EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-09-25 Aldizkari honetan argitaratua: 2018185

AGINDUA, 2018ko irailaren 4koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez arautu eta iragartzen baita Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Eusko Fundazioaren (BIOEF) iktusari buruzko ikerketa-proiektuetarako laguntzen deialdia.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2018-09-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201804667
Maila: Agindua
Aurrekoetan bezala, 2017ko EITB maratoia ekimenak, zeinetan modu aktiboan parte hartu baitute hainbat elkarte, erakunde eta entitatek, bai eta pertsona askok ere (beren kontutik), ikerketa biomedikurako funts kopuru nahiko handia lortu dute; aurten, iktusaren inguruan ikertzeko. Ekimen solidario honen bitartez bilduko den dirua, behin antolaketaren eta EITB-ren ekoizpenaren gastuak, eta BIOEF-en kudeaketa-gastuen zati bat kenduta, iktusaren ikerkuntza sustatzeko laguntzei gehituko zaie. Aurten, ikerketa-arlo hori sendotzeari eta bultzatzeari zuzendutako zenbatekoa ikerketa-proiektuak finantzatzeko izango dira. Laguntzen deialdi honen bitartez, BIOEF-ek iktusaren ikerkuntzan aurrera egiten jarraitu nahi du.
Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Eusko Fundazioa –BIOEF–, Euskadiko osasun sisteman ikerketa eta berrikuntza sustatzeko Osasun Sailak sortutako tresna da. Halaber, Fundazioak kolaborazio, kooperazio eta komunikazio esparru bat osatzen du osasunaren ikerketan eta berrikuntzan diharduten erkidego, estatu eta nazioarteko mailan dauden hainbat sektoreren artean. Gainera, BIOEFek osasun programa eta politikak zein intersektorialak oinarritzen laguntzen du, Osasun Sistemaren lehiakortasun eta kalitatea areagotzeko, eta baita Euskal Herrian aberastasuna sortu eta haren garapen sozioekonomikoan laguntzeko ere. 80/2017 Dekretuaren arabera, apirilaren 11koa, zeinaren bidez Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala zehazten baita, BIOEF sail horren mendeko sektore publikoko fundazio bat da, zeinak Osasun Ikerketa eta Berrikuntza Zuzendaritzari laguntzen baitio Zuzendaritza horri dagozkion funtzioetan.
Osasunari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Orokorrak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioko ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Ikerketa Biomedikoari buruzko uztailaren 3ko 14/2007 Legeak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako ekainaren 1eko 14/2011 Legeak erreferentziarako esparru komun bat ematen dute, osasun-ikerketa sustatu eta haren funtzionamendu eraginkorragoa zehazteko.
Esparru horretan, Osasun Sailak Osasun arloko Ikerketa eta Berrikuntzarako Estrategia 2020 ere atera du, BIOEFrekin batera, hura hedatu eta inplementatzeko. Agindu hau bi ardatz estrategikoren ildo berean dago: Pertsonen Ardatza, batetik, zeinak «osasun sistemako profesionalen ikerketa eta berrikuntza-jarduerak piztea eta gaixoen eta hiritarren esku-hartzean aurrera egiten jarraitzea» baitu helburu; bestetik, Baliabideen Ardatza, «Osasun arloan ikertzeko eta berritzeko finantzazioa hobetzea, barne- nahiz kanpo-baliabideekin».
Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 8. artikuluan zehaztutakoaren arabera, Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak Osasun Sailaren Diru-laguntzen Plan Estrategikoa onesten duen Osasuneko sailburuaren 2018ko otsailaren 21eko Aginduaren aurretik ematea aurreikusten zen.
Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren hamaseigarren xedapen osagarrian zehaztutakoaren arabera (lege hura Sektore publikoaren erregimen juridikoko urriaren 1eko 40/2015 Legeak aldatu zuen, azken xedapenetako zazpigarrenaren bigarren apartatuan), sektore publikoko fundazioek diru-laguntzak eman ahal izango dituzte haiei atxikitako administrazio-organoaren baimenarekin.
Deialdiaren zenbatekoari dagokionez, abenduaren 22ko 5/2017 Legearen arabera, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak 2018rako onesten baitira, eta haren barruan, BIOEF ustiatzeko aurrekontuan ikusten denez, behar adina aurrekontua dagoela egiaztatu da.
Deialdi honek, eta haren izapidetze eta ebazpen ekintzek, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko azaroaren 11ko Legearen testu bategina onesten duen 1/1997 Lege Dekretuak eratutako esparru juridikoari jarraitzen diote; eta baita azaroaren 17ko Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorrari ere, zeinak diru-laguntzen Lege Orokorraren Araudia onesten baitu.
Deialdi honetarako ez da ezer egin beharko Europar Batasuneko erakundeetan, diru-laguntzak jaso ahal izango dituzten jardueren izaera ekonomikorik ez egoteak Estatuko laguntzei buruzko europar araudiaren aplikazio-esparrutik at geratzen baitira, I+G+b arloko Erkidegoko Esparruak biltzen duen bezala.
Hori guztia dela eta, Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren hamaseigarren xedapen osagarriaren 1. apartatuan zehazten dena betez, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala zehazten duen apirilaren 11ko 80/2017 Dekretuaren 2.2.b) eta 4.2 artikuluari dagokionez, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Xedea.
Agindu honen xedea da iktusari buruzko osasunaren inguruko ikerketa-proiektuentzako laguntza ekonomikoaren deialdia arautzea, objektibotasun, lehiakidetasun eta publizitate printzipioak betez.
Deialdi honetarako, ikerketa eta garapena ordaingabeko jardueratzat hartuko dira eta Europar Komisioak ezarritako baldintzak bete beharko dira Ikerketako eta Garapen eta Berrikuntzako Estatuko Laguntzei buruzko Erkidegoko Esparruan (EBren Egunkari Ofiziala, C 198, 2014-06-27koa); guzti hori agindu honen 2.3 eta 2.4 apartatuetan aurreikusitakoari jarraikiz.
2. artikulua.– Diru-laguntzak jaso ahalko dituzten proiektuak.
1.– Diru-laguntzak jaso ahalko dituzten proiektuak iktusaren ikerkuntza biomedikoko proiektuak izango dira.
