EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-10-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2018197

HUTS-ZUZENKETA, dekretu honena: «1/2018 Dekretua, urtarrilaren 9koa, ikasleak onartzeko eta eskolatzeko prozedura arautzen duena hezkuntza-arloko eskumena duen sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan nahiz itunpeko ikastetxe pribatuetan (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Oinarrizko, Erdi-mailako eta Goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketetan), baita oinarrizko lanbide heziketa ematen duten udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan ere».

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren zenbakia: 201800001
Xedapenaren data: 2018-01-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201804979
Maila: Dekretua

Aurreko erreferentziak:
  • 2018/01/12an argitaratutako 2018/01/09ko 201800001 DEKRETUA akatsen zuzenketa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko dituela, baldin eta nabarmenak badira, agirien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak aginduko du.
2018ko urtarrilaren 12ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (9. zk.) argitaratu zen 1/2018 Dekretua, urtarrilaren 9koa. Dekretu haren bidez, ikasleak onartzeko eta eskolatzeko prozedura arautzen da hezkuntza-arloko eskumena duen sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan nahiz itunpeko ikastetxe pribatuetan (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Oinarrizko, Erdi-mailako eta Goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketetan), baita oinarrizko lanbide heziketa ematen duten udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan ere. Dekretu horretan gisa horretako huts bat aurkitu denez, dagokion zuzenketa egiten da ondoren:
Euskarazko bertsioan, 8. artikuluaren 4. puntuan, 2018/138 (16/5) orrialdean, honela dio:
«4.– Musika eta dantzako ikasketa arautuak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak batera egiten dituzten ikasleek lehentasuna izango dute onartuak izateko hezkuntza-arloko eskumena duen sailak zehazten dituen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, eta bermatuta izango dute horietara joateko aukera, baldin eta plaza nahikoa badago. Berdin jokatuko da errendimendu handiko kirol-programak egiten dituzten ikasleekin.»
Baina honela esan behar du:
«4.– Musika eta dantzako ikasketa arautuak eta Bigarren Hezkuntzako ikasketak batera egiten dituzten ikasleek lehentasuna izango dute onartuak izateko hezkuntza-arloko eskumena duen sailak zehazten dituen Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, eta bermatuta izango dute horietara joateko aukera, baldin eta plaza nahikoa badago. Berdin jokatuko da errendimendu handiko kirol-programak egiten dituzten ikasleekin.»