EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-09-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2018177

AGINDUA, 2018ko abuztuaren 29koa, Hezkuntzako sailburuarena, Sopuertako «San Viator» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuari (Bizkaia) bi ikastetxetan banatzeko baimena emateko dena.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2018-08-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201804511
Maila: Agindua
Sopuertako «San Viator» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren titularra den «Fundación Canónica Autónoma Escuelas Católicas Marcelo Gangoiti» erakundearen ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez ikastetxea bitan banatzeko baimena eskatzen duen: ikastetxe batean Lanbide Heziketako irakaskuntzak baino ez emateko eta, bestean, ikastetxeak baimenduta dituen gainerako irakaskuntzak emateko.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, ikastetxe pribatuei araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); 2017ko martxoaren 14ko Agindua, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, eta Hezkuntzako sailburuarena. Haren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoan ikastetxe baten eraldatze, fusio edo banatze batetik datozen titulartasun pribatuko lanbide-heziketako ikastetxe bateratuak baimentzeko prozedura ezarri da, baita baimen hori aldatzekoa eta iraungitzekoa ere (apirilaren 5eko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– 1.– Ondoren zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:
Kode zenbakia: 48007818.
Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «San Viator»
Titularra: Fundación Canónica Autónoma Escuelas Católicas Marcelo Gangoiti.
Helbidea: San Cristobal auzoa, 2.
Udalerria: Sopuerta.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimena:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloko 2 unitate kentzea.
– Lehen Hezkuntzako 6 unitate kentzea.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4 unitate kentzea.
– Batxilergoko 4 unitate kentzea.
– Hezkuntza Bereziko 2 gela ireki eta gela egonkor 1 kentzea.
Ikastetxearen osaera:
– Lanbide Heziketa:
● Lanbide-arloa: Administrazioa eta Kudeaketa:
○ «Administrazio-kudeaketa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Administrazioa eta finantzak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Merkataritza eta Marketina:
○ «Merkataritza-zerbitzuak» oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta Elektronika:
○ «Elektrizitatea eta Elektronika» oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Instalazio elektrikoak eta automatikoak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Sistema elektrotekniko eta automatizatuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa:
○ «Elementu metalikoen fabrikazioa» oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Mekanizazioa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
○ «Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Gizarte- eta kultura-zerbitzuak:
○ «Haur-hezkuntza» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak:
○ «Ibilgailuen mantentze lanak» oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
○ «Ibilgailuen elektromekanikako» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Karrozeria» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Automozioa » goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
– Hezkuntza Berezia: zereginen ikaskuntzako 4 gela.
2.– Ikastetxearen izen generikoa «Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua» izango da hemendik aurrera.
2. artikulua.– Aurreko artikuluan aipatutako ikastetxetik bereizteagatik, jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren funtzionamendua baimentzen da:
Kode zenbakia: 48019584.
Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «Centro San Viator»
Titularra: Fundación Canónica Autónoma Escuelas Católicas Marcelo Gangoiti.
Helbidea: San Cristobal auzoa, 2.
Udalerria: Sopuerta.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimendutako irakaskuntzak:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 2 unitate, honelako edukierakoak:
● unitate 1, urtebetetik beherako ikasleentzat, bakoitza 8 ikaspostuko edukierakoa.
● unitate 1, urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat, bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.
– Lehen Hezkuntza: 6 unitate, 150 ikaspostu.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 4 unitate, 120 ikaspostu.
– Batxilergoa: «Zientziak» modalitatea. Edukiera: 4 unitate, 140 ikaspostu.
– Hezkuntza Berezia: 2 gela ireki eta gela egonkor 1.
3. artikulua.– Ikastetxeek indarrean dauden legeak bete beharko dituzte, agindu honen bidez baimentzen zaizkien heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.
4. artikulua.– Ikastetxeek Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko dute, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
5. artikulua.– Indarrean dauden arauak betetzera behartuta dago ikastetxea, eta agindu honetan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, dagokion berrikusketa eskatzera.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honek 2018-2019 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak eman behar izatea.
AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko abuztuaren 29a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.