Iktusa istripu zerebrobaskularra da, hau da, burmuinaren funtzioen bat-bateko galera, non arazo baskular baten ondorioz maila desberdinetako ezintasun arazoak agertzen diren, arazo sozial larriak eraginez.
Deialdi honi dagokionez, oinarrizko ikerketa (gaixotasunera zuzendua), klinikoa (gaixoari zuzendua), epidemiologikoa, osasun publikokoa eta osasun zerbitzuetakoa, da ikerketa biomedikoa. Baita osasuna edo ikerketa biomedikoko prozesu eta teknologiak hobetzeari zuzendutakoak garatzea ere.
2.– Diru-laguntzei dagozkien proiektuek ikertzaile nagusi bat izan behar dute, proiektuaren exekuzio zientifiko eta teknikoaren arduraduna izango dena. Laguntza deialdi honetarako diru-laguntzak eskatzen dituzten erakunde ezberdinetako ikertzaileek parte hartzen duten proiektuetan, proiektu bakoitzean parte hartzen duten erakunde bakoitzeko ikertzaile nagusietako bat Proiektuaren Koordinatzailea izango da eta hau izango da BIOEFekiko hizketakidea; halaber, horrek burutuko du eskabidea, erakundeko ordezkariarekin batera, 9. eta 10. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
3.– Laguntzek ekonomikoa ez den erako jarduerak finantzatuko dituzte, Europar Komisioak ezarritako baldintzei jarraikiz Ikerketako eta Garapen eta Berrikuntzako Estatuko Laguntzei buruzko Erkidegoko Esparruan (EBren Egunkari Ofiziala, C 198, 2014-06-27koa), 19. puntuan (ikerketa erakundeen eta ikerketa azpiegituren jarduera nagusiak, eta ezagutza transferentzia jarduerak).
4.– Beraz, jarduera ekonomikoaren finantzaketa deialdi honetatik kanpo gelditzen da. Horretarako, jarduera ekonomikotzat hauxe ulertzen da:
a) I+G zerbitzuak ematea eta enpresek burututako I+G.
b) Ikerketa azpiegituren alokairua.
c) Beste era ekonomikoko edozein jarduera, eskatutako baldintzak eta Ikerketako eta Garapen eta Berrikuntzako Estatuko Laguntzei buruzko Erkidegoko Esparruan (EBren Egunkari Ofiziala, C 198, 2014-06-27koa) jasotakoak betetzen ez dituena.
5.– Aurkeztuko diren ikerketa proiektuek Helsinkiko Aitorpenean zehaztutako funtsezko printzipioak beteko dituzte, eta baita ikerketa biomedikoko eremuan indarrean dagoen legeria ere. Ikerketa proiektuak burutzeko lagin biologikoak erabili behar direnean, hurrengo arauak jarraitu beharko dira: uztailaren 7ko 135/2015 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan ikerketa xedeekin erabiltzea baimentzeko eta funtzionamendua arautzen duena, eta 2015eko uztailaren 13ko Agindua, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez jakitera ematen baititu Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Eusko Fundazioaren zuzendaritza-organoak euskal Biobankuaren inguruan hartutako erabakiak.
6.– Pertsonekin esperimentatzea edo giza jatorria duten lagin biologikoak erabiltzen duten proiektuetan erakundeko Ikerketarako Etika-Batzordeak bidalitako baimena ere aurkeztu beharko dute, indarrean dagoen akordioak osatutakoa. Batzordearen baimen horrekin batera, baimen informatua eta gaixoari informatzeko orria ere aurkeztuko dira.
3. artikulua.– Erakunde onuradunak.
1.– Deialdi honetan jasotako laguntzen onuradun izan ahalko dira, izaera publiko edo pribatuko erakundeak Europar Batasuneko edozein estatu kideko nazionalitatea dutenak edo bertan haien egoitza soziala dutenak, edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioaren estatu sinatzaileetan, eta deialdiak berak adierazten dituen ikerketa-jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoetan edo pribatuetan burutzen dituztenak.
Kasu honetan erakunde onuradunak hauek izango dira: osasun entitate edo erakunde publikoak, unibertsitate publikoak, ikerketa erakunde publiko onartuak, Administrazio Publikoaren mendeko I+G erakundeak, Osasun Ikerketa Institutuak, osasun entitate eta erakunde pribatuak, unibertsitateak eta beste erakunde pribatuak, berariazko pertsonalitate juridikoa dutenak eta I+G jarduerak burutzen dituztela edo buru ditzaketela egiaztatzen dutenak.
2.– Ezingo dituzte agindu honen bitartez araututako laguntzak eskatu hurrengo egoeraren batean dauden erakundeek:
a) Ebazpen irmo bitartez diru-laguntza publikoak eskuratzeko aukera galdu dutenean, edo prebarikazio, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoen bidegabeko eralgitze, eragimen-trafikoa, lege-ordainarazpen edo hirigintza-delituagatik zigortu zaienean.
b) Konkurtso adierazpena nahita eskatu izana, prozedura batean kaudimenik gabeko aitortuak izatea, konkurtsoan egotea, hartan hitzarmen bat adostu denean izan ezik, esku-hartze judizialaren mende egotea edo Konkurtsoei buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legea betez gaitasungabetuak izan direnean konkurtsoaren sailkapen-epaian oraindik gaitasungabetze-epea bukatu ez denean.
c) Kausa batean erruduntzat jotzea, Administrazioarekin egindako kontratu baten ebazpen irmoan.
d) Pertsona fisikoa, merkataritza sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridikoen legezko ordezkariak martxoaren 30eko Estatuko Administrazio Orokorraren goi karguen jardutea arautzen duen 3/2015 Legeak, abenduaren 26ko 53/1984 Legeak (LBK 1985, 14), Administrazio Publikoaren Zerbitzurako Langileen bateraezintasunena biltzen dituzten kasuetako batean egotea, edo 5/1985 Lege Organikoan, ekainaren 19koa (LBK 1985, 1463 eta LBK 1986, 192), Hauteskunde-araubide Orokorrarena, arautzen dituzten hautatutako karguren bat denean.
e) Indarrean dauden xedapenen agintze duten zerga betebeharrak edo Gizarte Segurantzakoak egunean ez edukitzea.
f) Legearen arabera zerga-paradisuak diren herrialde edo lurraldeetan edukitzea zerga-egoitza.
g) Diru-laguntzen itzulera-obligazio guztiak bete ez izana.
h) Eskuratzeko galera eragingo duen ebazpen irmoarekin zigortua izana.
