EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-10-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2018190

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 24koa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako ESIaren Ikerkuntza Batzorde Etikoaren osaera izenduna.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2018-07-24
Hurrenkenaren zenbakia: 201804796
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/06/26an argitaratutako 2018/04/13ko EBAZPENA [201803296]

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariaren 2018ko apirilaren 13ko Ebazpenaren bidez, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako ESIaren Ikerkuntza Batzorde Etikoaren akreditazioa berritu zen.
Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako ESIaren Ikerkuntza Batzorde Etikoko buruaren eskaria jaso da, haren osaera aldatzeko. Halaber, kontuan hartu da honako hauetan ezarritakoa: 14/2007 Legea, uztailaren 3koa, Ikerketa Biomedikoari buruzkoa; 1716/2011 Errege Dekretua, azaroaren 18koa, ikerketa biomedikorako biobankuen baimen eta funtzionamendurako eta giza jatorriko lagin biologikoen tratamendurako oinarrizko baldintzak ezartzen dituena eta ikerketa biomedikorako Biobankuen Erregistro Nazionalaren funtzionamendua eta antolaketa arautzen dituena; 1090/2015 Errege Dekretua, abenduaren 4koa, 2. artikulua, I. kapitulua, Ikerkuntza Batzorde Etikoaren definizioa aplikatzen duena; eta 80/2017 Errege Dekretua, apirilaren 11koa, Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala zehazten duena, haren 10. artikuluan esleitutako funtzioak betez. Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako ESIaren Ikerkuntza Batzorde Etikoaren kideak, Rita Sainz de las Rozas Aparicio andreak, Farmaziako lizentziadunak, lehen arretako arduraduna denak, ospitale-farmaziako erantzukizunak ere beteko ditu, 2018ko martxotik aurrera.
Bigarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal dio interesdunak Osasuneko sailburuordeari edo Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 24a.
Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria,
MIREN NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRIA.