EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-09-24 Aldizkari honetan argitaratua: 2018184

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 23koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bitartez laguntzak eskaintzen baitira neuroendekapenezko gaixotasunen inguruko ikerketa proiektuentzat.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2018-07-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201804639
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/11/30rean argitaratutako 2017/11/22ko AGINDUA [201705804]

Osasuneko sailburuaren 2017ko azaroaren 22ko Aginduaren bidez iragarri zen neuroendekapenezko gaixotasunen inguruko ikerketa proiektuei laguntzen deialdia (2017ko azaroaren 30eko EHAA, 194. zk.).
Ebazpen horren 12. artikuluan zehazten denez, Osasuneko sailburuordeak esleituko ditu laguntza horiek, EHAAn argitaratuko den ebazpen baten bidez, Balorazio Batzordeak proposatutakoen arabera.
Aurkeztu diren eskakizunak ezagututa eta Balorazio Batzordearen proposamena aztertu ondoren, eta harekin bat eginez,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– I. eranskinean adierazitako ikerketa proiektuak finantzatzea.
Bigarrena.– II. eranskinean datozen eskakizunak atzera botatzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, oinarri arautzaileen 12.4 artikuluarekin bat, gora jotzeko helegitea jarri ahal izango dute entitate eskatzaileek.
Barakaldo, 2018ko uztailaren 23a.
Osasuneko sailburuordea,
IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.