3.– Aurreko puntuetan adierazitako apreziazioa, justifikazioa, adierazpena eta irismena eta, oro har, deialdi honetan onuradunen baldintzei buruz bildu ez denarentzat, Diru-laguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuko da, oinarrizkoa delako.
4.– Erakunde onuradunek zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzaren aurrekoetan egunean daudela frogatu beharko dute, horretarako erakunde eskudunak igorritako egiaztagiri administratibo positiboak aurkeztuz. Dokumentu horiek aurkezteko betebeharrik ez dagoenean, erakunde onuradunaren erantzukizun aitorpena aurkeztu beharko da, baita administrazio publiko eta hauen erakundeen kasuan eta erakunde publiko eta fundazioenetan. Erakunde onuradunek aitorpen horretan jasotako egoeran egon daitezken aldaketak organo kudeatzaileari jakinarazi beharko dizkiote. Halaber, erantzukizun aitorpen bitartez frogatu beharko dute ez direla zordunak diru-laguntzen itzultzea ezartzen duen ebazpen baten arabera.
Diru-laguntza ezin izango da ordaindu erakunde onuradunak arestiko betebeharrak betetzen ez dituen bitartean.
5.– Erakunde eskatzailearen legezko ordezkariaren sinadurak entitateak (laguntza jasotzen duenean) jarduera behar bezala burutzeko konpromisoa hartu duela esan nahi du, bai eta eskabidean datozen datuak egiazkoak direla egiaztatu eta baieztatu duela ere. Gainera, eskatutako betekizunak betetzen dituela ere esan nahiko du, ikerketa jarduerei aplikatzen zaien araudia betetzeaz gain.
4. artikulua.– Laguntza emateko prozedura.
Laguntzak lehiaketa bidez esleituko dira. Horretarako, aurkeztuko diren eskabideak konparatu egingo dira 11. artikuluan biltzen diren irizpideei jarraituz haien lehentasunaren arabera sailkatzeko, eta laguntzak agortu arte banatuko dira, deialdian esleitu diren kredituen arabera.
5. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.
Deialdi hau finantzatzeko baliabide ekonomikoen zenbatekoa, jatorria Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako zuzendutako aurrekontuen kredituetan duena, berrehun eta laurogeita hamahiru mila ehun eta hamazortzi euro eta hogeita hemeretzi zentimokoa da (293.118,39).
6. artikulua.– Dirua jaso dezaketen proiektuen eskabideak.
1.– Diru-laguntzak jaso ahalko dituzten proiektuetan, nahitaezko baldintza da Euskal Osasun Sistemako erakunde batek, gutxienez, parte hartzea, Euskal osasun-sistema Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 5. artikuluaren arabera ulertuta.
2.– Ikerketa biomedikoko proiektuek gutxienez bi urte eta gehienez hiru urte iraungo dute.
3.– Ikerketa biomedikoko proiektuak banaka burutu ahalko dira edo erakunde ezberdinen arteko elkarlanean, erakunde horietako bat koordinatzaile eta entitate antolatzailearekiko hizketakide izango delarik.
7. artikulua.– Ikertzaile nagusia izateko baldintzak.
Ikertzaile nagusiak baldintza hauek beteko ditu:
a) Lotura funtzionariala, estatutarioa edo kontratu bidezkoa formalizatuta edukitzea proiektuaren eskaera egin edo proiektua burutu duen erakundearekin, gutxienez laguntza eskatu den unetik diru-laguntza emateko datara arte. Osasun Ikerketako Institutuei dagokienez, ikertzaile nagusien lotura eskaera egin duen erakundearekin izango da, edo bestela, ikertzailearen lotura hartzen duen eta indarrean dagoen hitzarmena duten erakundeekin.
b) Deialdi honetara ikertzaile nagusiak soilik aurkeztu ahalko du proiektu bat.
8. artikulua.– Finantza daitezkeen gastuak.
1.– Kasu bakoitzean emandako laguntza jarraian aipatuko diren gastuak ordaintzeko izango dira, beti ere proiektua burutzearekin lotuta badaude eta aurretik Eskabidearen memorian sartu badira.
2.– Agindu honen bitartez araututako laguntzak beste diru-laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin bateragarriak izango dira, helburu bera dutenean, administrazio publiko edo erakunde batek ematen dituenean, publikoa edo pribatua, naziokoa zein Europar Batasunekoa, edo beste diru-laguntzekin, diru-sarrerekin edo baliabideekin batera, laguntza jasoko duen jardueraren kostua gainditzen ez duen bitartean. Hori gertatzen bada, diru-laguntzaren zenbatekoa dagokion gehieneko mugaraino murriztuko da.
3.– Langileen gastuak. Proiektua burutzeko behar diren pertsonen kontratazioa. Ez lukete lanaldi osoko erlazio funtzionariala, estatutarioa edo lan-harremana edukiko erakunde onuradunekin edo kontratua egiteko unean proiektua burutuko duenarekin.
Halaber, atal honetan ere sartuko dira ikertzaileen taldearen kide den osasun profesionalaren laguntza-jardueraren liberaziotik eratorritako kostuak, proiektuan parte har dezan, bere lanaldiaren % 50 arte. Proiektuak Deialdiak finantzatuko duena baino ikertzaileen lan gehiago behar badu, erakunde onuradunak jarriko du dirua.
4.– Ondasunak erostearen eta zerbitzuak kontratatzearen ondoriozko gastuak. Proiektua burutzeko nahitaezko materiala sartzen da hemen, eta ez dira kontuan hartuko altzariak eta instalazioak.
Material suntsikorra eta gastu osagarriak, material bibliografikoa eta proiektua jakitera emateko gastuak ere sartuko dira hemen (argitalpenak, etab.). Behar bezala arrazoituta badago, eta proiektua burutzeko beharrezkoa denean.
