EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-10-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2018195

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 23koa, Ingurumen sailburuordearena, zeinaren bidez ingurumen-baimen integratua ematen zaion Granja San Martín txerri-gizentze instalazioari, Zambranako Bajo Ircio bidea z.g. helbidean dagoenari (Araba).

Xedapenaren data: 2018-07-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201804935
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/12/01ean argitaratutako 2017/11/14ko EBAZPENA [201705834]

AURREKARIAK
1997ko abenduaren 1ean, R.A.S. jaunak eta M.D.G.M. andreak 1997ko abenduaren 1ean Zambranako Udalari jarduteko lizentzia eskatu zioten Granja San Martín instalazioa legeztatzeko eta txerriak gizentzeko plazak 3.720ra arte handitzeko. Ingurumen-organo honek 1999ko ekainaren 7an txostena egin ondoren, 1999ko uztailaren 14an udal horrek jarduteko lizentzia eman zion, baina zenbait baldintza eta zuzenketa-neurri bete behar zituen. 2004ko irailaren 24an Zambranako alkateak jardueran aritzeko baimena eman zuen, baldintza eta neurri horiek bete ondoren.
Urriaren 6ko 9/2000 Legegintzako Errege Dekretuak, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua aldatzen duenak, lege-esparru honetan sartu zituen abeltzaintza intentsiboko instalazioak. Xedapen iragankor bakarrean hau ezartzen zuen: «Errege Lege-Dekretu hau ez zaie aplikatuko indarrean jartzen denean baimen administratiboa izapidetzen ari diren proiektu pribatuei».
Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak bere esparruan sartu zituen txerriak era intentsiboan gizentzeko 2.000 plazatik gora dituzten ustiategiak.
2012ko maiatzaren 15ean, R.A.S. jaunak eta M.D.G.M. andreak ingurumen-organo honi eskatu zioten aipatutako instalaziorako ingurumen-baimen integratua ematea, aipatutako 16/2002 Legean ezarritakoarekin bat. Sailburuordetza honetako zerbitzu teknikoek eskatzaileek aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren eta erakunde eskudunak kontsultatu ondoren, eskatzaileei dokumentazio osagarria eskatu zitzaien 2014ko apirilaren 29an eta dokumentazio hori 2014ko uztailaren 22an aurkeztu zen.
Aurkeztutako dokumentazioan zegoen Zambranako Udalaren arkitekto aholku-emailearen txosten urbanistikoa, 2012ko otsailaren 3koa. Txosten horrek jarduera «berariazko antolamenduz kanpo» zegoela adierazi zuen, eta lurzoruaren erabilera «ez zetorrela bat plangintza urbanistikoarekin». 2015eko maiatzaren 15ean ingurumen-organo honek Zambranako Udalari ohar argigarri bat eskatu zion instalazioa indarrean dagoen udal-plangintzara egokitzen zen ala ez adierazteko. Arkitekto aholku-emailearen 2015eko maiatzaren 29ko txostenak hau ondorioztatu zuen: «Gaur egungo instalazioetako txerritegi erabilera ez dator bat gaur egun Zambranan indarrean dagoen plangintzako arau subsidiarioekin».
Aurreko lerrokadan adierazitakoaren ondorioz, Ingurumen sailburuak Ebazpen bat eman zuen 2015eko urriaren 23an prozedurari amaiera emateko. 2015eko azaroaren 30ean eskatzaileek gora jotzeko errekurtsoa jarri zuten, baina errekurtso hori ezetsi egin zuen Ingurumen eta Lurralde Politika sailburuaren 2016ko otsailaren 29ko Aginduak.
2016ko maiatzaren 5ean 243/2016 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuten gaitzeste-aginduaren aurka Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian. 204/2017 epaiak errekurritutako ebazpenak ezeztatu zituen eta deklaratu zuen demandatzaileek eskubidea zutela ingurumen-baimen integratuaren prozedurak jarraitzeko.
Prozedurari berriz ekinda eta aurkeztutako agiriak nahikoak zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordearen 2017ko azaroaren 14ko Ebazpenaren bidez erabaki zen sustatutako proiektua 30 egun balioduneko epean jendaurrean jartzea, egoki irizten diren alegazioak aurkezteko. Horretarako, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen eta Eusko Jaurlaritzaren Iragarki Taula Elektronikoan, 2017ko abenduaren 1ean.
Jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, alegaziorik ez zegoela egiaztatu zen.
Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoari jarraituz –abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartua–, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak 2017ko abenduaren 11n txostena eskatu zien Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Zuzendaritzari eta Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari, Larrialdietarako Arreta eta Meteorologia Zuzendaritzari eta Arabako Osasun Publikoaren Zuzendaritzaordetzari. 2018ko otsailaren 20an txostena eskatu zitzaion Zambranako Udalari. Uraren Euskal Agentziaren eta Ebroren Konfederazio Hidrografikoaren txostenak sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioa aztertzeko fasean jaso ziren.
2018ko uztailaren 12an, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, sustatzaileen esku utzi zen espediente osoa.
2018ko uztailaren 19an, sustatzaileek idatzi bat aurkeztu zuten eta bertan adierazi zen ez zegoela alegaziorik.
ZUZENBIDE-OINARRIAK
Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 1. artikuluan xedatutakoaren arabera –abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartua–, lege horren xedea atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea da eta, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila handia helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.
Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 1. eranskinean jasota dauden jarduerak garatzen dira instalazioan; horietaz gainera, baimen honek barnean hartzen ditu aipatutako legearen aplikazio-eremuan sartzea ekarri zuten instalazioaren kokapenean garatzen diren jarduera guztiak, baita, eranskin horietan jasota ez egonik, jarduera horrekin lotura teknikoa dutenak eta sor daitezkeen isurtzeen eta kutsaduraren gainean ondorioak izan ditzaketenak ere.
Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 9. artikuluan xedatzen dena betez, ingurumen-baimen integratua behar da 1. eranskinean aipatzen diren jardueretako edozein garatzen duten instalazioak ustiatzeko. 11. artikuluan xedatutakoarekin bat, baimen honen oinarrizko helburua hainbat baldintza ezartzea da, araua berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena ematen parte hartuko duten administrazio publikoen artean koordinatuta egongo den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzeko. Era berean, egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira indarrean dagoen araudian jasotako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak. Granja San Martín instalazioaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: atmosferara igorpenak egiteko baimena, eta, ingurumen-izaerako beste zehaztapen batzuen artean, hondakinak sortzeko esparruari, nitrato eta txerri- eta azienda-ustiapenen kutsaduratik ura babesteari dagozkionak, oro har. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dutela egiaztatuko da, aginduzko txostenak igorriz.
Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 29. artikuluan xedatutakoarekin bat, jarduera deseroso, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuak egin ahal izateko administrazio eskudunek herritarren ekintzen gainean esku hartzeko dituzten administrazio-bitartekoak ordezkatuko ditu ingurumen-baimen integratua emateko prozedurak. Ondorio horietarako, ingurumen-baimen integratua loteslea izango da tokiko agintarientzat, baldin eta jarduerak egitea ukatzeko edo zuzenketa-neurriak ezartzeko bada; baita goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdi orori dagokionez ere. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Legearen 39. artikuluak xedatzen duenez, neurri guztiak hartuko dira lizentziak eta baimenak eskuratzera bideratutako administrazio-prozedurak koordinatzeko. Adierazitako aginduak aplikatuz, Granja San Martín instalazioaren ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran sartuta daude Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapide guztiak.
Azkenik, adierazi behar da ebazpen honek teknika erabilgarri onenak eta aplikatzekoa den sektoreko legeriak zehaztutako neurriak eta baldintzak kontuan izan dituela, bai instalazioak gehienez igor ditzakeen gai kutsagarrien muga-balioak zehazteko, bai, ingurumen osoa ahalik eta gehien babesteko helburuz, instalazioaren ustiapenari ezarriko zaizkion bestelako baldintzak erabakitzeko. Bereziki kontuan izan da Batzordearen 2017ko otsailaren 15eko 2017/302 Betearazpen Erabakia (EB). Erabaki haren bidez, teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen ziren, hegaztitegiko hegaztien edo txerrien hazkuntza intentsiborako Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emandako 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera.
Azaldu dugun guztia aintzat hartuta, espedientean jaso diren txosten guztiak aztertutakoan Ebazpen Proposamena egin zen, eta bertan jaso ziren jarduerari aplikatu beharreko baldintzak.
Azaldutakoarekin bat, goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da.
Aintzat hartu da organo honek eskumena duela ingurumen-baimen integratu hau emateko, hala xedatuta baitago Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuan.
Honako hauek ikusi dira: sailburuordetza honen 2018ko uztailaren 11ko Ebazpena; otsailaren 27ko 3/1998 Lege orokorra, Euskal Herriko ingurumena babestekoa; Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko 16/2002 Legea, uztailaren 1ekoa; ekainaren 11ko 5/2013 Legeak aurreko legean egindako aldaketa, eta bere testu bategina abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartua; urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua, industriako isurtzeen erregelamendua onartu eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko 16/2002 Legea garatzen duena; abenduaren 9ko 21/2013 Legea, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; martxoaren 3ko 324/2000 Errege Dekretua, txerri-ustiapenen oinarrizko antolamendu-arauak ezartzen dituena; irailaren 22ko 515/2009 Dekretua, azienda-ustiapenen arau teknikoak, higieneko-sanitarioak eta ingurumenekoak ezartzen dituena; apirilaren 11ko 77/2017 Dekretua, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituena; azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoarena eta urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta aplikatu beharreko gainerako arauak. Ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– R.A.S. jaunari eta M.D.G.M. andreari ingurumen-baimen integratua ematea txerriak gizentzeko Granja San Martín instalaziorako, Zambranako udal-mugartean dagoena (Araba). 0100001585 ingurumeneko identifikazio-zenbakia izango du baimenak eta Ebazpen honen bigarren apartatuan ezarritako baldintzak beteko dira; halere, horrek ez ditu baldintzatuko animalien ongizateari buruzko legeria eta, aplika daitekeen legeria guztia.
Jarduera jasota dago abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 1. eranskineko kategoria honetan:
«9.3 Hegaztitegiko hegaztien edo txerrien hazkuntza intentsiborako instalazioak, baldintza hauek betetzen dituztenak:
a)...
b) 2.000 plaza 30 kg-tik gorako gizentze-txerrientzat.
c)...»
Instalazioa Bajo Ircio bidea z.g. helbidean dago, Las Paulazas mugartean; finkak, guztira, 8,80 ha-ko azalera du. 3.847 m
Granja San Martín instalazioa alubioi-terraza baten gainean dago Ebro ibaiaren ezkerraldean, Ebrotik 50 metro ingurura, 100 urteko errepikatze-denborarekin urak har dezakeen gunean. Biltegia eta minden putzua Ebro ibaiaren ES2110008 Kontserbazio Bereziko Eremuaren (34/2015 Dekretua) ondoan daude eta ibaiaren babes-zona periferikoan daude txerriak gizentzeko ia pabiloi guztiak. 100 metroko ibilguak zaintzeko eremuak, gutxi gorabehera, txerriak gizentzeko pabiloien erdiak hartzen ditu (1/2001 Legegintzako Errege Dekretua, Uraren Legearen 6.1.b. artikulua). Lur zerrenda horri EAEko Ibaien eta Erreken Antolamenduaren Lurralde Plan Sektorialak eragiten dio (449/2013 Dekretua). Jendea bizi den gunerik gertukoena (353 m) Ircio alkate-auzoa da, ibaiaren beste aldean. Miranda de Ebroren Udalari dagokio alkate-auzo hori.
Instalazioa aurreko mendeko hirurogeiko urteetakoa da eta eskatzaileek 1983an erosi zuten. Hasieran, zirkuitu itxian funtzionatzen zuen; izan ere, Ebro ibaiarekiko paraleloan zegoen pabiloi batean ama ugaltzaile batzuk zeuden eta pabiloi horrekiko perperdinkularrean hiru gizentze-pabiloi zeuden (bakoitzean 740 animalia sar zitezkeen). 1997ko legeztatze-proiektuan amak kendu zituzten eta txerriak gizentzeko laugarren pabiloi bat erantsi zuten aurrez zeudenekiko iparraldean (1.500 animalia sar zitezkeen). Halaber, amen pabiloia txerriak gizentzeko pabiloietatik bereizten zuen patioa estali zen biltegi bat osatzeko. Esparru guztia itxita dago, hala alanbrezko hesiarekin nola hormigoi-blokezko hormarekin.
