EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-10-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2018201

EBAZPENA, 2018ko irailaren 26koa, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez formulatzen baita Leioako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketari buruzko ingurumen-txosten estrategiko bat, ikastetxeetarako eta 24c Sakoneta Hutsik eremurako dena.

Xedapenaren data: 2018-09-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201805101
Maila: Ebazpena
AURREKARIAK
2018ko martxoaren 23an, Leioako Udalak ikastetxeetarako eta 24c Sakoneta Hutsik eremuko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren aldaketaren ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura hasteko eskaera bete zuen. Eskabidearekin batera, zenbait dokumentu aurkeztu ziren, hala nola planaren zirriborroa eta ingurumen-dokumentu estrategikoa, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 29. artikuluan ezarritako edukia zutela. Gainera, ingurumen-dokumentu estrategikoan, dokumentu hori egin duten pertsonak aipatzen dira, sinatuta dago eta amaiera-data dauka.
Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 30. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, 2018ko ekainaren 13an kontsulta-izapidea egiten hasi zitzaien Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzaren eraginpeko administrazio publikoei eta interesdunei, egoki ikusten zituzten oharrak egin zitzaten, oinarritzat har bailitezke ingurumen-organo horrek bere ingurumen-txosten estrategikoa formulatzeko eta, beharrezkotzat joko balitz, ingurumen-inpaktu estrategiko arruntaren ebaluazioa egiteko. Iritzi horiek aintzat hartuko dira zehazteko nolako zabalera, xehetasun maila eta zehaztasuna izan behar duen ingurumen-azterlan estrategikoak. Zehazki, kontsulta egin zitzaien Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzari eta Osasun Publikoaren eta Adikzioen Bizkaiko Zuzendariordetzari (biak Eusko Jaurlaritzakoak dira), Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzari, Kultura Zuzendaritza Nagusiari, Azpiegiturak eta Lurralde Garapena sustatzeko Zuzendaritza Nagusiari (hiru horiek Bizkaiko Foru Aldundikoak dira) eta Bizkaiko Ekologistak Martxan elkarteari.
Era berean, Leioako Udalari izapidea hasiko zela jakinarazi zitzaion.
Halaber, espedientean jasota dagoen dokumentazioa eskuragarri egon zen Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren webgunean, interesdunek egoki ikusten zituzten ingurumen arloko oharrak egiteko aukera izan zezaten.
Behin ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 30. artikuluan ezarritako epea amaituta, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren, Kultura Zuzendaritza Nagusiaren eta Azpiegiturak eta Lurralde garapena sustatzeko Zuzendaritza Nagusiaren (azken bi horiek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Zuzendaritzakoak dira) txostenak jaso dira, eta espedientean bertan islatu da haien emaitza.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 1. artikuluan ezarritakoaren arabera, lege horren xedea da ingurumenean ondorio esanguratsuak izan ditzaketen plan, programa edo proiektuen ingurumen-ebaluazioa arautuko duten oinarriak ezartzea; era horretan, ingurumenaren babes-maila handia bermatuko da, garapen jasangarria sustatzeko helburuarekin.
Era berean, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 42. artikuluaren arabera, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioek era egokian bermatuko dute, besteak beste, plangintza-prozesuaren lehen faseetan egingo dela ingurumen-efektuen analisia, betiere, aukerarik egokienak hautatzeko asmoz, eta aintzat hartuta hor gauzatuko diren jardueren metatze- eta sinergia-ondorioak.
Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 6.2 artikuluan jasotako kasuen artean dago Leioako ikastetxeei eta 24c Sakoneta Hutsik hirigintza-eremuari dagokion Leioako Hiri Antolamenduko Plan Orokorra aldatzea; izan ere, artikulu horretan ezartzen da zein diren ingurumen-organoak egindako ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatutik pasatu behar diren plan eta programak, honako hauek zehazteko: planak edo programak ez duela eragin nabarmenik ingurumenean, ingurumen-txosten estrategikoan ezarritakoaren arabera, edo plan edo programen gaineko ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoa egin beharra, haiek ingurumenerako eragin nabarmenak ekar litzaketelako. Ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua egiteko prozedura 29. artikulutik 32. artikulura bitartean arautzen da, abenduaren 9ko 21/2013 Legearen V. eranskinean ezarritako irizpideen arabera.