Bulegoko material orokorraren finantzazioa ez da hemen sartuko: fotokopiak, laserra, telefono-gastua, etab.
Memorian azalduko da proiektua garatzeko espero den kanpo zerbitzuen kontratazioa, eta zerbitzu horien ezaugarriak eta kontratuaren kostua adieraziko dira. Dirua jasoko duen jardueran parte hartzen duten proiektuko jarduerak azpikontratatu ahal izango dira, baina ezingo ditu eragile onuradunak berez egin, eta hori egiaztatu beharko da proiektuaren memorian. Onuradunak azpikontratatutako jardueraren guztizko kostua ezingo da izan onuradun horren finantzatutako aurrekontuaren % 50 baino gehiago izan.
5.– Bidaia eta desplazamenduen ondoriozko gastuak. Landa-lanean eta koordinazio-bileretan sortutakoak eta kongresuetara, hitzaldietara eta halakoetara joateak sortutako gastuak, proiektuarekin harreman zuzena badute.
6.– Deialdi honekin ordaintzeko gastu finantzagarriak izango dira, kostu zuzenaren % 10 arte, proposatutako proiektuaren zeharkako gastuak. Hau da, proiektua burutuko duen erakundearen egitura gastuak (argia, ura, garbiketa, mantentze-lanak edo antzerakoak), proiektu zehatz bati zuzenean esleitzen ez badira ere proiektua burutzeko beharrezkoak direnean.
7.– Ikertzaileen taldea osatzen duten kideek, osasun trebakuntza espezializatze aldiko ikasketak dituzten pertsonak barne, ezingo dituzte proiektuan kargatzeko ordainsaririk jasoko.
8.– Proiektua bukatutakoan, emandako laguntzarekin erosi den zenbatu daitekeen materiala eta bibliografikoa proiektua burutu duen erakundearena izango da etorkizunean eta ikerketa jardueran erabiliko da printzipioz.
9.– Dena dela, ondorio horietarako, aplikagarriak izango dira Diru-laguntzen Lege Orokorraren 31. artikulua eta Diru-laguntzen Erregelamendu Orokorraren 83. artikulua, oinarrizkoak baitira.
9. artikulua.– Eskabideak aurkezteko modua eta epea.
1.– Eskabide bakarra aurkeztuko da proiektu bakoitzeko. Koordinazio proiektuen kasuan, erakundea izango da koordinatzailea, eta eskabidea bidaltzeaz arduratuko dena.
2.– Agindu honekin lotutako eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak, zuzentzeak, justifikazioak eta gainerako kudeaketak baliabide elektronikoen bitartez egingo dira, Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren 28. artikulua betez (2012ko martxoaren 9ko EHAA, 50. zk.), Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 9., 10. eta 14. artikuluen arabera, bai eta 2006ko otsailaren 9ko Ebazpena ere, non Informatika eta Telekomunikazioko zuzendariak onesten duen E-Administrazio-Platea Plataforma Teknologikoa.
3.– Eskabideetan sartu eta betetzeko, euskadi.eus egoitza elektronikoa erabiliko da. Helbide hauetan dago:
Gaztelania
http://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2018/proyectos_investigacion_ictus/web01-s2osa/es/
Euskara
http://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2018/iktusaren_ikerketa_proiektuak/web01-s2osa/eu/
4.– Betetako eskabideak, erakunde eskatzaileak onetsitako sinaduraz gain, 9.6 artikuluak adierazten duen dokumentazioa ere hartuko ditu, otsailaren 21eko Administrazio Elektronikoko 21/2012 Dekretua betez. Aurkezpen-data gisa sinadura elektronikoarena hartuko da.
5.– Erakundeek haien eskabideak eskatuko zaizkien gainerako dokumentu guztiekin batera aurkeztu ahalko dituzte, aukeratutako hizkuntza ofizialean. Gainera, eskaeraren ondoriozko ekintzetan, eta prozedura osoan zehar, eskaera egin duen erakundeak aukeratutako hizkuntza bera erabiliko du, Euskararen Erabileraren azaroaren 24ko 10/1982 Legearen 5.2 eta 6.1 artikuluek zehazten dutena betez.
6.– Honako dokumentazioa entregatu beharko da:
a) Ikerketa proiektuaren memoria, eredu normalizatuan (I. eranskina), hala badagokio, parte hartzen duenaren erakunde bakoitzaren informazioarekin batera (I.a eta I.b eranskinak). Ingelesez ere onartuko da proiektuaren memoria.
b) Ikertzaile nagusien Currículum Vitae-a (II. eranskina) eredu normalizatuan (Osasun Sailaren curriculumentzako ereduak eta Carlos III Osasun Erakundearenak onartuko dira, eta baita Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioaren Curriculum Vitae-aren Eredu Normalizatua ere – FECYT).
c) Proiektua proposatu duen ikerketa taldearen historial zientifiko-teknikoaren memoria (III. eranskina), eredu normalizatuan.
d) Erakunde eskatzaile bakoitzaren ordezkariaren adierazpena legezko ordezkariak sinatuta (IV. eranskina).
e) Jardueraren eskabide gisa eta haren ezaugarriak kontuan hartuta, proiektuek legez ezarritako baimenak edo txostenak beharko dituzte:
1) Ikertzaile nagusiari dagokion erakundearen Ikerketa Batzordearen txostena, proiektuaren bideragarritasuna bermatzen duena.
2) Ikertzaile nagusiari dagokion Ikerketarako Batzorde Etikoaren txostena, beharrezkoa denean.
3) Euskal Biobankuaren Ziurtagiria, proiektuan giza jatorria duten lagin biologikoak erabili behar badira, ikertzaile nagusiak Biobankuari deialdi honetan eskatutako diru-laguntzaren xede izango den proiekturako lagin biologikoak eman edo lagatzea eskatu izana ziurtatzen duena.
Atal honetan aipatzen diren dokumentuak Erakunde onuradunen eskutan geratuko dira, erakunde emaileak egin ditzakeen egiaztatze-jarduerak edo kontroleko erakunde eskudunek egin ditzaketen egiaztapen eta kontrolei aurka egin gabe, eta aipaturiko jarduera horiek burutu ahal izateko beharrezkoa den informazio guztia eman beharko da.
