzeko programa. Ibilbide eta kalitate aintzatetsia duten establezimendu gastronomikoak babestea da helburua, sektoreko kalitate-estandarretan eta -ziurtagirietan hobetzeko helburuarekin, gastronomiako gidetan eta nazioartean ezagunak diren bikaintasun gastronomikoko rankinetan bereziki.
Programa bakoitzak dauzkan ezaugarri propioak direla eta, eskatzaile bakoitzak programetako batean bakarrik parte hartu ahal izango du.
4. oinarria.– Onuradunak.
1.– Hauek izan daitezke agindu honetan arautzen diren laguntzen onuradunak:
● Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako negozio berriaren zuzendaritza gastronomikoa bere gain hartu duten edo hartuko duten pertsona fisikoak.
● Sektore pribatuko pertsona juridikoak: kasu honetan, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako negozioaren gastronomia- edo sukaldaritza-zuzendaritza bere gain hartuko duen pertsonak titulartasunaren % 50 baino gehiago duenean.
Horiez gainera, honako oinarri honetan zerrendatzen diren baldintzak bete beharko dituzte.
2.– Ezingo dute laguntzen onuradun izan irabazi-asmorik gabeko elkarte edo entitateek.
5. oinarria.– Onuradun izateko betekizunak.
1.– Bi laguntza-programetan, oro har, onuradun izan ahal izateko, oinarri hauetan ezarritako betebeharrak bete beharko dira; horiek barnean hartzen dituzte, besteak beste, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko betebeharrak, batetik, eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretukoak. Hona hemen:
a) Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Baldintza hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko diru-laguntzaren likidazioa egin arte. Beraz, alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai diru-laguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.
b) Diru-laguntzaren onuradun den pertsona fisikoa edo juridikoa krisian den enpresa ez izatea, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).
c) EAEko Administrazioak edo haren mendeko erakundeek emandako laguntzen edo diru-laguntzen esparruan, itzultze- edo zehapen-prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez egunean egotea. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da baldin eta zorrak atzeratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, berme bat eratu bada, zorra osorik estaltzen duena, interes eta gastu guztiak barne direla.
d) Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea ebazpen irmoz, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barnean hartuta, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoarekin bat.
e) Konkurtso-deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaitua ez izatea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
f) Diru-laguntzak lortzeko aukera galduta ez izatea ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapena dela-eta, edo honako delitu hauetakoren bat egin izanagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
g) Errudun deklaratu izanik, hori eragin duen kausa dela-eta, Administrazioarekin egindako edozein kontratu suntsitzea ez eragitea.
h) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean ezarritako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, horietan ezarritako baldintzetan.
i) Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.
j) Berreskuratze-agindu baten menpe ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.
Onuraduna izateko betekizunak laguntza guztiz justifikatu arte mantendu beharko dituzte.
2.– Oinarri honetako 1. apartatuan ezarritakoaz gain, proiektu gastronomiko berriak sustatzeko programako laguntzen eskatzaileek honako baldintza hau ere bete beharko dute:
● Negozio berriaren gastronomia- edo sukaldaritza-zuzendaritza bere gain hartuko duten pertsona fisikoek gastronomiako unibertsitate-graduko titulua edo sukaldaritza eta gastronomiako goi mailako prestakuntza-ziklo bateko titulua izan beharko dute, azken lau ekitaldietan lortutakoa (2014-2018).
3.– Oinarri honetako 1. apartatuan ezarritakoaz gain, bikaintasuna sendotzeko programako laguntzen eskatzaileek honako baldintza hau ere bete beharko dute:
● Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako establezimendu baten titularra izan eta berau zuzentzea, ibilbide aitortu batekin eta kalitate-maila altu batekin, nazioartean erabiltzen diren bikaintasun gastronomikorako gastronomia-gidetan eta rankinetan aitortuak izan direnak, esaterako
6. oinarria.– Proiektuaren baldintzak:
1.– Oro har, proiektuek baldintza hauek bete behar dituzte:
a) Diruz laguntzekoak diren jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.
b) Bermatzea proiektuaren gastuetarako berezko ekarpena egingo dela, diruz laguntzeko moduko inbertsioaren % 20koa gutxienez, eskatzailearen baliabide propioen bitartez.
c) Diruz lagunduko den jarduera 2018. urtean abiatzea.
d) Proiektuak kokatzen den udalerriko jarduteko lizentzia emateko eskatzen den araudia betetzea.
2.– Oinarri honetako 1. apartatuan ezarritakoaz gain, proiektu gastronomiko berriak sustatzeko programako proiektuek honako baldintza hauek ere bete beharko dituzte:
● 60.000 euro-tako aktibo finkoen gutxieneko inbertsioa izatea.
● Negozio gastronomikoa garatzeko lokal bat izatea, gutxienez 5 urteko aldirako konpromiso-kontratu batekin. Proiektua ezingo da eskabidean proposatutakoa ez den beste lokal batean garatu. Kasu horretan diru-laguntza jasotzeko eskubidea galduko luke.
3.– Oinarri honetako 1. apartatuan ezarritakoaz gain, bikaintasuna sendotzeko programako proiektuek honako baldintza hauek ere bete beharko dituzte:
● Nazioartean erabiltzen diren bikaintasun gastronomikorako gastronomia-gidetan eta rankinetan maila altuko aitorpena duen jatetxea izatea gutxienez hiru urteko ibilbidean, honakoetan esaterako: Michelin gida-liburua, Fifty Best San Pellegrino zerrenda, Repsol gida, Zagat gida, OAD zerrenda edo Euskal Gastronomia Akademiaren gida.
● Proiektuak helburutzat izatea jatetxearen kategoria hobetu edo areagotzea, aurreko lerrokadan aipatutako nazioarteko gastronomia-gida eta bikaintasun gastronomikoko zerrenda garrantzitsuenetan jada aitortua duen kategoriaz gero.
