EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-10-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2018192

EBAZPENA, 2018ko abuztuaren 3koa, Ingurumeneko sailburuordearena, lagun egiteko animalientzako pentsu-fabrikari ingurumeneko baimen integratua ematen zaiona, Elmubas Ibérica SLk sustatua Azpeitiko (Gipuzkoa) udalerrian (Gerratxiki 6).

Xedapenaren data: 2018-08-03
Hurrenkenaren zenbakia: 201804840
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/11/15ean argitaratutako 2016/10/27ko EBAZPENA [201604822]

AURREKARIAK
2016ko martxoaren 9an, Elmubas Ibérica SL enpresak orduko Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari ingurumen-baimen integratua emateko eskatu zion, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, Azpeitiko udalerrian duen lagun egiteko animalientzako pentsu-fabrikarako.
Era berean, jarduera hirigintzarekin bateragarria zela egiaztatzen zuen Azpeitiko Udalaren 2015eko abenduaren 23ko txostena aurkeztu zuen.
Aurkeztutako agiriak nahikoak zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordearen 2016ko urriaren 27ko Ebazpenaren bidez erabaki zen Elmubas Ibérica SLk sustatutako proiektua 30 egun balioduneko epean jendaurrean jartzea, egoki irizten diren alegazioak aurkezteko. Horretarako, ebazpen hori Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean 2016ko azaroaren 11n eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2016ko azaroaren 15ean argitaratu zen.
Jendaurreko informazioaren izapidea amaitu ondoren, alegaziorik ez dagoela egiaztatu zen.
Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoari jarraituz –abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartua–, 2017ko urtarrilaren 9an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostena eskatu zien Azpeitiko Udalari, Gipuzkoako Urak erakundeari, URA Uraren Euskal Agentziari eta Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari, eta Gipuzkoako Osasun Publiko eta Adikzioen Zuzendariordetzari.
2018ko uztailaren 12an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, Elmubas Ibérica SLren esku utzi zen espediente osoa.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 1. artikuluan xedatutakoaren arabera –abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartua–, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila handia helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.
Baimen honetan, instalazioan egiten diren aipatutako testu bateginaren 1. eranskinean zerrendatutako jarduerez gain, barne hartzen dira instalazioa lege horren aplikazio-eremuan sartzea eragin zuen jardueraren kokalekuan egiten diren jarduera guztiak, jarduera horrekin teknikoki lotuta dauden eta sortuko diren isurietan eta kutsaduran ondorioak izan ditzaketen guztiak, nahiz eta jarduera horietako batzuk eranskinean jasota ez egon.
Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 9. artikuluan xedatzen dena betez, ingurumen-baimen integratua behar da 1. eranskinean aipatzen diren jardueretako edozein garatzen duten instalazioak ustiatzeko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena ematen parte hartuko duten administrazio publikoen artean koordinatuta egongo den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzeko. Era berean, indarrean dagoen araudian jasotako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Elmubas Ibérica SL enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: saneamendu-sare orokorrera isurtzeko baimena, eta, ingurumen-izaerako beste zehaztapen batzuen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dutela egiaztatu da, aginduzko txostenak igorriz.
Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 29. artikuluan xedatutakoarekin bat, jarduera deseroso, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuak egin ahal izateko administrazio eskudunek herritarren ekintzen gainean esku hartzeko dituzten administrazio-bitartekoak ordezkatuko ditu ingurumen-baimen integratua emateko prozedurak. Ondore horietarako, ingurumen-baimen integratua loteslea izango da tokiko agintarientzat, baldin eta jarduerak egitea ukatzeko edo zuzenketa-neurriak ezartzeko bada; baita goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdi orori dagokionez ere. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Legearen 39. artikuluak xedatzen duenez, neurri guztiak hartuko dira lizentziak eta baimenak eskuratzera bideratutako administrazio-prozedurak koordinatzeko. Adierazitako aginduak aplikatuz, Elmubas Ibérica SLren ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran sartuta daude Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapide guztiak.
Azkenik, adierazi behar da ebazpen honek teknika erabilgarri onenak eta aplikatzekoa den sektoreko legeriak zehaztutako neurriak eta baldintzak kontuan izan dituela, bai instalazioak gehienez igor ditzakeen gai kutsagarrien muga-balioak zehazteko, bai, ingurumen osoa ahalik eta gehien babesteko helburuz, instalazioaren ustiapenari ezarriko zaizkion bestelako baldintzak erabakitzeko. Zehazki, teknika erabilgarri onenak jasotzen dituen Europako Batzordearen 2006ko abuztuko BREF txostenaren edukia kontuan hartu da (Reference Document on Best Available Techniques in the Food, Drink and Milk Industries).
Azaldu dugun guztia aintzat hartuta, espedientean jaso diren txosten guztiak aztertutakoan ebazpen-proposamena egin zen, eta bertan jaso ziren Elmubas Ibérica SLk sustatutako proiektuari aplikatu beharreko baldintzak.
Azaldutakoarekin bat, goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da.
Aintzat hartu da organo honek eskumena duela ingurumen-baimen integratu hau emateko, hala xedatuta baitago Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuan.
Honako hauek ikusi dira: sailburuordetza honen uztailaren 11ko Ebazpen-proposamena; otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Herriko ingurumena babestekoa; Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina –abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartua–; urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena; abenduaren 9ko 21/2013 Legea, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa; uztailaren 28ko 22/2011 Legea, hondakin eta lurzoru kutsatuena; apirilaren 11ko 77/2017 Dekretua, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta aplikatu beharreko gainerako arauak. Ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Helbide soziala Azpeitiko udalerriko (Gipuzkoa) Gerratxiki kaleko 6. zenbakian eta IFK: B-20104055 duen Elmubas Ibérica SL enpresari Ingurumeneko Baimen Bateratua ematea, lagun egiteko animalien pentsu-fabrikarako, ebazpen honen bigarren apartatuan ezarritako baldintzekin.
Jarduera jasota dago abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 1. eranskineko kategoria honetan:
«9.1.b) Elikagaiak edo pentsuak fabrikatzea xede duten honako lehengai hauen –aurrez tratatuak edo tratatu gabeak izan daitezke– tratamendua eta eraldaketa (ontziratze hutsa izan ezik):
iii) Animalia- eta landare-lehengaiak soilik, biak konbinatzen dituzten produktuetan zein bereizita, gutxienez eguneko produktu bukatuen tona kantitate hau ekoizteko gaitasunarekin:
– 75, A 10 edo gehiago bada, edo
– [300 – (22,5 × A)] beste edozer kasutan,
non "A" produktu amaituak ekoizteko gaitasunaren animalia-materia zatia den (pisuaren portzentajean).
