EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-10-24 Aldizkari honetan argitaratua: 2018205

ERABAKIA, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2018ko uztailaren 19ko bilkuran hartua, «Arabako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra, 2016» txostena behin betiko onesten duena.

Xedapenaren data: 2018-07-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201805204
Maila: Akordioa
Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2018ko uztailaren 19an egindako bilkuran
ERABAKI DU:
«Arabako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra, 2016» txostena behin betiko onestea, erabaki honen eranskin modura ageri dena.
HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 artikuluak aurreikusten duena betez, txostenaren ondorioak dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratzeko xedatzea.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 19a.
HKEEren lehendakaria,
JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.
HKEEren idazkari nagusia,
JULIO ARTETXE BARKIN.