● Gutxienez 100.000 euro-ko inbertsioa izatea; eskatzaileak inbertsio horren % 20a funts propioetatik eman beharko du.
7. oinarria.– Laguntzen finantzazioa, zenbatekoa eta ezaugarriak.
1.– Agindu honetan jasotako laguntzak finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko 2018ko aurrekontu orokorretan horretarako ezarrita dauden kredituetatik etorriko dira soilik. Baliabide ekonomiko horiek, guztira, 500.000 euro dira; horietatik 300.000 euro 2018ko ekitaldiari dagozkio, eta 200.000 euro 2019ko ekitaldiari.
2.– Zuzkidura global maximo horretatik, 200.000 euro proiektu gastronomiko berriak sustatzeko programara bideratuko dira, 100.000 euro 2018an zorduntzeko eta beste 100.000 euro 2019an zorduntzeko. Bikaintasuna areagotzeko programara 300.000 euro bideratuko dira; horietatik 200.000 2018ko ekitaldiari dagozkio eta 100.000 2019ko ekitaldiari. Programetako baten zuzkidura agortzen ez bada, sobera gelditu den kopurua beste programari gehituko zaio, programa horretan diruz lagun daitekeen programarik badago.
3.– Laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak izango dira, kopuru hauekin:
● Negozio gastronomikoen proiektu berriak: diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 40 gehienez, proiektu bakoitzeko 50.000 euroko mugarekin.
● Bikaintasuna areagotzea: diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 40 gehienez, proiektu bakoitzeko 100.000 euroko mugarekin.
8. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak.
Diruz lagun daitezkeen gastuak inbertsiotzat hartuko dira, eta, hortaz, hala kontabilizatu beharko dira enpresaren urteko kontuetan. Aplikagarriak dira Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 31. artikuluan ezarritako diruz lagun daitezkeen gastuei buruzko zehaztapen guztiak. Honako inbertsio mota hauek izan daitezke:
1.– Negozio gastronomiko berrien programa:
● Lokalak egokitzeko lanak eta proiektuaren eta lanen zuzendaritzaren ordainsariak.
● Makineria eta instalazioak.
● Ekipamendua, altzariak, erremintak.
2.– Bikaintasuna areagotzeko programa:
● Lokalak egokitzeko lanak eta proiektuaren eta lanen zuzendaritzaren ordainsariak.
● Makineria eta instalazioak.
● Ekipamendua, altzariak, erremintak.
● Bikaintasunaren sustapenerako aholkularitza-plana.
9. oinarria.– Eskabideak aurkezteko epea.
1.– Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabidearekin batera, 10. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko dira.
2.– Laguntzaren eskabidea egiteko formularioa honako webgunean dago eskuragarri: http://www.euskadi.eus/web01-a2nekaza/eu/?r01kQry=tC:euskadi;tF:procedimientos_administrativos;tT:ayuda_subvencion;m:documentLanguage.EQ.eu,procedureStatus.EQ.16;cA:r01e00000ff26d4686ba470b88326490b79e05c49;p:Inter;&r01kRssTitle. Eskatzaileek bete beharreko eremuak deialdi honetako oinarrien eranskinean agertzen dira.
3.– Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari helaraziko zaio eskabidea, eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren bulegoetan aurkeztuko da (Donostia kalea, 1 – 01010 Gasteiz) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak xedatzen duen edozein bulegotan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuarekin bat.
Eskabidea eta dokumentazioa aurkezteko bide telematikoa ere gaitu da, baita espedientea izapidetzeko ere, webgune horretan agertzen diren jarraibideekin bat. Pertsona juridikoek derrigorrean aurkeztu beharko dituzte eskabidea eta dokumentazioa bide elektronikoen bitartez.
4.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluko 2. paragrafoan xedatutakoarekin bat, diru-laguntzaren eskabidea aurkeztuz gero, eskatzaileak baimena ematen du Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak zuzenean eskura ditzan haren zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete direla egiaztatzen duten agiriak, NAN/IFK nortasuna eta beste edozein administrazio publikok egindako agiri guztiak. Hala ere, eskatzaileak baimen hori berariaz uka dezake, baina, kasu horretan, adierazitako agiriak aurkeztu beharko ditu.
10. oinarria.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.
Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
1.– Identifikazio-dokumentazioa. Pertsona fisikoa izanez gero, NANaren kopia. Pertsona juridikoa izanez gero, enpresaren IFKren kopia kautotua, ahalordetze-eskriturarena eta legezko ordezkariaren NANarena, baita erakundearen eratze-eskrituraren eta estatutuen fotokopia bana ere, dagokien erregistroan zigilatuta.
2.– Hauek biltzen dituen memoria:
● Proiektuaren garapenean ekin beharreko lan eta betekizun zehatzen deskribapen xehatua.
● Dagokion kasuan, akordioak jatorri eta kalitate ziurtatuko elikadurako produktuen hornitzaileekin.
● Memoria ekonomiko bat, proiektuaren kostuaren aurrekontu banakatuarekin eta finantziazio moduarekin.
● Proiektua gauzatzeko epea.
3.– Erantzukizunpeko adierazpena, eskatzaileak agindu honetako betekizun guztiak betetzen dituela, aurkezten dituen agiri guztiak egiazkoak direla eta 5-1. oinarrian ezarritako betekizunak betetzen dituela, hori egiaztatzeko dokumentazioa duela, eta Administrazioak eskatzen duenean haren esku utziko duela adieraztekoa. Erantzukizunpeko adierazpenean, gainera, eta eskabidean dagoen ereduarekin bat, eskatzaileak honakoak bete beharko ditu:
a) Eskatzaileek jakinarazi behar dute diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez.
b) Azken hiru ekitaldietan enpresak minimis izaerako laguntzarik jaso duen jakinaraztea, laguntza eskatu den urtea azken urtearen erreferentziatzat hartuta.
c) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza eta diru-laguntzen esparruan enpresa haiek itzultzeko edo zigortua izateko prozeduraren batean dagoen ala ez jakinaraztea.
d) Konpromisoa hartu beharko du erakunde publikoetan zein pribatuetan proiektu honetarako eskatzen edo lortzen dituen laguntza guztiak ezagutarazteko.
