EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-10-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2018207

143/2018 EBAZPENA, irailaren 24koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, argitaratzen baita Gobernu Kontseiluaren Erabaki bat, zeinaren bidez prozedura bat abiarazten baita, Gobernu-kontseiluaren 2012ko abenduaren 11ko Erabakia ofizioz berrikusteko; horren bidez uko egiten zaio, interes publikoagatik, euskal autonomia erkidegoan frekuentzia-modulazioa duten uhin metrikoetan irrati-komunikazioko zerbitzuak emateko lizentziak esleitzeko lehiaketari.

Xedapenaren zenbakia: 201800143
Xedapenaren data: 2018-09-24
Hurrenkenaren zenbakia: 201805253
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2013/01/24an argitaratutako 2013/01/10reko 201300001 EBAZPENA deuseztatzen du
  • Ikus 2015/08/14an argitaratutako 2015/07/29ko 201500034 EBAZPENA
  • Ikus 2016/01/04an argitaratutako 2015/12/23ko 201500052 EBAZPENA
  • Ikus 2016/03/16an argitaratutako 2016/03/09ko 201600010 EBAZPENA
  • Ikus 2016/03/21ean argitaratutako 2016/03/09ko 201600011 EBAZPENA
  • Ikus 2016/05/19an argitaratutako 2016/05/06ko 201600029 EBAZPENA
  • Ikus 2016/08/02an argitaratutako 2016/07/19ko 201600090 EBAZPENA
  • Ikus 2016/08/02an argitaratutako 2016/07/19ko 201600091 EBAZPENA
  • Ikus 2016/11/30rean argitaratutako 2016/11/22ko 201600069 EBAZPENA
  • Ikus 2016/11/30rean argitaratutako 2016/11/22ko 201600070 EBAZPENA
  • Ikus 2016/12/02an argitaratutako 2016/11/22ko 201600068 EBAZPENA
  • Ikus 2018/02/09an argitaratutako 2018/01/26ko 201800038 EBAZPENA
  • Ikus 2018/06/08an argitaratutako 2018/05/31ko EBAZPENA [201802995]
  • Ikus 2018/07/11n argitaratutako 2018/07/03ko EBAZPENA [201803602]

2018ko uztailaren 17ko bilkuran, Gobernu Kontseiluak onetsi du erabaki bat, zeinaren bidez prozedura bat abiarazten baita, Gobernu-kontseiluaren 2012ko abenduaren 11ko Erabakia ofizioz berrikusteko; horren bidez uko egiten zaio, interes publikoagatik, euskal autonomia erkidegoan frekuentzia-modulazioa duten uhin metrikoetan irrati-komunikazioko zerbitzuak emateko lizentziak esleitzeko lehiaketari. Horrenbestez, erabaki horri behar duen publikotasuna emateko, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea erabaki bat, zeinaren bidez prozedura bat abiarazten baita, Gobernu-kontseiluaren 2012ko abenduaren 11ko Erabakia ofizioz berrikusteko; horren bidez uko egiten zaio, interes publikoagatik, euskal autonomia erkidegoan frekuentzia-modulazioa duten uhin metrikoetan irrati-komunikazioko zerbitzuak emateko lizentziak esleitzeko lehiaketari. Erabaki hori eranskinean jasota dago.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 24a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN IRAILAREN 24KO 143/2018 EBAZPENARENA
ERABAKIA, ZEINAREN BIDEZ PROZEDURA BAT ABIARAZTEN BAITA, GOBERNU-KONTSEILUAREN 2012KO ABENDUAREN 11KO ERABAKIA OFIZIOZ BERRIKUSTEKO; HORREN BIDEZ UKO EGITEN ZAIO, INTERES PUBLIKOAGATIK, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN FREKUENTZIA-MODULAZIOA DUTEN UHIN METRIKOETAN IRRATI-KOMUNIKAZIOKO ZERBITZUAK EMATEKO LIZENTZIAK ESLEITZEKO LEHIAKETARI
Ikusi da Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzak izapidetutako ofiziozko berrikuspen-prozedura, eta erabaki hau ematen da aurrekari hauetan oinarrituta:
AURREKARIAK
Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko Lege Orokorrak (martxoaren 31ko 7/2010) arau-testu bakar baten bildu zuen ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua emateko oinarrizko araubide juridikoa eta ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzu komertzialak eta erkidegoko mailakoak liberalizatu zituen. Zerbitzu horiek operadore publikoek emandako ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuarekin batera eskaintzen dira. Alabaina, aipatutako Legearen arabera, ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzu komertzial eta erkidego mailakoak emateko, beharrezkoa da aldez aurreko jakinarazpena bidaltzea. Zerbitzu horiek lurreko uhin hertziarren bidez ematen direnean, beharrezkoa izango da lehiaketa publikoan emandako lizentzia izatea. Lehiaketa hori sektoreko araudiaren arabera gauzatu beharko da eta, modu osagarrian, ondarearen araudiaren arabera.
Irailaren 1eko 964/2006 Errege Dekretuak (horren bidez plan tekniko estatal bat onartzen da soinuzko irrati-difusioa egite aldera frekuentzia-modulazioa duten uhin metrikoetan) 34 irrati-frekuentzia planifikatu zituen guztira, eta Euskal Autonomia Erkidegoari zegokion horien lizentziak ematea. Ildo horretan, aipatutako Errege Dekretuaren I. eranskineko 14. artikulua pertsona fisiko edo juridikoen bidezko zeharkako kudeaketari buruzkoa da, eta honako hau xedatzen du:
14. artikulua.– Pertsona fisiko edo juridikoen bidezko zeharkako kudeaketa.
1.– Pertsona fisiko edo juridikoek ustiatutako frekuentzia modulatuko soinuzko irrati-difusioko etxeen zerbitzu-eremua zerbitzu-emakidaren xede den udalerriko herrigune nagusiak osatzen du.
2.– Pertsona fisiko edo juridikoek ustiatu beharreko frekuentzia modulatuko soinuzko irrati-difusioko etxeen ezaugarri teknikoak eranskinean jaso dira, autonomia-erkidego bakoitzarentzat.
3.– Autonomia-erkidegoek zerbitzu-emakida egin dezakete frekuentzia modulatuko soinuzko irrati-difusioko zerbitzu batzuei dagokienez, eta zerbitzu horiek [EX] markarekin jaso dira eranskinean.
Autonomia-erkidegoek, salbuespenez, erabaki dezakete toki-korporazioen edo xede horretarako eratutako titulartasun publikoko erakundeen esku uztea eranskinean [EX] markarekin jasota dauden irrati-etxeen zerbitzu-emakida, autonomia-erkidegoaren ikus-entzunezko legedian ezarritakoaren arabera. Erabaki horiek Irrati-komunikazioen Estatu Agentziari jakinarazi beharko zaizkio hilabeteko epean, onartzen direnetik.
Lurreko uhin hertziarren bidez komunikazio-zerbitzuak emateko 34 frekuentziaren lizentziak eman behar ditu Euskal Autonomia Erkidegoak, eta aipatutako Errege Dekretuaren II. eranskinean daude jasota:
Konfigurazio berri horrek autonomiaren arauetan jasotako alderdi esanguratsu batzuk alde batera utzarazi zituen. Ondorioz, Autonomia Estatutuaren 19. artikuluaren arabera Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion komunikazio sozialeko komunikabideen eskumenak baliatuz, ikus-entzunezko komunikazioari buruzko Dekretuak (azaroaren 8ko 231/2011), bere esposizio-atalean ezartzen duen bezala, irratiari eta telebistari buruzko araubide juridikoa eguneratu zuen arau-tresna bakar batean, eta ikus-entzunezko komunikazioaren sektoreak Euskadin dituen behar bereziei egokitu zuen. Horrela, ikus-entzunezko komunikazio komertzialeko zerbitzuei buruzko II. kapitulua 3. artikuluarekin hasten da. Aldez aurreko komunikazioak eta lizentziak jorratzen dira bertan eta, 2. apartatuan xedatzen denez, lurreko uhin hertziar bidez ematen diren ikus-entzunezko komunikazio komertzialaren zerbitzuek aldez aurretik lehiaketa bidez emandako lizentzia beharko dute. Ondorioz, II. kapituluaren 2. atalean arautzen dira lizentziak, lehiaketa publiko bidez eman beharrekoak (6. artikulua), gobernu-kontseiluak onetsi beharreko lehiaketaren oinarrien edukia, deialdia, euskarazko emisioen erreserba, baloratzeko irizpideak, eskabideak, balorazio-mahaia, balorazioak eta lizentzien araubide juridikoa.
Aipatutako 2. atal horretan xedatutakoa eta, zehazki, 7. artikulua aplikatuz, gobernu-kontseiluak 2012ko otsailaren 28ko bilkuran erabaki bat onartu zuen, Euskal Autonomia Erkidegoan frekuentzia-modulazioa duten uhin metrikoetan irrati-komunikazioko zerbitzuak emateko lizentziak esleitzeko lehiaketa publikoaren oinarriak onartzeko. Erabaki hori Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren otsailaren 29ko 14/2012 Ebazpenaren bidez argitaratu zen. Oinarriotan, esleitu beharreko 34 lizentziak 14 bloketan multzokatzen ziren, irratien eta biztanleriaren ezaugarrien arabera. Deialdia Kulturako sailburuaren 2012ko otsailaren 29ko Aginduaren bidez egin zen.
2012ko abenduaren 11n gobernu-kontseiluak Erabaki bat hartu zuen. Horren bidez uko egiten zaio, interes publikoagatik, Euskal Autonomia Erkidegoan frekuentzia-modulazioa duten uhin metrikoetan irrati-komunikazioko zerbitzuak emateko lizentziak esleitzeko lehiaketari. Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren urtarrilaren 10eko 1/2013 Ebazpenaren bidez argitaratu zen eta, ondorioz, ez ziren eman lehiaketako deialdiko irrati-lizentziak. Edonola ere, 2012ko abenduaren 11ko gobernu-kontseiluaren erabakiaren aurretik, balorazio-mahaiak aurkeztutako eskakizunak aztertu eta baloratu zituen eta, proiektu bakoitzak lortutako puntuazioaren arabera, adjudikazio-proposamen bat eman zuen, 2012ko urriaren 4an, lehiaketako parte-hartzaileei jakinarazi zitzaiena.
Proposatutako adjudikaziodunetako bederatzik uko egiteko erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian (horietako seik aldez aurretik administrazio-bidean errekurritu zuten erabakia, berraztertzeko aukerako errekurtsoa aurkeztuta, ezetsi zitzaiena).
2014ko urriaren 14an Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salako Lehen Sekzioak 452/2014 zenbakidun epaia eman zuen 2 más 2 Publicidad Integral SLk aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ebatziz (epaia 2016ko otsailaren 10ean berretsi zuen Auzitegi Gorenak 273/2016 zenbakidun epaian). 2016ko apirilaren 20an, epaian xedatutakoa betez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak Agindu bat eman zuen, Sailburuaren Kabineteko Zuzendaritzari aginduz aipatutako epaia betetzeko adierazitako terminoetan. 2016ko ekainaren 3an, balorazio-mahaiak erabaki zuen gobernu-kontseiluari igortzea epaia eragin zuen lizentziaren adjudikazio-proposamena. Eta 2016ko uztailaren 19an, gobernu-kontseiluak erabaki zuen 2 más 2 Publicidad Integral SLri ematea frekuentzia-modulazioko uhin metrikoen irrati-komunikazioko zerbitzuaren lizentzia, deskribapen eta zehaztapen tekniko hauekin, xede horrekin deitu zen lehiaketa publikoaren oinarrietan xedatutakoaren arabera (erabakiaren testua 2016ko abuztuaren 2ko 146. zenbakiko EHAAn argitaratu zen, ebazpen honen bidez: 91/2016 Ebazpena, uztailaren 19koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena. Ebazpen horren bidez, maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentzia 2 más 2 Publicidad Integral SLri emateko Gobernu Kontseiluak hartutako Erabakia argitaratzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Lehen Sekzioak 452/2014 Epaia betez.):
8. blokea – Lurralde historikoa: Araba – Udalerria: Vitoria-Gasteiz
2014ko azaroaren 7an Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salako Lehen Sekzioak 494/2014 zenbakidun epaia eman zuen Radio Estudio SAk aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ebatziz (epaia irmo bilakatu zen 2014ko abenduaren 19ko antolaketarako eginbidearen bidez). 2015eko uztailaren 1ean, balorazio-mahaiak erabaki zuen gobernu-kontseiluari igortzea epaia eragin zuen lizentziaren adjudikazio-proposamena. Eta 2015eko uztailaren 21ean, gobernu-kontseiluak erabaki zuen Radio Estudio SAri ematea frekuentzia-modulazioko uhin metrikoen irrati-komunikazioko zerbitzuaren lizentzia, deskribapen eta zehaztapen tekniko hauekin, xede horrekin deitu zen lehiaketa publikoaren oinarrietan xedatutakoaren arabera (erabakiaren testua 2015eko abuztuaren 14ko 153. zenbakiko EHAAn argitaratu zen, ebazpen honen bidez: 34/2015 Ebazpena, uztailaren 29koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak ematen zaizkio Radio Estudio SAri, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 494/2014 epai irmoa betez.):
3. blokea – Lurralde historikoa: Bizkaia – Udalerria: Getxo
9. blokea – Lurralde historikoa: Araba – Udalerria: Vitoria-Gasteiz
Alabaina, 2016ko apirilaren 19an, gobernu-kontseiluak, Euskal Komunikabideen Hedapenerako Elkartea SAk eta Eusko Media SLk Radio Estudio SAren aldeko frekuentzia-modulazioko uhin metrikoen irrati-komunikazioko zerbitzuaren lizentzia emateko 2015eko uztailaren 21eko Erabakiaren kontra aurkeztu zituzten berraztertzeko errekurtsoak onartu zirenez, erabaki zuen baliorik gabe uztea Radio Estudio SAren alde egindako adjudikazioa, hau da, Getxori dagokion 95.8 MHz-eko frekuentziarena eta Vitoria-Gasteizi dagokion 87.7 MHz-eko frekuentziarena (erabakia EHAAn argitaratu zen ebazpen honen bidez: 29/2016 Ebazpena, maiatzaren 6koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Gobernu Kontseiluaren 2016ko apirilaren 19ko erabakien edukia; erabakiok 2015eko uztailaren 21eko Akordioaren kontrako berrezartzeko errekurtsoak erabakitzen dituzte. Errekurtsoak aurkeztu dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 494/2014 epai irmoa betez, maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak Radio Estudio SAri ematen dizkion Akordioaren kontra).
Erabaki horren aurkako errekurtsoa aurkeztu zuen Radio Estudio SAk, eta agintaritza judizialak haren inguruko ebazpena eman zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren 191/2017 zenbakidun epaiaren bidez. Bertan xedatzen denez, errekurtsoa ezesten da eta gobernu-kontseiluaren 2016ko apirilaren 19ko Erabakia berresten da (Erabaki horren bidez ebatzi egin ziren Euskal Komunikabideen Hedapenerako Elkartea SAk eta Eusko Media SLk aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoak eta baliorik gabe utzi zen Radio Estudio SAren alde egindako 95.8 MHz-eko (Getxo) eta 87.7 MHz-eko (Vitoria-Gasteiz) frekuentzien adjudikazioa. Epai horren kontrako kasazio-errekurtsoa aurkeztu zen Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salan, eta horri erantzuteko 2017-10-31ko ez onartzeko autoa eman zen.
2014ko abenduaren 30ean Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salako Lehen Sekzioak 602/2014 zenbakidun epaia eman zuen Lekaio Kultur Elkarteak aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ebatziz (epaia 2016ko apirilaren 4an berretsi zuen Auzitegi Gorenak 774/2016 zenbakidun epaian). 2016ko ekainaren 9an, epaian xedatutakoa betez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak Agindu bat eman zuen, Sailburuaren Kabineteko Zuzendaritzari aginduz aipatutako epaia betetzeko adierazitako terminoetan. 2016ko irailaren 15ean, balorazio-mahaiak erabaki zuen gobernu-kontseiluari igortzea epaia eragin zuen lizentziaren adjudikazio-proposamena. 2016ko azaroaren 22an, gobernu-kontseiluak erabaki zuen Lekaio Kultur Elkarteari ematea frekuentzia-modulazioko uhin metrikoen irrati-komunikazioko zerbitzuaren lizentzia, deskribapen eta zehaztapen tekniko hauekin, xede horrekin deitu zen lehiaketa publikoaren oinarrietan xedatutakoaren arabera (Erabakiaren testua 2016ko azaroaren 30eko 228. zenbakiko EHAAn argitaratu zen, ebazpen honen bidez: 69/2016 Ebazpena, azaroaren 22koa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena. Ebazpen horren bidez, maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentzia Lekaio Kultur Elkarteari emateko, Gobernu Kontseiluak hartutako Erabakia argitaratzen da, Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Lehen Sekzioak 602/2014 zenbakiko Epaia betez.):
14. blokea – Lurralde historikoa: Gipuzkoa – Udalerria: Legazpi
2015eko urtarrilaren 19an Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salako Lehen Sekzioak 5/2015 zenbakidun epaia eman zuen Euskal Irrati Zerbitzuak SLk aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ebatziz (epaia 2016ko maiatzaren 30ean berretsi zuen Auzitegi Gorenak 1213/2016 zenbakidun epaian). 2015eko azaroaren 25ean, epaian xedatutakoa betez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak Agindu bat eman zuen, Sailburuaren Kabineteko Zuzendaritzari aginduz aipatutako epaia betetzeko adierazitako terminoetan. 2016ko otsailaren 11n, balorazio-mahaiak erabaki zuen gobernu-kontseiluari igortzea epaia eragin zuen lizentziaren adjudikazio-proposamena. 2016ko martxoaren 8an, gobernu-kontseiluak erabaki zuen Euskal Irrati Zerbitzuak SLri ematea frekuentzia-modulazioko uhin metrikoen irrati-komunikazioko zerbitzuaren lizentzia, deskribapen eta zehaztapen tekniko hauekin, xede horrekin deitu zen lehiaketa publikoaren oinarrietan xedatutakoaren arabera (erabakiaren testua 2016ko martxoaren 21eko 55. zenbakiko EHAAn argitaratu zen, ebazpen honen bidez: 11/2016 Ebazpena, martxoaren 9koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena. Ebazpen horren bidez, argitara ematen da Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki bat, zeinaren bidez lizentzia ematen baitzaio Euskal Irrati Zerbitzuak SLri, maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskain ditzan, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 5/2015 Epaia behin-behinean betez):
1. blokea – Lurralde historikoa: Bizkaia – Udalerria: Bilbao
4. blokea – Lurralde historikoa: Bizkaia – Udalerria: Durangaldea
6. blokea – Lurralde historikoa: Bizkaia – Udalerria: Gernika
7. blokea – Lurralde historikoa: Araba – Udalerria: Vitoria-Gasteiz
11. blokea – Lurralde historikoa: Gipuzkoa – Udalerria: Donostia
12. blokea – Lurralde historikoa: Gipuzkoa – Udalerria: Beasain
13. blokea – Lurralde historikoa: Gipuzkoa – Udalerria: Azkoitia
14. blokea – Lurralde historikoa: Gipuzkoa – Udalerria: Legazpi
2016ko martxoaren 8ko gobernu-kontseiluaren Erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Eliza katolikoak (Bilbaoko elizbarrutia) eta Irratibide SAk. Berraztertzeko aukerako bi errekurtso horiek ez ziren onartu, gobernu-kontseiluaren 2016ko ekainaren 28ko Erabakiaren bitartez. Ez-onartze horren aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, 2016ko irailaren 6an. Azkenik, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezesteko epaia eman zen, eta egun irmoa da epai hori.
2015eko urtarrilaren 19an Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salako Lehen Sekzioak 6/2015 zenbakidun epaia eman zuen Euskal Komunikabideen Hedapenerako Elkartea SAk aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ebatziz (epaia 2016ko maiatzaren 26an berretsi zuen Auzitegi Gorenak 1194/2016 zenbakidun epaian). Epai horrek ez zuen banakoen egoera juridikorik aitortu eta ez zuen demandatzailearen aldeko adjudikaziorik egiteko agindu. Aitzitik, egin zuen gauza bakarra zera izan zen: interes publikoko arrazoiengatik lizentziak emateko lehiaketa bertan behera uzteko gobernu-kontseiluaren erabakia baliogabetzea, eta administrazioaren jardunak aurkaratutako ebazpen espresuaren aurreko egoeran berrabiarazteko agintzea. Epai hori epaia betearazteko intzidente baten xede izan zen. Intzidente hori 2017ko urriaren 3ko autoaren bidez amaitu zen, epaia betearazitzat joz. Auto horren kontrako errekurtsoa aurkeztu zen, baina 2018ko martxoaren 27an ezetsi zen hori.
2015eko urtarrilaren 19an Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salako Lehen Sekzioak 7/2015 zenbakidun epaia eman zuen Murumendiko Uhinak Kultur Elkarteak aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ebatziz (epaia 2016ko maiatzaren 30ean berretsi zuen Auzitegi Gorenak 1223/2016 zenbakidun epaian). 2016ko uztailaren 29an, epaian xedatutakoa betez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak Agindu bat eman zuen, Sailburuaren Kabineteko Zuzendaritzari aginduz aipatutako epaia betetzeko adierazitako terminoetan. 2016ko azaroaren 10ean, balorazio-mahaiak erabaki zuen gobernu-kontseiluari igortzea epaia eragin zuen lizentziaren adjudikazio-proposamena. Eta 2016ko azaroaren 22an, gobernu-kontseiluak erabaki zuen Murumendiko Uhinak Kultur Elkarteari ematea frekuentzia-modulazioko uhin metrikoen irrati-komunikazioko zerbitzuaren lizentzia, deskribapen eta zehaztapen tekniko hauekin, xede horrekin deitu zen lehiaketa publikoaren oinarrietan xedatutakoaren arabera [erabakiaren testua 2016ko azaroaren 2ko 230. zenbakiko EHAAn argitaratu zen, ebazpen honen bidez: 68/2016 Ebazpena, azaroaren 22koa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena. Ebazpen horren bidez, maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentzia Murumendiko Uhinak Kultur Elkarteari emateko Gobernu Kontseiluak hartutako Erabakia argitaratzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 602/2014 (sic) Epaia betez.]:
12. blokea – Lurralde historikoa: Gipuzkoa – Udalerria: Beasain
2015eko urtarrilaren 23an Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salako Lehen Sekzioak 16/2015 zenbakidun epaia eman zuen Radio Líder Euskadi SLk aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ebatziz (epaia 2016ko ekainaren 9an berretsi zuen Auzitegi Gorenak 1359/2016 zenbakidun epaian). 2015eko uztailaren 3an, epaia behin-behinean betearazteko adierazpenaren autoa eman zen. 2015eko azaroaren 24an, balorazio-mahaiak erabaki zuen gobernu-kontseiluari igortzea epaia eragin zuen lizentziaren adjudikazio-proposamena. 2015eko abenduaren 22an, gobernu-kontseiluak erabaki zuen Radio Líder Euskadi SLri ematea frekuentzia-modulazioko uhin metrikoen irrati-komunikazioko zerbitzuaren lizentzia, deskribapen eta zehaztapen tekniko hauekin, xede horrekin deitu zen lehiaketa publikoaren oinarrietan xedatutakoaren arabera (erabakiaren testua 2016ko urtarrilaren 4ko 1. zenbakiko EHAAn argitaratu zen, ebazpen honen bidez: 52/2015 Ebazpena, abenduaren 23koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena. Ebazpen horren bidez, maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak Radio Lider Euskadi SLri emateko Gobernu Kontseiluak hartutako Erabakia argitaratzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 16/2015 zenbakiko Epaia behin-behinean betez.):
1. blokea – Lurralde historikoa: Bizkaia – Udalerria: Bilbao
7. blokea – Lurralde historikoa: Araba – Udalerria: Vitoria-Gasteiz
11. blokea – Lurralde historikoa: Gipuzkoa – Udalerria: Donostia
Adjudikazio-erabaki horren aurkako errekurtsoa aurkeztu zuen Eusko Media SLk administrazio-bidean, berraztertzeko aukerako errekurtsoa aurkeztuta. Errekurtso hori ez onartzea erabaki zuen gobernu-kontseiluak, 2016ko ekainaren 28ko Erabakiaren bidez. Ez-onartze horren aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, 2016ko urriaren 10ean. 306/2017 zenbakidun epaiaren bidez, ezetsi egin zen errekurtso hori.