Gaur egun txerriak gizentzeko 3.720 plaza ditu. 20 kg inguruko pisua duten animaliak kontzentratzailetik jasotzen dira eta bizirik bertara bidaltzen dira 100 kg ingururekin eta sei hilabeterekin. Urtean gizentzeko bi ziklo eta erdi egiten dira, gutxi gorabehera; horrek esan nahi du, 9.300 txerri gizentzen direla. Txerriak gizentzeko pabiloiek 1 m-ko zabalerako luzetarako pasillo nagusi bat dute eta bi aldeetan boxak dituzte. Box bakoitzak bi gune ditu: bata atseden hartzeko, lurzoru lisoarekin, pasilloaren ondoan eta, bestea, leihoen azpian, hormigoizko enparrilatua duena mindak husteko. Pentsua kontzentratzailetik solte jasotzen da eta silotan biltegiratzen da; bertatik automatikoki banatzen da janontzietara. Animaliek muturrarekin sakatzen dutenean funtzionatzen dute edontziek. Jugalezko Beheko Haraneko Erregadiatzaileen Erkidegotik jasotzen da ura eta, gainera, larrialdietarako ur-harpen freatiko bat dago, 1991P1957 inskripzio-espedientea duena Ebroko Konfederazio Hidrografikoan. Aireztapen elektrikoa ez da erabiltzen eta pabiloiak era naturalean aireztatzen dira; leihateak automatikoki irekitzen dira tenperatura-zunden bidez. Ez dago berokuntza-instalaziorik. Transformadore elektrikoa enpresa banatzailearena da eta hesitik kanpo dago. Ukuiluetako lurzorua presio handiko ur-ekipamenduarekin garbitzen da gizentze-ziklo bakoitza amaitzen denean, eta lokatza mindak husteko sistemara bideratzen da.
Minden saneamendu-sareak 348 m
Elikadurarako eta argiztapenerako instalatutako potentzia elektrikoa pabiloiko 6.600 W-koa da. Kontsumo energetikoa, energia elektrikoarena, urtean 8.000 eta 18.000 kWh-koa da. Ur-kontsumoa urtean 12.900 m
Jardueraren ingurumen-inpaktu nagusiak atmosferara igorritako kutsatzaileak dira. Horiek, gehienbat, amoniako eta metanoaren igorpen lausoak dira. Igorpen horiek mindetatik sortzen dira, hartzidura anaerobioengatik, prozesu osoan zehar: txerriak gizentzeko pabiloian, saneamendu-sarean, putzuan eta aplikatzen den soroetan. IPPC instalazio gehienen kontrata, ez dago gune kanalizaturik.
Instalazioak ez du sortzen ur zikinik, euri-urez gain. Horiek finkara daude bideratuta eta ez dute mindekin inolako kontakturik. Drainatze-obrak diseinatzean, kontuan izango da egunean 125-150 mm-ko gehieneko prezipitazio-arriskua dagoela, 500 urteko errepikatze-denborarekin. Pabiloietako garbiketa-ura minden saneamendu-sistemara bideratzen da. Etxebizitzak 75 m
Nekazaritzako elikagaien industria bat denez, hondakin arriskutsu gutxi sortzen dira (fitosanitarioak, zoosanitarioak eta garbiketa). Arriskutsuak ez diren hondakinak pentsuaren hondarrak, ontziak, txatarra edo udal-hondakin asimilagarriak dira. Gorpuzkiak giza kontsumorako ez diren animalia-azpiproduktu gisa kudeatzen dira (SANDACH). Nekazaritza-makineriaren mantentzea ustiategitik kanpoko tailerretan egiten da; beraz, ez da sortzen motorreko olioen hondakinik, ezta hidraulikoenak ere. Granja San Martín instalazioak ez du ontzirik jartzen merkatuan; izan ere, ekoizpen-prozesua gizendutako animaliak bizirik daudela amaitzen da.
Txerrien hazkuntza intentsiboaren jarduera ez dago lurzorua kutsa dezaketenen artean eta Granja San Martín instalazioa horrelako jarduerarik inoiz izan ez duen lurzoruan dago. Mindak nekazaritza-partzeletan aplikatzeari dagokionez, Zambranako ibar osoa akuiferoak kutsatzeko kalteberatasun handiko eremu bat da (515/2009 Dekretua), baina ez da nitrato bidez kutsatzeko eremu kaltebera (390/1998 Dekretua). Instalazioaren sarreran hormigoizko lurzorua duen azpil bat dago bertara sartzen diren ibilgailuen gurpilak garbitzeko. Azpil horren neurriak hauek dira: 3,5 x 4,0 x 0,3 m.
Granja San Martín instalazioaren jardueran, teknika erabilgarri onenetako batzuk aplikatzen dira eta arau honetan daude jasota: Batzordearen 2017ko otsailaren 15eko 2017/302 Betearazpen-erabakia (EB). Erabaki haren bidez, teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen ziren, hegaztitegiko hegaztien edo txerrien hazkuntza intentsiborako Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emandako 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera:
– MTD 3.– Nitrogenoaren kudeaketa nutrizionala: fase anitzeko elikadura.
– MTD 4.– Fosforoaren kudeaketa nutrizionala: fase anitzeko elikadura.
– MTD 17.– Minda-putzuko amoniako-igorpenak murriztea: gutxieneko astintzea eta zolda naturala.
– MTD 20.– Minda lurzorura aplikatzean amoniako-igorpenak murriztea: analisia, dosifikazioa, sinkronizazioa.
– MTD 21.– Minda lurzorura aplikatzean amoniako-igorpenak murriztea: hodi esekidun sakabanagailua.
– MTD 22.– Minda lurzorura aplikatzean amoniako-igorpenak murriztea: berehala txertatzea.
– MTD 23.– Aplikatutako MTDen bidez lortutako amoniako-igorpenen murrizketa zenbatestea/kalkulatzea.
– MTD 24.– Mindan iraitzitako nitrogeno- eta fosforo-kopurua gainbegiratzea: masen balantzea edo analisia.
– MTD 25.–Igorritako amoniako-kopurua gainbegiratzea: masen balantzea.
– MTD 29.– Urtean behin gainbegiratzea kontsumoak, animalien sarrerak eta irteerak eta minden sorkuntza.
Bigarrena.– Baldintza eta eskakizun hauek ezartzea Granja San Martín instalazioan txerriak gizentzeko jarduera ustiatzeko. Abeletxe hau R.A.S. jaunak eta M.D.G.M. andreak sustatzen dute Zambranako udal-mugartean (Araba):
A) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, sustatzaileek aldaketa horien berri emango dute.
B) Neurri babesle eta zuzentzaileak, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira:
B.1.– Baldintza orokorrak ingurumena babesteko.
Abeltzaintza intentsiboaren ekoizpen-sektorean neurri prebentiboak gailentzen zaizkie zuzenketa-neurriei. Neurri prebentibo horiek nitrogeno- eta fosforo-zikloetan eragiten dute eta babes-eremuekiko zeharkakoak dira; hala erabilera nutrizional nola minden erabileraren helburua da amoniako gutxiago igortzea baita nitrato eta fosfatoak lurzoru eta uretara gutxiago isurtzea ere. Mindak nekazaritzarako baliabide baliotsua dira, eta ustiategian bertan edo aldameneko ustiategietan birziklatzen dira; horrela, saihestu egiten da agroekosistemara irtetea hondakin modura.
B.1.1.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.
B.1.1.1.– Airearen kalitatea babesteko baldintza orokorrak.
Granja San Martín instalazioa ustiatzean, honako baldintza hauek bete beharko dira: atmosferara egingo diren igorpenek ez gainditzea ebazpen honetan ezarritako balioak, eta Ingurumen Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan ezarritako baldintza teknikoak betetzea.
Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko igorpenik ez egiteko, eta haien efluenteek giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen.
Proiektuan aipatzen diren atmosferako kutsaduraren inguruko neurriak beti beteko dira, bereziki hautsa ez isurtzeko neurriak, hala nola agregakin-multzoak ureztatzea edo bideak garbitzea.
Instalazioaren titularrek Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren 5. artikuluan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte.
Organo honek foku konfinatu berri bat baimendu ondoren, abiarazten denetik sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko erakunde batek egindako hasierako ILE txosten bat igorri beharko da. Nolanahi ere, Ingurumen Sailburuordetzari epe hori luzatzeko eskatu ahal izango zaio, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.
B.1.1.2.– Iturriak identifikatzea. Katalogazioa.
Txerriak gizentzeko Granja San Martín instalazioak honako foku lauso hauek ditu, urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren katalogoan bildutako jarduerei lotuak (dekretu horren bidez, atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen duenaren eta bera ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dira):
B.1.1.3.– Igorpenen muga-balioak.
Igorpen atmosferikoek igortzeko muga-balio hauek ez gainditzeko moduan ustiatuko da instalazioa:
Igorpen-balioak betetzen diren ala ez hauen arabera ebaluatuko da: abenduaren 28ko 278/2011 Dekretuaren 9. artikulua, Batzordearen 2017ko otsailaren 15eko 2017/302 Betearazpen-erabakia (EB). Erabaki haren bidez, teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen ziren, hegaztitegiko hegaztien edo txerrien hazkuntza intentsiborako Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emandako 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera, eta bigarren apartatu honen C.1 azpiapartatuan ezarritako kontrol-baldintzak.
B.1.2.– Azaleko urak eta lurpekoak babesteko baldintzak.
B.1.2.1.– Isurtzeen debekua.
a) Berariaz debekatuta dago Granja San Martín instalazioetako zuzeneko edo zeharkako edozein isurtze egitea jabari publiko hidraulikora.
b) Ustiategian sortutako mindak ongarri organomineral gisa baliarazita kudeatuko dira, horretarako indarrean dagoen araudian adierazitako espezifikazioen arabera: minden putzua hesituta eta iragazgaiztuta egongo da, eta gutxieneko distantziak errespetatuko dira mindak beste ustiategiekiko eta jabari publiko hidraulikoarekiko bereiztean. Ingurumen Sailburuordetzan Mindak Kudeatzeko Plan bat aurkeztuko da eta bertan egiaztatuko da, besteak beste, behar beste nekazaritza-azalera dagoela.
c) Barneko hobi eta kanpoko biltegiratze-putzua behar bezala mantentzen direla bermatu beharko da, gainezka egiteagatik lixibiatuak ez sortzeko.
d) Euri-urak, abeltzaintza-instalazioetatik pasatzean, ez dira kutsatu behar eta ez dute sortu behar jabari publiko hidraulikoari, bai azaleko bai lurpeko korronteei, eragin diezaioketen putzurik.
B.1.3.– Kudeaketa nutrizionala.
Iraitzitako nitrogeno eta fosforo kopuruak minimizatuko dituen elikadura-estrategia bat erabiliko da; dena den, horrek ez du eragozten animalien behar nutrizionalak behar bezala aseta egotea. Fase anitzeko elikadura erabiliko da, animaliaren hazte-etapa bakoitzera egokituta. Nitrogenoarentzat, proteina gordinaren kopurua murriztuko da, eta hori funtsezko aminoazidoak edo baimendutako beste gehigarri batzuk gehituta konpentsatuko da. Fosforoarentzat, fosforoaren (fitasak) edo baimendutako beste batzuen digerigarritasuna areagotzen duten gehigarriak erabili ahal izango dira.
Igorpenen muga-balioak hauek dira: 13 kg N / plaza eta urte (amoniakoa barne) eta 5,4 kg P / plaza eta urte (P2 O5 gisa adierazita). Igorpen-balioak betetzen diren ala ez honen arabera ebaluatuko da: Batzordearen 2017ko otsailaren 15eko 2017/302 Betearazpen-erabakia (EB). Erabaki haren bidez, teknika erabilgarri onenei buruzko (TEO) ondorioak ezartzen ziren, hegaztitegiko hegaztien edo txerrien hazkuntza intentsiborako Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emandako 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera, eta bigarren apartatu honen C.2 azpiapartatuan ezarritako kontrol-baldintzak.
B.1.4.– Mindak kudeatzea.
Atmosferara amoniakoa igortzea minimizatzen duen mindak kudeatzeko estrategia bat erabiliko da eta estrategia horrek, halaber, nekazaritza-lurzoruetan laboreek era efikazean asimilatu ahal izango dituzten nitrogeno eta fosforo kopuruak aplikatuko ditu. Arau hauetako baldintzak beteko dira: martxoaren 3ko 324/2000 Errege Dekretua, txerri-ustiategien oinarrizko antolamendu-arauak ezartzen dituena; irailaren 22ko 515/2009 Dekretua, abeltzaintza-ustiategien arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak ezartzen dituena; otsailaren 16ko 261/1996 Errege Dekretua, abeltzaintza-iturrietako nitratoek sortutako kutsaduraren aurka ura babesteari buruzkoa eta ekainaren 7ko 112/2011 Dekretua, zeinen bidez onartzen baita nekazaritza-lanetan Egoki Jarduteko Kodea, nekazaritzako nitrato-kutsadura jasateko arriskupeko gunetzat jo ez diren Euskal Autonomia Erkidegoko guneetarako.
Minden putzuan horien astintzea gutxieneko mailan mantenduko da, eta zolda naturala sortzen utziko da. Putzuaren biltegiratze-edukiera, gutxienez, abeletxearen hiru hilabeteko funtzionamenduaren parekoa izango da.