Atal honetan aipatzen diren a, b, c eta d dokumentuen eredu normalizatuak euskadi.eus egoitza elektronikoan daude.
7.– Laguntzak eskatzeko epea hilabete batekoa izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
10. artikulua.– Eskabidean egon daitezkeen akatsak zuzentzea.
1.– Diru-laguntzen eskabideetako eremu guztiak beteta ez baleude, edo eskatzen den dokumentazio guztia ez baditu, Erakunde eskatzaileari eskatuko zaio hamar egunetan hori zuzendu edo falta diren dokumentuak bidaltzea, eta hala egiten ez badu eskaera ezetsiko zaio eta Administrazioak ebatziko du eskabide horren inguruan eta hura jakinaraziko du, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan xedatutakoaren arabera.
2.– Jakinarazpenak egiteko baliabide elektronikoak erabiliko dira.
3.– Jakinarazpenen sistemari esker jakinarazpenaren xede den ekintza pertsona interesatuari zer egun eta ordutan jakinarazi zaion jakin eta ziurtatu ahal izango da, eta baita haren edukietara noiz sartzen den. Une horretan emango da jakinarazpena jasotzat. Eman dela ziurtatuta badago eta hamar eguneko epean edukiak atzitzen ez badira, jakinarazpenari uko egin zaiola ulertuko da eta izapidea burututzat emango da, prozedurari jarraituz, ofizioz edo hartzaileak eskatuta, edukiak atzitzeko ezintasun tekniko edo materiala egiaztatzen denean izan ezik.
4.– Lankidetzan egin behar diren proiektuetan, ekintza hori proiektuaren koordinatzaile lanetan diharduen erakundearekin egingo da.
11. artikulua.– Eskabideen ebaluazioa eta hautespena.
Ongi eta epearen barruan aurkeztutako edo zuzendutako eskabideen ebaluazioa eta aukeraketa egiteko, aurreko artikuluaren arabera, Balorazio Batzordea sortu da, artikulu honen 1. artikuluan zehaztu den bezala.
1.– Balorazio Batzordea osatuko dute:
a) Presidentea: Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Eusko Fundazioaren –BIOEF– I+G+b kudeaketaren zuzendaria eskuduna, Susana Belaustegui Ituarte.
b) Kideak:
– Osasun Sailaren Osasun Ikerketa eta Berrikuntzaren zuzendaria, Maria Agirre Rueda.
– Osakidetzako Osasun-laguntzako zuzendariordea, Carlos Sola Sarabia.
– Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Ekonomia Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren zuzendaria, Javier Losa Ziganda.
– EITB – Euskal Irrati Telebistaren ordezkari bat, Ainhoa Lodoso Andonegi.
– Iktus bat pairatu duten gaixoen elkarteen ordezkari bat.
c) Idazkaria: BIOEFen I+Grako laguntzen deialdien kudeaketa-arduraduna, Olatz Sabas García-Borreguero.
2.– Balorazio Batzordeak proiektuak ebaluatuko ditu ondorengo balorazio irizpideen arabera:
a) Ikerketa proiektuen kalitate zientifiko-teknikoa deialdi honen 11. artikuluaren 3.b puntuan zehazten dena betez: Gehienez 50 puntu.
b) Proiektuak deialdian zehaztu diren eremu eta ildo nagusietara egokitzea: gehienez 20 puntu. Puntu honetan honakoak baloratuko dira:
1) Proiektuak Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko Ministerioaren Nazioko Sistemaren Iktusaren Estrategiaren barruan deialdiko gaiei egokitzea, OSNren Lurralde arteko Kontseiluak 2008ko azaroaren 26an onetsia (dokumentua eskuragarri hemen: http://www.msc.es/organizacion/sns/planCalidadSNS/docs/EstrategiaIctusSNS.pdf). Gehienez 10 puntu.
2) Lehentasuna edukiko dute gaixotasunaren prebentzioari, tratamenduari eta diagnosi goiztiarrari zuzendutako zentro edo diziplina anitzeko proiektuek, eta baita iktus bat pairatu duten gaixoei laguntza ematea errazteari zuzendutakoak. Zentro anitzeko proiektuak dira deialdi honen 3. artikuluan adierazitako erakunde onuradunen arteko 2 edo gehiagok parte hartzen dutenak. Gehienez 5 puntu.
3) Diziplina anitz jorratzen dituzten proiektuei emango zaie lehentasuna. Diziplina anitzeko proiektuak dira espezialitate mediko-kirurgiko ezberdinak dituzten osasun profesionalen parte-hartzea dakartzatenak edota ezagutza adar ezberdinetan espezializatutako profesionalenak. Gehienez 5 puntu.
c) Euskal Osasun Sistemarentzako proposamenaren interesa: Gehienez 30 puntu. Puntu honetan honakoak baloratuko dira:
1) Puntu honetan proiektuak Osasun Sailaren 2017-2020 ildo estrategikoei, Euskadiko Osasun Plana 2013-2020ri, Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzako 2013-2020 estrategiari, Euskadi 2017-2020 Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoei eta Osakidetza 2017-2020 erronka eta proiektu estrategikoei egokituko dira. Hemen aurki daitezke haiei dagozkien dokumentuak: http://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-ckpubl02/eu/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/argitalpenak.html Gehienez 15 puntu.
2) Aintzat hartuko da puntu honetan osasun arloko pertsona profesionalen parte-hartzea proiektuen ikertzaile eta ikertzaile nagusi gisa, bereziki ikertzaile nagusi gisa laguntza-jarduera duten profesionalak. Gehienez 15 puntu.