2015eko urtarrilaren 28an Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salako Lehen Sekzioak 19/2015 zenbakidun epaia eman zuen Onda Guipuzcoana FM SLk aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ebatziz (epaia 2016ko maiatzaren 12an berretsi zuen Auzitegi Gorenak 1072/2016 zenbakidun epaian). 2016ko uztailaren 21ean, epaian xedatutakoa betez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak Agindu bat eman zuen, Sailburuaren Kabineteko Zuzendaritzari aginduz aipatutako epaia betetzeko adierazitako terminoetan. 2016ko azaroaren 10ean, balorazio-mahaiak erabaki zuen gobernu-kontseiluari igortzea epaia eragin zuen lizentziaren adjudikazio-proposamena. 2016ko azaroaren 22an, gobernu-kontseiluak erabaki zuen Onda Guipuzcoana FM SLri ematea frekuentzia-modulazioko uhin metrikoen irrati-komunikazioko zerbitzuaren lizentzia, deskribapen eta zehaztapen tekniko hauekin, xede horrekin deitu zen lehiaketa publikoaren oinarrietan xedatutakoaren arabera (erabakiaren testua 2016ko azaroaren 30eko 228. zenbakiko EHAAn argitaratu zen, ebazpen honen bidez: 70/2016 Ebazpena, azaroaren 22koa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena. Ebazpen horren bidez, maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentzia Onda Guipuzcoana FM SLri emateko Gobernu Kontseiluak hartutako Erabakia argitaratzen da, Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Lehen Sekzioak 19/2015 zenbakiko Epaia betez.):
11. blokea – Lurralde historikoa: Gipuzkoa – Udalerria: Donostia
2015eko urtarrilaren 29an Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salako Lehen Sekzioak 27/2015 zenbakidun epaia eman zuen Araba Irratia SLk aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ebatziz (epaia 2016ko martxoaren 17an berretsi zuen Auzitegi Gorenak 940/2015 zenbakidun epaian). 2016ko maiatzaren 20an, epaian xedatutakoa betez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak Agindu bat eman zuen, Sailburuaren Kabineteko Zuzendaritzari aginduz aipatutako epaia betetzeko adierazitako terminoetan. 2016ko ekainaren 20an, balorazio-mahaiak erabaki zuen gobernu-kontseiluari igortzea epaia eragin zuen lizentziaren adjudikazio-proposamena. 2016ko uztailaren 19an, gobernu-kontseiluak erabaki zuen Araba Irratia SLri ematea frekuentzia-modulazioko uhin metrikoen irrati-komunikazioko zerbitzuaren lizentzia, deskribapen eta zehaztapen tekniko hauekin, xede horrekin deitu zen lehiaketa publikoaren oinarrietan xedatutakoaren arabera (erabakiaren testua 2016ko abuztuaren 2ko 146. zenbakiko EHAAn argitaratu zen, ebazpen honen bidez: 90/2016 Ebazpena, uztailaren 19koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena. Ebazpen horren bidez, maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentzia Araba Irratia SLri emateko Gobernu Kontseiluak hartutako Erabakia argitaratzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 27/2015 Epaia betez):
10. blokea – Lurralde historikoa: Araba – Udalerria: Vitoria-Gasteiz
2015eko otsailaren 9an Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salako Lehen Sekzioak 50/2015 zenbakidun epaia eman zuen Asociación ONG Pausu Mediak aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ebatziz (epaia 2016ko ekainaren 2an berretsi zuen Auzitegi Gorenak 1303/2016 zenbakidun epaian). 2015eko azaroaren 12an, epaia behin-behinean betearazteko deklarazioaren autoa eman zen. 2015eko azaroaren 25ean, epaian xedatutakoa betez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak Agindu bat eman zuen, Sailburuaren Kabineteko Zuzendaritzari aginduz aipatutako epaia betetzeko adierazitako terminoetan. 2016ko otsailaren 11n, balorazio-mahaiak erabaki zuen gobernu-kontseiluari igortzea epaia eragin zuen lizentziaren adjudikazio-proposamena. 2016ko martxoaren 8an, gobernu-kontseiluak erabaki zuen Asociación ONG Pausu Mediari ematea frekuentzia-modulazioko uhin metrikoen irrati-komunikazioko zerbitzuaren lizentzia, deskribapen eta zehaztapen tekniko hauekin, xede horrekin deitu zen lehiaketa publikoaren oinarrietan xedatutakoaren arabera (erabakiaren testua 2016ko martxoaren 16ko 52. zenbakiko EHAAn argitaratu zen, ebazpen honen bidez: 10/2016 Ebazpena, martxoaren 9koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, argitara ematen da Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki bat, zeinaren bidez ONG Pausu Media Elkarteari lizentzia ematen baitzaio maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salako 50/2015 Epaia behin-behinean betez.):
27. blokea – Lurralde historikoa: Gipuzkoa – Udalerria: Donostia
Laburbilduz, hasiera batean lehiaketarako abiarazi ziren 34 frekuentzietatik, gaur egun 19 adjudikatuta daude, agintari judizialek errekurtsogile eta lehiaketako parte-hartzaileen alde egin ondoren (horietako bi, Radio Estudio SAri dagozkionak, baliorik gabe utzi ziren gero, 2016ko apirilaren 19ko gobernu-kontseiluaren Erabakiaren bidez). Gainerako lizentziak adjudikatu gabe geratu dira, irmo bilakatu baita gobernu-kontseiluaren 2012ko abenduaren 11ko Erabakia (horren bidez, uko egiten zaio Euskal Autonomia Erkidegoan frekuentzia-modulazioa duten uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak emateko lizentziak esleitzeko lehiaketari). Jarraian zerrendatzen dira hamabost frekuentzia horiek:
Aurrekari horiei aplikagarri zaizkie ondoko
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Administrazio-egintzaren ofiziozko berrikuspen-prozedura administrazio publikoen autotutoretza-prerrogatiba egikaritzearen adierazpenetako bat da, zeini esker egintza bat deusez dezaketen, legezkotasun edo egokiera arrazoiak direla eta, ezarritako baldintzak eta mugak kontuan izanda eta legeak xedatutako kasuetan, epaileengana eta auzitegietara jo gabe.
Dagokigun kasuan, administrazioak mintzagai dugun uko egiteko Erabakia berrikus dezake eta, baldintzak betetzen badira, baliogabetu dezake. Egokia da, beraz, aztertzea FM lizentziak emateko lehiaketari uko egiteko Erabakia baliogabetzeko baldintzak ematen ote diren. Horretarako, aztertu egingo ditugu, alde batetik, adierazpen hori egiteko funtsezko elementuak edo elementu materialak eta, bestetik, adierazpena egiteko prozedura.
Ondore horietarako, komeni da kontuan izatea uko egiteko Erabakia 2012ko abenduaren 11n eman zela, hau da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen indarraldian (aurrerantzean, 30/1992 Legea), eta egintza horren berrikuspena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 legearen indarraldian egingo dela (aurrerantzean, 39/2015 Legea).
Ildo horretan, 39/2015 Legearen prozeduren araubide iragankorrari buruzko hirugarren xedapen iragankorreko b apartatuaren arabera, lege hori indarrean jarri ondoren hasten diren ofiziozko berrikuspen-prozedurak lege horretan xedatutako arauen arabera gauzatuko dira. Beraz, uko egiteko Erabakiari aplikatzekoak diren prozedura-arauak 39/2015 Legean ezarritakoak izango dira.
Alabaina, kontuan izan behar da uko egiteko Erabakia 2012ko abenduaren 11n eman zela, eta berrikuspen-araubidearen funtsezko alderdiak 30/1992 Legearen arabera gauzatu behar zirela orduan. Hortaz, Estatu Kontseiluak uztailaren 15ean emandako 856/1993 irizpenari jarraikiz, «ofiziozko berrikusteko ahalmena gauzatzean izapide hori abiarazteko unean aplikatzekoa zen prozedura bete behar da, baina funtsezko alderdiei dagokienez berrikusten ari den egintza indarrean jarri zenean aplikatzekoa zen prozedurari jarraitu behar zaio». Hau da, uko egiteko Erabakiaren ofiziozko berrikuspenari aplikatuko zaion funtsezko araubidea data horretan 30/1992 Legeak ezartzen zuena izango da.
Funtsezko araubidea.
30/1992 Legeak egintzen administrazio-bideko berrikuspena arautzen du VII. Tituluan. Horren I. Kapituluan ofiziozko berrikuspena jorratzen du, zehazkiago 102., 103., 104., 105. eta 106. artikuluetan, termino hauetan:
102. artikulua.– Xedapen eta egintza deusezak berrikustea.
1.– Administrazio publikoek, noiznahi, beren ekimenez edo interesdunek eskaturik, eta aurrez aldeko irizpena emanik Estatu Kontseiluak edo autonomia-erkidegoko organo aholku-emaile baliokideak, halakorik bada, deuseztzat deklaratuko dituzte, ofizioz, administrazio-bidea amaitu duten administrazio-egintzak edo epe barruan aurkako administrazio-errekurtsorik izan ez dutenak, 62.1 artikuluan jasotako kasuetan.
2.– Era berean, herri-administrazioek, beren kabuz eta edozein unetan, eta Estatu Kontseiluak edo autonomia-erkidegoko organo aholku-emaile baliokideak, halakorik bada, aldeko irizpena eman ondoren, deuseztzat jo ditzakete administrazio-xedapenak 62.2 artikuluan jasotako kasuetan.
3.– Administrazioaren kabuz berrikusteko eskumena duen organoak, Estatu Kontseiluaren edo autonomia-erkidegoko organo aholku-emailearen irizpen beharrik gabe, eta erabaki hori hartzeko arrazoiak azalduta, interesdunek egindako eskaerak izapidetzeko ez onartzea erabaki dezake honako kasu hauetan: eskaerak 62. artikuluaren arabera deuseztzat jotzeko arrazoiren batean oinarritzen ez direnean, edo argi eta garbi funtsik gabeak direnean, edo, mamiari dagokionez, funtsean berdinak diren beste eskaera batzuk ezetsita daudenean.
4.– Herri-administrazioek xedapen edo egintza bat deuseztzat jotzeko ebazpenean zehatz dezakete zein kalte-ordain jaso behar duten interesdunek, beti ere, lege honen 139. 2 eta 141. 1 artikuluetan ezarritako baldintzak betetzen badira; xedapena denean, iraun egingo dute xedapen horren ondorioz emandako egintza irmoek.
5.– Prozedura, administrazioaren kabuz hasten denean, iraungi egingo da, baldin eta hasi denetik hiru hilabeteko epea betetzen bada ebazpenik eman gabe. Prozedura interesdunak eskaturik hasten denean, berriz, ezetsitzat joko da administrazio-isiltasunaren ondorioz.
103. artikulua.– Egintza deuseztagarriak kaltegarritzat jotzea.
1.– Interesdunen aldeko egintzak izanda, lege honen 63. artikuluaren arabera deuseztagarri diren egintzak badira, egintzok interes publikorako kaltegarritzat jo ditzakete herri-administrazioek, gero administrazioarekiko auzien jurisdikzioan egintza horien aurka egiteko.
2.– Administrazio-egintza eman zenetik lau urte igaro eta gero, ezin izango da egintza kaltegarritzat jo; egintza kaltegarritzat jo aurretik interesdun gisa agertzen diren guztiei entzunaldia eskainiko zaie, lege honen 84. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
3.– Prozedura hasi eta sei hilabeteko epean ez bada deklaratu kaltegarritasuna, prozedura iraungitzat joko da.
4.– Egintza estatuko administrazio orokorrarena edo autonomia-erkidegoena bada, arlo horretan administrazio bakoitzeko eskumena duen organoak joko du kaltegarritzat.
5.– Egintza tokiko administrazioko erakundeena bada, korporazioko batzak joko du kaltegarritzat edo, horrelakorik ez badago, erakunde horretako kide anitzeko organo gorenak.
104. artikulua.– Etendura.
Administrazioaren ofiziozko berrikustea hasita badago ere, ebazteko eskumena duen organoak egintza betearaztea eten dezake, egintza horrek kalte konponezinak edo konpongaitzak sor baditzake.
105. artikulua.– Egintzak errebokatzea eta hutsen zuzenketa.
1.– Herri-administrazioek edozein unetan erreboka ditzakete kargak ezartzen dituzten edo inoren kalterako diren beren egintzak, beti ere, errebokazio hori ez bada legeek onartzen ez duten jaregite edo salbuespena, edo berdintasun-printzipioaren, interes publikoaren edo ordenamendu juridikoaren aurkakoa ez bada.
2.– Herri-administrazioek, ofizioz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako errakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.
106. artikulua.– Berrikustearen mugak.
Berrikusteko ahalmenaz baliatzerik ez dago, akzioen preskripzioa, epeen amaiera edota bestelako gorabeherak direla eta, berrikusketa hori ekitatearen, fede onaren, herritarren eskubideen edo legeen aurkakoa bada.
Uko egiteko Erabakiari aplikatu behar zaion berrikusteko araubidea gaitzen duten baldintzak ematen diren aztertzen badugu, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaietan aurkituko dugu erantzuna, zehazkiago, uko egiteko Erabakiaren baliozkotasunari buruz esandakoetan:
(...) Horretarako, hizpide dugun lizentzia-araubidearen arauzko baldintzen aurresuposizioa egin behar dugu. Ikus-entzunezko komunikazioaren zerbitzuak merkatu garden eta plural batean emateko oinarrizko araubide juridikoa da, martxoaren 31ko 7/2010 Legearen III. Tituluaren arabera. Izan ere, honela definitzen ditu arau horretako 22.1 artikuluak: «interes orokorreko zerbitzuak, ideiak era askean adierazteko eskubidea, informazioa jakinarazi eta jasotzeko eskubidea, bizitza politiko eta sozialean parte hartzeko eskubidea eta enpresa-eskubidea gauzatuz ematen direnak, berdintasuna, aniztasuna eta balio demokratikoak sustatuz»; egintza horiek egikaritzeko beharrezkoa da komunikazio frogagarria egitea eta lurreko uhin hertziarren bidez ematen direnean baino ez da beharrezkoa izango «aldez aurreko lizentzia, ikus-entzunezko gaien alorreko agintaritzak lehiaketa bidez emandakoa».
Bikoiztasun hori Legearen hitzaurrean azaltzen da hitz hauekin: «III. Tituluan ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua eskaintzeko oinarrizko araubide juridikoa enpresa-askatasunaren printzipioan oinarrituta ezartzen da eta honako hauek bereizten dira: alde batetik, aurretiazko komunikazioa nahikoa dutenak, dagokien segmentua liberalizatuta dagoelako; eta, bestetik, uhin hertziarren bidez espazio erradioelektriko publikoa erabiltzen dutelako eta ahalmen mugatua izateagatik, Lege honetan bertan finkatutako baldintzen arabera egindako lehiaketa publiko bidez emandako aurretiazko lizentzia behar dutenak».
Aurretiazko komunikazioaren sistema alde batera utzita, Legearen 24. artikuluan zehazten da zein den lizentziaren xedea eta edukia (honako hauek zehaztera bideratua: emisioaren lurralde-eremua, kanal kopurua, esleitutako multiplexa eta hori irekia edo ordainpeko sarrera mugatukoa izango den), zeinak berarekin baitakar jabari publiko erradioelektrikoaren erabilera pribatiboa ematea, Estatuak ezarritako plangintzarekin bat eginez.
