EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-10-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2018190

EBAZPENA, 2018ko irailaren 25ekoa, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariarena, gripearen aurkako txertaketa-kanpainaren 2018-2019ko denboraldia noiz hasi ezartzen duena.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2018-09-25
Hurrenkenaren zenbakia: 201804797
Maila: Ebazpena
Gripearen aurkako txertaketaren helburua da gripeari lotutako hilkortasuna eta gaixotze-tasa murriztea, bai eta gaixotasun horrek komunitatean duen inpaktua gutxitzea ere.
Txertaketa-kanpainaren hartzaileak Osasun Sailaren Txertaketen Eskuliburuaren 4.12 kapituluan adierazitako pertsonak dira; hemen eskura daiteke eskuliburu hori:
http://www.euskadi.eus/informazioa/txertaketen-eskuliburura/web01-a2gaixo/eu/ (euskara)
http://www.euskadi.eus/informacion/manual-de-vacunaciones/web01-a2gaixo/es/ (gaztelania)
2018-2019ko denboraldiko txertoaren konposizioa bat dator Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluko Osasun Publikorako Batzordeak 2018ko urriaren 20an emandako gomendioekin.
Euskal Autonomia Erkidegoko txertaketa-egutegi ofiziala onartzen Osasuneko sailburuaren 2017ko urriaren 18ko Aginduaren 10. artikuluan xedatuarekin bat etorriz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2018ko urriaren 24a izatea gripearen aurkako 2018-2019ko denboraldiko kanpaina hasteko eguna.
Bigarrena.– Kanpaina horri abenduaren 5ean amaituko da. Nolanahi ere, iraupena alda daiteke, arrazoi epidemiologikoak direla eta.
Hirugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aurkerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Halaber, ebazpenaren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, bi hileko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 25a.
Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria,
MARÍA DORRONSORO IRAETA.