EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-09-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2018174

EBAZPENA, 2018ko ekainaren 29koa, Hezkuntza sailburuordearena, zeinaren bidez aukeratzen baitira EAEko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko itunpeko ikastetxeak, jarduera-proiektuak egin ditzaten, hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko, 2018-2019, 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetan.

Gaiak: LAGUNTZAK
Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2018-06-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201804468
Maila: Ebazpena
Hezkuntzako sailburuaren 2018ko apirilaren 25eko Aginduak egindako deialdian oinarrituta, eta Hautaketa-batzordeak izapidetutako espedienteak aztertuta, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Eranskinean jasotzen diren itunpeko ikastetxeak aukeratzea, hezkidetzaren eta genero-indarkeriaren prebentzioaren esparruan jarduera-proiektuak egin ditzaten, 2018-2019, 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetarako.
Bigarrena.– Hautatutako ikastetxe bakoitzari bi mila euro (2.000) esleituko zaizkio irakasleen prestakuntza-jardueren gastuei, eskola-komunitatearen gastuei eta proiektuaren koordinazio- eta zabalkunde-ekintzen gastuei aurre egiteko, proiektuak hartu behar dituen hiru ikasturteetatik lehenengoan. Diru-laguntza bi zatitan ordainduko da:
a) Lehenengo ordainketa -diru-laguntzaren % 60- esleitutako diru-laguntza onartu bezain laster egingo da.
b) Gainerakoa – diru-laguntza osoaren % 40a– «Hezkidetza – Diru-laguntzaren justifikazioa» agiria aurkeztu ondoren ordainduko da; 2019ko ekainaren 30a baino lehen aurkeztu behar da agiri hori, behar bezala beteta.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 29a.
Hezkuntzako sailburuordea,
MIREN MAITE ALONSO ARANA.