Bestalde, 27. artikuluak ikus-entzunezko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketak arautzen ditu, era hori arautzen duten iturrien hurrenkera zehazten du (modu osagarrian hartuta 33/2003 Legea, azaroaren 3koa [LBK 2003, 2594], Administrazio Publikoen Ondareari buruzkoa, errekurtsogileak hainbeste azpimarratzen duena eta alderdien arteko tirabira gehienak eragiten dituena) baina, Sala honen iritziz, 2. apartatuan auziaren ebazpena behar bezala bideratzeko xedapen are esanguratsuagoa jasotzen du. Izan ere, bertan jasotzen denez, «Nolakotasun eta estaldura-eremu bereko lizentzia libre guztiak aldi berean eskaini behar dira, nahiko espazio erradioelektriko dagoela bermatu ondoren. Hori gorabehera, arau bidez garatu beharreko lizentziak eskaintzeko plan tekniko nazionalak xedatutakoaren esparruan, dagokionean, lizentzia bakar bat libre geratzen denean, administrazio eskudunak lehiaketa baten deialdia egin beharko du hiru hilabeteko epean gehienez ere, gaikuntza-titulu gehiago libre geratu arte itxaron gabe».
Deialdiaren alor horietan eragina du 4. apartatuak, eta 5.ak zera gaineratzen du: «Organo eskudunak, lizentzia iraungi eta hiru hilabeteko epean, gehienez ere, libre geratu diren lizentziak adjudikatzeko lehiaketaren deialdia egin beharko du. Epe hori igarota, edozein interesdunek izango du legitimazioa deialdia eskatzeko, eta hori aplikatzekoa den araudiak ezarritako epea amaitu baino lehen egin beharko da, eskaria aurkezten denetik zenbatzen hasita».
Oinarrizko legegintzako ohar horiek eginda, (horien osagarri delarik Euskal Autonomia Erkidegoko azaroaren 8ko 231/2011 Dekretua, 3-6. artikuluekin bat datozen eta horiek berresten dituzten aipamenekin), baiezta dezakegu ezen, manuaren literaltasunetik haratago, 33/2003 Legearen izaera osagarria aipatzen duenean, aurretiazko komunikazioaren eta lizentziaren bikoiztasunean oinarritutako araubidea argi eta garbi antagonikoa eta bateraezina dela kontratazio administratiboarekin eta horren printzipio eta postulatuekin. Oinarrizko definizioa da lizentzia administratiboaren esparrua polizia-ahalmena eta administratuaren aldez aurreko eskubideak mugatzeko ahalmena dela, eta lizentzia ematea araututako ahalmen administratiboen artean sailkatu behar dela, ordenamendu juridikoak eskubide hori gauzatzeko ezartzen diren baldintzak egiaztatuz. Nahikoa da goragoko legeen aipamenei erreparatzea egiaztatzeko partikularrek ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak emateko jarduera liberalizatuta dagoela eta noizean behin lizentzia-araubidearen pean ipintzeko arrazoia espazio erradioelektriko publikoaren muga naturalak direla, eta ez, inola ere ez, botere publikoak horien legitimazioari edo komenentziari buruz izan ditzakeen iritzi diskrezional edo aukeraren arlokoak.
(...)
Laburbilduz, lizentziak emateko lehiaketaren izaera arautua eta lizentzien nolakotasuna direla eta, legezkotasun-kontrol mugatu bat egiteko aukera baino ez dago eskabideen eta eskatzaileen inguruan, 7/2010 Legeak modu eztabaidaezinean deskribatzen duen moduan. Horren erakusgarri bikaina da lizentzien iraupenari eta berritze automatikoari buruzko araubidea: berritzeko baldintza bakarrak dira lizitatzaileak legezko betekizunak galtzea, espektroan oztopo teknikoak izatea eta abar, eta, horren guztiaren gainetik, lizentziak azkentzeko araubidea 30. artikuluan jasota dago. Bertan, gainera, berritzeko egoera berezi eta tipikoak aipatzen dira (legez emititzen hasteko betebeharra ezarri zenetik 12 hilabeteko epean ez erabiltzea; lizentzia eman zenean ezarritako helburuak eta modalitateak ez diren bestelakoetarako erabiltzea; edo administrazio-zigor irmoa ezarri izana, Legeak ezarritakoaren arabera). Hau da, kontraesan betean sartzen dira administrazioaren lizentziak emateko ahalmena, botere legegilearen borondatez esparru zorrotz eta legez definitu batean gauzatu behar dena, eta deialdia egin duen administrazioak legez kanpoko eta aukeraren eta iritziaren araberako oinarriak baliatzea, lizentziak eman gabe ere, guztiak blokean ezesteko, lehiaketa ebazteko prozesuan edo ondorengo gorabeheretan inola ere erabili ahal izango ez lituzkeen arrazoiak argudiatuta. Ezin lituzkete argudio horiek erabili lehiaketaren deialdia ez egiteko ere eta, hori egitean, zilegia ez den ondorio bat eragin zaio eskatzaileak duen aurretiazko eskubideari, eskubide hori ez baitago arauz lotuta botere publikoaren komenentzia eta hautamen librearen iritziei lotuta. Horrek, izatez, eragina izan lezake ere Konstituzioaren 20.1.d) artikuluan , prozesuan salatu den moduan.
(...)
Hortaz, EAEANren ondorioa izan zen uko egiteko Erabakiak aldez aurretik existitzen zen eskubide baten gauzatzea galarazten zuela Konstituzioaren 20.1 artikuluan aitortzen baita pentsamenduak, ideiak eta iritziak hitzez, idatziz edo beste edozein erreprodukzio-bitartekoren bidez modu librean adierazteko eta zabaltzeko eskubidea eta egiazko informazioa modu librean eta edozein bitartekoren bidez jakinarazi eta jasotzeko eskubidea. Hortaz, 30/1992 Legearen 62. artikuluan araututako erabateko deuseztasuneko kasu baten aurrean gaude.
Beraz, egintza erabat deusezen berrikuspena 102. artikuluan arautzen da, eta horren 1. apartatuan dago jasota gaiaren funtsezko araubidea: «Administrazio publikoek, noiznahi, beren ekimenez edo interesdunek eskaturik, eta aurrez aldeko irizpena emanik Estatu Kontseiluak edo autonomia-erkidegoko organo aholku-emaile baliokideak, halakorik bada, deuseztzat deklaratuko dituzte, ofizioz, administrazio-bidea amaitu duten administrazio-egintzak edo epe barruan aurkako administrazio-errekurtsorik izan ez dutenak, 62.1 artikuluan jasotako kasuetan».
Ondorioz, funtsezko elementu izan behar ditugu uko egiteko Erabakia erabat deuseza izan dela deklaratzeko: administrazio-bideari amaiera ematen dion egintza bat izan behar da edo epean errekurritu gabekoa izan behar da; 30/1992 Legearen 62.1 artikuluan aurreikusitako baldintzetako bat gertatu behar da eta deuseztasun-deklarazioa egiten den uneak 106. artikuluan jasotakoa bete behar du.
Lehen baldintza betetzen den ikusteko, hau da, administrazio-bideari amaiera ematen dion edo epe barruan errekurritu gabekoa den egiaztatzeko, 30/1992 Legearen 109. artikulua aipatu behar dugu. Manu horren arabera, amaiera ematen diote administrazio-bideari, besteak beste, goragoko hierarkikorik ez duten administrazio-organoen ebazpenek, bai eta prozedura amaitzeko izaera dutenek. Azken hori da, hain zuzen, uko egiteko Erabakiaren kasua. Uko egiteko Erabakiaren harira emandako epaiek ez zuten egintza hori erga omnes baliogabetu; aitzitik, epaimahaiak, epaian, uko egiteko Erabakia baliogabetu zuen eta egoera juridiko indibiduala onartu zuen errekurtsogile bakoitzaren kasuan. Bete egiten da, beraz, aurreneko baldintza.
Hala ere, ideia horren osagarri gisa, jurisprudentziak adierazi du egintzen legezkotasun-kontrola administrazioaren eskuetan egon behar izan dela une oro. Izan ere, kontrol jurisdikzionala egin bazaie, horren emaitza loteslea da administrazioarentzat, Konstituzioak ezartzen baitio epaileen eta epaimahaien epaiak eta gainerako ebazpenak betetzeko obligazioa (118. artikulua).
Kasu honetan, administrazio jarduleak berrikusteko egintza gisa identifikatu du behin betikotzat jo daitekeen egintza bat: gobernu-kontseiluaren 2012ko abenduaren 11ko Erabakia.
Alabaina, Erabaki horrek partzialki galdu ditu baliozkotasuna eta eraginkortasuna, EAEANk eta Auzitegi Gorenak berretsitako epaien ondorioz (bat izan ezik, ez baitzen kasazio-errekurtsorik aurkeztu). Epai horietan adierazi zen Erabakia zuzenbidearen kontrakoa zela eta baliogabetu egin zuten.
Aldeko erabakietan, alabaina, lehiaketan parte hartu zuen sozietateak prozedurarekin jarraitzeko eskubidea zuela aitortu zen, besterik ez, eta behin betikotzat jo zen mahaiak haren alde egindako lizentzia-adjudikazioa.
Prozesua jarraitzearen ondorioz, 19 lizentzia (identifikazio-kode hauek dituztenak: 1, 2, 7, 11, 13, 14, 15, 17, 20, 22, 24, 25, 26, 27, 29, 30, 32, 33 eta 34) adjudikatu egin ziren, epaia betearazteko, nahiz eta horietako biren adjudikazio berrikusi egin zen, gerora.
Hortaz, lizentzia horiei dagokienez, uko egitearen deuseztasuna da gauza epaitua, baliogabetu eta ondorerik gabe utzi duen epai irmo bat dagoenez gero, eta hortaz ezin dugu eztabaidatu ofizioz berrikusteko modukoa den.
Beraz, uko egiteko Erabakiaren berrikuspena oraindik ere indarrean dirauten erabakiaren ondorioei baino ez die eragingo, hots, beste 15 lizentziei (identifikazio hauek dituztenak: 3, 4, 5, 6, 8, 9, 10 12, 16, 18, 19, 21, 23 28 eta 31, lehen ikusi dugun taulan ageri diren moduan).
Hautatu beharreko bideari dagokionez, hasiera batean pentsa liteke ezen, kontrako egintza bat edo karga-egintza bat denez (izan ere, interesdunek ez dute inolako gaitasun edo eskubiderik eskuratuko), administrazioak 39/2015 Legearen 109.1 artikulua balia zezakeela.
Alabaina, Auzitegi Gorenaren 2010eko otsailaren 9ko (RJ 2010\1392) eta 2011ko otsailaren 8ko epaiek (RJ 2011\1155) dioten moduan, errebokazioa ez da egokia errebokatu beharreko ekintza mistoa edo ondore bikoitzekoa bada: aldekoa batzuentzat eta kontrakoa beste batzuentzat, kontuan izanik, gainera, errebokazio-ahalmenaren aplikazio murriztailea.
Prozedura honetan esan dezakegu egintzak baduela ondore bikoitza: (i) kontrakoa balorazio-mahaiak adjudikaziorako proposatu zituenei, prozedura etetean beren eskubidearen aitortza geldiarazi baita; eta (ii) aldekoa proposatuak izan ez direnentzat, irekitako prozedura eten eta gero aukera izango baitzuten lizentziak adjudikatzeko hurrengo deialdian parte hartu.
Azken finean, errebokazio soila juridikoki bideragarria ez denez, beharrezkoa da 39/2015 Legearen 106.1 artikuluan araututako ofiziozko berrikuspenera jotzea. Prozedura hori zorrotzagoa da; izan ere, ez da nahikoa egintza zuzenbidearen kontrakoa izatea, beharrezkoa da erabateko deuseztasuneko kausa batean ere egotea.
Zenbait hartzaile eta ondore bikoitzeko egintzei dagokienez, hau da, eskuan artean duguna bezalako egintzei dagokienez, esan dezakegu, segurtasun juridikoa bermatzeko, komenigarria dela horien irmotasunari eustea ahal den guztian, zalantzarik gabeko erabateko deuseztasuneko kausaren bat ere badagoenean izan ezik.
Azken gogoeta bat egin behar da ofiziozko berrikuspen-espediente honetan epaitutako egintzari buruz.
Alegazioak aurkeztu dituzten erakunde batzuek lizentziak adjudikatzeko jarraitu den prozesuaren beste egintza batzuk ere berrikustea proposatu dute. Uko egitearen ondorioz prozesua eten aurreko egintzak dira, hala nola balorazio-mahaiak emandako puntuazioak zuzentzea, baina helburu horiek ezin dira prozedura honen bidez bete, prozeduraren xedea argi eta garbi zedarritu baitu bere ekimenez prozesua abiaraztea erabaki duen administrazioak.
Hori dela eta, ebazpenak bat etorri behar du bere xedearekin, eta ebatzi behar du egokia den edo ez ofizioz berrikustea gobernu-kontseiluaren 2012ko abenduaren 11ko Erabakia.
Horrek ez du esan nahi aurreko egintza horien eta gerora eman daitezkeenen kontra ezin denik aurkeztu, dagokion bidetik, deuseztasun- edo deuseztagarritasun-uzirik, aplikatu beharreko legezko eskakizunak betetzen badira.
Azken finean, errebokazio soila juridikoki bideragarria ez denez, beharrezkoa da 39/2015 Legearen 106.1 artikuluan araututako ofiziozko berrikuspenera jotzea. Prozedura hori zorrotzagoa da; izan ere, ez da nahikoa egintza zuzenbidearen kontrakoa izatea, beharrezkoa da erabateko deuseztasuneko kausa batean ere egotea.
Zenbait hartzaile eta ondore bikoitzeko egintzei dagokienez, hau da, eskuan artean duguna bezalako egintzei dagokienez, esan dezakegu, segurtasun juridikoa bermatzeko, komenigarria dela horien irmotasunari eustea ahal den guztian, zalantzarik gabeko erabateko deuseztasuneko kausaren bat ere badagoenean izan ezik.
Hori dela eta, ebazpenak bat etorri behar du bere xedearekin, eta ebatzi behar du egokia den edo ez ofizioz berrikustea gobernu-kontseiluaren 2012ko abenduaren 11ko Erabakia.
Horrek ez du esan nahi aurreko egintza horien eta gerora eman daitezkeenen kontra ezin denik aurkeztu, dagokion bidetik, deuseztasun- edo deuseztagarritasun-uzirik, aplikatu beharreko legezko eskakizunak betetzen badira.
Bigarrenak erreferentzia egiten dio 30/1992 Legearen 62.1 artikuluan ezarritako baldintzetako bat betetzeari. Bertan arautzen dira administrazio-egintza baten erabateko deuseztasuna deklaratzeko kasuak:
1.– Administrazio publikoen egintzak erabat deusezak izango dira ondoko kasuetan:
a) Konstituzioak babesten dituen eskubide eta askatasunei kalte egiten badiete.
b) Gaia edo lurraldea dela-eta, argi eta garbi eskumenik ez duten organoek eman badituzte.
c) Eduki ezinezkoa dutenak.
d) Arau-hauste penala badira edo arau-hauste penalaren ondorioz ematen badira.
e) Legez ezarritako prozedurak erabat alde batera utziz edo kide anitzeko organoek erabakiak hartzeko funtsezko arauak guztiz bazterturik eman badira.
f) Lege-antolamenduaren aurkako egintza espresuak eta ustezkoak, baldin eta horien bitartez ahalmen edo eskubideak eskuratzen badira, horiek eskuratzeko funtsezko beharkizunak betetzen ez direnean.
g) Lege-mailako xedapen batean berariaz ezartzen den beste edozein.
Baina horren aurretik bada egin beharreko beste hausnarketa bat: ofizioz berrikusteko ahalmena baliatzeko hori hasten den unean aplikatu beharreko prozedura erabili behar da eta, horregatik, prozeduraren analisian adierazi dugun moduan, 39/2015 Legea da aplikatu beharrekoa.
Alabaina, berrikuspenaren funtsezko alderdiei dagokienez, berrikusi nahi den egintza eman zenean indarrean zegoen arauaren arabera jokatu behar da: deuseztasun-deklarazioaren oinarri den arau-haustea une horretan gertatutako izan beharko da.
Arau horren arrazoia, Estatu Kontseiluak dioen moduan (abenduaren 7ko 2124/1994 irizpena, guztiengatik), segurtasun juridikoaren printzipioa da. Izan ere, eragin negatiboa pairatuko luke deuseztasunerako printzipioak atzeraeraginez aplikatuko balira («egintzak egin ziren unean aurreikusi ez zen kausa bat berrikustean atzeraeragin formala aplikatzeak ondorio negatibo eta ezesgarriak ekarriko lituzke segurtasun juridikoari dagokionez»).
Ildo horretan, 30/1992 Legearen 62.1 artikuluan jasotako kausak baliatu behar dira, nahiz eta 39/2015 Legearen 47.1 artikuluan deuseztasun-kausa berak jaso diren eta aplikaziorako interpretazio-parametroak aldatu ez diren.
Estatu Kontseiluak zein Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak irizpide murriztaile batekin interpretatzen dituzte erabateko deuseztasuneko kausak, eta ezarri dute ezin onartuzkoak direla «hedadurazko interpretazioak edo zalantzazko gertakarien aplikazioak». Erabateko deuseztasuna eragiten duten akatsak, beraz, zorrotz interpretatu behar dira. Horrela, baliogabetasunaren teoriaren barruan, deuseztagarritasuna da arau orokorra eta erabateko deuseztasuna, aldiz, salbuespena.
Ildo hermeneutiko murriztaile hori administrazioak bere egintzak berrikusteko duen ahalmenean islatzen da oso modu berezian. Izan ere, segurtasun juridikoa urratzen duen salbuespenezko ahalmen bat da hori, eta guztiz larriak diren zuzenbidearen urraketetan baino ez da erabili behar. Kasu horietan, onargarria da segurtasun juridikoa alde batera uztea, guztiz onartezina baita egintza horiek ordenamenduan geratzea.
Ildo beretik, 39/2015 Legearen 106. artikuluak administrazioari ematen dion ahalmenaren ezinbesteko interpretazio murriztaileak oinarri egokia du egintzak berrikusteko bide espezifiko hori eta ohiko errekurtsoen bidetik egin daitekeena bereizteko beharrean. Ildo horretatik, ohiko errekurtso batek egintza bat indarrik gabe utz dezake, baina zuzenbidean erabat deuseztatzeko arrazoi bat dagoela aitortzeko, intentsitate handiagoa egon behar da.
Horren ondorioz, Estatu Kontseiluak zein Auzitegi Gorenak behar besteko zorroztasunarekin aztertu dute egintza bat ofizioz deusez deklaratu ahal izateko legez ezarritako kausak gertatzen ote diren. Horren xedea zera da, kausa horiek zabaltzearen ondorioz bide hori ez bilakatzea ohiko administrazio-errekurtsoen ordezko aukera bat.
Batzorde honek egin beharreko lanaren ikuspuntutik, uste dugu deuseztasun-kausen logikak berak ezinezko egiten duela administrazio-deuseztasunen sistema guztia eraitsiko lukeen hedadurazko interpretazio edo, beste modu batera esanda, dena ezin da erabateko deuseztasuneko kausa izan.
62.1 artikuluaren a) letran ezarritako deuseztasun-kausa hori aplikagarria izan dadin, beharrezkoa da administrazio-egintzak oinarrizko eskubideen edukia urratzea zentzu hertsian, hau da, Konstituzioan hala jasotako eskubide bati eragitea (Konstituzioaren 14.etik 29.era bitarteko artikuluak eta 30.2). Horien garapenerako lege organikoaren erreserba ezartzen da (Konstituzioaren 53.2 eta 81.2 artikuluak; 00-4-3ko Auzitegi Gorenaren epaia).
Eta halaxe da, Konstituzioaren 53.2 artikuluaren arabera, herritar guztiek auzitegi arruntetan eskatu ahal dute 14. artikuluan eta II. kapituluko 1. atalean aitortutako askatasun eta eskubideen babesa; horretarako, lehentasun- eta sumariotasun-printzipioetan oinarritutako prozedura erabiliko da, eta, hala denean, babes-errekurtsoa ere jar daiteke Konstituzio Auzitegian. Azken errekurtso hori aplika dakioke, halaber, 30. artikuluan aitorturiko kontzientzia-objekzioari ere. Konstituzioaren 20. artikulua da, hain zuzen ere, Konstituzioaren babesa jaso dezaketenetako bat, I. Tituluaren bigarren Kapituluaren Lehen Sekzioaren parte baita.
Plantea liteke 105. artikulua aplikatzeko aukera (kontrako egintzak edo kargak ezartzen dituzten egintzak errebokatzeari buruzkoa), baina 105.1 artikulua karga-egintza deuseztagarrien berrikuspenari buruzkoa da, erabat deusez diren egintzak ofizioz berrikusteko, edonolakoak direlarik ere (aldekoak edo kargak ezartzen dituztenak, Legeak ez du bereizketarik egiten), 102. artikuluan xedatutakoa bete behar baita (Estatu Kontseiluaren 5356/1997 irizpena). Izan ere, kontrakoa egiteak erabateko deuseztasunaren aukera horren edukia ezerezean utziko luke, Konstituzioaren babespean egon daitekeen edozein eskubide edo askatasunen urraketa karga-egintza bat baita.
Aztergai dugun kasuan, beraz, Erabaki bat dugu, uko egitekoa, zeinak urratu egiten baititu pentsamenduak, ideiak eta iritziak hitzez, idatziz edo beste edozein erreprodukzio-bitartekoren bidez modu librean adierazteko eta zabaltzeko eskubidea eta egiazko informazioa modu librean eta edozein bitartekoren bidez jakinarazi eta jasotzeko eskubidea, Konstituzioaren 20.1 d) artikuluan aitortutakoa. Izan ere, galarazi egiten zaie eskubide hori gauzatzea araudian ezarritako baldintzak bete eta lizentzien adjudikaziodun izango liratekeen lizitatzaileei.
Deuseztasuna lortzeko deklarazioa, aipatu den bezala, 30/1992 Legearen 62.1.a) artikuluan oinarrituta formulatzen da. 30/1992 Legean berariaz aipatu baino lehen Auzitegi Gorenak kausa 1958ko uztailaren 17ko Legearen (prozedura administratiboari buruzkoa) 47. artikuluko zerrendan sartu zuen, zeren oinarrizko eskubideek konstituzio-araubidearen muina eratzen baitute edo Zuzenbide Estatuan funtsezkoa den zentzua baitu (Auzitegi Gorenaren 1989ko apirilaren 26ko epaia, 3297 art., 1990eko irailaren 29ko epaia-6836 art. eta 1992ko ekainaren 26ko epaia-4550 artikulua). Konstituzio Auzitegiak behin baino gehiagotan adierazi du deuseztasun erradikala oinarrizko eskubide bat urratzen duten ekintza guztiei dagokien zigorra da (Auzitegi Gorenaren 114/1984, 88/1985, 104/1987 eta 363/1993 epaiak, besteak beste).
Jakina den bezala, 4/1999 Legeak aipatutako Legean sartutako erreformak bertan agertzen zen eta doktrinan askotan kritikatu zen «oinarrizko edukia» kendu zuen.
Alegatzen den akats zehatzari dagokionez, beharrezkoa da suposizioa ez murrizteko legeak duen asmoa uztartzea, 1999ko erreformari jarraikiz, eta era berean gehiegikeria bat saihestea erabateko deuseztasunaren teknika aplikatzean.
Doktrina bat dator, nolabait, esatean Auzitegi Gorenak bilakaera bat izan duela Konstituzioaren 20.1 artikuluan aitortutako eskubideen irismenean, bai a) apartatuan jasotakoari dagokionez («pentsamenduak, ideiak eta iritziak hitzez, idatziz edo beste edozein erreprodukzio-bitartekoren bidez modu librean adierazteko eta zabaltzekoa»), bai d) apartatuan jasotakoari dagokionez ere («egiazko informazioa modu librean eta edozein bitartekoren bidez jakinarazi eta jasotzekoa»).
Konstituzio Auzitegiaren martxoaren 31ko 12/1982 epaian bertan baiezko erantzuna eman zion eskubide horien baitan edozein hedabide sortzeko eskubidea ere txertatua ote zegoeneko galderari; hala ere, adierazi zuen irrati- edo telebista-etxeak sortzeko eskubidea ez dela «20. artikuluaren beharrezko deribazioa; edonola ere, Konstituzioak ez du galarazten». Horren ezarpena, Konstituzio Auzitegiaren arabera, legegilearen «erabaki politiko» bat da eta eskumen horren barnean dago irrati- eta telebista-etxeen sorrera konfiguratzea eskubide gisa edo zerbitzu bat emateko jarduera gisa.
Konstituzio Auzitegiaren abenduaren 17ko 206/1990 Epaian bereizi egiten ditu «eskubide primarioak, Konstituzioaren 20. artikuluak zuzenean bermatzen dituenak, eta egiazki instrumentalak baino ez diren eskubideak», eta adierazten du ezin dela berdina izan batzuk eta besteak babesteko indarra. Edonola ere, onartzen du bi kasuetan eskubideen babesak Konstituzioaren araberako irismena duela, eta legegileak bigarrenak konfiguratzeko eskumen handiagoa duela, beren funtsezko edukia murrizten ez badu, betiere.
Konstituzio Auzitegiaren urtarrilaren 31ko 31/1994 epaiak are gehiago jorratu zuen bide hori, honako hau esatean: «legegileak ezin du, ordea, jarduera baten (kasu honetan, tokiko kable bidezko telebistaren zeharkako kudeaketa) arautzea sine die atzeratu, arrazoizko denboratik haratago eta atzerapen hori justifikatzeko arrazoirik ez dagoenean, horrek zuzenean eragiten baitio Konstituzioaren 20.1.a) eta d) artikuluetan aitortutako oinarrizko eskubideak gauzatzeko aukerari. Izatez, legezko arautzerik ez izateak ez du oinarrizko eskubide baten arautze murriztailea ekartzen (...); aitzitik, Konstituzioaren 20.1 artikuluaren a) eta d) letretan bermatutako komunikazio-eskubidea debekatzen ari dira, besterik ez, tokiko kable bidezko telebista-emanaldiei dagokienez».