4.– Aurrekoez gain, negozio gastronomiko berrien proiektuen kasuan, honakoak ere aurkeztu beharko dira:
a) Proiektuaren buru izango den eta jatetxe berriaren gastronomia- edo sukaldaritza-zuzendaritza bere gain hartuko duen pertsonaren tituluaren benetako kopia, eta espediente akademikoaren kopia bat, batez besteko kalifikazioarekin.
b) Negozio berria egongo den lokalaren proposamena, dagokion alokairu- edo salerosketa-kontratuarekin, edo gutxienez 5 urtetako alokairuaren konpromisoarekin edo erosteko aukerarekin.
c) Lokalean egingo diren lanen eta instalazioen aurreproiektua.
d) Gutxienez hiru eskaintza obra eta instalazioak gauzatzeko, aurrekontuen konparaketa batekin eta hautatutako proiektuaren justifikazioarekin.
e) Negozio berriaren bideragarritasun ekonomikoko azterketa 5 urteko aldirako.
5.– Modu gehigarrian, bikaintasuna areagotzeko proiektuetarako honakoak ere aurkeztu beharko dira:
a) Azken hiru urteetako urteko kontuak.
b) Etorkizuneko ekintzek jatetxearen hobekuntzan eta ospean izan dezaketen eraginari buruzko azterketa.
c) Lokalean egingo diren lanen eta instalazioen aurreproiektua.
d) Gutxienez hiru eskaintza obra eta instalazioak gauzatzeko, aurrekontuen konparaketa batekin eta hautatutako proiektuaren justifikazioarekin.
e) Establezimenduaren posizioa edo ospea hobetzeko helburua txertatuta dagoen gastronomia-establezimenduko lantaldearen prestakuntza-plana.
11. oinarria.– Eskabideen kudeaketa.
1.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak automatikoki egiaztatuko ditu NANa, IFK, eskatzaileak dagokion foru-ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean dituelako ziurtagiriak. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake laguntza-eskabidean inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, ziurtagiria edo eskatzen zaion agiria aurkeztu beharko du, betiere urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan xedatutakoaren arabera. (Ikus 9-4 oinarria).
2.– 10. oinarrian eskatutako dokumentazioa administrazio honetan edo beste batean entregatzen denean, eta beti ere eskatzaileak berariaz deklaratzen badu dokumentu horietan ez dela aldaketarik egin, horiek aurkeztutzat joko dira, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28-3. artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita. Eskatzaileak adierazi beharko du zein Administraziotan eta noiz aurkeztu diren. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake laguntza-eskabidean inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, dokumentazioa aurkeztu beharko du.
3.– Eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dituzte laguntza-eskabidea eta eskatutako dokumentazioa. Gainera, laguntza-eskaeratik eratorritako jardunetan eta prozedura osoan, erakunde eskatzaileak aukeratutako hizkuntza baliatuko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.
4.– Eskabideak betekizun guztiak betetzen ez baditu, interesdunari jakinaraziko zaio hamar egun balioduneko epea duela hutsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak eransteko. Halaber, adieraziko zaio horrela egin ezean atzera egin duela ulertuko dela, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak ebazpena eman ondoren eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
5.– Edonola ere, Berrikuntza eta Elikagai Industriako Zuzendaritzak, aurkeztutako eskaeran adierazitakoa egoki ulertu, ebaluatu eta eskaera izapidetzeko beharrezko iritzitako bestelako argibide edo agiri osagarriak eskatu ahal izango dizkio eskatzaileari.
12. oinarria - Diruz lagunduko diren proiektuak aukeratzeko prozedura.
1.– Lehia-prozeduraren bidez erabakiko da diru-laguntza nori eman; horretarako, 14. oinarrian ezarritako balorazio-baremoak aplikatuz konparatuko dira aurkeztutako eskabideak.
2.– Gutxienez 30 puntuko puntuazioa gainditzen duten proiektuen artean, proiektuen bi zerrenda egingo dira, diru-laguntzen programa bakoitzeko bana; zerrendak beherantz ordenatuko dira, proiektu bakoitzak lortutako puntuazioaren arabera.
3.– Puntuazioan berdinketa bat egonez gero, dagokion programaren lehen tokian ezarritako balorazio-irizpidean puntuazio handiena lortu duen proiektua lehenetsiko da. Orduan ere berdinketak jarraituz gero, bigarren tokian ezarritako irizpideko puntuazio handiena hartuko da kontutan, eta horrela hurrenez hurren.
13. oinarria.– Laguntzen kudeaketa.
1.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak izango du agindu honetan araututako laguntzak kudeatzeko eskumena.
2.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek eskabide bakoitzean egiaztatuko dute betekizunak betetzen direla, eta berariaz jasota utziko dute hori.
3.– Proiektuak ebaluatu eta baloratzeko, eta balorazio-irizpide objektiboak aplikatzeko eta haiek haztatzeko, balorazio-batzorde bat sortuko da. Balorazio Batzordea Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzako hiru pertsonak osatuko dute. Horietako bat Enpresa Programaren arduraduna izango da, zeina batzordeko lehendakaria izango baita. Beste biak Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzari atxikitako zuzendaritzetako teknikarien artean aukeratuko dira, eta Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bidez izendatuko dira. Ebazpen horretan, idazkaria zein izango den adieraziko da, eta, betiere, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikari kategoria daukan pertsona bat izango da.
Batzordeak, dagokion zeregina aurrera eramateko, gaian adituak diren pertsonei dei diezaieke, hala bileretan parte hartzeko nola aholkularitza emateko.
Balorazio Batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Zerbitzu zuzendariak emandako ebazpen baten bidez.
