EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-09-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2018181

IRAGARKIA, Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea SAko (SPRI) zuzendari nagusiaren 2018ko irailaren 3ko Ebazpenari buruzkoa. Ebazpen haren bidez, 2018ko «Industrialdeetarako Renove Plana – Urbanizazioa» programa erregulatzen duen araudia aldatzen da.

Xedapenaren data: 2018-09-03
Hurrenkenaren zenbakia: 201804589
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)

Aurreko erreferentziak:
  • 2018/08/31n argitaratutako 2018/08/03ko IRAGARPENA aldatzen du [201804396]

2018ko irailaren 3an, Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea SAko (SPRI) zuzendari nagusiak ebazpena eman zuen 2018rako «Industrialdeetarako Renove Plana – Urbanizazioa» laguntza-programaren aldaketaren argitalpenari buruz; honela dio ebazpen horrek:
Kontuan hartuta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren abuztuaren 1eko Agindua (zeinaren bidez «EAEko jarduera ekonomikoko guneetako, enpresa-parkeetako eta industrialdeetako Renove Programa» izeneko programaren edukia txertatzen baita), beharrezkoa da, programaren erakunde onuradunaren zerrenda osatzea.
Gorago adierazitakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– «Industrialdeetarako Renove Plana – Urbanizazioa» 2018ko laguntza-programaren araudiaren 5. artikuluaren 1. atalaren aldaketa onartzea; honela geratuko da:
«5. artikulua.– Erakunde onuradunak.
1.– Programa honetan jasotako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte diruz lagundu daitezkeen proiektuak egiteko titulu juridikoa daukatenek, zehazki, udalek, udal-mankomunitateek, koadrilek eta administrazio-batzordeek, kontzejuek, Euskadiko garapenerako elkarteek, kontserbaziorako erakunde urbanistikoek, enpresa-komunitateek edo elkarteek, eta oinarri hauetan aurreikusitako ekintzak industrialdeetan, enpresa-parkeetan eta jarduera ekonomikoko guneetan gauzatzen dituzten enpresek (bakarka nahiz lankidetzan).»
Bigarrena.– Ebazpen hau, «Industrialdeetarako Renove Plana – Urbanizazioa» 2018ko laguntza-programaren araudiak aldatzen duena, osorik argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Bilbao, 2018ko irailaren 3a.
Zuzendari nagusia,
ALEXANDER ARRIOLA LIZARRITURRI.