EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-08-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2018161

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakina razten baitira hainbat espediente irekitzeko Ertzaintzaren zuzendariak emandako zenbait ebazpen, Herritarren segurtasunaren babesari buruzko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoan (4/15 LO) eta Segurtasun pribatuko apirilaren 4ko 5/2014 Legean (SPL) ezarritakoa hausteari dagozkionak.

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2018-08-03
Hurrenkenaren zenbakia: 201804348
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakina raztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
1.– Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Segurtasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Halaber, Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan espedientea ikusteko aukera dago (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio).
2.– Isuna ordaintzeko epea:
a) Hilaren 1etik 15era bitartean jakina razitako isuna bada, jakina razpenaren egunean hasi eta hurrengo hilaren 5era arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.
b) Hilaren 16tik azken egunera bitartean jakina razitako isuna bada, jakina razpenaren egunean hasi eta hurrengo hilaren 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko hilabeteko epea isuna ordaintzeko epea baino beranduago amaitzen bada, errekurtsoa aurkezteko epea amaitu ondorengo lehen egun baliodunera arte luzatuko da ordainketarako epea, baldin eta ez bada errekurtsorik aurkezten (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamenduari buruzko abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44.3, 44.1 eta 44.4 artikuluak).
3.– Isuna honela ordaindu daiteke: zehapen-ebazpenari erantsitako ordainketa-gutuna honako finantza-erakunde hauetan aurkeztuta: Kutxabank, Banco Santander, Laboral Kutxa, Sabadell Guipuzcoano, Bankia, Bankoa, BBVA, La Caixa, eta gainontzeko erakundeen txartelak erabilita. Internet: http://www.euskadi.net/nireordainketa, ordainketa-gutuneko datuak erabilita.
4.– Isuna borondatezko epe horretan ordaintzen ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da interesdunaren ondaretik, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
5.– Herritarren segurtasuna babesteko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoaren 36.16 artikuluan aurreikusitako arau-hausteengatik adingabeei ezartzen zaizkien isunak eten ahal izango dira, baldin eta, arau-hausleek eta beren legezko ordezkariek eskatuta, tratamendua edo errehabilitazioa egitea beharrezko badute, edo berriz hezteko jarduerak egitea onartzen badute (bosgarren xedapen gehigarria). Horretarako, asmo hori adierazi beharko zaio administrazio honi, ebazpen hau jakina razten den egunaren biharamunetik aurrera hamabost egun balioduneko epean.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakina ren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakina razpena balitz bezala balioko du.
Jakina razpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Erandio, 2018ko abuztuaren 3a.
Ertzaintzako zuzendaria,
GERVASIO GABIRONDO FERNÁNDEZ.