4.– Balorazio-batzordeak eginkizun hauek izango ditu:
a) Aurkezten diren eskabide guztiak aztertzea eta aplikatu beharreko araudia betetzen dutenak eta araudia betetzen ez dutenak bereiztea. Era berean, araudia betetzen ez duen eskabide bakoitza baztertzeko arrazoiak zerrendatuko ditu.
b) Aplikatu beharreko araudia betetzen duten eskabideak ebaluatzea. Ebaluazioaren barruan, proiektuak baloratuko ditu, eta baloratuko du zenbateraino betetzen dituen bakoitzak agindu honek finkatzen dituen irizpide objektiboak.
c) Laguntza mota bakoitza baloratzeko eta kuantifikatzeko finkatzen diren irizpideetan oinarrituz, bi proiektu-zerrenda egitea, bana diruz lagunduko den programa bakoitzerako, beherako ordenan; horrez gain, hautaketaren eta onuradun bakoitzari eman beharreko laguntzaren zenbatekoaren proposamena egitea.
5.– Balorazio-batzordeak ebazpen-proposamena aurkeztuko dio Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari. Proposamenak gutxienez agindu honen 14. oinarrian aipatzen den edukia jasoko du.
6.– Balorazio-batzordeak bere barne funtzionamendu-arau propioak izango ditu. Arau horiek aurreikusten ez dituzten gaietan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikuluan eta hurrengoetan xedatua aplikatuko da.
14. oinarria.– Balorazio-irizpideak.
Proiektuak baloratzeko, aurkeztutako proiektuen kalitaterako eta berrikuntzarako duten joera hartuko da aintzat, eta balorazio-irizpideak eta horiei dagozkien puntuazioak eta haztapenak erabiliko dira. Honakoak izango dira irizpideak, programa bakoitzerako:
2.– Proiektu gastronomiko berriak sustatzeko programa:
a) Proposamen gastronomikoaren kalitatea. Proiektua osatzen duten aspektuen kalitatea eta zehaztasuna baloratuko dira, aurkeztutako proiektuaren berariazko lanketa aztertu eta zaindua erakutsiko dutenak (0-20 puntu).
b) Berrikuntza: berritasunak sartzea egungo eskaintza gastronomikoan (0-20 puntu).
c) Tokiko produktuak, artisautzakoak eta ekologikoak izatea. Eskatzailearen produktuen proposamena baloratzeko, kontuan hartuko dira produktuen hornikuntzarako akordioak aurkeztea (0-20 puntu).
d) Establezimenduaren gastronomia- edo sukaldaritza-zuzendaritza bere gain hartuko duen pertsonaren espediente akademikoa (0-15 puntu). Ohorezko matrikula, 15 puntu; bikain, 12 puntu; oso ongi, 10 puntu; nahiko, 5 puntu.
e) Kalitatea sukaldeko prozesuen aplikazioan (0-10 puntu).
f) Komunikazio-estrategia eta sare sozialak (0-10 puntu).
g) Establezimenduaren proposamen estetikoa (0-5 puntu).
3.– Bikaintasuna areagotzeko programa.
a) Nazioartean ezagunak diren bikaintasun gastronomikoko gastronomia-giden eta rankinen aitorpen akreditatua (0-20 puntu).
b) Sukaldaritza-eskaintza eta ardoen karta (0-20 puntu).
c) Tokiko produktuak, artisautzakoak eta ekologikoak izatea. Eskatzailearen produktuen proposamena baloratzeko, kontuan hartuko dira produktuen hornikuntzarako akordioak aurkeztea (0-15 puntu).
d) Kalitate handia sukaldeko prozesuen aplikazioan (0-15 puntu).
e) Sukaldeko eta zerbitzuko langileen ratioa (0-10 puntu).
f) Komunikazio-estrategia eta sare sozialak (0-10 puntu).
g) Koherentzia proposamen gastronomiko globalean, aurreko elementu guztiak bilduz (0-5 puntu).
h) Establezimenduaren proposamen estetikoa (0-5 puntu).
4.– 30 puntu baino gutxiago lortuz gero, laguntza-eskabidea ez da onartuko.
30 puntu lortuz gero, honako diru-laguntzako portzentajeak aplikatuko zaizkie diruz lagunduko diren kostuei, eta beti ere 7-3 oinarrian ezartzen diren mugen baitan:
30 puntu baino gutxiago: eskabidea ez da onartuko.
31-47 arteko puntuazioa: % 10eko diru-laguntza.
48-65 arteko puntuazioa: % 20ko diru-laguntza.
66-83 arteko puntuazioa: % 30eko diru-laguntza.
84-100 arteko puntuazioa: % 40ko diru-laguntza.
15. oinarria.– Ebazpena, ebazteko eta jakinarazteko epeak, jakinarazteko era eta errekurtsoak.
1.– Aurkeztutako eskabideak eta agiriak aztertu ondoren, Balorazio Batzordeak egiten duen proposamena ikusirik, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak emango du deialdiaren ebazpena, eskatutako laguntzak eman ala ez eman ebazteko; ebazpen bakarra emango du.
2.– Ebazpenak informazio hau jaso beharko du, gutxienez:
A) Aukeratutako eskabideek dagokienez:
1) Onuradunen izena edo izen soziala, eta IFK edo NAN.
2) Diruz lagundutako proiektua.
3) Lortutako puntuazioa.
4) Emandako diru-laguntza.
B) Baloratu diren baina aukeratu ez diren eskabideei dagokienez, lehentasun-ordenaren arabera:
1) Izena edo izen soziala, eta IFK edo NAN.
2) Aurkeztutako proiektua.
3) Lortutako puntuazioa.
C) Baloratzeko onartu ez diren eskaerei dagokienez.:
1) Eskatzaileen izena edo izen soziala, eta IFK edo NAN.
2) Eskabidea ez onartzeko arrazoiak.
