EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-10-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2018190

AGINDUA, 2018ko irailaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita ituntzeko unitateak zehaztea Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza berezi irekian, hezkuntza berariaz indartzeko proiektuetan eta curriculum-aniztasunaren bidez ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programetan, 2018-2019 ikasturterako.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2018-09-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201804794
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/05/24an argitaratutako 2018/05/15eko AGINDUA [201802752]

Hezkuntzako sailburuaren 2018ko maiatzaren 15eko Aginduaren bidez dei egin zitzaien itunpeko ikastetxe pribatuei ituntzeko unitateak zehaztu zitzaten Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza berezi irekian, hezkuntza berariaz indartzeko proiektuetan eta curriculum-aniztasunaren bidez ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programetan, 2018-2019 ikasturterako.
Ikastetxeek aurkeztutako eskabideak aztertu, eta irakaskuntza ezberdinetan proposamenak egin ostean, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– 2018-2019 ikasturterako ituna onartzea, irakaskuntzaka; agindu honen eranskinean zehazten dira zenbatekoa, unitate-kopurua, hizkuntza-eredua eta itun-araubidea.
2. artikulua.– Hezkuntza Itunen Araudia onartzeko irailaren 8ko 298/87 Dekretuaren 32. eta 33. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriaz, itun osoak direnez, ikastetxeek ez dute diru-kopururik jasotzerik izango ikasleengandik, irakaskuntza dela-eta.
3. artikulua.– Adierazitako helburua lortzeko, behar adina aurrekontu-kreditu dago Euskal Autonomia Erkidegoko 2018ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onesteko abenduaren 22ko 5/2017 Legean.
2019. urteko lehenengo bi lauhilekoei dagokienez, Aurrekontuen Legeak 2019ko ekitaldirako ezartzen dituen ekonomia-moduluak aplikatzearen ondorioz egin beharreko doikuntzak egingo dira, garaia heltzen denean.
Agindu honetan agertzen diren diru-kopuruak gehienekoak dira, eta irakasleen eta gainerako langileen gastuak ere horien barruan sartzen dira.
Aurreko paragrafoan ezarritakoa hala bada ere, ordainketa eskuordetuaren sistemak eragiten dien mailetan, irakasle bakoitzak ikastetxean duen antzinatasunaren arabera ordainduko zaie antzinatasuna inoren kontura lan egiten duten langileei.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bi hileko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 20a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.