Konstituzio Auzitegiaren maiatzaren 5eko 127/1994 epaiak kontzeptuen bereizketa bera egiten du, hau da, eskubide primarioak, Konstituzioaren 20.1 artikuluan oinarrizkotzat jotakoak (adierazpen-askatasuna eta egiazko informazioa jakinarazi eta emateko eskubidea) eta, bestetik, eskubide instrumentalak (eskubide horiek gauzatzeko euskarriak, tresnak edo hedabideak sortzekoa). Oinarri horretatik abiatuz, adierazten da egia dela «gaur egun aipatutako oinarrizko eskubide horiek eta komunikaziorako bitarteko tekniko horiek ezin direla errotik bereizi; gaur egun, informazio-askatasuna, ia salbuespenik gabe, bitarteko jakin batzuez baliatzeko eskubidea da. Hortaz, komunikazio sozialeko hedabideak sortzeko gaitasuna oinarrizko eskubide horiekin lotu eta integratzen da». Edonola ere, aipatzen da egia dela ere legegileak komunikaziorako bitarteko tekniko eta tresnak (dagokigun kasuan, estaldura nazionaleko uhin erradioelektrikoen bidezko emisioa) antolatzeko xedez araudia konfiguratzeko duen askatasuna handiagoa dela Konstituzioaren 20.1 artikuluko oinarrizko eskubideak zuzenean antolatzeko duen gaitasunaren aldean, gehienbat askatasunarekin lotutako eskubideak direlako, alderdi baten eta bestearen arteko lotura agerikoa bada ere.
Auzitegi Gorenak ere bilakaera hori jasotzen du 2008ko apirilaren 22ko epaian (JUR 2466/2008):
Kasazio-arrazoi hau aztertzen amaitzeko, ez da beharrezkoa adierazpen- eta informazio-askatasunen arteko bereizketa teorikoa azaltzea, Konstituzioaren 20. artikuluko 1. zenbakian bi letra desberdinetan jasota egotearen ondoriozkoak, edo epaitu eta aztertzen ari garen gaia bigarrenean kokatzea eta gero ikertzea Konstituzioak ematen dion trataera zehatza, edo berriz aipatzea askatasun horiek sistema demokratiko baten duten garrantzia, edo sistema horrentzat zein garrantzitsua den informazioaren benetako pluraltasuna existitzea, ez eta zehaztea ere zer bilakaera izan duen Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren edo Konstituzio Auzitegiaren jurisprudentziak komunikazio sozialeko hedabideak sortzeko eskubidean eta horren mugetan. Beharrezkoa da, ordea, nabarmentzea zer hedapenekin aitortu behar den gaur egun hedabide horiek sortzeko eskubidea, horri ezartzen zaizkion mugek izan beharreko aplikazio murriztailea eta botere publikoak baliatu beharreko proportzionaltasunaren printzipioa, arauen eta horien aplikazioaren bidez eskubide horren gauzapenean nahasten denean. Horrela, baimentzeko prozedura eta klausulen bidez gai horretan sartzen denean, modu erabakigarri eta arrazoituan justifikatu behar da hori, eta beharren, balioen eta zilegi egiten duten xedeekiko modu proportzionalean egin behar du. Zentzu horretan, ez da alferrikakoa, bilakaera horren adierazgarri diren aldetik, epai hauek aipatzea: Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren 1990eko maiatzaren 22koa (GEEA 1990, 12) (Automatic AG), 1993ko azaroaren 24koa (GEEA 1993, 56) (Informationsverein Lentia eta beste batzuk) edo 1997ko urriaren 20koa (GEEA 1997, 83) (Radio ABC), besteak beste, edo Konstituzio Auzitegiaren 206/1990 epaia, abenduaren 17koa (RTC 1990, 206) eta 127/1994 epaia, maiatzaren 5ekoa (RTC 1994, 127), esate baterako.
Azkenik, epairik berrienak (Konstituzio Auzitegiaren 73/2014 epaia, maiatzaren 8koa) ezartzen du a quo prozesuko demandatzaileak gauzatutako komunikazio-askatasuna Konstituzioaren 20.1.a) eta d) artikuluetan jasotako edukiaren parte dela, izaera instrumentalarekin, hala ere, Konstituzioaren manu horrek ez duelako «zuzeneko emisio-eskubide bat aitortzen» edo bertatik ez delako sortzen «besterik gabe emititu ahal izateko frekuentziak ematea eskatzeko eskubide bat, tokiko mailan bada ere». Ondoren, honako hau gaineratzen du:
Horrela, hedabideak sortzeko eskubidearen gauzapena –adierazpen- eta komunikazio-askatasunak gauzatu ahal izateko beharrezko euskarri edo horien funtsezko oinarri gisa– legegileak ezarritako muga edo modulazio batzuen mende gera daiteke, Konstituzioak ezarritako zenbait balio babesteko beharraren bidez justifikatuta, esaterako, kanpoko edo barneko pluraltasuna Estatuaren funtsezko balio gisa, iritzi publiko libre baten sorrera edo askatasun eta berdintasunaren printzipioak (Konstituzio Auzitegiaren epai hauek: 6/1981, martxoaren 16koa, 4. oinarri juridikoa [RTC 1981, 6]; 12/1982, martxoaren 31koa, 6. oinarri juridikoa [RTC 1982, 12]; eta 206/1990, abenduaren 17koa, 6. oinarri juridikoa [RTC 1990, 206]), betiere muga horiek ez badute Konstituzioaren 20.1.a) eta d) artikuluek bermatutako eduki primarioa edo materiala hutsaltzen, hau da, komunikazio libre baterako eskubidea; izan ere, hori gabe «hustutako formak lirateke ordezkaritza-erakundeak, legitimotasun demokratikoaren printzipioa faltsutuko litzateke eta ez litzateke gizarte askerik edo herri-subiranotasunik egongo» eta, ondorioz, eskatzen dute «komunikazio soziala bermatzen duten bitartekoak kontu handiz tratatzeko» (Konstituzio Auzitegiaren 6/1981 epaia, martxoaren 16koa, 3. oinarri juridikoa).
Interpositio legislatorisa beharrezkoa eta, ondorioz, baita sektorea antolatzeko mekanismo jakin batzuk ezartzen dituen aurretiazko arautze bat ere (dela administrazioaren emakida bat lortzeko beharraren bidez, dela baimen soil baten bidez edo aurretiazko jakinarazpen baten bidez), eta horrela erantzuna ematen zaio hedabideak sortzeko eta eskubidea eta Konstituzioak aitortutako beste eskubide eta balio batzuen babesa bateragarri egitearen aferari. Ildo berekoa da Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren jurisprudentzia ere. Horrela, egiten duen interpretazioaren arabera, GEEHren 10. artikulua (LBK 1999, 1190, 1572), hedabideak sortzeko askatasuna espresuki jasotzen duen manua, adierazpen-askatasunaren alorrekoa da, baina horrek ez die estatuei galarazten irrati-, zinema- eta telebista-enpresei baimen-araubide bat ezartzeko aukera (lato sensu).
Onartuta bada, hedabideak sortzea Konstituzioaren 20.1.a) eta d) artikuluko oinarrizko eskubideak babestuta dagoela, eskubide instrumental gisa bada ere, bai eta emititu ahal izateko lizentzia bat eskatzea Konstituzioaren araberakoa dela ere, komunikabideen pluralismoa bermatzeko eta jabari publiko erradioelektrikoaren bestelako erabilerak ez eragozteko, komeni da nabarmentzea Legeak eta, dagokionean, garatzeko araudiak bermatu egin behar dutela lizentziaren titularrak aukeratzean irizpide orokorrak, objektiboak eta berdintasunezkoak erabiltzen direla sarbide askean, eta administrazioaren erabakia arauen araberakoa izan dela kontrolatzeko aukera eskaini behar diotela auzitegi arruntei.
Ildo horretan, badirudi egokia dela gogora ekartzea ezen, Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren (GEEA) doktrinaren arabera, irratigintzako lizentzia bat emateari uko egitea Hitzarmenaren 10.1 artikuluan bermatutako eskubideak gauzatzeko oztopo bat dela, eta horretan eraginik ez duela lizentzia ez emateko prozedura eskakizun indibidual baten edo lizitazio batean parte hartzearen ondoriozkoa izatea (Meltex Ltd eta Movsessian Armeniaren aurka, GEEAren 2008ko ekainaren 17ko epaia, JUR 2008, 185315).
Estatuek irrati-difusioaren antolakuntza arautu dezakete beren lurraldean, baimen-araubide baten bidez, batik bat alderdi teknikoei dagokienez. Era berean, lizentzia bat ematea hainbat kontsiderazioren mendean jar dezakete, hala nola, etorkizuneko kate baten izaerari eta helburuei buruzkoak eta nazio, eskualde edo toki mailan zabaltzeko aukerekin lotutakoak; halaber, kontuan har daitezke nazioarteko tresna juridikoen ondorioak (United Christian Broadcasters Ltd Erresuma Batuaren aurka, GEEAren 2000ko azaroaren 7ko epaia, eta Demuth Suitzaren aurka, GEEAren 2002ko azaroaren 5eko epaia).
Alabaina, araudi horren oinarria lege bat izan behar da, eta 10. artikuluko bigarren apartatuan ageri diren «Legean aurreikusitako» hitzek nahitaezko egiten dute proposatutako neurriak oinarri juridikoren bat izatea barne-zuzenbideak, eta gainera dena delako legearen kalitateari ere egiten dio erreferentzia: horrela, justiziaren eraginpekoen eskura egon behar du, eta bere ondoreak aurreikusgarriak izan behar dira.
Oinarrizko eskubideei eragiten dieten aferak direnez, legea zuzenbidearen gailentasunaren kontrakoa litzateke (eta hori da Hitzarmenean jasota dauden gizarte demokratiko baten oinarrizko printzipioetako bat), GEEAren arabera, botere betearazleari esleitutako apreziazio-eskumenari mugarik jarriko ez balitzaio. Ondorioz, eskumen horren irismena eta gauzatzeko modalitateak definitu behar dira argitasun nahikoa duen modu batean (Hassan eta Tchaouch Bulgariaren kontra, GEEAren 2000ko urriaren 26ko epaia; eta Glas Nadezhda Eood eta Elenkov Bulgariaren kontra, GEEAren 2007ko urriaren 11ko epaia).
Azkenik, ikus-entzunezko hedabideen pluralismoari buruzko printzipio orokorrak aztertzean, «Auzitegiak adierazten du gizarte demokratiko batean ez dela nahikoa, ikus-entzunezko sektorearen benetako pluraltasuna bermatzeko, hainbat kateren existentzia edo operadore potentzialek ikus-entzunezko merkatuan sartzeko aukera teorikoak aurreikustea. Beharrezkoa da merkatuko sarbidea benetan ahalbidetzea, horrela bermatuko baita programen edukiak, osotasun gisa ulertuta, horien hartzaile den gizartean dauden iritziak ahalik eta ondoen islatzen dituela» (Centro Europa 7 SRL Italiaren kontra, GEEAren 2012ko ekainaren 7ko epaia, JUR 2012, 191829).
Kasu honetan, esan daiteke lehiaketa deitu zuen administrazioak, dagokion legearen arabera, ez zuela lizentziak ez ematea erabakitzeko edo lehiaketari uko egiteko baliatu duen apreziazio-eskumena, eta beraz ondorioztatu behar dugu Konstituzioaren 20.1.a) eta d) artikuluetako oinarrizko eskubidea urratu dela.
Ondorio hori defendatzeko ez da beharrezkoa lehiaketa arautzen duten xedapenak zehatz-mehatz jasotzea (hauek dira: 7/2010 Lege Orokorra, martxoaren 31koa, ikus-entzunezko komunikazioari buruzkoa; eta 231/2011 Dekretua, azaroaren 8koa, ikus-entzunezko komunikazioari buruzkoa). Aitzitik, nahikoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaien pasarte bat jasotzea (452/2014 epaia, guztiengatik). Behin eta berriz aipaturikoa da, eta modu argian azaltzen ditu auzitegia arau-hauste bat egon dela ondorioztatzera daramaten arrazoiak: hau da, kontraesan betean sartzen dira administrazioaren lizentziak emateko ahalmena, botere legegilearen borondatez esparru zorrotz eta legez definitu batean gauzatu behar dena, eta deialdia egin duen administrazioak legez kanpoko eta aukeraren eta iritziaren araberako oinarriak baliatzea, lizentziak eman gabe ere, guztiak blokean ezesteko, lehiaketa ebazteko prozesuan edo ondorengo gorabeheretan inola ere erabili ahal izango ez zituzten arrazoiak argudiatuta. Ezin lituzkete argudio horiek erabili lehiaketaren deialdia ez egiteko ere eta, hori egitean, zilegia ez den ondorio bat eragin zaio eskatzaileak duen aurretiazko eskubideari, eskubide hori ez baitago arauz lotuta botere publikoaren komenentzia eta hautamen librearen iritziei lotuta. Horrek, izatez, eragina izan lezake ere Konstituzioaren 20.1.d) artikuluan , prozesuan salatu den moduan.