3.– Zehapen-prozeduraren batean edo diru-laguntzen itzultze-prozeduraren batean egonez gero, hura amaituta izan beharko da diru-laguntza eman ahal izateko. Prozedurak, amaieran, laguntza publikoak eskuratzeko gaitasungabetzea badakar, edo laguntza itzultzeko betebeharra ezartzen badu, dirua ez bada itzuli borondatez itzuli beharreko aldian, emandako laguntza indargabetu egingo da, onuradun-izaera eskuratzeko debekua izateagatik.
4.– Agindu hau indarrean sartu eta gehienez sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena. Epe hori bukatu eta ebazpen berariazkorik eman ez bada, interesdunek ezetsitzat jo beharko dituzte eskabideak, hala ezartzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan.
Lehia-konkurrentziako prozeduraren ebazpena, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluaren 1. zenbakiko b) letran xedatutakoaren arabera, EHAAn argitaratuko da, eta argitalpena jakinarazpentzat hartuko da. Dena dela, interesdun guztiei ebazpen osoa helaraziko zaie, eta, gainera, ebazpenean interesdun bakoitzari berariaz eragiten dioten alderdiak identifikatuko dira.
Nolanahi ere, lehenengo egin den jakinarazpenaren data joko da jakinarazpen-datatzat.
5.– Prozeduraren ebazpenaren aurka, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzako titularrari hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena jasotzen dutenetik aurrera, edo, edozein unetan administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta biharamunetik aurrera, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat.
16. oinarria.– Onuradunen betebeharrak.
Agindu honek arautzen dituen diru-laguntzen onuradunek oinarri honetan ezarritako baldintzak bete behar dituzte. Baldintza horiek baldintza hauek guztiak jasotzen dituzte: Diru-laguntzei buruzko 2003ko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetako baldintzak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikuluko baldintzak:
1) Laguntza emateko ebazpenak eta, hala badagokio, laguntza luzatzeko ebazpenak xedatzen duen epean egitea diruz laguntzen den proiektua; deialdiaren urtean hasi behar da inbertsioa edo gastua.
2) Diru-laguntza eman den xede zehatzerako erabiltzea.
3) Emandako diru-laguntza onartzea. Alde horretatik, baldin eta diru-laguntza eman izanaren jakinarazpena hartu eta hamabost egunean onuradunek ez badiote berariaz uko egiten, onartu egiten dutela ulertuko da.
4) Diru-laguntzaren xede den inbertsioa mantentzea egin eta hurrengo 5 urteetan gutxienez; denbora horretan ezingo dira diru-laguntzak besterendu, ezta diruz lagundutako helburuak ez direnetara bideratu ere, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 31-5 artikuluak ezartzen dituen salbuespenetan izan ezik.
5) Gutxienez 5 urtez mantentzea diru-laguntza esleitzeko balorazio-irizpide gisa balio izan duten kalitatearen eta proposamen gastronomikoaren estandarrak. Aspektu hau gerora kontrolatuko da eta ausazko moduan egingo da urtean behin, diruz lagundutako inbertsioen % 4an gutxienez.
6) Elikagaien Kalitate eta Industrien Zuzendaritzari jakinaraztea diruz lagundutako proiektua partzialki edo osorik gauzatu dela eta haren esku jartzea hala egin dela egiaztatzeko beharrezkoa den dokumentazio guztia.
7) Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari, Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari jasotako laguntzak nola erabili diren eta haien helburuak bete diren fiskalizatzeko eskatzen duten informazio guztia ematea.
8) Elikagaien Kalitate eta Industrien Zuzendaritzari jakinaraztea helburu berdina betetzeko administrazio baten edo erakunde publiko zein pribatu baten beste laguntza edo diru-laguntzaren bat lortu izana.
9) Diru-laguntza emateko kontuan hartzen den egoera subjektibo edo objektiboren bat aldatzen bada, aldaketaren berri ematea Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari.
10) Diruz lagundutako proiektuari buruz ematen den informazio edo publizitate guztian modu argi eta hautemangarrian jasotzea Eusko Jaurlaritzaren funtsekin finantzatu direla jarduerok, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuan xedatuarekin bat.
11) Kontabilitate-liburuak, diligentzia-erregistroak eta gainerako dokumentuak izatea, merkataritza-legeriak exijitutako baldintzetan, eta kontabilitate bereiziko sistema bat edo kontabilitateko kode egoki bat izatea, deialdi bakoitzean finantzatzen den inbertsioarekin lotutako inbertsio eta gastu guztietarako, araudiak xedatzen dituen kontrol-lanak egin ahal izateko.
12) Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzen duten agiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatzeko eta kontrolatzeko ekintzak gauzatzeko erabil baitaitezke.
13) Justifikatzea proiektua gauzatu izana 18. oinarrian aurreikusitako epeetan.
14) Tratu-berdintasunaren arloko araudian eta ingurumenari buruzkoan xedatutakoa betetzea.
15) Onuraduna izateko betekizunak eta proiektuari eskatutakoak betetzea laguntza guztiz itzuli arte.
17. oinarria.– Diru-laguntzaren xede diren inbertsioen kontratazioa.
1.– Diru-laguntzen xedea inbertsioak gauzatzea denez, diru-laguntzen xede diren jarduera guztiak onuradunek kontratatuko dituzte.
2.– Diruz laguntzeko gastuak kontratatzerakoan, arau hauek beteko dira:
a) Kontratistek onuradunarekiko bakarrik dituzte betebeharrak, eta onuradunak dauka inbertsioak gauzatzeko erantzukizun osoa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren aurrean.
