EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-09-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2018178

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Kontsumobideko zuzendariaren 2018ko uztailaren 10eko Ebazpena, kontsumo arloko SAN-01A001-5-2018 zehapen-espedientea ebazten duena.

Xedapenaren data: 2018-09-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201804532
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/03/15ean argitaratutako 2018/03/09ko IRAGARPENA [201801416]
  • Ikus 2018/06/06an argitaratutako 2018/05/28ko IRAGARPENA [201802958]

Ezinezkoa izan denez ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Horren arabera, Discoteca Lolari jakinarazten zaio SAN-01A001-5-2018 zehapen-prozeduraren ebazpena eman dela, 2018ko uztailaren 10ean.
Espedientearen deskribapena:
Hautsitako araua: Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko 6/2003 Legearen 50.5.a) artikulua.
Arau-haustearen deskribapena: Erreklamazio-orriak ez izatea edo ematen ukatzea.
Ezarritako zehapena: 200 euro.
Legezko oharrak:
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Halaber, jakinarazten zaio honela ordaindu beharko duela zehapena:
Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egin bada, egun horretatik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Jakinarazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egin bada, egun horretatik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean ezarritako epea baino beranduago amaitzen bada, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. paragrafoetan dioenaren arabera egingo da.
Ordaintzerakoan, adierazi beharko da zein diren zigortuaren izena (Discoteca Lola) eta espediente-zenbakia (SAN-01A001-5-2018), eta Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari dagokiola; BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da ordainketa: 0182 5685 07 0000226271, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusia.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 10a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
NORA ABETE GARCÍA.
ERANSKINA