EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-10-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2018193

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2018ko irailaren 5ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako 2018-2019 ikasturteko deialdia egiten duena».

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2018-09-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201804871
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • 2018/09/14an argitaratutako 2018/09/05eko AGINDUA akatsen zuzenketa [201804527]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2018ko irailaren 5eko Aginduan (2018ko irailaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 178. zk.). Agindu horren bidez, unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako 2018-2019 ikasturteko deialdia egiten da. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
2018/4527 (22/14) orrialdean, I. eranskineko 21. artikuluaren 2. paragrafoan aipatzen den eskabidea egiteko inprimaki ofiziala argitaratu ez zenez, orain argitaratzen da, II. eranskinean, aipatu eredua.