EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-09-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2018174

EBAZPENA, 2018ko abuztuaren 28koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eta gainerako toki-erakundeek memoria historikoa berreskuratzeko eta sinbologia frankista kentzeko proiektuak egiteko diru-laguntzen 2018ko deialdia ebazten duena.

Gaiak: LAGUNTZAK
Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2018-08-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201804461
Maila: Ebazpena
Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariaren 2018ko maiatzaren 8ko Ebazpenaren (EHAA, 96. zk, maiatzaren 21ekoa) bidez, 2018. urterako diru-laguntzen deialdia egiten da, Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eta gainerako toki-erakundeek memoria historikoa berreskuratzeko eta sinbologia frankista kentzeko proiektuak egin ditzaten.
2018ko uztailaren 2ko Ebazpenaren bidez (EHAA, 141. zk, uztailaren 23koa) izendatutako epaimahai kalifikatzaileak diru-laguntzak emateko egindako proposamena aztertuta, honako hau,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ez onartzea I. eranskinean ageri diren erakundeek aurkeztutako eskaerak, eranskinean adierazten diren arrazoiak direla-eta.
Bigarrena.– Memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak garatzeko eta sinbologia frankista kentzeko laguntzak ematea II. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean bertan zehazten diren zenbatekoen arabera.
Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan.
Bilbao, 2018ko abuztuaren 28a.
Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria,
MIREN AINTZANE EZENARRO EGURBIDE.