EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-10-01 Aldizkari honetan argitaratua: 2018189

AGINDUA, 2018ko irailaren 17koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, 2018ko «Joxe Mari Korta» sarietarako epaimahaia izendatzeko dena.

Xedapenaren data: 2018-09-17
Hurrenkenaren zenbakia: 201804762
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/08/03an argitaratutako 2018/07/18ko AGINDUA [201804037]

Kontuan harturik zer dioen «Joxe Mari Korta» sariak arautzen dituen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko uztailaren 29ko Aginduaren 7. artikuluak (2009ko abuztuaren 10eko EHAA, 151. zk.) –agindu hori 2011ko apirilaren 20ko Aginduaren bidez aldatu zen–, eta ikusirik zer dioen Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko uztailaren 18ko Aginduak, zeinaren bidez 2018ko ekitaldiko deialdia jendaurrean jarri baitzen, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Epaimahaia izendatzea, honako kide hauek izango dituena:
Mahaiburua:
Arantza Tapia Otaegi, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua.
Ordezko mahaiburua:
Estibaliz Hernaez Laviña, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea.
Mahaikideak:
Sailaren ordezkaritzan:
1.– Javier Zarraonandia Zuloaga, Industriako sailburuordea.
2.– María Ainhoa Ondarzabal Izagirre, Nazioartekotzeko zuzendaria.
3.– Alejandro López Cárcamo, Industria Garatzeko zuzendaria.
4.– Juan Antonio Basterra Aldea, Nazioartekotzeko eta Europako Programetako aholkularia.
5.– Bittor Oroz Izaguirre, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea.
Confebasken ordezkaritzan:
1.– Eduardo Aréchaga Cilleruelo, Confebaskeko zuzendari nagusia.
2.– Iñaki Garcinuño Zabala, Cebekeko lehendakaria.
3.– Juan Antonio Sanchez Corchero, SEAko lehendakariordea.
4.– Eduardo Junquera Pérez, Adegiko lehendakaria.
Joxe Mari Kortaren Bidetik Fundazioaren ordezkaritzan: Andoitz Korta Zearreta.
Idazkaria: Larraitz Gezala Oyarbide, Kabineteko eta Komunikazioko zuzendaria.
Baten batek ezin badu, beste norbaiti berariaz eman dakioke eskuordetza.
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan eta jende guztia jakinaren gainean egon dadin.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 17a.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.