Mindak Kudeatzeko Plan bat idatziko da eta barnean hartuko ditu partzelen azalera, aurreikusitako laborea eta aplikatzeko dosia eta unea. Kontuan izango da lursailaren konposizioa eta ezarri beharreko laborearen beharrak eta aurrekoarenak. Hektarea bateko gutxieneko nekazaritza-azalera dagoela egiaztatu beharko da 52,5 txerriko.
Aplikazio-unea laborearen aprobetxamendua optimizatzeko izango da. Aplikazioaren ondoren, lursailean txertatzeko lana egingo da, betiere teknikoki ahal bada, 12 ordu baino lehen. Hotza eta euria egiten duenean aplikatzea saihestuko da, edo lurzoruan putzuak daudenean, edo izoztuta edo elurtuta dagoenean. Ur-ibilguekiko segurtasun-tarte bat mantenduko da. Hodi esekidun ekipamendu bat erabiliko da, plater-difusore bat beharrean.
B.1.5.– Instalazioan ekoitzitako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.
Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legean (uztailaren 28ko 22/2011) eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira instalazioetan sortutako hondakin guztiak, eta, kasuan kasu, karakterizatu egin beharko dira beren izaera eta helmugarik egokiena zehazteko.
Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta haiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.
Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da, eta, hartarako, balorizatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio. Hondakinak kasu honetan baino ezingo dira deuseztatu: ezinezkoa izatea horiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik. Beti egiaztatu beharko da hori horrela dela. Birsortzea-berrerabiltzea lehenetsiko da balorizatzeko beste edozein modu material edo energetikoren aurretik.
Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimendurik badago hondakin zehatz batzuk tratatzeko, lehentasunez instalazio haietara bidaliko dira, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.
Baldin eta aurreikusten bada hondakindegi baimenduan ezabatzea dela hondakinen azken helmuga, orduan, hondakin horiek karakterizatuko dira, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak (hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituena) xedatutakoari jarraikiz, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak (Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena) ezarritako jarraibideen arabera.
Instalazioan sortutako hondakinen kantitatea, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, kontuan hartuta jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta sortutako hondakinen arteko erlazioa. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan (4.d apartatua) ezarritakoa eragotzi gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, kasu honetan baimena egokitzea soilik eskatu beharko da baldin eta sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarri diren biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatu beharra badakar.
Hondakinak biltegiratzeko eremuak edo eremuek lurzoru estankoa izango dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan edo oso bustita egoteagatik, hondakinok isurtzeak edo lixibatuak sor baditzakete, bada, orduan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak izan beharko dira, gerta daitezkeen isurtzeak kanpora irten ez daitezen. Hautsezko hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.
Hondakinak desagertu, galdu edo ihes eginez gero, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Zambranako Udalean.
Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.
Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batetik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluari jarraikiz.
Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarritakoa bete beharko da.
B.1.5.1.– Hondakin arriskutsuak.
Honako hauek dira titularrek deklaratutako hondakin arriskutsuak:
a) Hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodifikazioa hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarriak kontuan hartuta ezartzen da, eta horiei buruzko informazioa baimena izapidetzean jasotzen da. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, oinarrizko beste batzuk, euren izaera dela eta, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Hondakina zer motatakoa den eta zer osagai arriskutsu dituen definitzen dute. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa egokia dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko IV. Ingurumeneko Esparru Programan (2015-2020) ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu egin beharko du hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onarpen-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak baliozkotzeko eskatzen bada.
b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela eta, isurketaren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.
c) Hondakin arriskutsuak ontziratzeko, indarrean dagoen araudian ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dira. Hondakin arriskutsuak dauzkaten ontziek eta ontzikiek etiketa argia, irakurgarria eta ezabagaitza eduki beharko dute eta itxita egon beharko dute kudeatzaileari eman arte, edukiak isurita edo lurrunduta gal ez daitezen.
d) Hondakin arriskutsuak ezin izango dira sei hilabetetik gora eduki biltegian. Salbuespen-egoeretan, ingurumen-organoak epe hori aldatu ahalko du, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio, baldin eta gizakion osasuna eta ingurumena babestuko dela bermatzen bada.
e) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakin-kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.
f) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena aurretiaz eginda dagoela, araudian zehaztutako moduan, identifikaziorako agiria bete beharko da. Agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko da jatorritik helmugaraino. Sustatzaileek artxiboan erregistratu eta gutxienez hiru urtez gorde beharko dituzte tratamendu-kontratuak eta identifikazio-agiriak edo agiri ofizial baliokideak.
g) Egiaztatu beharko da baimendutako kudeatzailearen instalazioetara hondakin arriskutsuak eramateko garraioak betetzen dituela halako gaiak garraiatzeari buruzko indarreko legerian eskatutako betebeharrak.
h) Sustatzaileek erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko dute sortutako olio erabilia.
i) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak –besteak beste, lanpara fluoreszenteenak– 110/2015 Errege Dekretuak, otsailaren 20koak, gailu elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzkoak, xedatuaren arabera kudeatuko dira. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan (pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzkoa) xedatutakoa bete beharko dute. Kudeatzaile baimenduaren tratamendu-kontratua izateko, garraioaren aurretiko jakinarazpena egiteko eta identifikazio-agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, baita toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudeatu ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei egindako emateak justifikatzeko agiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.
j) PCB eduki dezaketen gailuak dituenez, kudeaketa egokia izan dadin, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuan zehaztutako baldintzak eta errege-dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.
k) Europako Parlamentuak eta Kontseiluak ozono-geruza agortzen duten substantzien gainean 2009ko irailaren 16an eman zuen 1005/2009/EE Erregelamenduak adierazten dituen substantzia erabiliak baldin badituzte sustatzaileek, berreskuratu egingo dituzte, aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarri den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko ditu aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan, edo desmuntatu edo deuseztatu aurretik.
l) Sustatzaileek urtero adierazi beharko diote Ingurumen Sailburuordetzari, ekitaldi bakoitzean sortu dituzten hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datuekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko dute.
m) Erregistro bat eramango da, eta bertan adieraziko dira kantitatea, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak, hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak.
n) Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko –hau da, hondakin horiek ahalik eta gutxien sortzea–, urtean 10 tona hondakin arriskutsu baino gehiago sortuz gero, sustatzaileek hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat aurkeztu beharko diote Ingurumen Sailburuordetza honi, lau urtetik behin, hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011 Legea) 17.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, baldin eta Lege horren garapenerako araubideak ez badu hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen jarduera.
o) Baldin eta Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko Legearen (apirilaren 24ko 11/1997 Legea) lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritza- edo industria-ontzi baten azken jabeak badira sustatzaileak, hauek izango dira ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egiteko arduradunak, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko diote.
p) Atal honetako e) eta f) apartatuetan aipatutako dokumentuak (kudeatzaileak EAEko lurraldekoak direnean) eta l), m) eta n) apartatuetan aipatutakoak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, harreman elektronikoko IKS-eeM sistemako erakunde-bertsioa erabiliz, irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan xedatutakoari jarraikiz (dekretu horren bidez arautzen da nola erabili zerbitzu elektronikoak Ingurumeneko administrazio-prozeduretan, bai eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa nola sortu eta erregulatu ere).
q) Amiantoa duten hondakinak daudela hautemanez gero, sustatzaileek 108/1991 Errege Dekretuaren (amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzkoa) 3. artikuluan ezarrita dauden eskakizunak bete beharko dituzte. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.
