EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-10-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2018194

1684/2018 EBAZPENA, Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari kudeatzailearena, Miguel Sanchez Fernández jaunari Galdakao-Usansolo Ospitaleko Larrialdietako zerbitzuburuaren lanpostua betetzeko izendapena ezeztatzeko.

Xedapenaren zenbakia: 201801684
Xedapenaren data: 2018-09-03
Hurrenkenaren zenbakia: 201804890
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)
EGITATEAK
Galdakao-Usansolo Ospitaleko zuzendari kudeatzailearen 736/2010 Ebazpenaren bidez, Miguel Sánchez Fernández jauna, lehiaketa-sistemaren bidez, Galdakao-Usansolo Ospitaleko Larrialdietako zerbitzuburuaren lanpostua betetzeko baimena ematen da. Miguel Sánchez Fernández jauna Barrualde-Galdakaoko ESIko Ospitaleko Larrialdietako mediku fakultatibo espezialistaren lanpostuaren titularra da.
Miguel Sánchez Fernández jaunak idazkia aurkezten du jakinarazteko 2018ko irailaren 2ko lanaldiaren amaieratik aurrera uko egiten diola betetzen zuen lanpostuari.
ZUZENBIDE-OINARRIAK
Lehenengoa.– Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lan-baldintzak arautzen dituen indarreko hitzarmena, eta honi buruz barne-mailan onartutako gainerako arauak.
Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 15. artikulua.
Beraz, zuzendaritza honek, legeak emandako eskumenez baliaturik, hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Miguel Sánchez Fernández jaunari Galdakao-Usansolo Ospitaleko Larrialdietako zerbitzuburuaren lanpostua betetzeko izendapena ezeztatzea, 2018ko irailaren 2ko lanaldia amaitzean.
Bigarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Pertsonaleko Zuzendaritzari jakinaraztea.
Ebazpen honen kontra, Osakidetzako zuzendari nagusiari, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen arabera.
Galdakao, 2018ko irailaren 3a.
Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari kudeatzailea.
(urtarrilaren 31ko 1/2014 Ebazpenaren bidez eskuordetuta).
Barrualde-Galdakaoko ESIko Pertsonaleko zuzendaria,
MIREN JOSU ORMAETXEA LEGARRETA.