EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-10-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2018201

EBAZPENA, 2018ko urriaren 1ekoa, Gazteriako zuzendariarena, zeinaren bidez ezagutzera ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren 2018. urteko ediziorako onartutako proiektuen zerrenda.

Xedapenaren data: 2018-10-01
Hurrenkenaren zenbakia: 201805100
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/12/19an argitaratutako 2017/12/13ko AGINDUA [201706091]

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2017ko abenduaren 13ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Euskadiko Gazteak Lankidetza» programaren 2018. urteko ediziorako proiektuak aurkezteko deialdia egiten zaie garapen-lankidetzarako entitateei. Agindu hura 2017ko abenduaren 19an eman zen argitara, EHAAn.
Agindu haren 8.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, Gazteriako zuzendariak, Balioespen Batzordearen proposamena ikusita, ebazpen bat emango du eta bertan agertuko da hautatu eta hautatu gabeko proiektu eta profil guztien zerrenda.
Agindu horren 8.1 artikuluan xedaturikoa betez, Balioespen Batzordearen proposamena ikusita, Gazteriako zuzendariak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren 2018. urteko ediziorako aurkezturiko proiektuak onartzen dituen ebazpena eman zuen, 2018ko uztailaren 19an. Horretaz gainera, ebazpenean jasota dago onartu ez diren proiektuak.
Gazteriako zuzendariaren ebazpenaren berri emango zaie banan-banan interesdun guztiei. Horretaz gainera, aginduaren 8.4 artikuluan xedaturikoari jarraituz, onartutako proiektuen zerrenda agertuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jende guztiak horren berri izan dezan.
Ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehen artikulua.– Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Euskadiko Gazteak Lankidetza» programaren 2018. urteko ediziorako onartutako proiektuen eta profilen zerrenda (ikus I. eranskina), jende guztiak horren berri izan dezan. Proiektu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko garapen-lankidetzarako entitateek aurkeztu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Euskadiko Gazteak Lankidetza» programaren 2018. urteko ediziorako, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2017ko abenduaren 13ko Aginduaren babespean (2017ko abenduaren 19ko EHAA).
Bigarren artikulua.– Argitara ematea, jende guztiak horren berri izan dezan, onartu ez diren proiektuen eta profilen zerrenda (ikus II. eranskina),
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 1a.
Gazteriako zuzendaria,
ANDER AÑIBARRO MAESTRE.