Aztertuta geratu dira Planaren ingurumen-ebaluazioaren espedienteko txostenak eta dokumentazio teknikoa, eta kontuan hartu da ingurumen-dokumentu estrategikoa zuzena dela eta indarreko araudian ezarritako alderdiekin bat datorrela. Horrenbestez, txosten horiek aintzat hartuta, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak –ingurumen arloko organo eskuduna den aldetik otsailaren 27ko 3/1998 Legearen eta Ingurumen eta Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuaren arabera– judizio-elementu nahikoa dauka, eta, beraz, ingurumen-txosten estrategiko hau ematen du, zeinak Planaren proposamenean ingurumen arloko alderdiak sartzearen alde egiten baitu eta Plana aplikatzearen ondorio adierazgarrien aipamena jasotzen baitu, baita sartu behar diren azken oharrak ere, soilik ingurumen arlokoak.
Hauek guztiak aztertu dira: 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko Ingurugiroa Babestekoa; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; 77/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzkoa, eta aplikatzekoak diren gainerako arauak. Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Leioako Hiri Antolamenduko Plan Orokorra ikastetxeetan eta 24c Sakoneta Hutsik eremuan aldatzeari buruzko ingurumen-txosten estrategikoa formulatzea (aurreratzean HAPOaren aldaketa), Leioako Udalak sustatua, jarraian adierazten diren zehaztapenekin:
A) Planaren deskribapena: helburuak eta jarduketak.
HAPOaren aldaketak udalerriko 6 eremuri eragiten die (Artatza, Irlandesas ikastetxea, ikastetxe ingelesa, Leioandi, Barandiaran goikoa, Sakoneta), eta xede hauek ditu: udalerrian dauden ikastetxetako batzuk handitu eta hobetzea eta Sakonetako hirigintza-eremua berrantolatu eta berritzea, neurri batean bi ikastetxeri lotuta dagoena.
Hauek dira eremu bakoitzerako aurreikusitako jarduerak:
1. eremua: Artatza (1.071,09 m
2. eremua: Irlandesas ikastetxea (4.343,67 m
3. eremua: Ikastetxe ingelesa (909,59 m
4. eremua: Leioandi (7.941,42 m
5. eremua: Barandiaran goikoa (3.528,44 m
6. eremua: Sakoneta (53.601,61 m
Alde batetik, San Jose auzoa dago: eremu horren kudeaketa autonomo eta pribatua proposatzen da jarduketa isolatu bidez. 24D eremua - San Jose izena izango du.
4.672,83 m
Bestalde, gainerako lurzoruak: eremu horien kudeaketa autonomo eta pribatua proposatzen da jarduketa integratu bidez. 24A eremua Sakoneta Hutsik izena mantenduko du. Eremu horretarako, antolamendu hau proposatzen da:
– Espazio libre eta berdeguneen tokiko sistema gisa konfiguratutako parke-plaza berria, 9.000 m² baino apur bat gehiago izango dituena.
– Funtzio anitzeko udal-ekipamendu berria.
– 2.700 m² bat handitzea Ikastola Altzaga LHHI ikastetxe publikoko patioen azalera.
– Anbulatorioaren plazan hasi eta Ikea Barri plazaren inguruko eraikinak Independentzia kalekoekin lotuko dituen oinezkoentzako kale bat egitea.
– Ibilgailuentzako kale berri bat egitea, Aldapabarrena eta Sabino Arana kaleak lotuko dituena eta Independentzia kalearekiko paraleloan joango dena, hiriguneko zeharkako konexioa hobetzeko (Aldapabarrena-Libano). Kale berri hori zentzu bakarrekoa izango da printzipioz eta bateriako aparkamenduak izango ditu alde bietan. Horrez gain, aparkaleku-poltsa berri bat egingo da, 125 bat plaza berrirekin.