Laburbilduz, ofiziozko berrikuspenaren bidea bitarteko egokia da urratutako oinarrizko eskubidea berrezartzeko, lizentzien adjudikazioa lortu nahi zuten erakundeen eskubideak justifikaziorik gabe baztertu direlako. Izan ere, galarazi egin zaie ideiak modu librean adierazteko eta informazioa jakinarazi eta jasotzeko eskubidea gauzatzeko beharrezkoa den euskarri baterako sarbidea (frekuentzia-modulazioa duten uhin metrikoak).
Are gehiago, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak uste du egintza berrikusteko 30/1992 Legearen 62.1.e) artikulua ere balia zitekeela, eta horren barruan sartu ditu prozedura oro alde batera utzita emandako egintzak (besterik gabe emandako egintza), prozedura okerrari jarraikiz emandakoak (hain zuzen ere, legez ezarritako prozeduraren bitartez jardun behar du Administrazioak), eta prozeduraren funtsezko izapideak alde batera utzi zaizkienak.
Kasu honetan, uko egiteko egintza Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen testu bateginaren (SPKLTB, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua) 4.2 artikuluaren arabera gauzatu da, beharrezkotzat jo baita SPKLTBren 155.1 artikulua aplikatzea ager litezkeen zalantzak eta hutsuneak argitzeko.
Aitzitik, EAEANek eta Auzitegi Gorenak (gai hori berariaz lantzen du 2016ko maiatzaren 25eko 1213/2016 epaian) guztiz baztertzen dute kontratua egiteari uko egiteko aukera (zeina, SPKLTBren 155.3 artikuluaren arabera, adjudikazioaren aurretik espedientean behar bezala justifikatutako interes publikoko arrazoiengatik egin behar baita) lehiaketaren deialdiren bidez abiarazi zen prozedurari aplikagarria izatea.
Laburbilduz: (I) 7/2010 Legearen 27. artikuluak lehiaketa bidezko araubide bat ezartzen du ikus-entzunezko zerbitzuen lizentziak emateko, eta espresuki aurreikusten du lehiaketa horik Administrazio Publikoen Ondareari buruzko Legearen (azaroaren 3ko 33/2003) arabera arautuko direla eta, lege horretan zehaztu gabeko gaietan, autonomia-erkidegoko garapen-araudiaren arabera; (II) aurretiazko jakinarazpena/lizentziaren araubidea antagonikoa eta bateraezina da kontratazio administratiboarekin eta horren printzipio eta postulazioekin, eta, ondorioz, baita SPKLTBren 155.1 artikuluaren ordezkapenezko aplikazioarekin ere; eta (III) lizentziak emateko prozeduran ez dago inongo lege-hutsunerik, 7/2010 Legearen berariazko arautzea osatzeko SPKLTBren 155.1 artikulua aplikatzera behartzen duenik.
Beraz, Administrazioaren borondateak ez du lekurik kontratatzeko garaian (7/2010 Legeak ezartzen dizkion obligazioak bete behar baititu) eta ikus-entzunezko alorraren liberalizazioaren ondoriozko lege-esparru juridikoaren aldaketa sakonak ezinbesteko egiten du lizentziak araututako irizpideen arabera emateko (hemen daude definitu: 7/2010 Legearen 28.2 artikulua in fine, 231/2011 dekretuaren 10. artikulua eta lehiaketaren 24. oinarria).
Batzordearen iritziz, ez da bete legez ezarritako prozedura, hau da, ikus-entzunezko lizentziak ematearena, baizik eta beste bat, ordezkapenez SPKLTBren 155.1 artikulua baliatu baita. Azken hori kontratu-prozeduretarako aurreikusita dago, SPKLTBren 155.3 artikuluan zehaztutako baldintzak betetzen badira, eta horrek eragin du lizentziak emateko egintza gauzatu ez izana.
Funtseko anomalia bat izan da, errotiko akats bat, amaierako administrazio-egintzan ondore konponezinak eragin dituena. Okerreko prozedura hori erabiltzearen ondorioz, administrazioaren borondate bat osatu da irregularki eta behar ez bezala, jo baita juridikoki bideragarria zela uko egitearen egintza, lizentziak ematea nahitaezkoa zen arren, salbu eta aurkeztutako eskaintzetako bakar batek ere ez bazituen betetzen eskatutako baldintzak (231/2011 Dekretuaren 14.2 artikulua eta lehiaketaren 27. oinarria).
7/2010 Legeak eta 231/2011 Dekretuak lehiaketa bidezko sistema bat ezarri dute lizentziak adjudikatzeko, irrati-espektroa mugatua delako, eta lehia-prozedura horretan ez zegoen uko egiteko aukerarik edo, bestela esanda, lizentziak horiek ez emateak, ofiziozko berrikuspen-espediente honen xede den egintzan adierazi ziren arrazoiengatik.
Gainera, lehen ikusi dugun moduan, oinarrizko eskubide bat urratu da hori egiterakoan.
Deuseztasun-deklarazioa gaitzeko hirugarren baldintza hura egin ahal izateko uneari buruzkoa da. 102. artikuluaren arabera, Administrazioak aukera du, edozein unetan, bere egintza propioak deuseztasuna ofizioz deklaratzeko, inolako preskripzio- edo iraungitze-eperik gabe. Alabaina, hori hala izanik ere, ez du esan nahi inolako mugarik ez duenik, 106. artikuluan mugatzen baitira, izaera orokorrarekin, administrazioen berrikuspenerako eskumenak. Horrela, egintza horiek ezin gauzatu daitezke egintzen preskripzioagatik, igarotako denboragatik edo beste inguruabar batzuengatik, berrikuspena burutzea ekitatearen, fede onaren, partikularren eskubideen edo legeen kontrakoa izango litzatekeenean. Muga horietako bat ere ezin zaio aplikatu uko egiteko Erabakiaren ofiziozko berrikuspenari. Izan ere, egintza burutu zenetik bost urte baino gehiago igaro badira ere, denbora hori ez da (zenbait entitatek beren alegazioetan iradoki bezala) inolaz ere gehiegizkoa, kontuan hartzen badugu aipatutako Erabakiaren inguruko auziak ebatzi gabe daudela eta horren harira emandako epaietan Erabakia argitu dela eta berrikusteko prozedura abiarazteko beharra ebatzi dela ere. EAEANek deklaratutako eta Auzitegi Gorenak berretsitako deuseztasuna dela eta (ex tunc ondoreak dituen deuseztasuna), jo behar da indarrean dagoela oraindik adjudikatzeke dauden irrati-lizentziak adjudikatzeko obligazioa Administrazioarentzat, Konstituzioaren 20. artikuluan aitortutako eskubideak era askean gauzatzeko aukera errespetatze aldera. Gainera, igarotako denbora ez da Administrazioaren jarduterik ezaren ondoriozkoa izan, baizik eta afera auzibidean egotearen ondoriozkoa. Horrela, EAEANren epaiaren zain egon da Administrazioa, aurrena, eta Auzitegi Gorenaren epaiaren zain, ondoren, bi instantzia jurisdikzional horien erabakia funtsezkoa eta erabakigarria baitzen lizentziak adjudikatzeko prozesuaren bilakaerarako.
30/1992 Legearen 106. artikuluak honako hau adierazten du: «berrikusteko ahalmenaz baliatzerik ez dago, akzioen preskripzioa, epeen amaiera edota bestelako gorabeherak direla-eta, berrikusketa hori ekitatearen, fede onaren, partikularren eskubideen edo legeen aurkakoa bada.»
Beste kasu batzuetan adierazi izan dugun moduan, ezaugarri hauek ditu ofiziozko berrikuspenak (Auzitegi Gorenaren 2006ko urtarrilaren 17ko epaia, RJ 2741/2006):
Bi eskakizun kontrajarriren artean dago: alde batetik, legezkotasunaren printzipioa, legearen aurkakoak direla egiaztatutako egintzak atzera botatzeko aukera postulatzen duena, eta bestetik, segurtasun juridikoaren printzipioa, egoera juridiko jakin bat, jada finkatu dena, etorkizunean ez dela aldatuko bermatzen ahalegintzen dena. Kasu horietan sortzen den arazoa da oso nekez batera daitezkeen bi interesei erantzutea, eta konponbide bakarra da helburu horiek balio absoluturik ez daukatela ulertzea.
Eskubide horiek bateratzeko bide bakarra da biak gauzatzea bideratuko duen sistema bat arbitratzea. Hortik sortzen da lortu nahi den antolamendu juridikoaren orekaren bilaketan egintzen berrikuspena aitortzea soil-soilik legezkotasunak kalte larriak pairatutako kasuetan, eta prozedurazko berme zehatz batuz errespetatuz, segurtasun juridikoa babeste aldera. Hori guztia ekintza gauzatzeko epea jarrita, egintzek hirugarrengoen aldeko eskubideak sortu dituztenean.
Indarreko 39/2015 Legearen 110. artikuluak hitzez hitz mantentzen du 30/1992 Legearen 106. artikulua, eta bertan bereizten dira, alde batetik, berrikusteko ahalmenen erabilera mugatzea justifikatzen duten baldintzak (egintzak iraungitzea, igarotako denbora eta beste inguruabar batzuk) eta, bestetik, epaitzeko arau gisa baliatu beharreko elementuak (ekitatea, fede ona, partikularren eskubidea edo legeak).
Aztertu behar da denbora adierazgarria den, baina baita beste inguruabar batzuk ere, interes publikoaren eta gatazkan izan litezkeen beste interes batzuen gaineko eragina haztatzen laguntzen dutenak, aztergai dugun kasuan bezalaxe.
Irizpideei dagokienez, erabateko deuseztasunak ekitaterako aukera bereziki oparoa ematen du, ekitatea kasu zehatz baten justizia gisa ulertuta, hau da, legea zurrunegia denerako ihesbide bat, hura itsu-itsuan eta mekanikoki aplikatzea arrazoizkoa ez dela dirudienean. Bestalde, fede onaren printzipioak jokabide subjektiboa kontuan hartzeko obligazioa ezartzen du, batik bat konfiantza legitimoaren babesaren printzipioa txertatzen duelako.
Bidezko oreka bat bilatu behar da, bada, legezkotasunaren eta segurtasun juridikoaren artean, interes publikoaren eta hirugarrenen eskubideen artean, betiere oinarrizko eskubideak errespetatzeko berme saihestezina kontuan hartuz.
Ezarri ditugu, bada, abiarazitako ofiziozko berrikuspena dagokion lege-araubidearen arabera egokia den argitzeko elementu komunak eta, beraz, orain interesdunek erabilitako argudioak aztertzeko garaia heldu da.
Prozeduran parte hartu duten erakundeen alegazioak ikusita, laburbilduz, hiru jarrera bereizi behar ditugu: (I) alde batetik, berrikuspenaren aldekoak, balorazio-mahaiak lizentzia baten edo gehiagoren adjudikaziodun izateko proposatu zituenak (edonola ere, batzuek eskatutako lizentzia guztiak adjudikatzeko eskatzen dute, puntuazioak berrikusi ondoren); (II) prozedurako beste egintza batzuk berrikusi behar direla uste dutenak, beste adjudikazio-proposamen bat eman dadin; eta (III) berrikuspena egokia ez dela diotenak, igarotako denboragatik beste lehiaketa bat egin behar delako adjudikaziodunak behar bezala hautatzeko, beharbada inguruabar juridiko, tekniko eta ekonomikoak aldatu egin direlako.
Lehenengoei dagokienez, ez dugu ezer gaineratu behar, berrikuspenaren egokitasunaren alde egiten baitute eta Administrazioaren argumentu berak erabiltzen baitituzte. Bigarrenek berrikuspen-prozeduraren xedea (alegia, lizentziak emateko lehiaketari uko egitea) gainditzen duten gaiei heltzen diete eta, beraz, ad limine ezetsi beharrekoak dira (orain arte aipatutakoa berresten dugu). Azkenak baino ez ditugu aztertu behar, onartzekotan egintzaren berrikuspena eragotz lezakete eta.
Igarotako denboraren ikuspegitik, egia da berrikusteko egintza eman zenetik (2012-12-11) ia 6 urte joan direla, baina, era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiak ezagutzen direnetik (lehena 2014-10-14koa da) eta, batik bat, horiek berresten dituzten Auzitegi Gorenaren epaiak ezagutzen direnetik (lehena 2016-2-10ekoa da) 2 urte eskas baino ez dira pasatu.
Orduan bakarrik geratu zen agerian, epai irmo bidez, adjudikaziorako proposatutako erakundeek prozeduran jarraitzeko eskubidea zutela eta adjudikazio-egintzak eman ziren, zegozkien epaiak betearazteko.
Jakina, adjudikazio horietan ere egon da atzerapen bat lehiaketa ebazteko aurreikusitako denboraren (sei hilabete, 23/2011 Dekretuaren 14.7 artikuluaren eta lehiaketaren hamazazpigarren oinarriaren arabera) eta egintza horiek ematen diren dataren artean (gehienak 2016. urtean zehar), arrazoi bera dela eta, hau da, lehiaketari uko egin izana, eta hori ez da inolako oztopoa izan adjudikazio horiek emateko.
Edonola ere, lehiaketari uko egitearen eraginpeko lizentziak ez dira libre geratu titularraren nortasun juridikoa azkentzeagatik, heriotzagatik edo gerora gertatutako ezgaitasunagatik, errebokazioagatik, titularrak uko egiteagatik edo zerbitzu-ematea zergapetzen duten tasak ez ordaintzeagatik ez eta emandako lizentzia iraungitzeagatik ere. kasu horietan 7/2010 Legearen 27.2 eta 5. artikuluek organo eskudunari betebeharra ezartzen diote adjudikazio-lehiaketa deitzeko, hiru hilabeteko epean gehienez ere.