Hala ere, agindu honetako 16. oinarriko 6. lerrokadan aurreikusitako elkarlanerako betebeharrari lotuta egongo dira kontratistak, muga horiek behar bezala betetzen direla ziurtatu ahal izateko.
b) Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak sektore publikoko kontratuei buruzko legedian ezartzen diren kopuruak gainditzen dituenean (40.000 euro obren kontratuak direnean, edo 15.000 euro hornikuntza- edo zerbitzu-kontratuak direnean, bi kasuetan BEZa kanpo), onuradunak hornitzaile ezberdinen hiru eskaintza eskatu beharko ditu gutxienez, obrarako konpromisoa, zerbitzuaren prestazioa edo ondasunaren entrega kontratatu aurretik, zerbitzu edo ondasun horren ezaugarri bereziengatik merkatuan horiek egiten, ematen edo hornitzen duen behar besteko erakunderik ez dagoenean izan ezik.
Aurkeztutako eskaintzen arteko hautapena (justifikazioan aurkeztuko dituzte horiek), efizientzia- eta ekonomia-irizpideei jarraikiz egingo da, eta memoria batean berariaz justifikatu beharko dute proposamen ekonomikoki abantailatsuena hautatzen ez dutenean.
Ezingo da kontratua zatikatu haren zenbatekoa murriztu eta aurreko atalean zehaztutako baldintzak ez betetzeko.
c) Aurrez aipatutako mugak gainditzen ez dituzten diruz laguntzeko gastuen zenbatekoen gainerakoetan, onuradunak berdin-berdin kontratatu beharko du hirugarrenekin, efikazia- eta ekonomia-irizpideei jarraikiz, eta ez da onartuko merkatuko prezioen gainetik nabarmen gora dagoen inolako gasturik.
d) Onuradunak ondasunak, zerbitzuak edo hornidurak kontratatzen baditu harekin lotuta dauden pertsona fisiko edo juridikoekin, honako baldintza hauek bete beharko ditu aurretik:
i- Kontratazioa merkatuko baldintza normalen arabera egin izana.
ii- Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren aldez aurretiko baimena lortu izana.
Ondore horietarako, pertsona fisiko edo juridikoekin edo taldeekin, nortasunik gabekoekin, lotura dagoela joko da uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onetsitako Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamenduaren 68. artikuluan jasotako zirkunstantziaren bat betetzen bada.
18. oinarria.– Gauzatzeko gehieneko epeak.
1.– Agindu honetan bildutako laguntzei dagozkien inbertsioak edo gastuak gehienez ere 12 hilabetetan gauzatuko dira, eskabidean zehaztutako proiektuaren hasiera-egunetik kontatzen hasita.
2.– 2018ko aurrekontu-ekitaldian hasi beharko dira diruz laguntzekoak diren ekintzak, eta 2019ko aurrekontu-ekitaldian bukatu beharko dute.
3.– Agindu honen 21. oinarriaren 4. zenbakian xedatutakoari jarraituz, inbertsioaren gauzatzearen luzapena eskatu ahal izango du onuradunak 12 hilabeteko gehienezko eperako. Horretarako, amaiera horren aurreikusitako data baino hamabost egun lehenago egin beharko du eskaera.
19. oinarria.– Gastua justifikatzea.
1.– Diru-laguntza jaso duen proiektuaren gauzatzea eta onuradun izateko eskatutako betekizun eta baldintzak betetzen direla justifikatzeko, agiri hauek aurkeztu beharko zaizkio Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari:
a) Egindako jardueren justifikazio-memoria bat, non jasoko baita proiektua gauzatzeari eta haren betetze-mailari buruzko informazioa, eta laguntza emateko betekizun eta baldintzen betetze-mailari buruzkoa.
b) Jatorrizko fakturak eta froga gisa balio bera duten gainerako agiriak, merkataritzako trafiko juridikoan balio dutenak edo administrazio-eraginkortasuna dutenak, faktura jaulkitzeko beharrik ez dagoen kasuetan, Fakturazio-betebeharrak arautzeko Erregelamendua onartzen duen Errege Dekretuaren 3. artikuluarekin bat etorriz betiere (azaroaren 30eko 1619/2012 Errege Dekretua), eta dagokien ordainketa-frogagiria.
c) Erantzukizunpeko adierazpen bat, zehazten duena fakturak eta ordainketak justifikatzeko gainerako egiaztagiriak ez direla aurkeztu diruz lagundu daitezkeen beste programa batzuk justifikatzeko edo, hartarako aurkeztu badira, zehazten duena zer programa justifikatzeko aurkeztu diren eta faktura edo egiaztagiri bakoitzaren zer ehuneko lagundu den diruz.
d) Diru-laguntzak itzultzegatik dagozkion betebeharrak ordaindu dituela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.
2.– Foru-ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean dauden, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak egiaztatuko du, automatikoki. Hala ere, onuradunak berariaz uka dezake laguntza-eskaeran inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, ziurtagiria edo eskatzen zaion agiria aurkeztu beharko du, betiere urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluaren 2. paragrafoan xedatutakoaren arabera.
3.– Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak agiri gehiago eskatu ahal izango ditu, egoki irizten badio, eta eskaera hori arrazoitu beharko du.
4.– Aurreko paragrafoetan zerrendatutako agiriak aurkeztu ondoren, proiektuaren azken ebaluazioa egingo dute Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako langileek, eta gauzatutako gastuaren zenbateko osoa eta onuradunaren ekarpena egiaztatuko dute; bukatzeko, proiektuaren gauzatzearen amaierako ziurtatzea burutuko dute.
5.– Laguntzen kudeaketa eta ordainketa egokia bermatzeko helburuarekin, hiru hilabetekoa izango da egindako gastua justifikatzeko dokumentazioa entregatzeko gehienezko epea, inbertsioak gauzatzeko ezarritako epea bukatzen denetik hasita, edo, dagokion kasuan, luzapenetik hasita.
20. oinarria.– Diru-laguntza ordaintzea.
1.– Ordainketak honela gauzatuko dira:
A) Aurreko oinarriak aipatzen dituen dokumentuen bidez inbertsioa edo gastua justifikatu ondoren, eta behin Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikariek inbertsioaren ziurtatzea egin eta gero.
