EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-09-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2018186

EBAZPENA, 2018ko irailaren 18koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena. Honen bidez, 2018-2019rako antolatu den Hirigintzako XLIV. (44) ikastaroa egiteko matrikula-bekak esleitzen dira. Ikastaroa Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) mendean dagoen LHIEE-Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (EVETU/LHIEE) antolatua da.

Xedapenaren data: 2018-09-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201804680
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/07/19an argitaratutako 2018/07/11ko EBAZPENA [201803731]

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak 2018ko uztailaren 11n emandako Ebazpenaren bitartez, deialdi bat egin zen, unibertsitate-titulua duten bost laguni bekak emateko, «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIV. (44) Ikastaroa (2018-2019)» egiteko matrikula-gastuetarako. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) mendeko Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatu zuen aipatutako ikastaroan. (2018ko uztailaren 19ko EHAA, 139. zk.).
Deialdi honetan aurkeztutako eskariak aztertu ondoren, LHIEEko Kontseilu Errektoreak, matrikula-beken epaimahaia baita bera, 2018ko irailaren 10ean hartutako erabakiaren bidez, esleipen-proposamena egin dio Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariari. Deialdia dela-eta izapidetutako espedientea ikusita, esleipen-ebazpena eman da.
Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Onartzea «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIV. (44) Ikastaroa (2018-2019)» ikastaroaren matrikula ordaintzeko A motako bekak esleitzea, baita beka horiei dagokien diru-laguntza ere, lortutako puntuazio-ordenaren arabera:
72500517D (arkitektura) (puntuazioa: 6,78).
78938880M (arkitektura) (puntuazioa: 6,45).
15390377L (arkitektura) (puntuazioa: 6,35).
Bigarrena.– Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIV. (44) Ikastaroaren matrikula ordaintzeko eskatutako A motako beka ukatzea honako eskatzaile hauei:
16088204A: ikasketa-espedienteko batez besteko nota eskatutako gutxienekoa ez izatea (II. eranskina, lehenengo oinarria, b).
72738058Y: eskatutako muga ekonomikoa gainditzea (II. eranskina, bigarren oinarria, 2).
72514030K: Hirigintza eta Lurralde Ikasketak ikastaroaren matrikulazioari ukoa egitea (laugarren oinarria, a).
Hirugarrena.– Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIV. (44) Ikastaroaren matrikula ordaintzeko eskatutako B modalitateko beka guztiak ukatzea, ikasketa-espedienteko batez besteko nota eskatutako gutxienekoa baino baxuagoa izateagatik (III. eranskina, lehenengo oinarria b).
Laugarrena.– Hutsik deklaratzea B motako beken deialdia, aurkeztutako eskaerek ez dutelako deialdiak ezarritako gutxieneko nota.
Bosgarrena.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluari eta hurrengoei jarraituz. Horretarako, hilabete bat izango da, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Errekurtsoa ebazpen hau eman duen organoari jar dakioke edota, bestela, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete pasatzen badira esanbidezko ebazpenik eman gabe, errekurtsoa ezetsitzat hartu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidea zabalik geratuko da.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 18a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.