EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-08-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2018160

EDIKTUA, eskubide errealei buruzko 105/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2018-07-17
Hurrenkenaren zenbakia: 201804318
Maila: Ediktua
Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 105/2018 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Bilboko Sabino Arana etorbideko 30 zenbakiko jabekideen erkidegoa.
Abokatua: Iñaki Martinez Azkona.
Prokuradorea: Alicia Arrizabalaga Iturmendi.
Demandatua: Promociones y Construcciones Sanchez e Hijos, S.A.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan, epaia eman da 2018-06-19an. Hona hemen epaitza:
Baiesten dut Alicia Arrizabalaga Iturmendi prokuradoreak Bilboko Sabino Arana etorbideko 30 zenbakiko jabekideen erkidegoaren izenean eta haren ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Promociones y Construcciones Sanchez e Hijos, S.A.ren aurkakoa (auzi-iheslaria bera). Horrenbestez, deklaratzen dut Bilboko Sabino Arana etorbideko 30 zenbakiko 15. solairuan dagoen etxebizitza (Bilboko 2 zenbakiko jabetza-erregistroko 35207. finka) auzi-jartzailearena dela eskuratze-preskripzioz, eta ez demandatuarena. Hortaz, agintzen dut jabari hori auzi-jartzailearen alde inskriba dadila Bilboko 2 zenbakiko jabetza-erregistroan eta ezereztu dadila egungo erregistro-inskripzioa, Promociones y Construcciones Sanchez e Hijos, S.A.ren aldekoa.
Ez da kostuetarako kondenarik ezarriko.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Promociones y Construcciones Sanchez e Hijos, S.A. demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2018ko uztailaren 17a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.