B.1.5.2.– Hondakin ez arriskutsuak.
Titularrek deklaratutako hondakin ez arriskutsuak honako hauek dira:
a) Bigarren apartatuko B.1.6 azpiapartatuan, bereiztearen eta hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoen inguruan xedatutakoari jarraituz, «Hondakin nahasiak, hiri-hondakinen antzekoak» izeneko hondakinak ezingo du baliarazi daitekeen hondakin-frakziorik izan. Horri dagokionez, egungo egoeran Euskal Autonomia Erkidegoan baliotu daitezkeen hondakin-frakzioak hauek dira: papera eta kartoia, zura, plastikoak, metal ferrikoak eta metal ez-ferrikoak.
b) Hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei dagokienez bigarren apartatuko B.1.6 azpiapartatuan xedatutakoaren arabera, hondakinak balorizatu egin beharko dira, eta balorizatzaile baimendun bati eraman beharko zaizkio horretarako. Hondakinak kasu honetan baino ezingo dira deuseztatu: ezinezkoa izatea horiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik. Beti egiaztatu beharko da hori horrela dela. Justifikazio tekniko hori baliagarria izan dadin, delako hondakina hartzeko baimena duten hiru kudeatzailek balorizatzeari uko egiten diotela frogatu beharko da.
c) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzailea), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu bati emango zaizkio.
d) Baldin eta hondakin horiek deuseztatzeko badira, ezingo dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua balorizatzea bada, ordea, 2 urtez gorde ahal izango dira.
e) Oro har, hustu aurretik hondakin guztiek izan beharko dute kudeatzaile baimendu batek emandako tratamendu-kontratua, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Sustatzaileek erregistratu eta artxibategian gorde beharko dituzte onarpen-agiriak edo haien agiri ofizial baliokideak, nahitaezkoak badira, hiru urtean gutxienez.
f) Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, hondakin arriskugabea eraman aurretik kontrol- eta jarraipen-agiria bete beharko da, Hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzeko otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.
g) Balorizatzeko edo ezabatzeko helburuarekin, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.
h) Baldin eta Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko Legearen (apirilaren 24ko 11/1997 Legea) lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritza- edo industria-ontzi baten azken jabeak badira sustatzaileak, hauek izango dira ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egiteko arduradunak, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko diote.
i) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek jasoko dituena: kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodoak eta tokiak, hondakinen sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtean behin, kontrol-erregistro horren kopia bat eta ingurumena zaintzeko programa, urte egokikoa, bidali beharko dira Ingurumen Sailburuordetzara.
j) Irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan (Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko dena) xedatutakoari jarraituz, Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira e) eta f) letretan aipatutako dokumentuak –kudeatzaileak EAEkoak direnean– eta n) letran aipatutakoak, transakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz.
B.1.6.– Lurzorua eta lurpeko urak babesteko baldintzak.
B.1.4. apartatuan deskribatutako lurzoruaren eta lurpeko ura babesteko neurriak aplikatuko dira. Mindak kudeatzea.
B.1.7.− Zaratari buruzko baldintzak.
a) Ondorengo indize akustikoak ez gainditzeko beharrezkoak diren neurri guztiak ezarriko dira:
a.1.– Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.
a.2.– Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 7:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.
a.3.– Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4 m-ko altueran neurtuta (egoera berezietan izan ezik; horietan, apantailamenduak saihesteko beharrezko altuera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.
1. taula.– Industria-esparruaren kanpoaldeko itxituran bete beharreko zarata-mailak.
Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.
Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun-modu bat baldin badago, jardun-modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun-modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu 1. taulan finkatutako balioak 5 dB-etan gaindituko.
b) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiagoko guneetako zarata-maila.
C) Ingurumena zaintzeko programa.
Titularrek aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako apartatu hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da Ingurumena Zaintzeko Programa.
C.1.– Atmosferara egindako igorpenak kalkulatzea.
Igorpenak ezin badira zuzenean teknikoki neurtu, horiek masen balantze-metodoaren bidez kalkulatuko dira, adibidez, Batfarm edo Ecogan aplikazio informatikoak erabilita. Gaur egungo baldintzetan kalkulatzen bada (kudeaketa nutrizionala, minden putzua zolda naturalarekin eta plater-aplikatzailea) erreferentzia gisa balioko du etorkizuneko hobekuntzak kuantifikatzeko.
Sustatzaileek espezifikazio hauen arabera kalkulatu beharko dituzte igorpenak:
C.2.– Iraitzitako nitrogenoa eta fosforoa kalkulatzea.
Iraizpenak ezin badira zuzenean teknikoki neurtu, hori masen balantze-metodoaren bidez kalkulatuko da, adibidez, Batfarm edo Ecogan aplikazio informatikoak erabilita. Gaur egungo baldintzetan kalkulatzen bada (kudeaketa nutrizionala, minden putzua zolda naturalarekin eta plater-aplikatzailea) erreferentzia gisa balioko du etorkizuneko hobekuntzak kuantifikatzeko.
Sustatzaileek iraitzitakoa kalkulatu beharko dute kontuan hartuta ustiategi osoa urte osoan eta txerri bakoitzeko gizentze-ziklo batean. Hori urtean behin kalkulatuko da eta Ingurumena Zaintzeko Programan txertatuko da.
C.3.– Mindak kudeatzeko plana.
Sustatzaileek Mindak Kudeatzeko Plan bat aurkeztu beharko dute eta bertan jasoko dira B.1.4 apartatuan aipatutako alderdiak.
Era berean, Mindak Kudeatzeko Planean ezarritako parametroak benetan betetzen direla bermatzeko urteko segimendu bat egingo da. Plan hori bigarren apartatuko C.7 azpiapartatuan araututako Ingurumena Zaintzeko Programa integratuko da, eta Plan horrek bat etorriko beharko du Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak 2014ko azaroaren 18ko Aginduaren bidez araututako ustiategi-koadernoarekin. Aipatutako Aginduak Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-ustiategietako ustiategi-koadernoa eta beraren erabilera arautzen ditu. Urteko segimendu honek emaitza hauek izango ditu:
– Minden ekoizpen-kalkulua.
