EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-10-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2018195

EDIKTUA, 138/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2018-09-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201804943
Maila: Ediktua
Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 138/2018-P hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Iñigo Saez Gonzalez.
Abokatua.
Prokuradorea.
Demandatua: Climaymas.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan, 192/2018 epaia eman da, 2018-09-19an. Hona hemen epaitza:
EPAITZA
Baietsi egiten dut Iñigo Sáez Gonzálezek Asunción Works from Winter to Summer SL (Clima y Mas) erakundearen aurka aurkeztutako demanda, eta, beraz, auzi-jartzaileari zenbateko hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 2.000 euro, Kode Zibilaren 1108. artikuluari dagokionez 1101. artikuluan ezarritako interesak, demanda aurkeztu zenetik ebazpen honetara artekoak, eta egun honetatik guztiz ordaindu arte PZLren 576. artikuluan ezarritakoak. Kostuak ere ezartzen dira, halakorik badago.
Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta adierazi horren aurka ezin dela apelazio-errekurtsorik aurkeztu, PZLren 455.1 artikulua aldatzen duen Prozedurak arintzeko neurriei buruzko urriaren 10eko 37/2011 Legearen eta xedapen iragankor bakarraren arabera. Lege hori 2011ko urriaren 11n argitaratu zen BOEn, eta urte bereko azaroaren 1ean indarrean jarri.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Climaymas demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 19a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.