Ontzia ez da produktuaren amaierako pisuaren barruan sartuko.
Azpiatal hau ez da aplikagarria izango lehengaia esnea baino ez denean».
Lagun egiteko animalientzako pentsuen barnean, Elmubas Ibérica SL enpresa pentsu lehorrean dago espezializatuta (dry petfood). Instalazioa Landeta industrialdean dago kokatuta, eta, guztira, 24.000 m
– Zubiola eraikina: 3.782 m
– Bastida-Elmubas eraikina: 5.811 m
– Jateko eraikina: 6.000 m
– Antzibar eraikina: 2.000 m
Hauek dira lehengai erabilienak: zerealak eta horien eratorriak (105.000 tona/urte), haziak (10.500 tona/urte) eta beste landare-produktu batzuk (3.500 tona/urte). Proteina eraldatuak (75.000 tona/urte) eta lurreko zein itsasoko animalien koipeak (8.000 tona/urte) ere erabiltzen dira. Horiek 3. kategoriakoak dira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko urriaren 21eko 1069/2009 (EE) Erregelamenduaren arabera. Erregelamendu horrek ezartzen ditu giza kontsumorako ez diren animalia-azpiproduktuei eta produktu eratorriei aplikatzekoak zaizkien arau sanitarioak, animalia-azpiproduktuei buruzko 1774/2002 (EE) Erregelamendua indargabetzeaz gain. Lehengaiak soltean jasotzen dira, kamioietan ekarrita; atakatan jarri eta siloetan biltegiratzen dira, bereizita (Bastida-Elmubas eraikina). Beste lehengai batzuk, tartean, olioak, koipeak eta lurrinak, askotariko formatuetan jasotzen dira.
Ondoren, biltegiratutako lehengaiak dosiak prestatzeko baskuletatik igarotzen da. Horiek Bastida eta Elmubas eraikinetan daude. Katalogoko produktu prestatu bakoitzak behar duen nahastea prestatzen da horietan. Produktu-dosiek, redler sorta baten bitartez (zinta eroaleak), metalen kontrol-sistema zeharkatzen dute, gorputz arrotzak kentzeko. Handik hirugarren solairuko siloetara igarotzen dira, eta tarteko produktua biltegiratuta geratzen da.
Nahaste-dosiek aurre-ehotzearen eta ehotzearen prozesuak zeharkatzen dituzte, eta redlerrek dagozkien siloetara eramaten dituzte; estrusio-makinen gainean daude siloak. Hiru estrusio-makina daude Bastida-Elmubas eraikinean: «Txikia» (4.000 kg/h), BIKI (10.000 kg/h) eta IBAI (18.000 kg/h). Estrusio-makina bakoitzak bina elikadura-silo ditu atxikita, eta lehorgailu zein hozkailu bana (txikiak bi lehorgailu ditu). Estrusio-prozesuan ur-lurruna aplikatzen zaio nahasteari, egosi eta nahi den forma emateko. Ondoren, produktua lehortu eta berriz koipeztatzen da (lurrin eta bitamina termolabilak gehitzeaz gain), betiere katalogoko erreferentziari dagozkion bereizgarrien arabera. Azkenik, produktua hoztu egiten da.
Lehortu, koipeztatu eta hoztu ondoren, produktu amaitua siloetan biltegiratzen da, eraikin batean baino gehiagotan ontziratzeko. Ontziak bete ahala inprimatzen dira. Ondoren, eraikin batean baino gehiagotan biltegiratzen dira, bezeroari bidali arte.
Prozesu osoa sistema informatiko baten kontrolpean egiten da.
Gutxi gorabehera, urtean 200.000 tona pentsu ekoizten dira; gehienak azken kontsumitzailearentzako ontziratzen dira. Ekoizpenaren % 10 inguru esportatu egiten da, produktu erdi-elaboratu gisa, hirugarrenek ontzira dezaten.
Ur-hornidurari dagokionez, Bastida eraikinean kokatutako lurpeko hargune bat du. Ura-Uraren Euskal Agentziak hala baimenduta, urtean 27.000 m
Lantokiaren energia-kontsumoa 16.500 kWh energia elektrikokoa eta 48.000 m
Atmosfera-igorpen nagusiak hauek dira: lehengaiak ehotzean eta nahastean sortutako partikulak eta estrusio-prozesuan ur-lurruna ematen duten bi gas-galdarek sortutako errekuntza-gasak –SINCAL galdara nagusia, 4.400 MW-eko bero-potentzia; YGNIS larrialdietarako galda, 1.498 MW-koa–.
Estrusio-makinak usain-iturri handia dira. Igorpenak plasmazko gailu ez-termiko batekin bildu eta tratatzen dira.
Hondakin-urak (ur sanitarioak eta elikagai-makinen garbiketakoak) hiri-isuritzat hartzen direnez Gipuzkoako Uren biltodira bideratzen dira. Euri-urak Ibaieder ibaira isurtzen dira. Alderantzizko osmositik eratorritako errefusa, kaltzio askokoa denez, produktuari gehitzen zaio, eta ez da isurtzen.
Prozesu nagusiak ez du hondakin arriskutsurik sortzen; horrelakoak, zerbitzu orokorretan sortzen dira, eta, zehazki, urtean 2 tona baino gutxiago dira. Elikagai-industria denez, makinak koipe jangarriekin koipeztatzen dira. Atmosfera-igorpenen arazte-sisteman jasotako partikulen zati bat ekoizpen-prozesura birbideratzen dira; hala, hondakinen sorkuntza ekiditen da. Hondakin arriskugabeak, batik bat, hauek dira: bilgarriak, lehengaien hondarrak eta txatarra.
Lagun egiteko animalientzako pentsuak fabrikatzeko jarduketa jasota dago Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko urriaren 21eko 1069/2009 (EE) Erregelamenduan.
Elmubas Ibérica SLren jarduketa nagusia, «Lagun egiteko animalientzako elikadura-produktuak fabrikatzea» (1993ko EJSN, 1. ber. = 15.72; 2009ko EJSN = 10.92), ez da lurzorua kutsa dezaketen jarduketetarik bat, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen eta urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuaren arabera. Alabaina, gai arriskutsuen 10 tona baino gehiago erabiltzen dira urtean (gasolioa, azido ortofosforikoa, antioxidatzaileak, antifungikoak, etab.). Eraikin berria (Zubiola) bakarrik dago lurzoru inbentariatu batean kokatuta, lehen han egin baitira lurzorua kutsa lezaketen jarduerak. Bestalde, Antzibar eraikinaren alboan, etxola baten barnean dago orga jasotzaileentzako gasolioaren andela (10.000 l-koa).
