EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-10-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2018198

IRAGARKIA, Fagor Arrasate Koop. E. (kooperatiba bereganatzailea) eta Reingeniería, Desarrollos e Innovaciones en Tecnología de los Metales SLU (sozietate bereganatua) entitateen arteko xurgapen bidezko bat egiteari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2018-09-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201805040
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen (aurrerantzean, «EKL») 79.6 artikuluak eta Merkataritza Sozietateen Egitura Aldaketei buruzko apirilaren 3ko 3/2009 Legearen (aurrerantzean, «MSL») 43. artikuluak ezarritakoaren arabera, jakinarazten da 2018ko irailaren 27an Fagor Arrasate Koop. E.ren Ohiko Batzar Orokorrak eta Reingeniería, Desarrollos e Innovaciones en Tecnología de los Metales SLU-ren bazkide bakarrak, legeak eta estatutuek exijitzen dituzten gehiengoekin, bi entitateak bat egiteko erabakia hartu dutela. Bat-egitea Fagor Arrasate Koop. E.k Reingeniería, Desarrollos e Innovaciones en Tecnología de los Metales SLU xurgatuz egingo da. 2018ko maiatzaren 31n itxitako bat-egite balantzeak onartu dira, kontu-auditoreen egiaztapenarekin, eta bat-egite akordioa 2018ko irailaren 10ean Euskadiko Kooperatiben Erregistroan eta 2018ko irailaren 13an Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan gordailatutako bat-egite proiektura egokitu da. Horiek horrela, Reingeniería, Desarrollos e Innovaciones en Tecnología de los Metales SLU likidatu gabe desegin da eta bere ondarea osorik eta titulu unibertsalez eskualdatu da Fagor Arrasate Koop. E.ra.
EKL-ren 80. artikuluan ezarritakoaren arabera, jakinarazten da kooperatibatik bereizteko eskubidea dutela bat egitean parte hartu duten kooperatibetan erabaki horren aurka bozkatu duten bazkide guztiek, bai eta, Batzar Orokorrean egon ez ,diren eta bat-egite akordioaren azken iragarkia egiten denetik berrogei eguneko epean, beren desadostasuna administratzaileei idatziz adierazi dieten bazkideek ere.
Adierazten da, orobat, bat-egitean parte hartu duten entitateen hartzekodunek aurka egiteko eskubidea dutela, EKL-ren 81. artikuluan eta MSL-ren 44. artikuluan aurreikusten denari jarraikiz hurrenez hurren, eta horretarako, hilabeteko epea izango dutela, bat-egite akordioaren azken iragarkiaren egunetik hasita.
Horretaz gainera, adierazten da, MSL-ren 43. artikuluarekin bat, bazkideek eta hartzekodunek eskubidea dutela akordioaren testu osoa eta aipatutako bat-egite balantzea eskuratzeko.
Arrasate (Gipuzkoa) eta Sondika (Bizkaia), 2018ko irailaren 28a.
Fagor Arrasate Koop. E.ko Errektore Kontseiluko lehendakaria,
JUAN ANTONIO AZPIAZU ECHAVE.
Reingeniería, Desarrollos e Innovaciones en Tecnología de los Metales SLUko Administrazio Kontseiluko lehendakaria,
JOSÉ MARI BALZATEGUI JULDAIN.