3.– Proiektuen ebaluazioa egin aurretik, Balorazio Batzordeak Ikerketako Estatuko Agentziaren laguntza eskatuko du, Koordinazioko eta Ebaluazioko Azpisailaren bitartez, zeinak proiektuen kalitate zientifiko-teknikoari buruzko txostenak ekarriko baititu, eta alderdi hauek ebaluatu eta baloratuko baititu:
Ikerketa proiektuen ebaluazio zientifiko-teknikoa ondorengo irizpideen arabera burutuko da:
a) Ikerketa taldearen balorazioa: garapen klinikoaren, asistentzialaren edota Osasun Sistema Nazionalaren garapen teknologikoarekin lotutako ikerketa proiektuen, saiakuntza klinikoen, ikerketa jardueren ekarpenak, argitalpenak, patenteak eta jabetza industrialeko beste hainbat erregistro, ikertzaile nagusiarena eta proiektuaren gaiarekin lotuta, ikerketa taldearen historialarena. Ikertzaileen taldea proiektuarentzat egokia den ere baloratuko da. Gehienez, 18 puntu.
b) Proiektuaren balorazio zientifikoa: ikertzaileen taldeak duen gaiaren ezagutza mailaren eta hipotesiaren balorazioa. Proiektuaren xedeen garrantzia zientifiko-sanitarioa. Proposamenaren bideragarritasuna eta arriskuak. Analisi metodologikoa eta lan egitasmoa. Genero ikuspuntua proiektuan integratzearen alderdiaren arreta. Gehienez, 27 puntu.
c) Proiektuaren balorazio ekonomikoa. Proiektua burutzeko eskatu diren baliabideen egokitasuna. Eskatu diren baliabideen justifikazioa. Gehienez, 5 puntu.
Proiektuaren balorazio zientifikoan 15 puntu edo gehiago lortzen ez duten proiektuak ez finantzagarri izendatuko ditu Balorazio Batzordeak.
Ebaluazio zientifiko-tekniko horren emaitza Balorazio Batzordeak hartutako erabakiaren arabera egingo da agindu honetako 11garren artikuluko 2. puntuan adierazitako ebaluazio-irizpideen arabera
4.– Balorazio Batzordeak laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko hauxe hartuko du kontuan: aurkeztutako aurrekontua, deialdia finantzatzeko dauden baliabide ekonomikoak, eta aurkeztutako aurrekontua egokia den aurkeztu diren helburuentzat Ikerketako Estatuko Agentziak Koordinazio eta Ebaluazio Azpisailaren bitartez egindako txosteneko oharrak kontuan hartuta eta 4. artikuluan bildutakoa aplikatuz.
5.– Emandako zenbatekoek eskatutako zenbateko osoa edo haren zati bat estali ahal izango dute eta, ez dute inola ere ez, izan dezaketen elkarrekin finantzatutakoa kontuan hartuta, diru-laguntzaren xedearen kostu erreala gaindituko.
12. artikulua.– Ebazpena, jakinarazpena eta errekurtsoak.
1.– Aurkeztutako eskabideak prozeduraren bidez tramitatuko dira, eta haien ebazpena, eskaera egin duten erakundeek planteatutako galderen inguruan erabakiz, Balorazio Batzordeak proposatuta, Osasuneko sailburuordeari dagokio.
2.– Ebazpenak esleipena zehaztuko du eta eskatutako laguntzak ukatzen badira, lehenengoen kasuan, erakunde onuraduna, diru-laguntza jasoko duen proiektua eta laguntzaren zenbatekoa zehaztuko da, urtean zenbatekoa izango den adierazita. Ukatu direnetan, ukatze horren arrazoiak zehaztuko dira.
3.– Hartuko den ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinaraziko da Agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita sei hileko epean. Epearen barruan ebazpenik argitaratu ez bada, eskatzaileek eskabidea baliogabetzat eman ahal izango dute Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 25.5 artikuluaren arabera, bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. eta 25.1.a) artikuluen arabera ere.
4.– Ebazpenak ez dio bukaera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, erakunde eskatzaileek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Osasun Sailari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak betez.
5.– Ebazpena Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu eta 15 laneguneko epean, erakundeek hari uko egingo diotela adierazi ahal izango dute. Uko egite hori adierazitako epean aurkezten ez bada, deialdiari dagokionez, laguntza onartu egin dela ulertuko da.
13. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.
Diru-laguntzaren erakunde onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte nahitaez:
a) Diru-laguntza eman den kontzeptu eta xederako erabili behar da.
b) Deialdiaren organo kudeatzaileari deialdi honen bitartez jasoko den diru-laguntzaren inguruan eskatuko dion informazioa erraztea.
c) Deialdiaren organo kudeatzaileari eskabidean adierazitako datuetan edo egoeretan egon diren aldaketak jakinaraztea haiek gertatu eta hilabete bateko epean gehienez.
d) Egin nahi den laguntza-eskabidean azaldutako aldaketa oro aurretik eta arrazoituta eskatu beharko zaio deialdiaren organo kudeatzaileari. Deialdi honen ondorioetarako, laguntza-eskabidean aurreikusitako kontzeptuekiko gastu-desbideratzeak ez dira aldaketatzat jotzen, baldin eta % 20 gainditzen ez badute.
e) Gainera, erakunde onuradunek proiektuen finantzazioaren izaera publikoa hedatzeko neurriak hartu beharko dituzte. Beraz, ikerketaren ondorioz atera daitezkeen argitalpen, tesi, karrera bukaerako proiektu eta kongresuetarako komunikazio guztietan EITB Maratoia aipatu beharko da finantzazio-iturri gisa.
f) Erakunde onuradunek kontabilitate-liburuak, arreta-erregistroak eta gainerako dokumentu ikuskatuak eduki beharko dituzte, merkataritza eta onuradunari dagokion sektoreko legeriak eskatzen dituzten baldintzetan, egiaztatze eta kontroleko ahalmenak behar bezala gauzatzen dituela bermatzeko.
g) Erakunde onuradunek Diru-laguntzen Lege Orokorraren 14. artikuluan zehazten diren gainerako baldintzak bete beharko dituzte, oinarrizkoak direlako.
h) Erakunde onuradunak memoria ekonomikoan datozen gastuen faktura eta agiri guztiak gordeko ditu nahitaez 5 urteko epean.
14. artikulua.– Laguntzen Ordainketa eta Kudeaketa.
1.– BIOEF da laguntzaren organo kudeatzailea.
2.– Laguntzaren organo kudeatzailek berehala transferituko dio laguntzaren onuradun diren erakundeei proiektuaren lehenengo urteari dagokion laguntza. Haien ikerketa jarduerak zuzenbide pribatuko fundazio bidez kudeatzen dituzten erakunde onuradunetan edo zuzenbide publiko edo pribatuko beste erakundeetan laguntza organo kudeatzaileak emandako laguntza haien eskura jarriko du, lotura hori egiaztatzen duen egiaztagiria aurkezten badute.