Era berean, adierazi behar dugu lizentziak hamabost urteko epearekin ematen direla (7/2010 Legearen 28. artikulua eta 213/2011 Dekretuaren 17. artikulua). Horren ondorioz, epe horretan adjudikaziodunaren esperientzia, kaudimena edo bitartekoak alda badaitezke ere, lizentziak indarrekoa izaten jarraituko du, eta posible izango da hura xede duten negozio juridikoak burutzea, baina eskualdatzea edo errentatzea ere (7/2010 Legearen 29. artikulua), eta lizentzia iraungitzea arautua dago tasatutako kasu jakin batzuetan (7/2010 Legearen 30. artikulua).
Berrikuspenaren xede den egintzaren eraginpeko 15 lizentzien adjudikaziorako proposatutako erakundeen ikuspegitik, ezin da argudiatu fede txarrez jokatu dutenik, inola ere, eta begien bistakoa da egintzak kalte argia eragiten diela.
Horrela, aukera probetxugarria da haientzat beren oinarrizko eskubideak guztiz gauzatzea galarazi dien egintzaren deuseztasuna deklaratzea eta eskubide horiek berrezartzeko neurri egokiak abiaraztea egintza berrikusi gabe uztea baino. Azken kasu horretan beste erakunde batzuek lizentzien adjudikazioa lortzeko espektatiba baino ez litzateke zainduko, oinarri berak edo berriak dituen beste lehiaketa baten esparruan.
Interes publikoaren ikuspegitik, lehiaketari uko egiteko egintzaren ondoreen indarraldiari eusteak informazio-eskaintza eta emandako edukien pluraltasuna murriztea ekarriko luke, erabilgarri dauden lizentzia guztiak ez adjudikatzeagatik, eta horrela 7/2010 Legearen 27.2 artikulua urratuko litzateke, horren arabera erabilgarri dauden lizentzia guztiak aldi berean eskaini behar baitira.
Ofizioz berrikusteko prozedura izapidetzea.
Alegazio batzuetan eskatzen da adjudikazio-prozesu guztia berrikustea, balorazio-mahaiak hartutako erabaki batzuei dagokienez (irizpide batzuk baloratzean egindako akats batzuk). Horren harira, esan behar dugu ofiziozko berrikuspen-prozedura hau 2012-12-11ko uko egiteko Erabakiari baino ez diola eragiten, EAEANek dekretatutako eta Auzitegi Gorenak berretsitako deuseztasunean oinarrituta. Horrela, epai horien analisi juridikoa da orain aztergai dugun deuseztasun-deklarazioaren zutarria, bai eta berrikuspen-prozedura hau izapidetzeko muga ere.
Prozeduraren izapidetzeari dagokionez, berrikuspen-prozedura hasteko momentuan indarrean zegoen araudiaren arabera jokatu behar da, lehen esan dugun bezala, hau da, 39/2015 Legearen arabera. Zentzu horretan, 39/2015 Legearen 106. artikuluaren egungo idazkeran ez dago arau arloko zehaztasunik izapidetzeko prozeduraren inguruan, eta beraz berrikusteko egintza administrazio-prozedura erkidearen xedapenen arabera egin beharko da, berezitasun batekin: egin beharreko nahitaezko instrukzio-egintzen artean Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren aurretiazko irizpena jasotzea, hain zuzen.
Berrikuspen-prozeduretarako, honako hau zehazten du Auzitegi Gorenaren jurisprudentziak (besteak beste, 2001eko abenduaren 12ko epaia): auzitegi honen jurisprudentziak bi fase bereizi izan ditu, tradizionalki, ofiziozko berrikuspen-prozeduretan. Lehengoa espedientea irekitzea da, egokiak diren izapideen ondoren, Administrazioak «prima facie» erabakiko du berrikusteko eskatu den egintzak edo egintzek berrikuspena eragingo luketen akatsak dituzten edo ez. Baietz ondorioztatzen bada, bigarren fasea abiaraziko da. Orduan Estatu Kontseiluaren edo autonomia-erkidegoaren organo aholku-emaile baliokidearen irizpena eskatuko da eta egintza baliogabetzeko erabakia emandako irizpenaren araberakoa izango da.
Lehen fasean, gutxienez, instrukzio-egintza hauek burutu behar dira: irekitzea edo abian jartzea, txosten teknikoak egitea (beharrezkoak badira), txosten juridikoak egitea eta interesdunei entzunaldia ematea. Ondoren, prozedura ebazteko faseari ekingo zaio, tartean Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren irizpena dagoelarik. Horrek, nahitaezkoa izateaz gain, izaera gaitzailea dauka.
Bestalde, ofizioz hasitako prozeduretan, sei hilabete igarotzen badira ebazpenik eman gabe, prozedura iraungi egingo da.
Komeni da, hala ere, prozeduraren bi zehaztasun nabarmen xeheago azaltzea: Lehenik eta behin, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko Legeak (ekainaren 2ko 7/2016) xedatzen du Sailen aholkularitza juridikoen egitekoa dela ofiziozko berrikuspen-prozeduren ebazpen-proposamena prestatzea [4.e) artikulua]. Xedapen bera jasotzen du Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoaren Dekretuaren (apirilaren 25eko 144/2017) 42.d) artikuluak. Ondorioz, uko egiteko Erabakiaren deuseztasuna berrikusi eta, hala badagokio, deklaratzeko prozeduraren instrukzioa Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzaren Aholkularitza Juridikoari dagokio.
Bestalde, deuseztasuna deklaratzeko eskumena duen organoari dagokionez, autonomia-erkidegoaren eremuan ez badago ere 39/2015 Legearen 111. artikuluaren antzeko bat, atribuzio hori Jaurlaritzaren Legearen (ekainaren 30eko 7/1981) 18. artikuluaren arabera ondoriozta daiteke. Hori, gainera, koherentea da Gobernuaren egintzak berrikusteko erabakietan deuseztasuna, kaltegarritasun edo errebokazioa deklaratzen duena Gobernua bera izatearen ideiarekin, hura baita Euskadiko Autonomia Erkidegoko administrazioaren antolakuntzaren goreneko organoa.
Berrikuspen-prozedura gauzatzeko izapide hauek egin dira:
– Gobernu-kontseiluak, 2018ko urtarrilaren 23ko bilkuran, dokumentu hau ofizioz berrikusteko prozedura hasteko Erabakia onetsi zuen: Gobernu-kontseiluaren 2012ko abenduaren 11ko erabakia, zeinaz uko egiten baitzaio frekuentzia-modulazioa duten uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak emateko lizentziak esleitzeko lehiaketari.
– Gobernu-kontseiluaren 2018-01-23ko Erabakia 29. zenbakidun EHAAn argitaratu zen 2018ko otsailaren 9an, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren urtarrilaren 26ko 38/2018 Ebazpenaren bidez. Era berean, Erabaki hori lizentziak emateko 2012ko lehiaketan parte hartu zuten enpresa guztiei jakinarazi zitzaien, eta hamabost eguneko epea eman zitzaien egoki jotzen zituzten alegazioak aurkez zitzaten. Aldi berean, jendaurreko informazioaren izapidea ireki zen, Administrazio honen oholtza elektronikoaren bitartez.
– Lizentziak emateko lehiaketako interesdunei emandako alegazio-epean, jarraian zerrendatutako enpresa hauen alegazioak jaso dira telematikoki:
• Radioestudio SA.
• Iniciativas para el desarrollo de la comunicación SA.
• FM Nervión SA.
• Euskal Komunikabideen Hedapenerako Elkartea SA.
• Comunicación radiofónica televisión y prensa escrita Cantabria SL.
• Uniprex SAU.
• Eusko Media SL.
• Asociación Cultural Ameba Kultur Elkartea.
• Radio 7 SL.
• Radio Popular SA-Cope.
• Radio Estudio SA.
• GMC Business Group Marketing Audiovisual y Comunicación SL.
Gainera, Etorkinaren Kultura hedatzeko «Camino al Barrio» Elkarteak alegazioak aurkeztu ditu paperean.
Bestalde, Radio Estudio SAk eta Iniciativas para el desarrollo de la Comunicación SAk, beren alegazio-idatzietan, 2012an lehiaketaren oinarriak onartu zirenetik 2018an ofizioz berrikusteko ebazpen-proposamena eman arte izapidetutako administrazio-espediente guztia eskuratzeko eskaria egin dute. Espedientea Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzak duenez (hura baita izapidetu duen instantzia), eskariaren berri eman zaio.
Jendaurreko informazioaren izapidea dela eta, erakunde hauen alegazioak jaso dira paperean, postaz igorriak:
• Asociación Comunicaciones y Eventos Dance.
• Federación de Asociaciones Culturales Radiotelevisión Adventista España.
• Asociación Euskadiko Kultur Irrati Adventista Elkartea.
Alegazioak paperean aurkeztu dituzten erakunde guztiei jakinarazpenetarako bitartekoa aukeratzeko inprimakia igorri zaie, espediente elektronikoan alta emateko datuak eskatu zaizkie eta alegazioak modu elektronikoan aurkezteko eskatu zaie, pertsona juridikoek obligazioa baitute administrazio publikoekin elektronikoki komunikatzeko, hala xedatzen baitu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak (urriaren 1eko 39/2015) 14.2 eta 41.1 artikuluek, lege horren beraren 68.4 artikuluarekin lotuta. Edonola ere, aurkeztutako alegazio guztiak aztertu eta kontuan hartu dira ebazpen-proposamen hau idazteko orduan.
– Azkenik, ebazpen-proposamen hau eman aurretik, entzunaldia eman zaie lizentziak emateko lehiaketan parte hartu zuten erakunde interesdun guztiei, bai eta jendaurreko informazioaren izapidean alegazioak aurkeztu zituztenei ere, 39/2015 Legearen 82. artikuluan xedatutakoa betez. Berriz ere, alegazioak paperean aurkeztu dituzten erakundeei errekerimendua aurkeztu zaie alegazio horiek elektronikoki aurkez ditzaten, baina edonola ere bi bideetatik (postaz edo telematikoki) jasotako alegazio guztiak aztertu eta kontuan hartu dira.
– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2018ko maiatzaren 11n emandako Aginduaren bidez ofiziozko berrikuspen-espedientearen ebazpen-proposamena Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari igorri zitzaion.
– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko maiatzaren 22ko Aginduaren bidez, eten egin zen gobernu-kontseiluaren 2012ko abenduaren 11ko Erabakia (horren bidez, uko egiten zaio Euskal Autonomia Erkidegoan frekuentzia-modulazioa duten uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak emateko lizentziak esleitzeko lehiaketari) ofizioz berrikusteko prozedura ebazteko legezko gehieneko epea Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari 2018ko maiatzaren 18an irizpena eskatu zenetik txostena jaso arte. Horren berri eman zitzaien interesdunei, egoitza elektronikoan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta (2018ko ekainaren 8ko EHAA, 110. zk).
– 2018ko ekainaren 27an Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren osoko bilkurak gobernu-kontseiluaren 2012ko abenduaren 11ko Erabakia ofiziozko berrikuspenari buruzko nahitaezko aurretiazko irizpena eman du (Erabaki horren bidez, uko egiten zaio Euskal Autonomia Erkidegoan frekuentzia-modulazioa duten uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak emateko lizentziak esleitzeko lehiaketari).
– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko uztailaren 2ko Aginduaren bidez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren txostena jaso ostean, gobernu-kontseiluaren 2012ko abenduaren 11ko Erabakia ofizioz berrikusteko prozedura ebazteko legezko gehieneko epearen etendura kentzea adostu zen (Erabaki horren bidez, uko egiten zaio Euskal Autonomia Erkidegoan frekuentzia-modulazioa duten uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak emateko lizentziak esleitzeko lehiaketari). Horren berri eman zitzaien interesdunei, egoitza elektronikoan argitaratuta eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarira bidalita, bertan ere argitara zezaten.
Aurreko guztiari jarraikiz, gobernu-kontseiluaren 2012ko abenduaren 11ko Erabakiaren (horren bidez, uko egiten zaio Euskal Autonomia Erkidegoan frekuentzia-modulazioa duten uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak emateko lizentziak esleitzeko lehiaketari) deuseztasun-deklarazioa proposatzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen (azaroaren 26ko 30/1992) 62.1.a) artikuluaren eta Jaurlaritzaren Legearen (ekainaren 30eko 7/1981) 18.l) artikuluaren arabera, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren 2016ko abenduaren 23ko irizpena ikusi eta gero.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak proposatuta eta eztabaidatu eta gero, Gobernu-kontseiluak honako Erabaki hau onartzen du:
ERABAKIA
Lehenengoa.– Gobernu-kontseiluaren 2012ko abenduaren 11ko Erabakiaren deuseztasuna deklaratzea (Erabaki horren bidez, uko egiten zaio Euskal Autonomia Erkidegoan frekuentzia-modulazioa duten uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak emateko lizentziak esleitzeko lehiaketari).
Bigarrena.– Erabaki honen berri ematea interesdun orori, eta jakinaraztea administrazio-bidea amaitzen duela eta horren kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaioketela organo honi, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita edo, aukerako berraztertzeko errekurtso hori aurkeztu gabe, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezaketela Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.