EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-10-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2018207

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntzak arautzen duen dekretua bigarren aldiz aldatzeko dekretu-proiektua.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2018-10-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201805274
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2013/11/28an argitaratutako 2013/11/19ko 201300447 DEKRETUA
  • Ikus 2017/11/17an argitaratutako 2017/11/14ko 201700247 DEKRETUA

Osasun Sailak dekretu-proiektu bat landu du, zeinaren bidez bigarren aldiz aldatzen baita Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntzak arautzen duen dekretua Osasun Sistema Nazionalerako Irispide Unibertsalari buruzko uztailaren 27ko 7/2018 Errege Lege Dekretura egokitzeko (2018ko uztailaren 30eko BOE, 183. zk.).
Proiektu hori Xedapen Orokorrak Lantzeari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legeak zehazten duenaren arabera izapidetuko da.
Aipatu 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapen orokorrei entzunaldia egingo zaie, eta, xedapenen izaerak hala eskatzen duenean, jakinarazi egingo dira.
Horrenbestez, Xedapen Orokorrak Lantzeari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluaren arabera, aurreproiektu hau jakinarazten da; horretarako, 20 egun balioduneko epea nahikoa dela uste da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Proiektua herritarren eskura egongo da honako web-orri honetan: www.euskadi.eus/egoitza elektronikoa/iragarki taula
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 19a.
Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,
IBON ETXEBERRIA OLAÑETA.