– Irakaskuntzarako ekipamendu-lurzati pribatu berri bat egitea Karitateko Mesedeetakoak ikastetxearen ondoan, beste eremu batzuetan bezalaxe, eskola-instalazioak handitzeko.
– Bizitegi-erabilerarako lau eraikin berri egitea (398 etxebizitza):
• P1 eraikina: 161 babes-etxebizitza inguru izango lituzke zazpi solairutan.
• P2 eta P3 eraikinak: Ikea Barri plaza eta Independentzia kalea lotuko dituen oinezkoentzako kalea osatuko dute. Gutxi gorabehera 100 eta 125 etxebizitza izango lituzkete hurrenez hurren zazpi solairutan. Aldapabarrena kalearen eta P2 eraikinaren artean tokiko espazio libre eta berdegune sistemako eremu berri bat sortuko da, 3.629,44 m
• P4 eraikina: Indarrean dagoen planean bezalaxe, eraikin hori egon badagoen eraikin baten erremate gisa planteatzen da, eta Sakoneta kalerantz irekita dagoen U itxurako etxe-uhartea osatuko du. Gutxi gorabehera, lau solairu altuko 12 etxebizitza izango lituzke, eta beheko solairuan lokal komertzialak egongo lirateke. Are gehiago, lokal komertzialak izango dituen eraikin bakarra izango da.
Eremuen ezaugarri nagusiak. Ingurumen-inpaktu esanguratsu posibleak
Eremu horiek guztiak Leioako udalerriko hainbat auzotan zehar daude sakabanatuta. Kasu guztietan, eremu horiek neurri handi batean edo beren osotasunean daude oso eremu urbanizatu eta eraldatuetan, eta ez daukate ingurumena babesteko araubideren baten mende dagoen espaziorik, Natura 2000 Sarea, esaterako, edo natura-balioagatik esanguratsua den elementurik; ez eta ondare historikoaren katalogoan bildutako kultura-elementu nabarmenik ere.
4. eremua (Leioandi) urbanizatuta ez dagoen arren, oso eraldatuta dago. Ondoan dagoen errepideko obretatik sortutako ezponda bat dauka eta baita obra horretatik eta beste batzuetatik datozen betegarriak ere. Era berean, eremu horren erdialdetik igarotzen da errepidetik datozen jariatze-urak biltzeko zorroten mailakatua.
HAPOaren aldaketaren xede diren eremuetatik ez da ur-ibilgurik pasatzen. Ez dago uholde-arrisku handia duen eremurik, ez eta kutsadurarekiko kalteberatasun handia edo oso handia duen akuiferorik ere.
Orokorrean hiri-eremuei eta bide ertzei lotutako landaredia erruderal nitrofiloa da nagusi, eta espezie aloktono inbaditzaileak daude eremu batzuetan.
Ez dago interes geologikoko zonalderik eremu horietan.
Ikerketaren xede izan diren eremuetan ez dago lurzorua bereziki kutsatzen duten jarduerak jasan dituen lurzorurik.
Ebaluazioan aurkeztutako dokumentazioari jarraikiz, analizatutako 6 eremuetan gainditzen dira kalitate akustikoaren helburuak (KAH) egungo egoeran eta proiektatutako jarduketen ondorengo egoeretan.
3. eremua (ikastetxe ingelesa) BI-637 errepidearen zortasun akustikoko eremuan dago oso-osorik, baita 6. eremuaren zati bat ere (Sakoneta). 5. eremua (J.M Barandiaran goikoa BHI) BI-2731 errepidearen zortasun akustikoko eremuan dago.
Proiektatutako jarduketen eta planaren eraginak jasango dituzten eremuen ezaugarriak ikusita, a priori kontsideratzen da inpakturik esanguratsuenak proposatutako erabileren eta jarduketa-esparruen arteko bateragarritasunarekin egongo direla loturik, bereziki honako hauek: obren egikaritzetik datozenak, besteak beste, hondakinak sortzea edo igorpen atmosferikoak eta emisio akustikoak egitea, landaredia desagerraraztea, espezie aloktono inbaditzaileak zabaltzeko arriskua, hiritarrei eragindako eragozpenak, etab.
