EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-10-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2017207

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2017ko uztailaren 14koa, Kontrol Ekonomikoko Bulegoko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko aurrekontuetan jasotzen diren kredituen egoerari buruzko sekziokako eta kapitulukako laburpenak eta kredituetan eman diren aldaketak argitara ematen dituena, 2017ko ekitaldiko bigarrengo hiruhilekoari dagozkionak.

Organo emailea: OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
Xedapenaren data: 2017-07-14
Hurrenkenaren zenbakia: 201805258
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2017/07/26an argitaratutako 2017/07/14ko EBAZPENA akatsen zuzenketa [201703768]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Horrelako hutsak ikusi dira ebazpen honetan: Ebazpena, 2017ko uztailaren 14koa, Kontrol Ekonomikoko Bulegoko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko aurrekontuetan jasotzen diren kredituen egoerari buruzko sekziokako eta kapitulukako laburpenak eta kredituetan eman diren aldaketak argitara ematen dituena, 2017ko ekitaldiko bigarrengo hiruhilekoari dagozkionak. Ebazpen hura 2017ko uztailaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 141. zenbakian. Beraz, dagokion zuzenketa egin behar da:
2017/3768 (3/2) eta (3/3) orrialdeetan
Hau jartzen duen lekuan:
«02 Herri Administrazioa eta Justizia»
Hau jarri behar du:
«02 Gobernantza Publikoa eta Autogobernua»
Hau jartzen duen lekuan:
«03 Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna»
Hau jarri behar du:
«03 Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak»
Hau jartzen duen lekuan:
«05 Ogasuna eta Finantzak»
Hau jarri behar du:
«05 Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza»
Hau jartzen duen lekuan:
«06 Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura»
Hau jarri behar du:
«06 Ogasuna eta Ekonomia»
Hau jartzen duen lekuan:
«07 Segurtasuna»
Hau jarri behar du:
«07 Hezkuntza»
Hau jartzen duen lekuan:
«09 Ingurumena eta Lurralde Politika»
Hau jarri behar du:
«09 Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa»