EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-10-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2018199

EDIKTUA, 2018ko urriaren 2koa, Gizarte Politiketako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baitira laguntza ekonomikoei buruzko espedienteen gaineko gora jotzeko errekurtsoen ebazpenak.

Xedapenaren data: 2018-10-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201805064
Maila: Ediktua
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, interesdunek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzaten, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan.
Horretarako, interesdunei jakinarazten zaie zerrendako espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzan eskura ditzaketela (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Ebazpen horiek amaiera eman diote administrazio-bideari, eta haien aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hileko epean; guztia ere, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoaren arabera.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 2a.
Gizarte Politiketako sailburuordea,
LIDE AMILIBIA BERGARETXE.