Elmubas Ibérica SLren jardunean aplikatzen dira teknika erabilgarri onenak, Europako Batzordearen 2006ko abuztuko BREF txostenean jasota daudenak (Reference Document on Best Available Techniques in the Food, Drink and Milk Industries).
– 5.1.9.– Lehengai lehorren garraioa.
– 5.1.11.– Outputak bereiztea, berrerabilera, berreskuratzea, birziklatzea eta deuseztatzea optimizatzeko.
– 5.1.4.9.2.– Solteko lehengaiak hartzea.
– 5.1.5.2.– Gasak, usainak eta hautsak iturburuan kanalizatzea, tratamendu-sistemetara bideratuta.
– 5.1.2.5.– Usainen tratamendu-teknikak aplikatzea, prozesuan txertatutako teknika erabilgarri onenek ez dituztenean eragozpen horiek desagerrarazten.
Bigarrena.– Elmubas Ibérica SL enpresak Azpeitiko udalerrian (Gipuzkoa) sustatutako lagun egiteko animalientzako pentsu-fabrika ustiatzeko, baldintza eta eskakizun hauek ezartzea:
A) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik badago, Elmubas Ibérica SL enpresak aldaketa horien berri emango du.
B) Neurri babesle eta zuzentzaileak, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo apartatuetan ezarritakoari jarraituz, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira:
B.1.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.
B.1.1.− Baldintza orokorrak.
Elmubas Ibérica SLren lantegiaren ustiapenean bete beharreko baldintzak dira atmosferara egingo diren isurketek ez gainditzea ebazpen honetan ezarritako balioak, eta Ingurumen Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan ezarritako baldintza teknikoak betetzea.
Prozesuan zehar atmosferara igortzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.
Arau orokor horretatik salbuetsi daitezke igorpen konfinatu gabeak, baldin eta horiek biltzea ez bada teknikoki edo ekonomikoki bideragarria, edota egiaztatzen bada ingurunean kalte urria eragiten dutela.
Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko igorpenik ez egiteko, eta haien efluenteek giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, instalazio horiek martxan ez dauden edo erabilgarri ez dauden aldien iraupena ahalik eta gehien murriztuko da.
Proiektuan atmosfera-kutsaduraren inguruan aipatutako neurriak beti beteko dira; bereziki, hauts-igorpenak saihesteko direnak (bideak garbitzea, adibidez).
Instalazioaren titularrek bete beharko dituzte Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzeko abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuak 5. artikuluan jasotzen dituen betebeharrak.
Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-gunea, neurketa-portua, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.
Organo honek foku berri bat baimendu ondoren, abiarazten denetik sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko erakundeak egindako igorpenen lehen kontrol-txostena bidali beharko da. Nolanahi ere, Ingurumen Sailburuordetzari epe hori luzatzeko eskatu ahal izango zaio, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.
B.1.2.− Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.
Lagun egiteko animalien pentsua fabrikatzeko Elmubas Ibérica SLren instalazioan atmosfera kutsa dezaketen jarduketen katalogoak (100/2011 eta 1042/2017 Errege Dekretuek onartuta) barne hartutako jarduketa hauek egingo dira:
Instalazioan foku kanalizatu hauek daude:
Foku ez-sistematiko horietariko bat urtean batez beste hamabi alditan baino gehiagotan funtzionatzera pasako balitz eta aldi bakoitzak ordubete baino gehiago iraungo balu, edo, maiztasuna edozein dela ere, igorpenen iraupena orokorrean hartuta lantegiaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bost baino handiagoa bada, igorpen-foku sistematiko gisa araupetu beharko da.
Urte jakin batean foku sistematiko batek foku ez-sistematiko batek bezala funtzionatzen badu, ez da foku horren gaineko kontrolik egin beharko urte horretan. Ondoko urtean egin beharko da, baldin eta kontrola salbuesteko baldintzek jarraitzen ez badute. Ingurumena zaintzeko dagokion programan justifikatu beharko da inguruabar hori.
1. eta 13D fokuei dagozkien ekipoak errekuntza-instalazio ertainak dira eta 2017ko abenduaren 22ko 1042/2017 Errege Dekretuaren aplikazio-eremuak barnean hartzen ditu. Errege Dekretu horrek errekuntza-instalazio ertainetatik datozen agente kutsatzaile zehatz batzuen atmosferarako igorpenak mugatzen ditu eta airearen kalitateari eta atmosferaren babesari buruzko azaroaren 15eko 34/2007 Legearen IV. eranskina eguneratzen du. Horrenbestez, 1042/2018 Errege Dekretuan ezarritakoa bete beharko du, erregistroari eta gehieneko igorpen-balioak betetzeari dagokienez, arauan bertan adierazitako epeetan.
B.1.3.– Igorpenen muga-balioak.
Igorpen atmosferikoek igortzeko muga-balio hauek ez gainditzeko moduan ustiatuko da instalazioa:
Balio horiek baldintza hauek dituzte: 273,15 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa, eta gas lehorra.
Igorpen-balioak betetzen diren ebaluatzeko, abenduaren 28ko 278/2011 Dekretuaren 9. artikuluak ezartzen duena beteko da.
B.1.4.– Gasak hartu eta kanporatzeko sistemak.
Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniak ez dira egongo bigarren apartatuko B.1.2 azpi-apartatuan ezarritako goreneko kotatik behera. Sekzioek eta lagin-puntuen kokapenak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduaren bidez argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoa bete beharko dute.
Zehazki, laginak hartzeko aurreikusita dauden zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoak bete beharko dira.
Igorpen lausoak minimizatzeko helburuarekin, jarioak antzemateko ekipoak erabiliko dira, ingurumenaren kudeaketa egokia egingo da, eta instalazioa modu egokian diseinatuko da
B.1.5.– Usainen inguruko baldintzak.
Ahalik eta usain gutxien jariatzeko moduan ustiatuko da instalazioa. Elmubas Ibérica SL enpresak bere eskabidean aurkeztutako EMBS16A_01 txosteneko balioak eta ereduak hartuko dira erreferentziatzat.
B.2.– Isuriak egiteko baldintzak.
B.2.1.– Saneamendu-sarean egindako isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokalekua.
Isuria sortzen duen jarduera mota nagusia: 1092.– Lagun egiteko animaliak elikatzeko produktuen fabrikazioa (EJSN, 2009).
