EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-09-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2018182

ERABAKIA, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2018ko uztailaren 19ko bilkuran hartua, Visesa – Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, SA, Sozietate Publikoaren 2016ko fiskalizazio txostena behin-betiko onesten duena.

Xedapenaren data: 2018-07-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201804598
Maila: Akordioa
Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2018ko uztailaren 19an egindako bilkuran
ERABAKI DU:
Visesa – Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, SA, Sozietate Publikoaren 2016ko fiskalizazio txostena behin-betiko onestea, erabaki honen eranskin modura ageri dena.
HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 artikuluak aurreikusten duena betez, txostenaren ondorioak dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratzeko xedatzea.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 19a.
HKEEren lehendakaria,
JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.
HKEEren idazkari nagusia,
JULIO ARTETXE BARKIN.
ERANSKINA
Visesa – EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA, SA SOZIETATE PUBLIKOA
Laburdurak.
30/1992 Legea: 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Administrazio Publikoen eta Administrazio Prozedura Bateratuaren Araubide Orokorrari buruzkoa.
BOE: Babes Ofizialeko Etxebizitzak.
EAE: Euskal Autonomia Erkidegoa.
EAEHONALTB: 1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, 1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri-ogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.
EBAO: Europar Batasuneko Aldizkari Ofiziala.
EJ: Eusko Jaurlaritza.
ES: Etxebizitza Soziala.
KBA: Kontrataziorako barne aginpideak.
LEO: Azalera eskubidea lagatzeko aukera duen errentamendu operatiboa.
NPG: Publikotasunik gabeko negoziatua.
PTE: Prezio Tasatuko Etxebizitza.
SPKLTB: 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 14koa, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onesten duena.
I.– Sarrera.
Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA (aurrerantzean, Visesa) 2016ko ekitaldiari dagozkion Urteko Kontuak fiskalizatu ditu, 1/1988 Legean eta Epaitegiaren Osoko bilkurak onartutako Lanerako Planean ezarritakoari jarraikiz.
Fiskalizazio lan honek honako alderdi hauek besarkatzen ditu:
– Legezkoak: ezargarria den arautegia bete dela egiaztatzea aurrekontu, langileria eta ondasun eta zerbitzu kontratuetan.
– Kontularitzakoak: urteko kontuak ezargarri zaizkion kontularitzako printzipioekin bat datozela egiaztatzea. Sozietatea urtero auditatzen da; honenbestez, gure lana auditoreen lan paperak berrikustera mugatu da eta hala behar izan denean, egoki iritzitako proba osagarriak egin ditugu.
– Lanaren zabalak ez du gastuaren eraginkortasun eta efikaziari buruzko azterlanik besarkatzen. Nolanahi dela ere, azaleratutako hutsak «Barne kontrolerako sistemari eta kudeaketa prozedurei buruzko irizpenak» idazpuruan xehetasunez jaso ditugu.
Visesa sozietate anonimo modura sortu zen 258/89 Dekretu bidez, iraupen mugagabearekin. Gaur egun Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari atxikia dago.
Visesak EAEren sozietate publiko den aldetik nortasun juridiko propioa du eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren berezko gaiei dagokienez, berariaz aplikagarri zaizkion xedapenek arautzen dute eta horiei aurka egiten ez dietenetan, zuzenbide pribatuak arautzen du, EAEHONALTBren III. Idazpuruaren IV. Kapituluan agindutakoari jarraikiz.
Sozietatearen helburua honakoa da:
– Etxebizitzak sustatu eta zaharberritzea, babes ofizialekoak gehienbat.
– Etxebizitza eragiketak xede dituzten birgaitze-lan guztiak, dela lurzorua erosi eta prestatzea, multzo historiko edo arkitektonikoak antolatu eta zaintzea, e.a. eta zehazki, jada existitzen diren etxebizitzen zaharberritzea, zeinahi sustapen molderen pean.