Neurri babesle, zuzentzaile eta konpentsatzaileak: ingurumen-txosten estrategikoak HAPOaren aldaketa garatu aurretik hartzeko zenbait neurri babesle biltzen ditu, baita eraikuntza- eta ustiapen-faserako batzuk (lurzorua eta urak babestera, partikulen isuriak murriztera, hondakinak kudeatzera, zaratek eta isuri atmosferikoek eragindako eragozpenak murriztera, etab. zuzendutako neurriak) eta KAHk ez betetzeagatiko jarduketekin erlazionatutako beste batzuk ere.
B) Proposatutako planaren ezaugarriak aztertu ondoren, eta abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 31. artikuluarekin bat etorriz, lege horren V. eranskinean ezarritako irizpideak aztertu dira, Planak ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta behar duen ala ez zehazteko.
1.– Planaren ezaugarriak. Honako alderdi hauek hartu dira kontuan:
a) Planak zer neurritan ezartzen duen proiektuetarako esparrua. HAPOak ez dauka baldintzatzailerik, besteak beste, kokapenari, ezaugarriei, neurriei eta funtzionamenduari dagokienez, proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko legedian zerrendatutako kategorietako baten batekoak diren proiektuak etorkizunean baimentzeko.
b) Zenbaterainoko eragina duen Planak beste plan edo programa batzuetan. HAPOaren aldaketa bat dator eremuari eragiten dioten plan eta programekin. Ez da antzeman bateraezintasunik hierarkikoki goragoko planeamenduarekin. EAEko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroekin (LAG), Bilbo Metropolitarraren Alde Funtzionaleko Lurraldeko Plan Partzialarekin (LPP), zenbait Lurralde Plan Sektorialekin (LPS) eta hainbat organismok eta erakundek garatutako planekin eta estrategiekin egon litezkeen bateraezintasunak aztertu dira, eta, horrez gain, kontuan hartu dira HAPOaren aldaketa garatu ahal izateko instrumentu horiek jasotzen dituzten zehaztapenak.
c) Planaren egokitasuna ingurumenari loturiko kontsiderazioak integratzeko, bereziki garapen jasangarria sustatzeko. Hain zuzen, HAPOaren aldaketa-proposamenetako bat da udalerriko berdeguneak zabaldu eta elkarrekin konektatzea, etxebizitza eta erabilera berrietarako erabiltzea urbanizatutako lurzoruak eta eraikin ez oso eskuragarriak dituzten eremuak berritzea eta berrantolatzea, besteak beste, eraikuntzan akatsak, isolamendu terminoan arazoak, etab., baldin badituzte.
d) Planarekin erlazionatutako ingurumen-arazo esanguratsuak: xedapen honetako aurreko apartatuetan aipatu bezala, aurreikusitako inpakturik esanguratsuenak proposatutako erabileren eta jarduketa-esparruen arteko bateragarritasunarekin egongo dira loturik, bereziki honako hauek: obren egikaritzetik datozenak, besteak beste, hondakinak sortzea edo igorpen atmosferikoak eta emisio akustikoak egitea, landaredia desagerraraztea, espezie aloktono inbaditzaileak zabaltzeko arriskua, hiritarrei eragindako eragozpenak, etab.
Dena den, ez da hauteman Plana gauzatzearen ondoriozko ingurumen-arazo adierazgarririk, betiere baldin eta arlo honetan proposatutako jarduketa eta ekintzak egun, besteak beste, honako arloetan indarrean dauden araudiei jarraikiz egiten badira: segurtasuna eta osasuna, ingurumena, natura-ondarea, kultura-ondarea, paisaia, kutsadura akustikoa eta urak.
e) HAPOaren aldaketa egokitzat jotzen da ingurumenaren arloko legeria –Europakoa nahiz Espainiakoa– txertatzeko.
