EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-10-29 Aldizkari honetan argitaratua: 2018208

IRAGARKIA, 2018ko urriaren 16koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, itzulketa-prozedurak hasteko zenbait erabaki jakinarazteko dena (Ekintzaileei laguntzeko 2017ko deialdia).

Xedapenaren data: 2018-10-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201805301
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/07/28an argitaratutako 2017/07/27ko EBAZPENA [201703825]

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak itzulketa-prozedura hasteko zenbait erabaki hartu ditu, ekintzaileei laguntzeko diru-laguntzen deialdiaren babesean. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2017ko uztailaren 26an egindako bileran hartutako Erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori (2017-07-28ko EHAA).
Ezinezkoa izan da itzulketa-prozedura hasteko erabakiak aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Interesdunek 15 egun baliodun dituzte, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, eskubidez komeni zaiena alegatu eta aurkezteko. Horretarako, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritzara jo beharko dute (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz). Zuzenean egin ditzakete alegaziook, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako bideren bat erabilita. Halakorik egiten ez badute, ebazpen bidez bukaera emango zaio prozedurari, eta ebazpenak xedatzen badu ez-betetzeren bat gertatu dela, jasotako diru-zenbatekoak itzultzeko agindua eman dezake.
Xede horrekin, jakitera ematen da eskuragarri dagoela prozedura horiek hasteko erabakien testu osoa, Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (José Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 16a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.