3.– Gainerako urteei dagokien dirua osasun-ikerketa arloan eskudun den Zuzendaritzak memoria zientifikoa onartu eta proiektuan sortutako gastuen dokumentuen justifikazioaren ondoren jasoko da (V. eta VI. eranskinak).
4.– Erakunde onuradunek euren memoria zientifikoak eta ekonomikoak laguntzaren organo kudeatzaileari bidaliko dizkiote eta, haien oniritzia lortutakoan osasun-ikerketa arloan eskudun den Zuzendaritzaren eskutik, gainerako urtekoen finantzazioa gaituko du.
5.– Erakunde onuradunak, arrazoi sendoengatik, finantzatutako ikerketa proiektua bukatzerik ez badu, berehala jakinaraziko dio laguntzaren organo kudeatzaileari eta proiektuaren garapen zientifikoaren eta balantze ekonomikoaren egoerari buruzko txostena ere bidaliko dio.
Laguntzaren organo kudeatzaileak espedientea aztertuko du eta Osasuneko sailburuordeari proposatuko dio laguntza kitatzeko ebazpena onartzea eta itzuli beharreko kantitateak zehaztuko ditu.
6.– Komenigarria iruditzen zaionean, laguntzaren organo kudeatzaileak Proiektua nola doan ikusteko baliagarria izan daitekeen informazio osagarria aurkeztea eskatu ahalko du.
15. artikulua.– Laguntzen justifikazioa.
1.– Erakunde onuradunak urtero arrazoitu beharko du burututako lana eta laguntza zertarako erabili duen, eta horretarako ondorengo dokumentuak aurkeztuko dizkio erakunde kudeatzaileari:
a) Memoria zientifiko arrazoitua, V. eranskineko eskemaren arabera egina. Memoria zientifikoak proiektuaren egoera, burututako jarduerak eta lortutako helburu partzialak deskribatuko ditu, eta gauzatze ekonomikoaren laburpena ere bilduko du. Ikertzaile nagusiak edo proiektuaren koordinatzaileak sinatu beharko dute memoria, koordinazioko proiektuak direnean.
b) Erakunde parte-hartzaile bakoitzaren memoria ekonomiko arrazoitua (Excel) erakunde onuradun bakoitzaren legezko ordezkariak sinatuta (V. eranskina). Memoria ekonomikoarekin batera ordaindu diren faktura guztien kopiak ere bidaliko dira, eta, daudenean, langile ikertzaileek proiektuan jardundako orduen ziurtagiria ere, non justifikatu beharreko aldian egindako gastuen egiaztagiriak sartuko diren. Erakunde onuradunek jatorrizko fakturak gordeko dituzte, justifikazio-epetik hasita bost urtez gehienez, eta laguntzaren organo kudeatzaileak nahi duenean egiaztatu ahal izango ditu.
Azken memoria zientifiko eta ekonomikoak proiektua gauzatzeko epea bukatu eta hurrengo hiru hilabeteetan aurkeztu beharko dira.
2.– Jarraipen memorien aldeko ebaluazioak eta hurrengo urteko laguntzaren ondorengo igorpenak ez dakar egindako gastuak onartzea eta azken memoria ekonomikoan oro har baloratuko den aurrekontuak egoztearekin bat egitea.
3.– Memoria finalarekin batera, dagokionean, ikerketaren emaitzen ondoriozko argitalpen, tesi, karrera bukaerako proiektu eta kongresuetarako jakinarazpen guztien kopia ere aurkeztuko da.
16. artikulua.– Diru-laguntzaren baldintzen aldaketa.
1.– Laguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan egon daitezkeen aldaketak, haien xedea bete denean, eta dagokionean, beste erakunde publiko edo pribatuk emandako beste diru-laguntzak aldi berean lortzeak, laguntzaren kantitatea aldatzea eragin dezake. Ondorio horietarako, laguntzaren organo kudeatzaileak izango du zenbatekoa murrizteko espedientea hasteko eta tramitatzeko eskumena, eta Osasuneko sailburuordeak horren gaineko ebazpena ematekoa.
2.– Proiektua burutzen ari denean beharrezkoa bada, laguntzaren zenbateko osoa gainditu gabe, hainbat gasturi zuzendutako zatikako zenbatekoetan aldaketak barneratu nahi badira, idatziz, aurretik eta arrazoituta eskatu beharko du proiektuaren ikertzaile nagusiak, erakunde onuradunaren legezko ordezkariaren oniritziarekin.
Laguntzaren organo kudeatzaileari egingo zaio eskaera.
3.– Proiektuaren bukaera erakunde onuradunaren errua ez den eta dagokion bezala justifikatutako arrazoiren batengatik atzeratzen bada eta idatziz eskatuz gero proiektua burutzeko epea bukatu aurretik, eskatutako epea zehaztu eta Osasuneko sailburuordeak proiektua bukatzeko epea luzatu ahalko du.
Deialdi honen ondorioetarako, laguntza-eskabidean aurreikusitako kontzeptuekiko gastu-desbideratzeak ez dira aldaketatzat jotzen, baldin eta % 20 gainditzen ez badute.
17. artikulua.– Urratzeak eta dirua itzultzea.
1.– Betekizunak betetzen ez dituen erakunde onuradunak eman zaion laguntza jasotzeko eskubidea galduko du. Eskubidearen galeraren adierazpenak Euskal Diruzaintza Nagusiari jasotako dirua gehi ordaindu denetik itzuleraren jatorria adosten den arteko atzerapenak eragindako interesak itzultzea eragingo du.
2.– Agindu honen 13. artikuluan aipatzen diren betebeharren bat beteko ez balitz, dirua itzuliko da. Aginduan aurreikusita dagoenez, Euskal Ogasun Orokorraren Printzipio Arautzaileen Legearen testu bateginaren 53.1 eta 53.2 artikuluetan xedatutako diru-itzulera kausak aplikatuko dira; baita azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 37.1 artikuluarekin lotutako kausak, Diru-laguntzen Lege Orokorra, Diru-laguntzen Lege Orokorraren Araudia onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 91. eta 93. artikuluen bitartez garatzen diren kausak ere.
