EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-09-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2018170

EBAZPENA, 2018ko abuztuaren 2koa, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiarena, «Hondarribiko udalerrian, Irungo ikastolaren inguruan, Jaizubia ibaian uholdeetatik babesteko proiektua» jendaurrean jartzeko izapidea ebatzi eta behin betiko onespena ematen diona.

Organo emailea: URAREN EUSKAL AGENTZIA
Xedapenaren data: 2018-08-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201804410
Maila: Ebazpena
Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiak 2018ko otsailaren 15ean emandako Ebazpenaren bitartez, «Hondarribiko udalerrian, Irungo ikastolaren inguruan, Jaizubia ibaian uholdeetatik babesteko proiektua»-ri hasierako onespena eman zitzaion, eta jendaurreko kontsultan jarri zen.
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2018ko otsailaren 27an. Behin jendaurrean jartzeko epea bukatuta, alegazio bat aurkeztu da, eta proiektuan honako aldaketak hauek egin dira.
– Jaizubia errekaren eskuineko ertzean dagoen II. pasabidearen arrapala aldatu da, alde bietan % 5,98ko eta % 6ko malda lortzeko asmoz.
– Eskuineko ertzean patioaren kota 30 cm igo da ikastolaren inguruan.
Proiektuari ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egin zaio, abenduaren 9ko 21/2013 Legearen II. tituluaren II. kapituluaren 2. atalean xedatutakoari jarraituz. 2018ko uztailaren 11ko Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren Ebazpenaren bidez ingurumen-inpaktuaren txostena egin zen. Txosten horrek ez du aurreikusten ingurumenean eragin negatibo nabarmenik sortzea, eta horrenbestez, ez da beharrezkotzat jotzen proiektuari ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta egitea.
Halaber, proiektua aztertu eta aldeko txostena emanda dago, teknikoki zuzena dela eta alorreko legeria berezia betetzen duela egiaztatu da, bai eta Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuko 123. artikulua eta indarrean dauden bestelako legezko xedapenak ere.
2010eko ekainaren 29ko Administrazio Kontseiluaren saioan emandako eginkizunen eskuordetzea betez, Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legeko 13 f) artikuluari jarraituz, lege bereko 15 m) artikuluaren eta Agentziaren estatutuen 7.2 ñ) artikuluaren arabera, zuzendari nagusiari dagokio proiektu honen onespena.
Hori aintzat harturik, jendaurrean jartzeko izapidea ebatzi eta behin betiko onespena eman behar da.
Horiek horrela, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainontzekoak ikusirik, hau
EBAZTEN DUT:
Lehena.– «Hondarribiko udalerrian, Irungo ikastolaren inguruan, Jaizubia ibaian uholdeetatik babesteko proiektua» jendaurrean jartzeko izapidea ebaztea.
Bigarrena.– «Hondarribiko udalerrian, Irungo ikastolaren inguruan, Jaizubia ibaian uholdeetatik babesteko proiektua» behin betiko onestea, kontratarako egikaritze-aurrekontua hau izanik: seiehun eta berrogeita hiru mila bederatziehun eta hiru euro eta hirurogeita zazpi zentimo (643.903,67) BEZa kanpo dagoela.
Hirugarrena.– Uraren Euskal Agentziako teknikariek lanen zuinketa egin dezatela, proiektuaren errealitate geometrikoa eta onartutako proiektuan agertzen diren eta kontratua aurrera eramateko oinarrizkoak diren suposizio guztiak egiaztatzeko.
Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 6.4 artikuluari jarraituz, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko abuztuaren 2a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.