EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-10-29 Aldizkari honetan argitaratua: 2018208

09/10-2018 ERABAKIA, 2018ko urriaren 18koa, Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearena, zeinetan Haurreskolak Partzuergoak eskainitako zerbitzuen prezio publikoak finkatzen diren.

Organo emailea: HAURRESKOLAK
Xedapenaren data: 2018-10-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201805276
Maila: Akordioa
Erabaki honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru urtetik beherakoen hezkuntza eta asistentzia arretarako zerbitzuen prezio publikoen zenbatekoa ezartzen da.
1.– Honako hauek dira Euskal Autonomia Erkidegoko hiru urtetik beherakoen hezkuntza eta asistentzia arretarako Haurreskolak Partzuergoak eskaintzen dituen zerbitzuen prezio publikoak, hurrengo errenta tarteen eta famili errenten estandarizazio sistema kontuan izanda, EAEn indarrean dagoen araudiaren arabera:
2.– Prezio hauek indarrean egongo dira 2019 urtarrilaren 1etik aurrera.
3.– Hala dagokionean, prezio hauen ordainketa hilabetea amaitutakoan egingo da, banku-helbideratze bitartez, eta abuztua izan ezik hilabete guztietan kobratuko da, ikasturtea haurreskoletan 11 hilabetetakoa baita.
4.– Haurra haurreskolan onartzen den momentuan, familiaren errenta estandarizatuaren arabera dagokion errenta tartea ezarriko zaio. Errenta tarte hau haurra haurreskolan dagoen denboraldi guztian aplikatuko zaio.
5.– Haurreskolak Partzuergoko zerbitzua erabiltzen duten familiek ezingo dute parte hartu Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren beken deialdian.
6.– Helbideratutako ordainagiriak itzuliz gero, premiamendu bidez kobratu ahal izango dira, dagokion errekarguarekin eta atzerapen interesak, gastuak eta legez ezartzen diren kostuak gehituta.
Eibar, 2018ko urriaren 18a.
Haurreskolak Partzuergoaren gerentea,
MAITE LARRAÑAGA ORBEA.