EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-10-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2018197

EBAZPENA, 2018ko urriaren 2koa, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariarena, Ingurumeneko sailburuordearen 2017ko abenduaren 29ko Ebazpenean egindako aldaketa argitara ematekoa. Ebazpen horren bidez ebatzi zen garapen iraunkorreko ekintzak gauzatzen dituzten udal, mankomunitate, beste toki-entitate, tokiko erakunde autonomo, toki-garapenerako agentzia eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak emateko deialdia.

Xedapenaren data: 2018-10-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201804994
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2018/02/07an argitaratutako 2017/12/29ko EBAZPENA aldatzen du [201800693]

Ingurumeneko sailburuordearen 2017ko abenduaren 29ko Ebazpenaren bidez ebatzi zen Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2017ko uztailaren 19ko Aginduak egin zuen deialdia. Agindu haren bidez, garapen iraunkorreko ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-erakunde batzuei, toki-erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezarri eta diru-laguntzok emateko deialdia egin zen.
Ebazpen horretan akats bat atzeman da Otxandioko Udalaren «Actuaciones de mejora del hábitat de especies de anfibios amenazadas. Segunda fase» izeneko proiektuari esleitutako zenbatekoan, eta, bestalde, Untzaga-Apregindanako Administrazio Batzarrak aurkeztutako gorako errekurtsoa baietsi egin da. Ondorioz, Ingurumeneko sailburuordearen 2018ko uztailaren 27ko Ebazpenaren bidez, emandako diru-laguntzak aldatu egin dira.
Azaldutakoa aintzat hartuta, eta azaroaren 11ko 1/1997 Dekretu Legegilearen bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 49.2 artikuluan xedatutakoa betetzeko, emandako diru-laguntzen zerrendan egindako aldaketak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira.
EBAZTEN DUT:
Bakarra.– Argitara ematea ebazpen honen eranskinean jasotako entitateei aldaketak egin eta gero esleitu zaizkien zenbatekoak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 2a.
Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria,
AITOR ZULUETA TELLERIA.
ERANSKINA