EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-09-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2018175

EBAZPENA, 2018ko irailaren 3koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Herri Administrazioarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten gai batzuei buruzko ikerketa sustatzeko diru-laguntzak ematen dituena.

Xedapenaren data: 2018-09-03
Hurrenkenaren zenbakia: 201804475
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/04/25ean argitaratutako 2018/04/17ko EBAZPENA [201802293]

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak Herri Administrazioarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten gaiei buruzko ikerketak sustatzearren, merezimendu-lehiaketaren bidez, diru-laguntzak emateko 2018ko apirilaren 17ko Ebazpena onartu zuen. Horrekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Herri Administrazioarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten gaiei buruzko diru-laguntzak honako proiektu hauei ematea:
1.– «El concierto económico: ¿Una herramienta influyente en nuestro desempeño?». Igone Porto Gómez, Jon Mikel Zabala Iturriagagoitia, Pedro Duarte Bom eta Guillermo Dorronsoro Artabe.
2.– «Justiciabilidad de las modificaciones constitucionales. Garantías jurisdiccionales nacionales, internacionales y supranacionales». Juan Ignacio Ugartemendia Eceizabarrena eta Francisco Javier Donaire Villa.
Bigarren artikulua.– Lehenengo artikuluan aipatutako proiektuek baino ez dutenez gutxieneko puntuazioa gainditu, aditzera ematea Herri Administrazioarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten gaiei buruzko ikerketak sustatzeko diru-laguntzen ordezkorik ez dagoela.
Hirugarren artikulua.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 3a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARIA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.