EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-09-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2018180

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 11koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez Saltoki Gipuzkoa SAri baimena berritzen baitzaio profesional baimenduak prestatzeko aitortutako erakunde gisa aritzeko.

Xedapenaren data: 2018-07-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201804556
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2011/10/06an argitaratutako 2011/08/26ko EBAZPENA [201104836]

AURREKARIAK
Bat.– Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariaren 2011ko abuztuaren 26ko Ebazpenaren bidez, Saltoki Gipuzkoa SA profesional baimenduak prestatzeko aitortutako erakundetzat jo zen, ERF-091 erregistro-zenbakiarekin, espezialitate hauetan:
Hozgarri fluordunen edozein karga duten hozte-sistemak dituzten ekipoak manipulatzea.
Gas fluordunen 3 kilogramo baino gutxiagoko karga hozgarria duten hozte-sistemak dituzten ekipoak manipulatzea.
Bi.– 2018ko maiatzaren 2an, Saltoki Gipuzkoa SAren ordezkaritzak eskabide bat aurkeztu zuen profesional baimenduak prestatzeko aitortutako erakunde gisa aritzeko zeukan baimena berritzeko, espezialitate berberetan.
Hiru.– Eskabide horrekin batera, 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitako eskakizunak eta baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu ziren (63/2006 Dekretua, martxoaren 14koa, industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituena); zehazki, hauek:
Entitatearen identifikazio-datuak, zeinaren egoitza helbide honetan baitago: Aranguren 2, Arragua auzoa, 20180 Oiartzun.
Entitateak dagozkion azterketak egiteko dituen instalazioen, giza baliabideen eta baliabide teknikoen deskribapena.
Egingo diren ikastaroen zehaztapena, aurreikusitako gaiak, metodologia, antolamendua eta ebaluazio-sistemak zehaztuz.
Lau.– Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzaren zerbitzu teknikoek egiaztatu dutenez, egokia da aurkeztutako dokumentazioa eta bat dator indarrean sartu diren araudi berriekin. Horrenbestez, aldeko txostenak egin dituzte aitortutako erakunde gisa aritzeko zeukan baimena berritzeko.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Bat.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkaria organo eskuduna da ebazpen hau hartzeko, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuak xedatutakoaren arabera.
Bi.– Espedientea martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuak xedatutakoaren arabera izapidetu da; dekretu horren bidez, hainbat espezialitatetako profesional baimenduei norbanakoaren prestakuntzako txartelak emateko araubidea eta enpresa baimenduen ziurtagiriak arautzen dira (63/2006 Dekretua, martxoaren 14koa, industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituena). Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2006ko apirilaren 10eko Aginduak egin du aipatutako dekretuaren erregelamendu-garapena.
Hiru.– Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoren 14ko 63/2006 Dekretuaren 26. artikuluan ezartzen denez, egun prestakuntza-ikastaroak emateko aitortuta dauden entitateek 5 urterik behin berritu beharko dute baimena, dekretu horren 25. artikuluan ezarritako betekizun eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.
Lau.– Aurkeztutako dokumentazioaren arabera, eskatzaileak (Saltoki Gipuzkoa SA) baditu dekretu horren 22. artikuluan eskatzen diren gutxieneko instalazioak, zeinak Gipuzkoako Lurralde Historikoan baitaude.
Bost.– Halaber, garatu beharreko ikastaroei buruzko akreditazio nahikoa aurkeztu da, eta zehaztu egin dira gai-zerrendak, metodologia, antolakuntza eta ebaluatzeko aurreikusitako sistemak; era berean, egiaztatu da aurkeztutako agiriak indarrean dauden araudi berrietara egokituta daudela, berriztatu beharreko espezialitateen alorrei dagokienez.
Sei.– Behar bezala justifikatu dira, bestalde, entitateak berriztatu nahi diren espezialitateetan ikastaroak emateko dituen giza baliabideak.
Zazpi.– Labur esanda, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretu horretan ezarritakoari jarraituz izapidetu da prozedura, eta entitate eskatzaileak, bere aldetik, dekretu horren 25. artikuluan jasotako egiaztagiri nahikoa aurkeztu ditu.
Aipatutako lege-manuak eta oro har eta gai honetan aplikatzekoak diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
1.– Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, Saltoki Gipuzkoa SAri baimena berritzea profesional baimenduak prestatzeko aitortutako erakunde gisa aritzeko. Baimena berritu zaien espezialitateak indarrean dagoen araudira egokitu dira, eta honako hauek dira:
Hozgarri fluordunen edozein karga duten hozte-sistemak dituzten ekipoak manipulatzea (115/2017 EDan ezarritakoari jarraikiz).
Gas fluordunen 3 kilogramo baino gutxiagoko karga hozgarria duten hozte-sistemak dituzten ekipoak manipulatzea (115/2017 EDan ezarritakoari jarraikiz).
2.– Entitate honek baimena du Gipuzkoako Lurralde Historikoan dauden eta akreditazioa duten instalazioetan ikastaroak emateko. Eskolak beste instalazio batzuetan eman nahi baditu, nahitaezko baimena eskatu beharko du horretarako eskumena duen lurralde-ordezkaritzan, eta akreditatu egin beharko du instalazio horiek betetzen dituztela martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan eskatutako gutxieneko baldintzak.
3.– Aitortutako entitate orok bete beharko ditu legezko xedapenek eta erregelamenduzkoek ezartzen dituzten obligazioak; bereziki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak.
4.– Aitortutako entitateek galdu egingo dute aitortutako entitatearen kalifikazioa, baldin eta ez badituzte betetzen aipatutako dekretuan xedatutako obligazioak eta konpromisoak edo aplikatu behar diren bestelako arauak.
5.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea agintzea.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Zerbitzu zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak 122. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Donostia, 2018ko uztailaren 11.
Lurralde-ordezkaria,
JOAKIN TELLERIA AGIRREZABALA.