EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-08-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2018160

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 5/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2018-07-13
Hurrenkenaren zenbakia: 201804319
Maila: Ediktua
Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia
Judizioa: 5/2017 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Gesmic Servicios Empresariales SL.
Abokatua: Ignacio María Imaz Ocharan.
Prokuradorea: Patricia Zabalegui Andonegui.
Demandatua: Banco Santander SA, Santander de Leasing SA EFC eta Vergold SL.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan, epaia eman da 2018-06-15ean.
Vergold SL demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegiko iragarki-oholean ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.
Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ........... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2018ko uztailaren 13a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.