– Hirugarrenei laguntza teknikoa emateko zerbitzuen ordaindutako egikaritza eta zerbitzu tekniko, ekonomiko, industrial, merkataritzako, komisio bidezko edo bere izaerarekin eta jarduerarekin lotutako bestelako zeinahi.
– Era guztietako ondasunen, higigarri zein higiezinen, erosketa eta salmenta eta aurreko ataletan zehaztutako helburu eta jardueretarako beharrezko edo komenigarri den horien gaineko eraikuntza egokia.
– Ondare sozialari dagozkion etxebizitzen kudeaketa, errentamenduko erregimenean, eta zeinahi lagapen titulu bidez atxikitako etxebizitzena, alokairuko helburu berarekin.
– Efizientzia energetikoa hobetzeari lotzen zaizkion zerbitzu energetikoak ematea, nagusiki etxebizitza sustapenaren esparruan.
Orubide, SArekin bat egitea.
Orubide, SA Visesan sartzea (aurrerantzean, Orubide) Gobernu Kontseiluak 2013ko uztailaren 30ean onartutako EAEren sektore publikoa berrantolatu eta arrazionalizatzeko estrategian eta 2013-2016rako Etxebizitzaren Gidaplanean aurreikusia dago.
2015ean Orubidek Visesari eta Alokabide, SAUri, hurrenez hurren, aholkularitza tekniko-urbanistikoko eta aholkularitza teknikoko unitate ekonomiko autonomoak eskualdatu zizkien.
2015eko abenduaren 31n Orubideren kapital soziala 3,7 milioi eurorena zen:
Orubidek Visesarekin bat egitea ekainaren 21eko 95/2016 Dekretu bidez baimentzen da eta Visesako akziodunen Batzar Nagusiak 2016ko ekainaren 28an onartu du; berebat, kapital soziala 339.572 euroan gehitzea onartu du, Orubideko akziodun minoritarioekiko trukeari aurre egiteko. 2016ko abuztuaren 1ean jaso da eskrituran.
2016ko apirilaren 11n administratzaileek onartutako proiektuaren arabera, Merkataritza Erregistroko aldizkari ofizialean 2016ko maiatzaren 20an argitara eman dena, bat egitea gauzatu da Visesak Orubide xurgatuta, likidaziorik gabeko desegite bidez, eta ondare guztia oso-osorik Visesari eskualdatuta. Bat egitearen balantzetzat jotzen dira 2015eko abenduaren 31n itxitako haiek.
Honen ondorioz, Visesakoez bestelako Orubideko akziodunek trukean Visesako 113 akzio jasotzen dituzte, guztira 339.572 euroren balio nominalekoak, eskudirutan 481.150 euroren eta 11.437 euroren jaulkipen-prima dutenak. Honela, bada, 2015 eta 2016ko abenduaren 31n Visesako akziodunen osaera honakoa da:
II.– Iritzia.
II.1.– Legea betetzeari buruzko iritzia.
Kontratazioa.
1.– 2016ko maiatzaren 20an publikotasunik gabeko prozedura negoziatu bidez bost kontratu esleitu dira guztira 220.000 euroren zenbatekoan Zorrotzaurren zenbait eraikinen sustapenak aztertu eta oinarrizko proiektua idazteko aholkularitza eta laguntza emateko. Kontratu hauek espediente bakar batean batera lizitatu behar ziratekeen eta sortetan banatu komenigarri iritziz gero, arautze harmonizatuari meneratutako kontratuetarako aurreikusitako izapidetzeari loturik. Bestetik, kontratu hauetako bik 50.000 euroren balio zenbatetsia dute eta honenbestez, banaka lizitatuta ere, Kontrataziorako Barne Aginpideen arabera, publikotasundun prozedura baliatuta egin behar zatekeen.