2.– Ondorioen eta eragina jasan lezakeen eremuaren ezaugarriak
Ondorioen eta eragina jasan lezakeen gunearen ezaugarriei dagokienez, HAPOaren aldaketaren zehaztapenak kontuan izanik, ez da aurreikusten ingurumen-ondorio adierazgarririk izango denik HAPOa gauzatzearen ondorioz, baldin eta indarrean dagoen araudiak ezarritakoa betetzen bada.
3.– Neurri babesle eta zuzentzaileak indarreko araudiaren arabera gauzatuko dira, ingurumen-txosten estrategikoa formulatzen duen Ebazpen honetan adierazitakoarekin bat, eta, aurrekoaren aurkakoa ez den orotan, ingurumen-dokumentu estrategikoan eta Leioako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean jasotakoarekin bat etorriz.
Besteak beste, neurri hauek hartu beharko dira:
– Proiektua gauzatzean, obrako langileek jardunbide egokien gida bat erabil dezaten ahalegindu behar da.
– Dagoen landaredia babestea: ahal dela, eremuan dauden eta interesekoak diren berdeguneak bere horretan utziko dira.
• Obraguneak zedarritu egingo dira, landarediari ahalik eta gutxien eragiteko.
• Natura-interesekotzat jotako zuhaitzen bat kendu behar bada, zuhaitz hori birlandatzeko aukera kontuan hartuko da beti. Horretarako, zuhaitz horiek ezin hobeto kontserbatu beharko dira, behin betiko lekuan birlandatu arte.
• Gomendatzen da kontsulta egitea organo eskudunari, HAPOaren aldaketaren jarduera-esparruan dauden landare-espezie inbaditzaileak desagerrarazteko helburua duten neurriak hartzeko.
– Hondakinen sorrera eta kudeaketa: obrak egin bitartean sortutako hondakin guztiak eta indusketaren, eraispenen eta garbiketa-kanpainaren soberakinak kudeatzeko, uztailaren 28ko 22/2011 Legean (hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzkoa) eta berariazko araudietan aurreikusitakoa beteko da.
• Eraikuntza- eta eraispen-hondakinen kudeaketa arautzeko ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuan xedatutakoaren arabera kudeatuko dira eraikuntza- eta eraispen-hondakinak.
• Hondakin arriskutsuentzako ontzietarako, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako arauak bete beharko dituzte (hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko oinarrizko araudia onartzen du dekretu horrek); itxita egongo dira baimendutako kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.
• Olio erabiliak, berriz, industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan eta EAEn erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan xedatutakoaren arabera kudeatuko dira.
• Lurren eta soberakinen kudeaketa: obretan indusketa-soberakinak sortzen badira, baimendutako soberakin-biltegira eraman eta indarreko legediaren arabera kudeatuko dira.
• Induskatutako lurzoruak kontrolatzea: espedientean dagoen dokumentazioarekin bat etorriz, kanpo-materialak eman eta materialak ateratzea behar ez duen lur-mugimendu orekatua aurreikusi da. Dena den, hori ez bada aurreikusitakoaren arabera gauzatzen, Leioako Udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazi beharko zaizkie lur susmagarriak hautemateagatiko kutsadura-arrasto guztiak, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22.2 artikulua betetzeko.
– Airearen kalitatea eta kalitate akustikoa babestea:
• Aurkeztutako proposamenak jasotzen dituen eremu guztietan gainditzen dira kanpoko ingurumarietan ezarritako kalitate akustikoaren helburuak (KAH), baita ekonomikoki eta teknikoki egingarriak diren zuzenketa-neurriak hartu ostean ere. Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 212/2012 Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen duenari jarraikiz, ezin izango dira exekutatu garapen urbanistiko berriak kanpoko ingurumarian kalitate akustikoaren helburuak betetzen ez direnetan, hargatik eragotzi gabe 43. eta 45. artikuluetan ezarritakoa.
