EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-10-01 Aldizkari honetan argitaratua: 2018189

EDIKTUA, eskuratze-preskripzioaren ondoriozko jabaria deklaratzeko akzio baterako bideratutako 297/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2018-09-03
Hurrenkenaren zenbakia: 201804768
Maila: Ediktua
Gernikako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 297/2016 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Antolin Arizmendiarrieta Chinchurreta eta Francisca Pagaegui Meabebasterrechea.
Abokatua: Ricardo Amutio Aberasturi.
Prokuradorea: Carlos Muniategui Landa.
Demandatuak: Clotilde Adan de Yarza Gortazar, Francisco Llasera Roura, Jose Maria Adan de Yarza Gortazar, Concepcion Lobato Laborda, Mariano Adan de Yarza Gortazar, Pilar Manso de Zuñiga, Rodrigo Adan de Yarza Gortazar, Juan Llasera Adan De Yarza, Marina Basterra Sans, Deusto 20 SA eta Explotaciones Forestales Deusto SL.
Judizio horretan, epaia eman da 2018-07-30ean. Hona hemen epaitza:
Baiesten dut Antolín Arizmendiarrieta Chincurreta eta Francisca Pagaegui Meabebastererchea senar-emazteek jarritako demanda Carlos Muniategui Landa epaitegietako prokuradorea ordezkari dutela (demandan adierazitakoaren arabera, foru-komunikazioaren araubidean ezkonduta daude); horrenbestez, deklaratzen dut demandatzaileek, usukapio (eskuratze-preskripzio arrunta) dela eta, eskuratu egin dituztela honako finka hauek:
a) Ituno edo Ituiño deritzon etxaldearen ekialdearen erdia (Markinako mugartean). Bi solairu eta ehun eta hogeita hamahiru metro koadroko eguzki-area bat dauzka.– Iparraldeko, ekialdeko eta hegoaldeko mugan, ondoren deskribatuko den lursail propioa dauka; eta mendebaldean, Llasera jaunarena den etxaldearen mendebaldearen erdia. Etxaldetik banatuta dagoen garitarako lursail bat dauka eranskin gisa, hirurehun eta hamazazpi metro koadrokoa, arestian deskribatutakoa inguratzen duena, mendebaldetik izan ezik gainerako alde guztietatik. Hori dela eta, etxeak eta lursailak batera laurehun eta berrogeita hamabosteko multzoa osatzen dute, eta alde guztietatik egiten dute muga Llasera jaunaren jabetzako finkaren gainerakoarekin.
b) Ituño edo Ituiño deritzon etxaldearen mendebaldearen erdia, gaur egun aurri den eta Markinako jurisdikzioan dagoen landa-finka, honako hauek osatzen dutena: 14. zenbakia daukan etxea, solairu batekoa eta ganbaraduna; ehun eta hogeita hamahiru metro koadrokoa, eta iparraldeko, hegoaldeko eta mendebaldeko mugetan eranskin propioak dauzkana; eta ekialdeko mugan, etxalde beraren ekialdea. Eranskin gisa bi hektareako lursailak dauzka etxaldearen ondoan. Lursail horiek jatorriko finkan daude, beraz, muga egiten dute puntu guztietatik Deusto 20 SAren jabetzakoa den gainerako finkarekin.
Halaber, deklaratzen dut finka horiek sortu zirela jatorriko finka honen segidako segregazioen ondorioz : inskripzioa Markina-Xemeingo jabetza-erregistroa, 132. liburukia, Jemeingo 4. liburua, 163. folioa, Jemeingo 65. finka. Eta aipatutako segregazioen ostean, hau da haren deskripzioa:
«Ituiño baserriaren eranskinak izan ziren, Markinako mugartean: bost mila seiehun eta berrogeita hamahiru estatu garitarako lur; bost mila estatu baso-estrepadi, hamabi mila estatu pinudi, zortzi mila estatu gaztainadi eta laurogeita lau mila estatu harizti; guztira, ehun eta hamalau mila seiehun eta berrogeita hamahiru estatu dira, hau da, laurehun eta berrogeita hamabost mila seiehun eta laurogeita hiru metro koadro, dena perimetro berean, eta mugakide iparraldean Ubilla etxaldearekin eta Bidarteko dorretxearen dorre-etena deritzonarekin, ekialdean Alegria Behekoa eta Arotiaga etxaldeen lurrekin, hegoaldean José María de Murga eta Victor de Rescalde de Abajoren etxaldearekin, eta mendebaldean Sarasazabala, Sarasua eta Zarazua-txikiaren etxaldekoekin».
Eta aurretik deklaratutakoarekin bat, kondenatzen ditut demandatuak horiek betetzera eta horien mende egotera, eta erabakitzen dut horretarako agindua Markina-Xemeingo jabetza-erregistrora bidaltzea, honen lekukotzarekin batera, eta alderdi demandatzaileari helaraziko zaio haren konturako eginbiderako, inskriba dadin auzi-jartzaileek aipatutako finken gainean daukaten jabaria, zeina eskuratze-preskripzioz edo usukapio arruntez lortu duten, Jemeingo 65. finkaren finka independente gisa (132. liburukia, 14. liburua, 163. folioa), segregazioaren aurretik, eta egin daitezen behar diren aldaketak haren asentuetan, eta kantzela daitezela hemen egindako deklarazioen aurkakoak direnak.
Prozesuko kostuak ez zaizkio inori ezartzen.
Epai honen aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke epaitegi honetan, probintzia-auzitegirako, bera jakinarazi eta hurrengo 20 eguneko epean, eragotzi gabe prozesu-legeetan errekurtsoak aurkezteko eskatutako gordailuak jarri beharra.
Eta epai hau eman, agindu eta sinatu egiten dut. Bestalde, epai honek prozesuan testigantza utziko du, eta jatorrizkoa epaien liburura eramango da.
Concepcion Lobato Laborda, Juan Llasera Adan de Yarza, Rodrigo Adan de Yarza Gortazar, Marina Basterra Sans, Clotilde Adan de Yarza Gortazar, Jose Maria Adan de Yarza Gortazar, Pilar Manso de Zuñiga, Francisco Llasera Roura eta Mariano Adan de Yarza Gortazar demandatukideen egungo egoitza non den ez dakigunez, eta Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat (PZLb), aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Gernika-Lumo (Bizkaia), 2018ko irailaren 3a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.