B.2.2.– Saneamendu-sarera isurtzeko gehieneko emariak eta bolumenak.
B.2.3.– Saneamendu-sarera isurtzeko muga-balioak.
Saneamendu-sarera egiten diren isurien parametroak Gipuzkoako Ur Partzuergoaren erregelamenduan ezarritakoak izango dira –instalazioak horra egiten ditu isuriak–; hauek dira parametroak, isuri bakoitzerako zehazten diren gehieneko muga-balioekin:
Taula honetako mugak hartzen dira kontuan, egindako saiakuntzari lotutako ziurgabetasuna aintzat hartuz.
Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.
Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Bestela, titularrak tratamendu egokia egin beharko du, aipatutako kalitate-helburuak isuriaren ondorioz urratzen ez direla ziurtatzeko.
B.2.4.– Arazteko eta saneamendu-sarera husteko instalazioak.
Arazte-instalazioek edo hondakin-uren zuzenketa-neurriek jarduera hauek izango dituzte, funtsean:
– Ez dago baimenduta norberak bildutakoetatik datozen urak isurtzea.
– Jarduketak ez du kontrol-kutxatilarik eta hainbat hargune ditu.
Kutxatila bat izango da saneamendu-sare orokorreko hargunearen aurretik; kutxatila horrek isurien lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango ditu. Kutxatilak ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan kokatuko dira, hala badagokio.
Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla egiaztatuz gero, Elmubas Ibérica SL enpresak beharrezkoak diren aldaketak egin beharko ditu arazteko instalazioetan, isuriak baimendutako ezaugarrietara egokitzeko, administrazioari jakinarazi ondoren, eta, hala badagokio, baimena aldatzeko eskatuko du.
Kasu honetan, efluentea kontrolatzeko (lineako kontrolak), nahitaezkoa izango da elementu hauek izatea, guztizko kopuruen erregistroarekin:
B.2.5.– Ubide publikora egindako isuriak.
Ez dago baimenduta ubide publikora industria-urik nahiz ur sanitariorik isurtzea. Euri-ur garbiak bakarrik onartuko dira Ibaieder ibaian, eta ez dira isuritzat hartuko.
B.3.– Instalazioan ekoitzitako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.
Instalazioetan sortutako hondakinen kudeaketa Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera egingo da, eta, kasuan kasu, hondakinak karakterizatu egin beharko dira beren izaera eta helbururik egokiena zehazteko.
Berariaz debekatuta dago sortzen diren tipologia ezberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak ekiditeko.
Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da, eta, hartarako, balorizatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio. Hondakinak kasu honetan baino ezingo dira deuseztatu: ezinezkoa izatea horiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik. Beti egiaztatu beharko da hori horrela dela. Birsortzea-berrerabiltzea lehenetsiko da balorizatzeko beste edozein modu material edo energetikoren aurretik.
Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimendurik badago hondakin zehatz batzuk tratatzeko, lehentasunez instalazio haietara bidaliko dira, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.
Hondakinen azken helmuga zabortegi baimenduan deuseztatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakin horien ezaugarriak zehaztuko dira, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak, Hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituenak, xedatutakoari jarraikiz, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezarritako jarraibideen arabera.
Instalazioan sortutako hondakinen kantitatea, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, kontuan hartuta jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta sortutako hondakinen arteko erlazioa. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan (4.d apartatua) ezarritakoa eragotzi gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, kasu honetan baimena egokitzea soilik eskatu beharko da baldin eta sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarri diren biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatu beharra badakar.
Hondakinak biltegiratzeko eremuak edo eremuek lurzoru estankoa izango dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan edo oso bustita egoteagatik, hondakinok isuriak edo lixibatuak sor baditzakete, bada, orduan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak izan beharko dira, gerta daitezkeen isuriak kanpora irten ez daitezen. Hautsezko hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.
Hondakinak desagertu, galdu eta ihes eginez gero, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Azpeitiko Udalean.
Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, 180/2015 Errege Dekretua (zeinaren bidez, Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen baita) eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.
Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batetik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluari jarraikiz.
Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, hondakinen lekualdaketak direla-eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan ezarrita dagoena bete beharko da.
B.3.1.– Hondakin arriskutsuak.
Hauek dira sustatzaileak aitortutako hondakin arriskutsuak:
a) Hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodifikazioa hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarriak kontuan hartuta ezartzen da, eta horiei buruzko informazioa baimena izapidetzean jasotzen da. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Hondakina zer motatakoa den eta zer osagai arriskutsu dituen definitzen dute. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa egokia dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko IV. Ingurumeneko Esparru Programan (2015-2020) ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu egin beharko du hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onarpen-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak baliozkotzeko eskatzen bada.
b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela eta, isurketaren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.
c) Hondakin arriskutsuak ontziratzeko, indarrean dagoen araudian ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dira. Hondakin arriskutsuak dauzkaten ontziek eta ontzikiek etiketa argia, irakurgarria eta ezabagaitza eduki beharko dute eta itxita egon beharko dute kudeatzaileari eman arte, edukiak isurita edo lurrunduta gal ez daitezen.
d) Hondakin arriskutsuak ezin izango dira sei hilabetetik gora eduki biltegian. Salbuespen-egoeretan, ingurumen-organoak epe hori aldatu ahalko du, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio, baldin eta gizakion osasuna eta ingurumena babestuko dela bermatzen bada.
e) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakin-kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.
f) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena aurretiaz eginda dagoela, araudian zehaztutako moduan, identifikaziorako agiria bete beharko da. Agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko da jatorritik helmugaraino. Elmubas Ibérica SLk tratamendu-kontratuak eta identifikazio-agiriak edo haien baliokide diren agiri ofizialak erregistratu eta artxiboan gorde behar ditu, hiru urtez, gutxienez.
g) Egiaztatu beharko da baimendutako kudeatzailearen instalazioetara hondakin arriskutsuak eramateko garraioak betetzen dituela halako gaiak garraiatzeari buruzko indarreko legerian eskatutako betebeharrak.
h) Elmubas Ibérica SL enpresak Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko du bere enpresan erabilitako olioa.
i) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak –besteak beste, lanpara fluoreszenteenak– 110/2015 Errege Dekretuak, otsailaren 20koak, gailu elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzkoak, xedatuaren arabera kudeatuko dira. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek bete beharko dute Pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan xedatutakoa. Kudeatzaile baimenduaren tratamendu-kontratua izateko, garraioaren aurretiko jakinarazpena egiteko eta identifikazio-agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, baita toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudeatu ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei egindako emateak justifikatzeko agiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.
j) Elmubas Ibérica SLk PCB eduki dezaketen gailuak dituenez, kudeaketa egokia izan dadin, nahitaez bete behar ditu abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuan zehaztutako baldintzak (errege-dekretu haren bidez, poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dira) eta errege-dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.
k) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko irailaren 16ko 1005/2009/EE Erregelamenduak, ozono-geruza agortzen duten substantzien gainean eman zuenak, adierazten dituen substantziak erabiltzen baditu, Elmubas Ibérica SLk berreskuratu egingo ditu, aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarri den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko ditu aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan, edo desmuntatu edo deuseztatu aurretik.
l) Elmubas Ibérica SL enpresak urtero adierazi beharko du Ingurumen Sailburuordetzan ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datuekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.
m) Erregistro bat eramango da, eta bertan adieraziko dira kantitatea, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak, hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak.
n) Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko –hau da, hondakin horiek ahalik eta gutxien sortzea–, urtean 10 tona hondakin arriskutsu baino gehiago sortuz gero, Elmubas Ibérica SLk hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat aurkeztu beharko dio Ingurumen Sailburuordetza honi, lau urtetik behin, Hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 17.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, baldin eta Lege horren garapenerako araubideak ez badu hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen Elmubas Ibérica SL.
o) Baldin eta Ontziei eta ontzien hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritza- edo industria-ontzi baten azken jabea bada Elmubas Ibérica SL, bera izango da ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.
p) Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko den irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, atal honetako f) eta g) letretan aipatutako dokumentuak –kudeatzaileak EAEkoak direnean– eta m) eta n) letretan aipatutakoak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz.
q) Amiantoa duten hondakinak daudela ikusiz gero, Elmubas Ibérica SLk bete beharko ditu Amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzko 108/1991 Errege Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako eskakizunak. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.
B.3.2.– Hondakin arriskugabeak.
Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskugabeak hauek dira:
a) Hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei dagokienez bigarren apartatuko B.3.1 azpiapartatuan xedatutakoaren arabera, hondakinak baliarazi egin beharko dira, eta balorizatzaile baimendun bati eraman beharko zaizkio horretarako. Hondakinak kasu honetan baino ezingo dira deuseztatu: ezinezkoa izatea horiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik. Beti egiaztatu beharko da hori horrela dela. Justifikazio tekniko hori baliagarria izan dadin, delako hondakina hartzeko baimena duten hiru kudeatzailek balorizatzeari uko egiten diotela frogatu beharko da.
b) Erabilitako ontziak eta ontzien hondakinak materialen arabera egoki bereizita entregatu beharko zaizkio agente ekonomiko (hornitzaile) bati, berrerabiliak izan daitezen, ontzi erabilien kasuan; edota berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu bati, ontzien hondakinen kasuan.
c) Hondakin horiek ezabatzeko direnean, ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki; hondakinen azken helburua balorizatzea denean, berriz, 2 urtez gorde ahal izango dira.
d) Oro har, ebakuatu aurretik hondakin guztiek izan beharko dute kudeatzaile baimendu batek emandako tratamendu-kontratua, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Elmubas Ibérica SLk tratamendu-kontratuak edo agiri ofizial baliokideak erregistratu eta artxibategian gorde beharko ditu, nahitaezkoak badira, hiru urtez gutxienez.
e) Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, hondakin arriskugabea eraman aurretik identifikazio-agiria bete beharra egongo da, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa (dekretu haren bidez arautu zen hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea).
f) Balorizatzeko edo ezabatzeko helburuarekin, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011) 25.2 artikuluaren arabera.
g) Baldin eta Elmubas Ibérica SL ontziei eta ontzien hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen Lehen Xedapen Gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengatik eskuratutako merkataritarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, ontzi hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati eman beharko dio.
h) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek jasoko dituena: kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodoak eta tokiak, hondakinen sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtean behin, kontrol-erregistro horren kopia bat eta dagokion ingurumena zaintzeko programa –dagokion urtekoa– bidali beharko dira Ingurumen Sailburuordetzara.
i) Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko den irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, atal honetako d), e) letretan aipatutako dokumentuak –kudeatzaileak EAEkoak direnean– eta f) letran aipatutakoak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz.
B.4.– Ontziak merkaturatzea.
Elmubas Ibérica SL enpresak, bere produktuak merkaturatzeko ontziak eta enbalajeak erabiltzen dituen enpresa den aldetik, ontzi horien gaineko informazioa eman beharko du urtero, martxoaren 31 baino lehen; horretarako, ontzien gaineko urteko adierazpena egin beharko du. Datuekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.
Era berean, Elmubas Ibérica SL enpresak derrigorrez ezarri beharko du ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko biltegiratze- eta itzultze-sistema bat (zuzenean edo kudeaketa-sistema integratu bati atxikita). Elmubas Ibérica SL enpresak, bere produktuak merkaturatzeko industria- edo merkataritza-ontziak erabiltzen baditu, aipatu betebehar horretatik salbuesteko eskatu ahalko du, Ontzi eta ontzi-hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian arautakoari atxikitzen bazaio; atxikimendu horren bidez, ontzi horiek kudeatzeko eta ingurumen-organoari informazioa pasatzeko betebeharra produktuaren kontsumitzaileari transferitzen zaio.
Baldin eta Elmubas Ibérica SL enpresak, urte natural batean zehar, ontziratutako produktuak merkaturatzen baditu edo, kasua bada, hondakinak sor ditzaketen industria- edo merkataritza-ontziak merkaturatzen baditu kantitate hauetan baino handiagoetan:
– 250 tona, beira soilik bada.
– 50 tona, altzairua soilik bada.
– 30 tona, aluminioa soilik bada.
– 21 tona, plastikoa soilik bada.
– 16 tona, zura soilik bada.
– 14 tona, kartoia edo material konposatuak soilik badira.
– 350 tona, hainbat material badira eta, banaka, bakoitzak aurreko kopuruak gainditzen ez baditu.
Enpresaren Prebentzio Plan bat egin beharko du. Plan horrek hiru urteko iraunaldia izango du, eta onartutako Enpresaren Prebentzio Planaren kontrol- eta jarraipen-txostena egin beharko zaio urtero, martxoaren 31 baino lehen. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko dira bi agiriok.
B.5.– Lurzorua eta lurpeko urak babesteko baldintzak.
Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako aginduak betetzeko aurkeztutako lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txostenaren gomendioekin bat etorriz, Elmubas Ibérica SLk lurzorua babesteko behar diren neurriak hartu beharko ditu.
Lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txostena hamabostean behin eguneratuko da, lurzorua kutsa dezaketen jarduerak egin zirelako iraganean eta urtean 10 tona substantzia arriskutsu baino gehiago erabiltzen direlako (9/2005 Errege Dekretua, 3. artikulua).
Nolanahi ere, lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena lortzeko prozedura hasteko eskatu beharko dio sustatzaileak ingurumen-organoari, baldin eta ekainaren 25eko 4/2015 Legean adierazitako inguruabarren bat gertatzen bada.
Instalazioetan egindako aldaketek eragindako lur-mugimenduei dagokienez, sustatzaileak baldintza hauek bete beharko ditu:
1.– Instalazioa baimenduta dagoen lurzatiaren barruan lurrak mugitzea dakarren aldaketa bat aurreikusiz gero:
a) Ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25. artikuluaren 1c letrarekin bat etorriz, hondeatu beharreko materialak (lurra, obra-hondakinak, eta abar) karakterizatu beharko ditu jardueraren sustatzaileak, jardun kutsatzaileen ondorioz erasan zaien ala ez egiaztatzearren, eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa-modu egokiena zehaztearren.
b) Hondeaketa horretan hondeatutako materialek 500 m³ gainditzen badituzte, sustatzaileak gaikako hondeaketa-plan bat aurkeztu beharko du; planak 13. artikuluan adierazitako edukia jaso beharko du, eta ingurumen-organoak onartu behar du plan hori, betetzen hasi aurretik.
c) Hondeatu beharrekoa 500 m³ baino gutxiago bada, aldaketa-eskaerak informazio hau eman beharko du: non dagoen kokatuta, zenbat hondeatu behar den, aurreikusitako hasiera-eguna, kontratista, jarraipenaren eta kudeaketaren ardura izango duen erakundea.
d) Aurreko kasu horietan guztietan, hondeatzen amaitutakoan, hondeatutako materialak zuzen berrerabili edo kudeatu direla ziurtatzen duen txosten bat aurkeztu beharko zaio ingurumen-organoari, behar bezala karakterizatu aurretik.
e) Orokorrean, irizpide hauek beteko dira:
– Soberakinak hondakindegian biltegiratuz hustu nahi izanez gero, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan (hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena) ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, lagin baten azterketa egin beharko da. Laginak hondakindegian kudeatu beharreko soberakinen 500 m
– Soberako materialak instalazio berean berrerabili ahal izateko, balio hau izan beharko dute material horiek: Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako VIE-B (industria-erabilera) balioaren azpitikoa. Horrez gain, lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde egiaztatu batek egin beharko ditu laginketa eta azterketa, urriaren 10eko 199/2006 Dekretuaren arabera (dekretu horren bidez, lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen da, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dira).
– Ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutako VIE-A ebaluazioko balio adierazleak eta TPH direlakoetarako 50 mg/kg baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak lur garbitzat hartuko dira, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako betelan batean.
– Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahalko da. Lurzoru naturalaren pareko den harrizko substratu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.
2.– Baldin eta aurreikusten bada lur-mugimendua dakarren aldaketaren bat egingo dela instalazioa baimenduta dagoen lurzatitik kanpo (lurzoru berria okupatuz) eta okupatu nahi den lurzoru berriak lehenago izan badu ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 1. eranskinean aipatzen den jardueraren bat, sustatzaileak lurzoru-gaiei buruzko adierazpen bat lortu beharko du, egin nahi diren aldaketak egiten hasi aurretik.
Era berean, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluaren 2. apartatuaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek ezar ditzan hartu beharreko neurriak, aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluaren 1.e zenbakiari jarraikiz betiere.
B.6.− Zaratari buruzko baldintzak.
a) Ondorengo indize akustikoak gaindi ez daitezen beharrezko neurri guztiak ezarriko dira:
a.1.– Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.
a.2.– Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 07:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.
a.3.– Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4m-ko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik, horietan apantailamenduak saihesteko beharrezko garaiera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.
1. taula. Industria-esparruaren kanpoaldeko itxituran eskatutako zarata-mailak.
Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.
Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun-modu bat baldin badago, jardun-modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun-modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu 1. taulan finkatutako balioak 5 dB-etan gaindituko.
b) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiagoko guneetako zarata-maila.
E) Ingurumena Zaintzeko Programa.
Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:
E.1.– Igorpen atmosferikoak kontrolatzea.
E.1.1.– Kanpoko kontrolak.
a) Elmubas Ibérica SL enpresak igorpenak kontrolatu beharko ditu, informazio honen arabera:
* 1042/2017 Errege Dekretuaren arabera, karbono monoxidoa neurtzen jarraitu beharko da, are 2024ko eta 2029ko abenduaren 31n igorpenen muga-balioetatik urrun egonda ere, B.1.3 azpiapartatuan aipatu den legez.
b) Puntu honetako a) letran aipatutako neurketa guztiak Administrazioaren II. mailako Ingurumen Lankidetzako Erakunde (ILE) batek egin beharko ditu, 212/2012 Dekretuan, urriaren 16koan, ezarritakoari jarraituz, eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenek Ingurumeneko sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduan eskatzen diren baldintza guztiak bete beharko dituzte, bereziki honako gai hauei dagokienez: helburua eta neurketa-plana, neurketen adierazgarritasuna, neurketa-kopurua eta banakako neurketa bakoitzaren iraupena, eta erreferentzia-metodoak hautatzeko irizpidea.
c) Halaber, a) letran azaldutako igorpen-foku baten kontrola egin behar den urtean, foku horrek urtean hamabi aldiz baino gutxiagoko batezbesteko maiztasunarekin funtzionatzen badu, igorpen bakoitzak ordubete baino gehiago irauten duela, edo, bestela, edozelako maiztasunarekin, igorpenaren iraupen globala instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik gorakoa bada, urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren kontrolik egitea, eta hurrengo urtean egin beharko da, betiere kontroletik salbuesteko baldintzek irauten ez badute. Inguruabar hori urteko ingurumena zaintzeko programan, dagokion urtekoan, justifikatu beharko da.
E.1.2.– Lortutako emaitzen erregistroa.
Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz, betiere: 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua (100/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituena) eta 278/2011 Dekretuaren III. eranskina (278/2011 Dekretua, abenduaren 27koa, Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituena).
Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.
