EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-09-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2018180

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakina razten baitira Joko eta Ikuskizunen zuzendariak emandako ebazpen batzuk, Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Jarduerak arautzeari buruzko abenduaren 23ko 10/2015 Legea dela-eta zehapen-espediente batzuei dagozkienak.

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2018-09-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201804566
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakina raztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Segurtasuneko sailburuordeari. Hilabete egongo da horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.
Eranskinean aipatutako interesduna jakina ren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakina razpenaren balioa izango du.
Jakina razpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 11.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.
ERANSKINA