EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-10-29 Aldizkari honetan argitaratua: 2018208

150/2018 DEKRETUA, urriaren 23koa, Asociación Aprova, Asociación Protectora Provida Animal Elkartea onura publikokoa dela aitortzeko dena.

Xedapenaren zenbakia: 201800150
Xedapenaren data: 2018-10-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201805287
Maila: Dekretua
Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak honela dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.
Haren babesean, Asociación Aprova, Asociación Protectora Provida Animal elkarteak aipatutako aitorpena eskatu du, uste baitu merezi duela onura publikokoa dela aitortzea, garapenerako lankidetzaren eta sentsibilizazioaren arloan garatzen dituen jarduerengatik.
Asociación Aprova, Asociación Protectora Provida Animal elkartea 2005eko urriaren 1en eratu zen, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago, Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantza Sailaren Azterlanen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzaren 2005eko urriaren 25eko Ebazpenaren bidez.
AS/B/12136/2005 zenbakiarekin inskribatu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean.
Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten du.
Asociación Aprova, Asociación Protectora Provida Animal elkarteak, eratu zenez geroztik, beharrezkoak diren jarduera guztiak egiten ditu bere helburu nagusia betetzeko, hau da: animaliak babesteko indarrean dauden legeak bete daitezela eskatzea, jakinaraztea eta sustatzea.
7/2007 Legearen 45.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, Gobernu Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da onura publikoaren aitorpena. Dekretu-proposamena kasuan kasuko sailek –gaiaren arabera– eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute; azken sail horrek izapidetuko du prozedura eta bertan sor daitezkeen auzi guztiak ebatziko. Agindu hori betez, dagokion espedientea izapidetu da, eta, ondoren, sailei eta erakundeei eskatu zaizkien txostenak erantsi zaizkio espedienteari.
Ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren proposamenez, erakunde eta entitate interesdunek emandako txostenak ikusi ondoren, eta Gobernu Kontseiluak 2018ko urriaren 23an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Onura publikokoa dela aitortzen zaio Asociación Aprova, Asociación Protectora Provida Animal elkarteari, bere jardueren bidez interes orokorraren alde egiten duela uste baita; Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago AS/B/12136/2005 zenbakiarekin.
Horrekin batera, aitorpen honi dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 43. artikuluan xedatutakoak.
Vitoria-Gasteizen, 2018ko urriaren 23an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.