E.2.− Saneamendu-sarera isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.
a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, analitika hauek egingo dira:
b) Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldian egingo dira beti.
c) Isuriak baimenaren baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, baldin eta puntu honetako a) letran ezarritako kontrol-parametro guztiek betetzen badituzte ebazpen honen bigarren idatzi-zatiko B.2.3 azpiapartatuan ezarritako mugak.
d) Egindako kontrolen emaitzak Gipuzkoako Uren partzuergoari bidaliko zaizkio hilabeteko epean, laginak hartu direnetik hasita, eta ingurumena zaintzeko programari atxikiko zaizkio, ebazpen honen E6 azpiapartatuko bigarren apartatuaren arabera. Gainera, Gipuzkoako Ur Partzuergoak egindako analitiken emaitzak atxikiko zaizkio ingurumena zaintzeko programari, eta Elmubas Ibérica SLri jakinaraziko zaizkio.
E.3.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.
Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro-adierazleen segimendua egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko, eta urtean urteko ingurumen-zaintzako programarekin batera aurkeztuko du.
E.4.– Zarata kontrolatzea.
a) Indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira hiru urterik behin: L
b) Aurreko apartatuan adierazitako ebaluazio guztiak akustikaren esparruan laginketa espazial eta tenporala egiteko UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako ziurtagiri bat duen ingurumeneko erakunde laguntzaile batek egin beharko ditu. Nolanahi ere, ingurumen organoak ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela zainduko du.
c) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.
E.5.– Lurzoruaren eta lurpeko uren kontrola.
Bost urtez behin, ebazpen hau jasotzen denetik hasita, eguneratu egin beharko da lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostena, eta instalazio guztiei dagokien kutsadura-arriskuaren ebaluazio bat erantsiko zaio. Txosten hori Ingurumena Zaintzeko Programarekin –dagokion urtekoarekin– batera bidaliko da.
E.6.– Emaitzak kontrolatu eta igortzea.
Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txostenen eta analisien emaitzak behar bezala erregistratu behar dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren webguneko bidalketa-prozedura telematikoari jarraikiz:
https://www.euskadi.eus/y22-home/eu
Era horretan, aipatutako programak zehaztutako aldian egiten diren kontrol guztiak, ibilgura edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, Ingurumena zaintzeko programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren. Ezarritako baldintzak betetzen ez badira, orduantxe bakarrik egin beharko da komunikazioa ingurumen-baimen bateratuan ezarritakoaren araberakoa. Era berean, urtebete baino aldizkakotasun handiagoko kontrolik egiten bada, kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan baino ez da igorriko.
Emaitza horiek urtero igorriko dira, betiere martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintzeko programaren emaitzekin batera. Txosten horretan, babes- eta zuzenketa-neurrien funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak eta emaitzen analisia jasoko dira, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbideak; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aldez aurretik egin ez bada.
E.7.– Ingurumena Zaintzeko Programaren Agiri bategina.
Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina prestatu beharko du, eta bertan bildu beharko ditu aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak. Honako hauek zehaztu beharko ditu programa horrek: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.
Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barruan izan beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).
F) Ezohiko egoeretan, kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta jardunerako baldintzak.
F.1.– Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko lanak eta programatutako mantentze-lanak.
Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, isurien eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du sustatzaileak, eta dagokionean, haiek kudeatzeko eta tratatzekoa ere bai.
Instalazioa geldiaraztean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak kudeatu beharko dira, bigarren ataleko B.3 azpiapartatuan ezarritakoarekin bat etorriz. «Instalazioan ekoitzitako hondakinen kudeaketa zuzena bermatzeko baldintzak» jarraitu beharko da, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.
F.2.– Jarduera uztea.
Jarduera bertan behera utzi baino lehen, Elmubas Ibérica SLk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu, ebazpen honen bigarren apartatuaren B.3 azpiapartatuan ezarritakoarekin bat etorriz.
F.3.– Jarduera aldi baterako etetea.
Jarduera aldi baterako uztea eskatuz gero, 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, Elmubas Ibérica SLk, aldi baterako uztearen eskabidearekin batera, agiri bat bidali beharko du lantegia jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.
Era berean, instalazioa berriz abiarazi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen isurketa edo emisio oro saihesteko.
F.4.– Jarduera anomaloa izanez gero aplikatu beharreko neurriak eta jarduketak.
Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:
a) Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.
Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo isuriak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztasuna), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), gerta litezkeen ihesei antzemateko neurriak edo gehiegizko betetzeaz ohartarazteko alarma-sistemak, lantegiko biltodi-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa mota) eta lurzoru gaineko isuriak biltzeko sistemak.
Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, tangen barnealdearen ikuskapen bisualak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.
Era berean, atmosfera eta ura kutsatzea prebenitzeko eta kutsatutakoa zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipamenduen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.
Pabiloien barruan zolak garbitzean sortutako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira edo, bestela, kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.
Debekatutako substantzia isurtzeko berehalako arriskua balego, horren berri urgentziaz emango dio erabiltzaileak Gipuzkoako Uren Partzuergoari, hark instalazioak babesteko neurri egokiak har ditzan.
b) Halaber, erregistro bat eduki behar da, non jaso beharko baitira aldizka egindako mantentze-lanak eta antzemandako gorabeherak.
c) Erabilitako olioak, efluenteen arazketako hondakinak, besteak beste, eta orokorrean, lantegian sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lurzatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.
e) Hauts-itxurako produktuak biltegiratzeko, silo itxiak edo hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabilioi estali eta itxiak eduki beharko dira.
e) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak, ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.
f) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratzeko instalazio horiek bete egin beharko dituzte produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak.
g) Larrialdirik gertatuz gero, berehala eta efikaziaz esku hartzeko beharrezkoak diren material guztiak edukiko dira, kantitate nahikoan: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunean isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta norbera babesteko ekipo bereziak.
h) Tangen hustuketa kontrolatzeko balio duen protokoloa edo prozedura edukiko dute. Eta saihestu egin beharko da efikaziari eragin diezazkioten isuriak tratamendu-plantara joatea.
i) Gorabeheraren bat gertatuz gero, agintariei jakinaraztea.
Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak, berehala, gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, gertatu dena zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren betiere. Komunikazioan alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:
– Gorabehera mota.
– Jatorriak eta kausak (unean zehaztu daitezkeenak).
– Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.
– Sortutako ondorioak.
– Epe laburrera aurreikusitako jarduketak, halakorik balego.
Gorabehera edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS DEIAK eta Azpeitiko Udala berehala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuaren ondorioz sortutako egoera zehaztasunez jasotzen duen txosten bat bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:
– Gorabehera mota.
– Gorabehera non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.
– Gorabeheraren iraupena.
– Ustekabeko isurketa izanez gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne hartuta.
– Mugak gaindituz gero, igorpenei buruzko datuak.
