EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-10-25 Aldizkari honetan argitaratua: 2018206

EDIKTUA, behin-behineko neurriei buruz bideratutako 4/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2018-09-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201805234
Maila: Ediktua
Azpeitiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 4/2018, behin-behineko neurriak.
Demandatzailea: Yahayra del Carmen Mendoza Ubeda.
Abokatua: Juan Arturo Hernandez Rodriguez.
Prokuradorea: Jose Ignacio Amilibia Ortiz de Pinedo.
Demandatua: Erick Raul Moreno Centeno.
Gaia: Behin-behineko neurriak.
Judizio horretan, autoa eman da 2018-09-25ean. Hona hemen epaitza:
XEDAPENAK
Baiesten ditut José Ignacio Amilibia Ortiz de Pinedo prokuradoreak Yahayra del Carmen Mendoza Ubeda andrearen izenean eta hura ordezkatuz eskatutako behin-behineko neurriak, Juan Arturo Hernández Rodríguez jaunaren aurkakoak. Horrenbestez, behin behineko erabaki hauek hartzen ditut:
– XXXXX adingabearen zaintza eta jagoletza Yahayra del Carmen Mendoza Ubeda amari esleitzen zaizkio.
– XXXXX adingabearen guraso-ahala amak bakarrik baliatuko du.
– Ez da bisita- eta komunikazio-erregimenik ezartzen zaintza ez duen aitaren alde.
– Erick Raúl Moreno Centeno demandatuak hilean 150 euro ordaindu beharko ditu bere alaba adingabearen aldeko mantenu-pentsio gisa, Pentsioa aurretiaz ordaindu beharko du, hilabete bakoitzeko lehenengo bost egunen barruan, XXXXX kontu korrontean, edo Yahayra del Carmen Mendoza Ubera andreak horretarako izendatzen duen beste kontu batean. Pentsio hori urtero eguneratuko da Estatistikako Institutu Nazionalak edo haren ordezko erakundeak argitaratutako KPIren aldaketen arabera.
Bi gurasoek erdibana ordainduko dituzte aparteko gastuak, eta aitak mantenu-pentsioa ordaintzen duen kontuan ordainduko du dagokion zatia, amak fakturak aurkeztu ondoren. Aparteko gastutzat hartuko dira adingabearen osasunerako eta prestakuntzarako beharrezkoak direnak baina ezohikoak direnak, esaterako:
– Beharrezkoak izanik, Gizarte Segurantzak estaltzen ez dituen gastu medikoak, hala nola tratamendu psikologikoak, ortodontzia, betaurrekoak, lentillak eta gainerako protesi ortopedikoak.
– Seme-alaben erdi- edo goi-mailako ikasketetatik eratorritako gastu guztiak, mantenu-gastu hutsak direnak izan ezik, eta ikasketa horiek bukatu arte behar dituzten liburuen gastuak, derrigorrezko hezkuntzakoak barnean direla.
– Seme-alaben eskola-premietatik eta premia akademikoetatik eratortzen direnak, eta, gainera, kirol- eta kultura-jarduerekin edo laguntza-klaseekin lotutako edozein gastu, aurretik justifikatuta. Horretarako, bi gurasoek ados egon behar dute kontzeptuarekin, salbu eta urgentzia-kasuetan adostasuna lortzea posible ez bada.
– Kanpamentuak eta udalekuak.
– Garraio-kostua, baldin eta alaba adingabeak familiaren etxebizitzan bizitzen jarraitzen badu; halaber, derrigorrezko hezkuntza bukatu ondoren, edozein eratako ikasketak egiteko familiaren etxebizitza dagoen herritik kanpo bizitzeak eragindako gastuak.
– Matrikula-kostua, liburuena eta edozein eratako ikasketak egiteko beharrezkoa den materialarena, behin derrigorrezko hezkuntza bukatuta, betiere.
Alderdi bati ere ez zaio ezartzen prozesuko kosturik.
Ebazpen hau irmoa da, eta haren aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik.
Jakinaraz bekie alderdiei.
Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.
Epailearen sinadura. Justizia Administrazioaren letraduaren sinadura.
Demandatuak, Erick Raul Moreno Centeno jaunak, egun bizilekua non duen ez dakigunez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan agindutakoaren arabera (PZLb).
Demandatu auzi-iheslariak ezin du errekurtsorik aurkeztu ebazpen horren aurka.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Azpeitia (Gipuzkoa), 2018ko irailaren 27a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.