3.– Agindu honen 8. artikuluan zehaztutakoaren arabera, emandako laguntzak, beste diru-laguntza, diru-sarrera edo baliabideekin batera edo bakarrik, diruz lagundutako proiektuaren kostua gainditzen duenean ere itzuli beharko da laguntza. Kasu horretan, itzultzeko obligazioa kostu hori gainditzen duen gehiegizko zenbatekoa izango da, gehi dagokion atzerapen-interesa.
4.– Diru-laguntza emateko aintzat hartu diren baldintzak aldatzea, 16. artikuluaren arabera, diruaren zati bat itzultzea eragingo du, erakunde onuradunak erabilitakoa guztizkoaren oso antzerakoa izatea, eta erakundeak bere konpromisoak betetzeari zuzendutako jarduera egiaztatzen denean. Aldaketak ezingo du 1. artikuluaren deialdiaren xedearekin lotura galdu, ezta proiektuaren xedea bukatu gabe utzi ere.
Kasu horretan, laguntzari esleitutako zenbatekoa gainditzen duen gehiegizko zenbatekoa itzuli beharko da, haren aldaketa-ebazpenaren arabera, zeina 11. artikuluko eskabideen balorazio-irizpideetan oinarrituko baita.
5.– Osasuneko sailburuordeak abiaraziko eta ebatziko du dirua itzultzeko prozedura, aurretik beharrezkoak diren izapideak beteta. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren konturako diru-laguntzen bermeen eta itzuleren erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera izapidetuko da prozedura, zeinak bere kudeaketan parte hartzen duten erakunde kolaboratzaileen eskabideak, erregimena eta obligazioak zehazten baititu.
18.– Artikulua.– Datu pertsonalak.
Datu pertsonalen araudiak bildutakoaren arabera (EBko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua, «Datuen Babeserako Araudi Orokorra» edo «DBAO»), deialdi honetan emandako datu pertsonalak Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Eusko Fundazioak, BIOEF, erabiliko ditu:
a) Azaroaren 17ko 38/2003 Legeak biltzen duen lege-obligazioak betez tratatuko dira (Diru-laguntzen lege orokorra), diru-laguntza ematea edo jasotzea zehaztuko duten helburua betetzeko.
b) Datu pertsonalak proiektuak deialdi honetan datozen oinarrien arabera parte-hartzeko, baloratzeko, kudeatzeko, administratzeko eta kontrolatzeko erabiliko dira.
c) Datu pertsonalak deialdiak irauten duen bitartean tratatuko dira, proiektua burutu arte. Hura bukatutakoan, legez ezartzen diren epeetan bakarrik gordeko dira.
d) Datuen Babeserako Ordezkaria BIOEFek Datuen Babeserako Ordekari bat du, araudia betez, eta harekin harremanetan jarri ahal izango da hurrengo helbidean: dpd@bioef.org
e) Kontroleko Agintaritzan erreklamazioak jarri ahal izango dira: Gainera, Datuak Babesteko Euskal Bulegoan (www.avpd.euskadi.eus) ere aurkeztu ahal izango da erreklamazioa, tratamendua indarrean dagoen legearen arabera egin ez dela uste baduzu.
f) Deialdi honetako parte hartzaileek uneoro jakin ahal izango dute BIOEFek beren zer datu pertsonal erabiltzen dituen, eta araudiak ematen dizkion eskubideak zein diren, hurrengo helbidean: Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Eusko Fundazioa BIOEF, BEC Dorrea (Bilbao Exhibition Centre) - Azkue Erronda 1, 48902 (Barakaldo). Are zehatzago, hurrengo eskubideak erabili ahal izango ditu:
– Atzitze eskubidea: tratatuko diren datu pertsonalen inguruko informazioa ezagutu eta eskuratzea ahalbidetzen du.
– Zuzentze eskubidea: akatsak zuzentzea, zehatzak ez diren edo osorik ez dauden datuak aldatzea eta tratatuko den informazioa egiazkoa dela bermatzea ahalbidetzen du.
– Ezabatze eskubidea: tratamenduaren xede diren datuak ezabatzea ahalbidetzen du kontratua burutzeko beharrezkoak izateari uzten diotenean.
– Aurka egiteko eskubidea: datu pertsonalen tratamendua ez burutzea eskatzeko edo hura etetea eskatzeko eskubidea, legezko arrazoiak izan ezean, edo egon daitezkeen erreklamazioen aurrean defendatzeko ez bada, non epe batez blokeatuko diren lege-obligazioek irauten duten bitartean.
– Tratamendua mugatzea: Zenbait egoeratan, interesdunek euren datuen tratamendua mugatzea eska dezakete. Kasu horretan, erreklamazioak jarri edo haietatik defendatzeko bakarrik gordeko dira.
– Banakako erabaki automatizatuen xede ez izateko eskubidea (profilak egiteko barne): efektuak izan ditzakeen edo eragin handiak izan ditzaketen tratamendu automatizatuetan oinarritutako erabakien xede ez izateko eskubidea.
– Datuen eramangarritasun eskubidea. Legez ezarritako egoeretan eta teknikoki posible denean.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan aurreikusi ez den guztirako, honako hauetan ezarritakoa aplikatuko da: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea, eta Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta haren Erregelamendua (DEO), uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua, oinarrizkotzat jo diren arauen aplikazioari dagokionez.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Diru-laguntzen izapidearen ondoriozko isunak jartzeak edo bestelako jarduerek Administrazioaren eskumenak erabiltzea eragiten dutenean, Osasun Sailaren administrazio-organoaren edo organoen bitartez burutuko da, edo, dagokionean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eskumena duten beste sailen bitartez.
AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko buruzko 39/2015 Legearen 112. artikulua eta hurrengoak betez, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, EHAAn argitaratu den egunetik hasita, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoak arautzen dituen uztailaren 13ko 29/1999 Legearen 10.1.a) eta 46.1 artikuluak betez.
AZKEN XEDAPENETAKO LAUGARRENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 4a.
Osasuneko sailburua,
JON DARPÓN SIERRA.