EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-10-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2018207

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2018ko urriaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita 2018-2019 ikasturteko lanbide-heziketako ikasleen artean kultura ekintzailea sustatzeko laguntzak emateko.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2018-10-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201805265
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • 2018/10/22an argitaratutako 2018/10/16ko AGINDUA akatsen zuzenketa [201805159]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Era horretako hutsak aurkitu dira 2018-2019 ikasturteko lanbide-heziketako ikasleen artean kultura ekintzailea sustatzeko laguntzak emateko deialdia egiten duen Hezkuntzako sailburuaren 2018ko urriaren 16ko Aginduaren I. eranskinean (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 203. zk., 2018ko urriaren 22koa). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
Eranskin horretako B) atalean, 2018/5159 (17/12) orrialdean,
Honela dio:
«Eskabide hau ondo bete behar da, eta sinatu. Ondoren, ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxean entregatu beharko da, hogei egun naturaleko epean, deialdiaren agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.»
Baina honela esan behar du:
«Eskabide hau ondo bete behar da, eta sinatu. Ondoren, ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxean entregatu beharko da, hamabost egun naturaleko epean, deialdiaren agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.»