EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-09-24 Aldizkari honetan argitaratua: 2018184

EBAZPENA, 2018ko abuztuaren 20koa, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarena, Euskadiko Saskibaloi Federazioaren Estatutuen aldaketa onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena.

Xedapenaren data: 2018-08-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201804640
Maila: Ebazpena
Euskadiko Saskibaloi Federazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Elkarteen eta Federazioen Erregistroan inskribatu zen 1986ko apirilaren 17an, 78 zenbakiarekin. Federazioaren Estatutuen aldaketak aurkeztu dira orain.
Euskadiko Saskibaloi Federazioak 2018ko maiatzaren 9an egindako Ezohiko Batzar Orokorrean, bere Estatutuen 3. artikulua moldatzeko erabakia hartu zuen, eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.
Estatutuen aldaketak bat datoz urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.
Ondorioz, nire eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskadiko Saskibaloi Federazioaren Estatutuen 3. artikuluaren aldaketa onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea:
3. artikulua:
«Euskadiko Saskibaloi Federazioaren helbidea: Federico Moyua Plaza 6, 1. ezkerra, 48.009 Bilbao, Bizkaia.»
Bigarrena.– Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.
Hirugarrena.– Ebazpen hau euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Laugarrena.– Ebazpen honek administrazio bidea ez du amaitzen eta, haren aurka, pertsona interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko abuztuaren 20a.
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria,
JON REDONDO LERTXUNDI.