EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-10-29 Aldizkari honetan argitaratua: 2018208

AGINDUA, 2018ko irailaren 21ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko 2018ko edizioko Gure Artea Sarietan saritutako pertsonen zerrenda.

Xedapenaren data: 2018-09-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201805290
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/04/10rean argitaratutako 2018/03/07ko AGINDUA [201801863]

2018ko apirilaren 10eko EHAAn, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko martxoaren 7ko Agindua argitaratu zen (agindu haren bidez, arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko 2018ko edizioko Gure Artea Sarietarako deialdia egiten da).
Martxoaren 7ko Aginduaren 7.3 artikuluak dioenez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da modalitate bakoitzean saritutako pertsonen zerrenda.
Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko 2018ko edizioko Gure Artea Sarien hiru modalitateetan saritutako pertsonen zerrenda jendaurrean jartzea:
– Ibilbide artistikoa aitortzeko saria: Gema Intxausti Miangolarra.
– Sorkuntza-lana aitortzeko saria: Erlea Maneros Zabala.
– Ikusizko arteen arloan agenteek egindako lana aitortzeko saria: Asoc. Gatzipeko kultur elkartea, Bulegoak z/b proiektuagatik.
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 21a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.