EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-09-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2018170

IRAGARKIA, zeinaren bidez Eustat Euskal Estatistika Erakundeak jakinarazten baitu badaudela estatistika-eragiketei dagozkien emaitzak.

Organo emailea: OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
Xedapenaren data: 2018-07-31
Hurrenkenaren zenbakia: 201804413
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 17. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, iragarki honen bidez jakinarazten da honako estatistika-eragiketa hauei dagozkien emaitzak badaudela:
– Lan-merkatuaren zentsua (LMZ) 2016. urtea.
– Industri produkzioaren indizea (IPI) 2018/maiatza.
– Euskadi 28en EBn. 2017. urtea.
– Panorama demografikoa 2018. urtea.
– Jaiotzen estatistika (JAIE) 2017. urtea.
– Merkataritzaren eta konponketaren inkesta 2016. urtea.
– Egiturazko adierazleak. Europa 2020.
– Euskal urtekari estatistikoa. 2018. urtea.
– Familia-gastuen estatistika. 2017. urtea.
– Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak. 2018. urtea.
– Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta (BJA) 2018ko 2. hiruhilekoa.
– Kanpo-merkataritzaren estatistika (KAMEE) 2018/maiatza.
– Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta (ETHI) 2018/ekaina.
– Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta. Apartamentuak. 2018/ekaina.
– Euskal administrazioen kontu ekonomikoak 2016. urtea.
– Administrazio publikoen kontuak. 2016. urtea.
– Industria-prezioen indizea (IPRI) 2018/ekaina.
– Heriotzen estatistika (HERE) 2017. urtea.
– Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan (AHEK) 2018/ekaina.
– Hiruhileroko kontuak aurrerapena (HKK) 2018ko 2. hiruhilekoa.
– Eraikuntzako kostuen indizea (EEKI) 2018/ekaina.
– Zerbitzuen estatistika.Ostalaritza. 2016. urtea.
– Euskal industriaren ikuspegia. 2018. urtea.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 31.
Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) zuzendaria,
JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.