– Putzuaren mailaren, soroan aplikatutako bolumenaren eta aplikazio-data eta -partzelen erregistroa.
– Lurzoruari aplikatutako nitrogeno- eta fosforo-kopuruen kalkulua.
– Amoniako-igorpenen kalkulua soroan aplikatzean.
C.4.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.
Titularrek jardueraren gaineko parametro-adierazleen segimendua egingo dute urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko, eta urtean urteko ingurumen-zaintzako programarekin batera aurkeztuko dute.
C.5.– Zarataren kontrola.
a) Indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira hiru urterik behin: L
b) Aurreko atalean adierazitako ebaluazio guztiak akustikaren esparruan laginketa espazial eta tenporala egiteko UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako ziurtagiri bat duen ingurumen-lankidetzako erakunde batek egin beharko ditu. Nolanahi ere, ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela zainduko du ingurumen-organoak.
c) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.
d) Lkeq, Ti indize akustikoaren ebaluazioa egingo da urtean behin, jarduera egiten den lursailaren kanpoaldean neurketak eginez, zarata kanpoaldera transmititzeko arriskurik handiena dagoen aldean.
e) Neurketa bidezko ebaluazioak akustikaren esparruan entsegu-laborategi gisa egiaztatutako ingurumen-lankidetzako erakunde batek egin beharko ditu.
f) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko kutsadura akustikoari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren II. eranskinean ezarritakoari egokituko zaizkio.
g) Titularrek proposamen zehatz bat landu beharko dute, ebaluazio-puntu zehatzak jasoko dituena.
C.6.− Lurzoruaren eta lurpeko uraren kalitate-kontrola.
Mindak Kudeatzeko Planaren Segimenduaren Urteko Txostenak (C.3 apartatua) lurzoruaren eta lurpeko uraren kalitateari dagokionez sor daitezkeen behin-behineko gorabeherak jasoko ditu. Hori C.4 apartatuko «Ustekabeko isurtzeekin lotutako gertakari-kopurua» adierazlearekin erlazionatuta dago.
C.7.– Emaitzak kontrolatu eta igortzea.
Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txostenen eta analisien emaitzak behar bezala erregistratu behar dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren webguneko bidalketa-prozedura telematikoari jarraiki:
https://www.euskadi.eus/y22-izapide/es/contenidos/serv_proc_comunicacion/p_comu_201732123333101/procedures/proc_201732144928210/es_def/electronic_partial.shtml
Era horretan, aipatutako programak zehaztutako aldian egiten diren kontrol guztiak, ibilgura edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, Ingurumena Zaintzeko Programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren. Ezarritako baldintzak betetzen ez badira, orduantxe bakarrik egin beharko da komunikazioa ingurumen-baimen bateratuan ezarritakoaren araberakoa. Era berean, kontrolak urtean behin baino maiztasun handiagoarekin egiten badira, kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan baino ez dira bidaliko.
Emaitza horiek urtero bidaliko dira, martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan, babes- eta zuzenketa-neurrien funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak eta emaitzen analisia jasoko dira, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbideak; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aldez aurretik egin ez bada. Era berean, C.4 apartatuan adierazitako ingurumen-adierazleen urte arteko bilakaeraren grafikoak izango ditu.
C.8.– Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina.
Titularrek Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina prestatu beharko dute, eta bertan bildu beharko dituzte aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta Ebazpen honetan jasotakoak. Honako hauek zehaztu beharko ditu programa horrek: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.
Era berean, Ingurumena Zaintzeko Programak jaso beharko du jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika, adierazle horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).
D) Ezohiko egoeretarako prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak.
D.1.– Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.
Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, isurien eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du sustatzaileak, eta dagokionean, haiek kudeatzeko eta tratatzekoa ere bai.
Instalazioa gelditzean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak kudeatzeko, bigarren apartatuko B.1.6 azpiapartatuan («Instalazioan ekoitzitako hondakinen kudeaketa zuzena bermatzeko baldintzak») ezarritakoari lotu beharko zaio, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.
D.2.– Jarduera uztea.
Jarduera bertan behera utzi baino lehen, sustatzaileek instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko dituzte, Ebazpen honen bigarren atalaren B.1.6 azpiatalean ezarritakoarekin bat etorriz.
D.3.– Jarduera aldi baterako etetea.
Jarduera aldi baterako etetea eskatuz gero, 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, sustatzaileek, aldi baterako etetearen eskabidearekin batera, agiri bat bidali beharko dute lantegia jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.
Era berean, instalazioa berriz abiarazi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen isurketa edo emisio oro saihesteko.
D.4.− Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduketak.
Aurkeztutako agirietan proposatzen diren ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentzio-neurriak eta funtzionamendu-baldintzak ezertan eragotzi gabe, letra hauetan aipatzen diren baldintzak bete beharko dira:
a) Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.
Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztasuna), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), gerta litezkeen ihesei antzemateko neurriak edo gehiegizko betetzeaz ohartarazteko alarma-sistemak, lantegiko biltodi-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa-mota) eta lurzoru gaineko isuriak biltzeko sistemak.
Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, tangen barnealdearen ikuskapen bisualak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.
Era berean, atmosferara egindako igorpenak eta uretara egindako isuriak prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipamenduen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.
Pabiloien barruan zolak garbitzean sortutako urak mindak kudeatzeko putzura bidaliko dira edo, bestela, kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.
b) Halaber, erregistro bat eduki behar da, non jaso beharko baitira aldizka egindako mantentze-lanak eta antzemandako gorabeherak.
c) Abeletxean sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa dezake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lur-zatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.
d) Hauts-itxurako produktuak biltegiratzeko, silo itxiak edo hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabilioi estali eta itxiak eduki beharko dira.
e) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak, ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.
f) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratzeko instalazio horiek bete egin beharko dituzte produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak.
g) Larrialdirik gertatuz gero, berehala eta efikaziaz esku hartzeko beharrezkoak diren material guztiak edukiko dira, kantitate nahikoan: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunean isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta norbera babesteko ekipo bereziak.
h) Gorabeherarik gertatuz gero, agintariei jakinaraztea.
Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, titularrek, berehala, gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko diote Ingurumen Sailburuordetzari, gertatu dena zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren betiere. Komunikazioan alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:
– Gorabehera mota.
– Jatorriak eta kausak (unean zehaztu daitezkeenak).
– Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.
– Sortutako ondorioak.
– Epe laburrera aurreikusitako jarduketak, halakorik balego.
Gorabehera edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS Deiak eta Zambranako Udala berehala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuaren ondorioz sortutako egoera zehaztasunez jasotzen duen txosten bat bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:
– Gorabehera mota.
– Gorabehera non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.
– Gorabeheraren iraupena.
– Ustekabeko isurketa izanez gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne hartuta.
– Mugak gaindituz gero, igorpenei buruzko datuak.
– Eragindako kalteen balioespena.
Hartutako neurri zuzentzaileak.
– Anomalia berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.
– Prebentzio-neurriak eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.
Baimenaren baldintzak urratzen dituen isurketa gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen oreka modu larrian kaltetu badezake, titularrak berehala etengo du isurketa hori eta, horrez gain, gertaeraren berri eman beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Uraren Euskal Agentziari eta Babes Zibilean zein ingurumenaren arloan ardurak dituzten erakundeei, baita SOS Deiak (112) Larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.
i) Larrialdi-egoeretan babes zibilari buruzko araudian ezarritakoa bete beharko da, eta araudi horretan ezarritako baldintza guztiak bete beharko dira.
E) Babes-neurriak eta neurri zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira, baita neurtu behar diren parametroak, neurketen maiztasuna eta parametroen mugak ere, araudi berriak indarrean jartzeak edo inplikatutako sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharrak hala gomendatzen duenean. Era berean, hala neurri babes- eta zuzenketa-neurriak nola Ingurumena Zaintzeko Programa alda daitezke, jardueraren titularrek hala eskatuz gero edo ofizioz, Ingurumena Zaintzeko Programan lortutako emaitzetan oinarrituta.
F) Urtean behin, martxoaren 31 baino lehenago, sustatzaileek, aurreko urtean atmosferara eta uretara isuritako isurtzeei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Isurtzeen eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko 508/2007 Errege Dekretuarekin eta Ingurumena Zaintzeko Programarekin bat etorriz.
Informazio hori IKS-eeM sistemaren erakundeentzako bertsioaren bidez transmitituko da (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri); hau da, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistemaren bidez.
Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenean eragina duten jardueren erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, datuak Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko, E-PRTR-Europa erregistrora, alegia.
Ingurumen-adierazpena agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horretaz gainera, une oro bermatu beharko da Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betetzen dela.
G) Instalazioetan aldaketarik egin ahal izateko, aldez aurretik helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko dute:
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-3252/eu/contenidos/informacion/ippc/eu_6939/adjuntos/cuestionario_modificaciones.doc
Erakunde honen onespena ere beharko da, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.
Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak ezartzen ditu aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak.
Nolanahi ere, aipatutako 815/2013 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.
Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, aplikatzekoa izango da Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c eta 7.2.c artikuluetan xedatutakoa.
Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.
H) Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 31. artikuluari jarraituz, eta aipatutako legearen 32. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.
Hirugarrena.– 16-I-01-000000000333 erregistro-kodea ematea Granja San Martíni. Ustiatzaileak: R.A.S. eta M.D.G.M. Helbidea: Bajo Ircio bidea z.g, Las Paulazas, Zambrana (Araba). Kokapena: UTM (ETRS89) 30T, X:508591, Y:4722787, Z: 455 m.
Laugarrena.– Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena ofizioz egingo da kasu hauetan:
a) Instalazioak sortutako kutsadura dela eta, finkatutako isurketen muga-balioak berrikustea edo beste batzuk ezartzea komeni bada.
b) Isurketak nabarmen murritz badaitezke, teknika erabilgarri onenetan aldaketa handiak egiteko gehiegizko kostuak ezarri gabe.
c) Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela eta beste teknika batzuk erabili behar badira.
d) Arroko erakundeak, urei buruzko legedian xedatutakoaren arabera, uste badu ingurumen-baimen integratua berrikustea edo aldatzea justifikatzen duten inguruabarrak daudela, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeaturiko arroetako jabari publiko hidraulikora egindako isurketei dagokienez. Kasu horretan, arroko erakundeak, txosten lotesle bidez, organo eskudunera joko du ingurumen-baimen integratua eman dezan, gehienez ere hogei eguneko epean berrikuste-prozesua hasteko.
e) Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legediak hala eskatzen badu, edo Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 22.3 artikuluari jarraikiz, ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa bada.
f) Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen bada.
g) Ingurunearen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza garrantzitsu berrietara egokitzeko beharra ikusten bada; bereziki, inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela hautematen bada.
h) Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharren arabera, ingurumen-inpakturako ezarritako babes-, zuzenketa- edo konpentsazio-neurriak akastunak direla egiaztatzen bada.
i) Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26. artikuluko 1., 2. eta 3. zenbakietan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketa eginda, aldatu egin behar dela ondorioztatzen bada.
Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez dakar kalte-ordaina jasotzeko eskubidea, hala ezarrita baitago abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26.5 artikuluan.
Bosgarrena.– Titularrei eskatzea erantzun bat eman diezaiela honako gai hauei:
Ebazpen hau eskuratu eta ondorengo hiru hileetan:
– Mindak Kudeatzeko Plana aurkeztu beharko da, B.1.4 bigarren apartatuaren arabera egina.
– Ikerketa tekniko eta ekonomiko bat aurkeztu beharko da minden putzua putzu-birika batekin ordezteko eta plater-difusorea eta hodi esekidun ekipamendu batekin ordezteko.
– Zaratari dagokionez, baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten neurketak aurkeztu beharko dira, bigarren apartatuaren, B.1.8 eta C.5 azpiapartatuen arabera.
Seigarrena.– Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 5.d) artikuluaren arabera, R.A.S. jn. eta M.D.G.M andreak ebazpen honen xede den zerri-gizentze-jardueran titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori jakinarazi beharko du, Ingurumen Sailburuordetzak onar dezan.
Zazpigarrena.– Baimen hau iraungitzeko kausatzat joko da epean ez egiaztatzea Ebazpen honen bosgarren apartatuan ezarritako baldintzak betetzen direla, non eta interesdunak ez duen behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen.
Zortzigarrena.– Hauek dira titularrek beren jarduera garatzean erabiliko dituzten identifikazio-kodeak:
– 0100001585 motako hondakin ez arriskutsuak sortzea.
Bederatzigarrena.– Zambranako Udalari eta R.A.S. jaunari eta M.D.G.M. andreari jakinaraztea, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.
Hamargarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburu jaunari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengoetan xedatutakoari jarraiki.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 23a.
Ingurumeneko sailburuordea,
MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.