B) Urte bakoitzean gehienez bi ordainketa partzial egin ahal izango dira, proiektuak gauzatzeko erritmoaren arabera, eta beti ere aurrekontuen erabilgarritasunik baldin badago. Horretarako, interesdunek eskatu egin behar dute aurretik.
2.– Onuraduna zehapen-prozeduraren batean edo diru-laguntzen itzultze-prozeduraren batean egonez gero, laguntza jasotzeko, lehenik hura amaitu beharko da. Prozedurak, amaieran, laguntza publikoak eskuratzeko gaitasungabetzea badakar, edo laguntza itzultzeko betebeharra ezartzen badu, dirua ez bada itzuli borondatez itzuli beharreko epean, emandako laguntza indargabetu egingo da, onuradun-izaera eskuratzeko debekua izateagatik. Hala dagokionean, diru-laguntza hauek onuradunei ordaintzeko, diru-laguntzak itzultzeko betebeharren ordainketak egunean izan beharko dira.
3.– Inbertsioak ez badira ezarritako epeetan egiten, ezta epeen luzapenean ere, edo inbertsioa edo gastua egin izana egiaztatzeko agiriak ez badira ezarritakoa epean aurkezten, onuradunek diru-laguntza jasotzeko eskubidea galduko dute, eta, hala dagokionean, agindu honen 23-2. oinarrian aurreikusitako itzulera-prozedura jarriko da abian.
21. oinarria.– Diru-laguntzak emateko baldintzak aldatzea eta inbertsioa edo gastuak gauzatzeko epeak luzatzea.
1.– Beste erakunde publiko nahiz pribatu batetik beste laguntza edo diru-laguntzaren bat jasoz gero, idatziz justifikatu eta jakinarazi beharko zaio Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, eta, horren ondorioz, gerta liteke diru-laguntza emateko ebazpena aldatzea; kasu horretan, dena dela, agindu honetan ezarritako gutxieneko betekizunak eta laguntza ematea eragin zuen xedea gorde behar izango dira. Horretarako, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak dagokion ebazpena aldatzeko ebazpena emango du, emandako diru-laguntzaren zenbatekoak oinarri berrira egokitzeko, eta, dagokionean, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak arautzen duen itzulketa-prozedura hasiko du.
2.– Aurkeztu eta diru-laguntza eman zaion proiektuan egiten dituen aldaketak idatziz jakinarazi eta behar bezala justifikatu beharko ditu onuradunak, Elikagaien Kalitate eta Industria Zuzendaritzaren aurrean.
Aurkeztu eta diru-laguntza eman zaion proiektuan aldaketa funtsezkoak egiten badira, laguntza emateko ebazpena aldatu egingo da.
Aldaketa funtsezkotzat joko dira 14. oinarriko irizpideei jarraikiz balorazio-xede izan diren aspektuei buruzko aldaketak, eta, hortaz, eskabidea emateko erabakigarriak izan direnak; eta, gainera, hauek ere bai:
1) Aldaketa esanguratsuak egitea edo proiektuan hasieran ezarritako helbururen bat ezabatzea.
2) Hornitzaileak aldatzea, jatorri bereko edo kalitate bereko edo handiagokoen ordez aldatzen direnetan salbu.
3) Gastu-kontzeptuak aldatzea, hasieran onartutako gastuez gain beste batzuk ere sartuz.
Aldaketak ez badira funtsezkoak, ez dute biderik emango laguntza emateko ebazpena aldatzeko.
3.– Baldin eta egindako inbertsio edo gastuaren behin betiko benetako kostua onartutako diru-laguntza baino txikiagoa bada diru-laguntza emateko erreferentziatzat hartutako aurrekontua baino, eta beti ere laguntza helburu bererako erabiltzen bada, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa txikitu egingo da, dagokion proportzioan, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren likidazio-ebazpen baten bidez, eta, gero, oinarri berriari aplikatuko zaio diru-laguntzaren ehunekoa.
4.– Onuradunak aldez aurretik eskatzen eta arrazoitzen badu –laguntza emateko ebazpenaren arabera emandako laguntzaren xede den proiektu-gauzatzea bukatu behar den eguna baino 15 egun lehenago, beranduenez, aurkeztu beharko luke eskaera–, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak emandako laguntzaren xede den proiektua gauzatzeko epea luzatu ahal izango du, ebazpen baten bidez, non zehaztuko baita gehienez ere zenbat luza daitekeen, hasieran onartutako diru-laguntzari eutsita. Luzapen hori 12 hilabetekoa izango da gehienez.
22. oinarria.– Atzera egitea eta uko egitea.
1.– Laguntza-eskatzaileek atzera egin ahalko dute, betiere laguntzak emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi aurretik. Horretarako, atzera egiteko eskaera helarazi beharko diote Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari, eta hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartu eskaera eta amaitutzat emango du haiei dagokien prozedura.
2.– Onuradunek laguntzei uko egin ahal izango diete, laguntza onartu ondoren ere –agindu honen 16. oinarriko 3. apartatuan ezarritako betebeharrarekin bat etorriz, emandako laguntza onartzeko betebeharra dute onuradunek–, baina, betiere, inbertsioa amaitu aurretik, eta baldin eta Administrazioak inolako ordainketarik egin ez badu. Horretarako, uko egiteko eskaera helarazi beharko diote Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari, eta hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartu eskaera eta amaitutzat emango du haiei dagokien prozedura.
Ukoa onartutakoan, automatikoki, deialdiaren ebazpenaren bidez onartutako eskubidea galduko du onuradunak, baita emandako laguntza kobratzeko eskubidea ere.
23. oinarria.– Ez-betetzeak.
1.– Ez-betetzeen kausak izango dira, gutxienez, hauek guztiak:
a) Agindu honetan ezarritako betebeharretako edozein ez betetzea.
b) Diru-laguntza emateko ebazpenean ezartzen diren baldintzak, halakorik izanez gero, ez betetzea.
c) Laguntza emateko xedea ez betetzea.
e) Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluan eta diru-laguntzei buruzko 2003ko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan aurreikusitako itzulketa-kausaren bat denean.
