EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-10-24 Aldizkari honetan argitaratua: 2018205

990/2018 EBAZPENA, urriaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez hautaketa-prozesuko batzordea izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko Galdakao-Usansolo Ospitaleko Prestakuntza Sanitario Espezializatuaren ikasketa-buruaren eginkizunak lehiaketa bidez betetzeko.

Xedapenaren zenbakia: 201800990
Xedapenaren data: 2018-10-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201805202
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/08/21ean argitaratutako 2018/07/23ko 201800752 EBAZPENA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 3ko 989/2018 Ebazpenak aldatzen duen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 23ko 752/2018 Ebazpenaren bidez (abuztuaren 21eko EHAA, 160. zk.), deialdia egiten da Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko Galdakao-Usansolo Ospitaleko Prestakuntza Sanitario Espezializatuaren ikasketa-buruaren eginkizunak lehiaketaren bidez betetzeko.
Aipatutako ebazpenaren 6. apartatuan ezarritakoaren arabera, eta Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-prestakuntza espezializatuko sistema antolatzeko den 34/2012 Dekretuaren 16.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak izendatuko du Hautaketa Batzordea.
Adierazitako guztiagatik, langileen alorrean indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hautaketa-prozesuko batzordea izendatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko Galdakao-Usansolo Ospitaleko Prestakuntza Sanitario Espezializatuaren ikasketa-buruaren eginkizunak lehiaketa bidez betetzeko. Batzordeak honako kide hauek izango ditu:
Presidentea: Jon Guajardo Remacha.
1. mahaikidea: Jose Luis del Cura Rodríguez.
2. mahaikidea: Ana Sáez Fernández.
3. mahaikidea: Sonia Velasco del Castillo.
4. mahaikidea: Sebastián Martín Moreno.
Idazkaria: Francisco Javier Andechaga Vivanco.
Bigarrena.– Ebazpen honek eman den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 5a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.