EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-10-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2018201

EBAZPENA, 2018ko urriaren 4koa, Osasuneko sailburuordearena; horren bitartez, diru-laguntzak ematen dira GIB/hiesa, C hepatitisa eta sexu transmisiozko infekzioak prebenitzea eta kontrolatzea xede duten eta Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten duten ekimen sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2018-10-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201805104
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/05/24an argitaratutako 2018/05/15eko AGINDUA [201802755]

Osasuneko sailburuaren 2018ko maiatzaren 15eko Aginduak GIB/hiesa, C hepatitisa eta sexu transmisiozko infekzioak prebenitzea eta kontrolatzea xede duten eta Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten duten ekimen sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako laguntzetarako deialdia egin zuen. Agindu horren bidez xedatu zen laguntza horiek Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez emango zirela, horretarako Osasuneko sailburuak izendatutako balioeste-batzordeak egindako proposamena kontuan hartuta.
Batzorde horrek bilera egin du 2018ko urriaren 2an, eta, han egindako proposamena kontuan hartuta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Taula honetan ageri diren elkarteei bertan jasota dauden diru-laguntzak ematea:
Bigarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beraz, beronen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 4a.
Osasuneko sailburuordea,
IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.