EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-10-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2018196

EDIKTUA, inskribatutako eskubide errealen eraginkortasunari buruz bideratutako 250/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2018-07-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201804967
Maila: Ediktua
Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: inskribatutako eskubide errealen eraginkortasunari buruz bideratutako 250/2017 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Kierocasa Internacional Servicios Inmobiliarios SA.
Abokatua: Antoni Aguilera Mico.
Prokuradorea: Jose Salvador Alaman Fornies.
Demandatua: Juan Manuel Calvo Perez, Encarnacion Gomez Asensio eta Irungo Anaka kaleko 18 behe ezkerrean bizi diren ezezagunak.
Judizio horretan, epaia eman da 2018-07-17an. Hona hemen epaitza:
EPAITZA
Baietsi egiten dut Jose Salvador Alaman Fornies auzitegietako prokuradoreak Kierocasa Internacional Servicios Inmobiliarios SA enpresaren izenean eta hura ordezkatuz aurkeztu duen demanda, Juan Manuel Calvo Pérezen eta Encarnacion Gomez Asensioren aurkakoa (bi pertsona horiek Rosario Mújica Bolumburu prokuradoreak ordezkatu zituen) eta Irungo Anaka kaleko 18 behe ezkerrean bizi diren ezezagunen aurkakoa. Horrenbestez, alderdi demandatua kondenatzen dut finka hori libre, hutsik eta demandatzailearen esku uztera. Hala egiten ez badute, kaleratuak izango dira. Demandatuak kondenatzen ditut auzi-jartzaileak auzigai den finkaren gainean duen eskubidearen kaltean joan litekeen edozein egitate aktibo nahiz pasibo, zuzeneko nahiz zeharkako, azkentzera eta halakorik ez egitera ere. Zehatz esanda, demandatuak kondenatzen ditut zuzenean edo zeharka edo haien alde ez erabiltzera gaitu den gunea edo auzian den sarbide pribatua, eta kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.
Ez dakigu nortzuk diren Irungo Anaka kaleko 18 behe ezkerrean bizi diren ezezagunak. Hori dela eta, ebazpena ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta.
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariek apelazio-errekurtsoa aurkez dezakete, 20 eguneko epean.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Irun (Gipuzkoa), 2018ko uztailaren 27a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.