EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-10-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2018195

EBAZPENA, 2018ko irailaren 17koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez erabakitzen baita jendaurrean jartzea Fagor Ederlan S. Coop. enpresak aurkeztutako proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana, galdatze-ahalmena handitzeko ibilgailuen esekidurarako osagaiak ekoizteko aluminioa behe-presioko teknologiarekin galdatzeko jarduerarako, Arrasaten.

Xedapenaren data: 2018-09-17
Hurrenkenaren zenbakia: 201804936
Maila: Ebazpena
Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzeko abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, eta, hura lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila handia helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.
Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzeko abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, ingurumen-baimen integratua behar da I. eranskinean aipatzen den jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko; izan ere, ingurumeneko baimen integratuaren helburua da beharrezkoak diren baldintzak ezartzea araua bete behar duten instalazioek beren xedea bete dezaten, hain zuzen, baimena ematerakoan parte hartu behar duten Herri Administrazio desberdinen lankidetza bermatuko duen eta hiritarren administrazio beharrak arintzen dituen prozedura baten bitartez gauzatuko dena.
Proiektu Publiko eta Pribatuen Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, lege horren I. eranskineko lanen, instalazioen edo beste edozein jardueraren ingurumen-inpaktuaren ohiko ebaluazioa egin behar da legean jaso bezala.
Ingurumen-organo honetan eman zaio hasiera Fagor Ederlan, S.Coop. enpresak aurkeztutako proiektu honen ingurumen-baimen integratua izapidetzeari, hain zuzen ere, Arrasaten, galdatze-ahalmena handitzeko ibilgailuen esekidurarako osagaiak ekoizteko aluminioa behe-presioko teknologiarekin galdatzeko jarduerarako, ingurumen-baimen integratua eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiteko; izan ere, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzeko abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren testu bateginaren I. eranskinean jasota dago proiektu hori.
Fagor Ederlan S. Coop. enpresak ingurumen-organo honetan aurkeztu du ingurumen-baimen integratua eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiteko ingurumen-inpaktuaren proiektua eta azterlana, izan ere, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eranskinean jasota dago proiektu hori.
Ingurumen-baimen integratua eskuratzeko aurreikusitako prozeduraren arabera, eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak osatuta, gutxienez 30 eguneko aldi bat ireki behar da horiek jendaurrean jartzeko.
Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean xedatutako ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozeduraren arabera, jendaurrean jarri behar dira proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana.
Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzeko abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera, autonomia-erkidegoek ahalbidetu behar dute ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran ingurumen-inpaktuaren jarduketak sartzea, baldin eta nahitaezkoa bada eta eskumena autonomia-erkidegoarena bada.
Ondorioz, aintzat harturik Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzeko abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, erabakitzen da aldi bakar bat irekitzea jendaurrean jartzeko Fagor Ederlan, S.Coop. enpresak aurkeztutako proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterketa, ingurumen-baimen integratua emateko galdatze-ahalmena handitzeko ibilgailuen esekidurarako osagaiak ekoizteko aluminioa behe-presioko teknologiarekin galdatzeko jarduerari, Arrasaten.
Ikusi dira: 3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babesteko Lege Orokorra; 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzekoa; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa; 77/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Ingurumen, Lurralde Politika eta Etxebizitza Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzekoa; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta aplikatu beharreko gainerako araudi orokorrak eta berariazkoak, eta, horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea 30 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Fagor Ederlan, S. Coop. enpresak aurkeztutako proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana, ingurumen-baimen integratua eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiteko galdatze-ahalmena handitzeko ibilgailuen esekidurarako osagaiak ekoizteko aluminioa behe-presioko teknologiarekin galdatzeko jarduerari, Arrasaten.
Bigarrena.– Aurreko artikuluan jasotakoa betetze aldera, proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz) eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Gipuzkoako Lurralde Zerbitzuan (Intxaurrondo 70, Donostia) daude eskuragai.
Halaber, herritarrek agiri horiek eskuragai izan ditzaten, espediente hori Arrasateko Udalari bidaliko zaio, jendaurrean jar dezan legezko epean.
Halaber, proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-oholean (https://euskadi.eus/sede) izango dute eskuragai herritarrek.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 17a.
Ingurumeneko sailburuordea,
MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.