2.– Onuraduna aurreko atalean zerrendatutako ez-betetzeen kausetako baten egoeran egongo balitz, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak, 15 eguneko epean, interesdunari entzunaldia emango dion ez-betetze espedientea egin ondoren, egokitzat jotzen dituen alegazioak egin ditzan, ebazpen baten bidez, diru-laguntza jasotzeko eskubidea kenduko dio onuradunari, partez edo osorik, eta, hala badagokio, kobratu dituen laguntzak eta diru-laguntzen arloan aplikatu beharreko berandutze-interesak itzuli beharko dizkio onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, partez edo osorik, proiektuaren gauzatze-mailaren proportzioan, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kargura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 53. artikuluan eta 2003ko diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan xedatuarekin bat. Gainera, dagozkion gainerako neurriak hartuko dira. Ez-betetzea inbertsioei eusteko epeari badagokio, emandako diru-laguntzaren itzulketa «pro rata temporis» egingo da.
Aipatutako diru-kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.
3.– Arau-hauste administratibotzat har daitezkeen gertakarien ondorioz hasten bada itzultze-prozedura, organo eskudunari jakinarazi behar zaizkio gertakariok, dagokion zigor-prozedura has dezan.
24. oinarria.– Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna.
1.– Agindu honen babespean lortutako diru-laguntzak bateragarriak izango dira administrazio publikoek edo erakunde pribatuek emandako beste edozein diru-laguntzarekiko.
2.– Diru-laguntzaren zenbatekoak Estatuko zein nazioarteko beste Administrazio Publikoen edo erakunde pribatu edo publikoen laguntzekin edo diru-laguntzekin batera– ezin izango du diruz lagundutako jardueraren kostua gainditu, eta kasu horretan Agindu honetan emandako laguntza gutxituko da, soberako kopurua kenduta.
3.– Agindu honetan ezarritako laguntzek Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 zenbakiko Erregelamenduan (EE) ezarritako minimis arauak errespetatuko dituzte. Hain zuzen ere, Erregelamendu hori Europar Batasunaren funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari dagokio.
Europar Batasunak ezarritakoa oinarri hartuta, minimis erregelamenduaren arabera enpresa batek gehienez 200.000 euro jaso ditzake 3 zerga-ekitalditan, laguntza eskatu den ekitaldia erreferentziatzat hartuta.
Muga hori gaindituko balitz, deialdi honi jarraiki emandako laguntzari kendu egingo zaio emandako gaindikinari dagokion zenbatekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen bidez, erakunde onuradunari entzun ondoren.
4.– Aurreko paragrafoak xedatzen duena gorabehera, baldin eta laguntzen mugak desberdinak badira, onuradunarentzat onuragarriena den muga hartuko da kontuan gaindikina kalkulatzeko.
25. oinarria.– Datuen babesa.
Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak datuak babespean tratatzeko konpromisoa hartzen du, Datu Pertsonalak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplikatu beharreko gainerako araudian ezarritakoarekin bat etorriz.
DEIALDIAREN OINARRIEN ERANSKINA
ESKABIDEA EGITEKO FORMULARIOAREN EDUKIA
Laguntzaren eskabidea egiteko formularioa webgune honetan dago eskuragarri: http://www.euskadi.eus/web01-a2nekaza/eu
Eduki hau du:
Esparru generikoak:
● Identifikazio-agiriaren mota.
● Zenbakia.
● Izena (pertsona fisikoentzat bakarrik).
● Lehen abizena (pertsona fisikoentzat bakarrik).
● Bigarren abizena (pertsona fisikoentzat bakarrik).
● Sexua (pertsona fisikoentzat bakarrik).
● Entitatearen izena (pertsona juridikoentzat bakarrik).
● Telefono finkoa.
● Telefono mugikorra.
● Helbide elektronikoa.
● Lurralde historikoa.
● Jakinarazpen eta komunikazioetarako kanala.
● Abisuak jasotzeko helbide elektronikoa.
● Abisuak jasotzeko telefono mugikorreko zenbakia.
● Jakinarazpen, komunikazio eta abisuetarako hizkuntza.
Esparru osagarriak: erantzukizunpeko adierazpenak:
● Enpresa ez dago krisialdian, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).
● Bai / Ez eskatu edo lortu dira diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikoak, administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen batekoak.
● Ez dago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza eta diru-laguntzen esparruan enpresa haiek itzultzeko edo zigortua izateko prozeduraren batean.
● Egunean dago EAEko Administrazioak eta haren menpeko erakundeek emandako laguntzen edo diru-laguntzen esparruan, itzultze- edo zehapen-prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da baldin eta zorrak atzeratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, gaineratutako zor, interes eta gastu guztiak estaliko dituen bermea eratu bada.
● Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zigor penal edo administratiborik ez du edo hartarako desgaitzen duen legezko debekurik ez du, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barnean izanik, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetan seigarrenarekin bat etorriz.
● Konkurtso-deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaitua ez izatea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
● Diru-laguntzak lortzeko aukera galduta ez izatea ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapena dela-eta, edo honako delitu hauetakoren bat egin izanagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
● Errudun deklaratu izanik, hori eragin duen kausa dela-eta, Administrazioarekin egindako edozein kontratu suntsitzea ez eragitea.
● Ez egotea Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean ezarritako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, horietan ezarritako baldintzetan.
● Zerga-egoitza ez izatea erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.
● Berreskuratze-agindu baten menpe ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.
Halaber, baimen inplizitua eman beharko du Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak automatikoki ziurta ditzan NANa, IFKa eta zerga-betebeharrak bete izana eta Gizarte-segurantzako ordainketak egin izana; baimen hori berariaz ukatzeko aukera izango du, eta, kasu horretan, eskatzaileak aurkeztu beharko du dagokion ziurtagiria edo eskatutako agiria.