• HAPOaren aldaketaren xede diren hainbat eremu foru-errepideetako zortasun akustikoaren eremuetan daude, eta, beraz, eremu horietan gauzatu beharreko edozein jarduketak azpiegitura horiek organo kudeatzaileak emandako nahitaezko txostena izan beharko du.
• Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren 22. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, zonakatze akustiko, kalitate-helburu eta emisio akustikoei dagokienez, obrak egitean erabiliko diren makinak egokitu egin beharko dira kanpoan erabiltzeko makinen emisio akustikoei buruz indarrean dagoen araudian ezarritako aginduetara, eta, bereziki, egokitu beharko dira, hala badagokie, Kanpoan erabiltzeko makinek ingurumenean sortzen dituzten emisio akustikoak arautzen dituen otsailaren 22ko 212/2002 Errege Dekretuan (apirilaren 28ko 524/2006 Dekretuak aldatu du) eta arau osagarrietan ezarritakora.
• Halaber, eguneko lan-ordutegian jardungo da, eta kamioiek obran sartu eta irteteko erabiltzen dituzten bideak garbi mantendu beharko dira; horretarako, presioko ura edo erraztatzeko makina mekanikoak erabiliko dira.
• Lorategietako jardueretan, bertako biodibertsitatea sustatzeko jarduerak bultzatuko dira, jasangarritasun-irizpideak lehenetsiz praktikan jarri bitartean, espezie inbaditzaileak sartzeko arriskua murrizteko. Horretarako, «Lorategi eta berdegune jasangarriak diseinatzeko eskuliburua» argitalpenean jasotako gomendioak eta neurriak erabiliko dira. Eskuliburu hori Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak kaleratu zuen (http://www.ihobe.eus/Publicaciones/Ficha.aspx?IdMenu=97801056-CD1F-4503-BAFA-F54FA80D9A44&Cod=EC1F62B8-A941-4C9A-9280-E4202E656A69&Idioma=eu-ES).
– Eraikingintza eta eraikuntza jasangarria: 2020ko IV. Ingurumen Esparru Programak eraikingintza eta eraikuntza jasangarriagoa sustatzea ezarri zuen lehentasun gisa, baliabideak euren bizi-ziklo osoan erabiltzea eta ostean ere sortutako hondakinak aprobetxatzea lehenetsiz [2017rako lehentasuna]. Horrenbestez, kontuan izan beharko dira eraikuntza jasangarriko gidetan jasotako gomendioak, eraikinetan energia-aurrezpena eta efizientzia bultzatzeko, bai eta energia berriztagarriak sustatzeko ere. Neurri horiek, gutxienez, alderdi hauetan eragin beharko dute:
• Materialak. Lehengai ez-berriztagarrien kopurua murriztea.
• Energia. Berriztagarriak ez diren iturrien bidez sortutako energia kopurua edo/eta kontsumoa murriztea.
• Edateko ura. Edateko uraren kontsumoa gutxitzea.
• Ur grisak. Ur gris gutxiago sortzea.
• Atmosfera. Gas, hauts, bero eta argi gutxiago igortzea.
• Barne-kalitatea. Barruko airearen kalitatea, erosotasuna eta osasungarritasuna hobetzea.
Bigarrena.– Leioako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren ikastetxeetako eta 24c Sakoneta Hutsik eremuko aldaketak ingurumenean ondore kaltegarri esanguratsurik izango ez duela zehaztea, ingurumen-dokumentu estrategikoan eta ingurumen-txosten estrategiko honetan ezarritakoari jarraikiz, eta horrenbestez, ez zaiola ingurumen-ebaluazio arruntik egingo.
Hirugarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Leioako Udalari.
Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea. Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 31.4 artikuluak ezarritakoaren arabera, ingurumen-ebaluazio estrategikoak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta lau urteko gehieneko epean, indarraldia galduko du eta berezko dituen efektuak sortzeari utziko dio, Leioako ikastetxeei eta 24c Sakoneta Hutsik eremuari dagokien Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa onartzen ez bada. Kasu horretan, berriro hasi beharko da planaren ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 26a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
IVAN PEDREIRA LANCHAS.