EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-10-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2018191

EBAZPENA, 2018ko irailaren 19koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako XLIII. Hirigintza Ikastaroan (2017-2018) aurreikusten den «erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia» esleitzen duena.

Xedapenaren data: 2018-09-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201804813
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/07/17an argitaratutako 2018/07/06ko EBAZPENA [201803693]
  • Ikus 2018/07/19an argitaratutako 2018/07/11ko EBAZPENA [201803730]

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2018ko uztailaren 6ko ebazpenaren bidez, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEEK) antolatutako «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIII. (43) ikastaroa»ren barruan erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia arautu zen (EHAA, 137. zk., 2018ko uztailaren 17koa).
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariaren 2018ko uztailaren 11ko ebazpenaren bidez erakunde edo enpresetan egin eta diruz laguntzen diren praktikak erregulatzen dira eta haietan parte hartzeko deia egiten zaie Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatutako «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIII. (43) ikastaroa» egin duten ikasleei (EHAA, 139. zk., 2018ko uztailaren 19koa).
Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolaren Kontseilu Errektoreak, deialdi honetarako epaimahai gisa eratuta, aurkeztutako eskariak aztertu ditu, eta esleipen proposamena egin du. Hori dela eta, LHIEEKO Kontseilu Errektoreak, 2018ko irailaren 10ean bildu eta gero, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariari egindako proposamena aztertuta, eta horretarako deialdia dela-eta izapidetutako espedientea ikusita, esleipen ebazpena ematen da.
Horregatik guztiagatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Erakunde edo enpresa esleipendunen zerrenda onartzea, baita praktikaldia egiteko ikasleak ere.
Astigarragako Udala: Pastrana Goya Elena.
Estudio de Renovación y Desarrollos Urbanos, S.L: Garai Goikoetxea Ane.
Santurtziko Udala: Lorente Prieto Naia.
Sestaoko Udala: Elorriaga Garate Nikola.
Mendaroko Udala: Arteche Astigarraga Maria.
Ondarroako Udala: Zubizarreta Garcia Janire.
Surbisa: Mintegui Urdaneta Leire.
Alonsotegiko Udala: Gil Arberas Javier.
Legutioko Udala: Basabe Baque Maria.
Alonsotegiko Udala: Cañada de Diego Iñigo.
Bigarrena.– Erakunde edo enpresa esleipendunen ordezkoak izendatzea uko egiten den kasuetarako edo beste edozein gorabehera gertatzen denerako, ez baitago eskatutako titulaziodun ikasleen eskaera kopuru nahikorik.
Elgoibarko Udala. Zuzenbide arlokoa.
Kanpezuko Udala. Arkitektura.
Amezketako Udala. Arkitektura.
Santurtziko Udala. Zuzenbide arlokoa.
Arrasateko udala. Zuzenbide arlokoa.
Laudioko Udala. Arkitektura.
Oioneko Udala. Zuzenbide arlokoa.
Hirugarrena.– Honako erakunde hauek kanpo uztea ondorengo arrazoiengatik:
Trapagako Udala: eskaera epez kanpo aurkeztea.
Bizkaiko Foru Aldundia: ezin burutu praktikak egiteko prozedura, ezarritako epe barruan.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluari eta hurrengoei jarraituz. Horretarako, hilabete bat izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Errekurtsoa ebazpen hau eman duen organoari jar dakioke edota, bestela, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete pasatzen badira esanbidezko ebazpenik eman gabe, errekurtsoa ezetsitzat hartu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidea zabalik geratuko da.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean ebazpen hau.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 19a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.