– Eragindako kalteen balioespena.
– Hartutako neurri zuzentzaileak.
– Anomalia berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.
– Prebentzio-neurriak eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.
Baimenaren baldintzak urratzen dituen isurketa gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen oreka modu larrian kaltetu badezake, titularrak berehala etengo du isurketa hori eta, horrez gain, gertaeraren berri eman beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Uraren Euskal Agentziari eta Babes Zibilean zein ingurumenaren arloan ardurak dituzten erakundeei, baita SOS DEIAK (112) Larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.
j) Aurreko letran ezarritakoari kalterik egin gabe, gerta daitezkeen gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari instalazioko edozein etenaldi programatu, etengabeko prozesu bati badagokio, baita aurreikusitako mantentze prebentiboak ere, betiere ahalik eta aurrerapen handienarekin.
k) Larrialdi-egoeretan babes zibilari buruzko araudian ezarritakoa bete beharko da, eta araudi horretan ezarritako baldintza guztiak bete beharko dira.
G) Baldin eta araudi berria indarrean jartzeak edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitea gomendatzen badute, babes- zein zuzenketa-neurriak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu egin daiteke jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.
H) Urtean behin, martxoaren 31 baino lehenago, Elmubas Ibérica SLk aurreko urtean atmosferara eta uretara egindako igorpenei eta isurketei, eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko, 508/2007 Errege Dekretuarekin eta Ingurumena Zaintzeko Programarekin bat etorriz.
Informazio hori IKS-eeM sistemaren erakundeentzako bertsioaren bidez transmitituko da (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri); hau da, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistemaren bidez.
Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenean eragina duten jardueren erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, datuak Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko, E-PRTR-Europa erregistrora, alegia.
Ingurumen-adierazpena agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horretaz gainera, une oro bermatu beharko da Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betetzen dela.
l) Instalazioetan aldaketarik egin ahal izateko, aldez aurretik honako helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko da:
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-3252/eu/contenidos/informacion/ippc/eu_6939/adjuntos/cuestionario_modificaciones.doc
Erakunde honen onespena ere beharko da, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.
Industriako Igorpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak ezartzen ditu aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak.
Nolanahi ere, aipatutako 815/2013 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.
Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, aplikatzekoa izango da Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c eta 7.2.c artikuluetan xedatutakoa.
Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.
J) Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 31. artikuluari jarraituz, eta aipatutako legearen 32. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.
Hirugarrena.– 16-I-01-000000000335 erregistro-kodea esleitzea Elmubas Ibérica SLk Azpeitiko Gerratxiki kalean (6), E-20730, ustiatutako instalazioari. Hona hemen kokapena: UTM (ETRS89) 30T, X: 560710, Y: 4780030, Z: 94 m.
Laugarrena.– Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena ofizioz egingo da kasu hauetan:
a) Instalazioak sortutako kutsadura dela eta, finkatutako igorpenen muga-balioak berrikustea edo beste batzuk ezartzea komeni bada.
b) Igorpenak nabarmen murritz badaitezke, teknika erabilgarri onenetan aldaketa handiak egiteko gehiegizko kostuak ezarri gabe.
c) Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela eta beste teknika batzuk erabili behar badira.
d) Arroko erakundeak, urei buruzko legedian xedatutakoaren arabera, uste badu ingurumen-baimen integratua berrikustea edo aldatzea justifikatzen duten inguruabarrak daudela, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeaturiko arroetako jabari publiko hidraulikora egindako isuriei dagokienez. Kasu horretan, arroko erakundeak, txosten lotesle bidez, organo eskudunera joko du ingurumen-baimen integratua eman dezan, gehienez ere hogei eguneko epean berrikuste-prozesua hasteko.
e) Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legediak hala eskatzen badu, edo Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 22.3 artikuluari jarraikiz, ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa bada.
f) Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen bada.
g) Ingurunearen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza garrantzitsu berrietara egokitzeko beharra ikusten bada; bereziki, inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela hautematen bada.
h) Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharren arabera, ingurumen-inpakturako ezarritako babes-, zuzenketa- edo konpentsazio-neurriak akastunak direla egiaztatzen bada.
i) Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26. artikuluko 1., 2. eta 3. zenbakietan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketa eginda, aldatu egin behar dela ondorioztatzen bada.
Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez dakar kalte-ordaina jasotzeko eskubidea, hala ezarrita baitago abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26.5 artikuluan.
Bosgarrena.– Elmubas Ibérica SLri eskatzea erantzun bat eman diezaiela honako gai hauei:
Ebazpen hau eman eta ondorengo hiru hileetan:
Kontrol-kutxatila bat edo gehiago eraikiko dira saneamendu-sare orokorreko hargunearen aurretik; kutxatila horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango dituzte, Gipuzkoako Ur Partzuergoaren jarraibideen arabera. Kutxatilak ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan kokatuko dira, hala badagokio.
– Lurzorua babesteko neurri zuzentzaileen ekintza-plana, aurkeztutako Egoerari buruzko aurretiazko txostenaren arabera.
– Zaratari aurre egiteko neurri zuzentzaileen proposamena, batik bat, gauerako.
– Kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko du, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.
Ebazpen hau eman eta ondorengo sei hileetan:
– Ezarritako fokuentzako igorpenen lehen kontrola.
– Ontziak murrizteko enpresa-plana.
Seigarrena.– Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 5.d) artikuluan xedatutakoarekin bat, lagun egiteko animalientzako pentsua fabrikatzeko jarduerari dagokionez, zeina ebazpen honen xede baita, gerta litekeen titulartasun-aldaketa oro jakinarazi beharko dio Elmubas Ibérica SLk Ingurumen Sailburuordetzari, azken horrek onar dezan.
Zazpigarrena.– Baimen honek balioa galduko du honako hauek gertatzen direnean:
– Epean ez egiaztatzea ebazpen honen bosgarren apartatuan ezarritako baldintzak betetzen direla, non eta interesdunak ez duen behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen.
– Elmubas Ibérica SL enpresaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.
Zortzigarrena.– Hauek dira titularrak bere jarduera garatzean erabiliko dituen identifikazio-kodeak:
– 2000078877 motako hondakin arriskugabeak sortzea.
Bederatzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Elmubas Ibérica SL enpresari, Azpeitiko Udalari, ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.
Hamargarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburu jaunari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz.
En Vitoria-Gasteiz, 2018ko abuztuaren 3a.
Ingurumeneko sailburuordea,
MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.
Absentzia dela eta (77/2017 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarria).
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
IVAN PEDREIRA LANCHAS.