2.– Erakundearen intranetaren euskarri eta mantentze-lanetarako kontratuaren balio zenbatetsia 206.000 eurorena da eta ez ditu pleguetan aurreikusitako balizko aldaketak jasotzen, SPKLTBren 88. artikuluak agintzen duen moduan. Kontratu hau prozedura ireki bidez esleitu da; ordea, SPKLTB jarraiki kalkulatutako balio zenbatetsiaren arabera, arautze harmonizatuari meneratutako kontratu modura izapidetu behar zatekeen, SPKLTBren 190. artikulua, zeinak agintzen duen EBAOn publikotasuna eman behar zaiola eta eskabideak aurkezteko gutxieneko epeak emandakoa baino handiagoa izan behar duela.
Epaitegi honen iritzira, 1. eta 2. paragrafoetan zehaztu diren ez-betetzeak alde batera, Visesak zuzentasunez bete du 2016ko ekitaldian ekonomia-finantzaren jarduera arautzen duen lege arautegia.
II.2.– Urteko kontuei buruzko iritzia.
Epaitegi honen iritzira, Visesaren 2016ko ekitaldiaren Urteko Kontuek alderdi esanguratsu guztietan 2016ko abenduaren 31n ondarearen eta finantza egoeraren isla zuzena erakusten dute; baita, data horretan amaitutako urteko ekitaldiari dagozkion eragiketen eta eskudiruzko fluxuen emaitzena ere, ezargarria den finantza informazioaren arau-esparruaren arabera eta, zehazki, bertan jasotako kontularitzako printzipio eta irizpideen arabera.
III.– Barne kontroleko sistemei eta kudeaketa prozedurei buruzko irizpenak.
Atal honetan, alde batetik, jarduera ekonomiko eta finantzarioa arautzen duten printzipioak betetzeari modu nabarmenean eragiten ez dioten hutsak adierazten dira; eta bestetik, kudeaketa hobetzeko agerian jartzen diren prozeduraren alderdiak.
III.1.– Kontabilitatea eta aurrekontuak.
2016ko abenduaren 31ko etorkizuneko konpromisoek ez dute besarkatzen 4,8 milioi euroren zenbatekoa, 2016ko ekitaldian esleitu eta gauzatutako kontratu bati dagozkionak.
III.2.– Ondasun eta zerbitzuen kontratazioa.
2016an guztira 10,3 milioi euroan esleitutako 14 kontratazio espediente aztertu ditugu eta zera azaleratu da:
– 10,1 milioi euroan esleitutako 1, 2, 3, 4 eta 5 zenbakiko espedienteetako baldintza agiriek ez dute adierazten modu garbi, zehatz eta agerian aldakuntzak zein egoeratan egin daitezkeen (SPKLTBren 106. artikulua).
– Pleguetan barne hartutako prezio irizpidearen formulak hasiera batean aurreikusitako haztapena murrizten du, izan ere 6 espedientetan puntuak eman dizkie lizitazio prezioa berdintzen duten eskaintzei (5, 6, 7, 12, 13 eta 14 zk.), guztira 261.107 euroan esleitutakoak.
– Lizitatzaileei egiten zaien esleipen erabakiaren jakinarazpena akastuna da baliabideen adierazpideei eta epeen konputuei dagokienez bi kontratuan (2 eta 3 espedienteak), guztira 4,9 milioi euroan esleitutakoetan (SPKLTBren 151.4 eta 30/1992 Legearen 58.2 artikuluak).
III.3.– Hornitzaileei ordainketa epeak.
Visesak 15,8 milioi euro ordaindu ditu 30 eguneko gehienezko epea gaindituta (hornitzaileei 2016ko ekitaldian egin zaizkien ordainketa guztien gainean % 21) merkataritzako eragiketetan berandutzaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 29ko 3/2004 Legearen 4. artikuluak agintzen duena.
IV.– Urteko Kontuak.
Egoeraren Balantzea.
Galera eta Irabazien kontua.
Ondare Garbiko aldaketen egoera.
Eskudiru fluxuen egoera.